2016/09/28ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmenta indizea %1,4 jaitsi zen 2016ko abuztuan
Aurreko hilaren aldean, %0,4 gehitu
Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2016ko abuztuan %1,4ko urte arteko jaitsiera Euskal AEko azalera handietako salmentek, prezio finkoetan. Aurreko hilaren, 2016ko uztailaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %0,4 gehitu ziren urtaro eraginik gabe.
Elikagaien salmentek %4,9ko urte arteko jaitsiera izan zuten, eta gainerako salgaienek %0,7ko gehikuntza. Araban %+0,8; Bizkaian %-2,5; Gipuzkoan %-0,3.
2016ko lehen zortzi hiletan, Euskal AEko azalera handietako salmentak %0,8 murriztu ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean, lan-egutegiko termino homogeneoetan, prezio finkoetan. Zortzi hil horietan, Elikagaien salmentetan %-5,8; gainerakoenetan %+2,0.
Araban, urtarriletik abuztura salmentak %0,1 jaitsi prezio finkoetan eta aurreko urteko aldi beraren aldean; Gipuzkoan %-0,5; Bizkaian %-1,2.
Euskal AEko azalera handietako langile kopurua %0,2 gehitu zen 2016ko abuztuan uztailaren aldean, urtaro-eraginik gabe.
Ohar metodologikoa: Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indizeak erakusten du 2.500 metro karratu baino gehiagoko azaleretako salmenta eta enpleguaren bilakaera. Azken urteetan kontsumitzaileen erosketa ohituren aldaketek, bestelako banaketa moduetara, erakusten dute adierazle hau ez dela egokia kontsumoaren bilakaera aztertzeko. Eustat indizearen biztanle-eremua berrikusten ari da, adierazgarriago izan dadin.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI gaineko datu-bankua