2016/09/07ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA-AHMI, 2016KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako salmenten indizea % 3,9 jaitsi da 2016ko uztailean

2016ko lehenengo zazpi hilabeteetako balantzea % 0,6ko jaitsierarekin itxi da

Euskal AEko azalera handietako salmentek urte arteko % 3,9ko jaitsiera izan dute, prezio konstanteetan, 2016ko uztailean, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustaten datuen arabera. Joan den ekainarekin alderatuta, salmentek % 2,2 egin dute behera, urtaro-eraginik gabe.

Azalera handietan elikagaien salmentak % 10,2 jaitsi dira, eta gainerako artikuluen salmentak % 0,7. Salmentek hiru lurraldeetan egin dute behera: Araban % 3,2, Bizkaian % 3,6 eta Gipuzkoan % 5,0.

Urteko lehenengo zazpi hilabeteetan metatutakoaren arabera, Euskal AEko azalera handietako salmentak % 0,6 jaitsi dira aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan eta prezio konstanteetan. Aldi horretan, azalera handietako elikagaien salmentak % 5,8 jaitsi dira eta gainerako produktuenak % 2,3 igo dira.

Lurraldeen arabera, Araban urtarriletik uztailera bitartean % 0,2 egin dute behera, prezio konstanteetan, azalera handietako salmentek aurreko urteko aldi berarekin alderatuta; Gipuzkoan % 0,3 eta Bizkaian % 1,0.

Euskal AEko azalera handietako langile-kopurua % 0,1 igo da 2016ko uztailean 2016ko ekainarekin alderatuta, urtaro-eraginik gabe.

1. taula. Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indizea. Urte arteko eta hile arteko aldakuntza-tasa. Uztaila. 2016			
Iturria: Eustat. Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI

Metodologiari buruzko oharra: Azalera handietako merkataritzaren indizeak 2.500 metro karratutik gorako merkataritza-azaleretako salmenten eta enpleguaren bilakaera adierazten du. Azken urteotan aldaketak antzeman dira kontsumitzaileen erosketa-ohituretan bestelako banaketa-moduetara, eta horrek agerian uzten du adierazle hau ez dela egokia kontsumoaren bilakaera aztertzeko. Une hauetan Eustat indize honen biztanle-esparrua berrikusten ari da, adierazgarriagoa izan dadin.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmenten indizea % 3,9 jaitsi da 2016ko uztailean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2016/09/07
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0013616_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali