2016/10/26

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA-AHMI

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

INFORMAZIO-OHARRA

Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea (AHMI) 90eko hamarkadan sortu zen, xehekako merkataritza-egoeraren hileroko bilakaeraren adierazle bat izateko asmoz. 2015. urteaz geroztik kontsumitzaileen erosteko ohituretan aldaketak atzeman dira, erosketak azalera handietan egitetik kontsumitzailearengandik hurbilago dauden banaketa-modutan egitera igaro dira. Banaketa-modutan izandako aldaketa horien ondorioz, aipatutako adierazle hori ez da egokia xehekako merkataritza-egoeraren hileroko bilakaera neurtzeko. Izan ere, adierazle horrek 2.500 metro karratutik gorako azaleratan egiten den gastuaren bilakaera erakusten du, eta horrek ez du zerikusirik xehekako merkataritzan, oro har, jarraitzen den bilakaerarekin.

Eustat indize horren metodologia aztertzen ari da eta, lehenbailehen, hileko adierazle berri bat –erreferentzia esparrua handituz– prestatzeko asmoa du. Beraz, sektorearen analistak nahasteko baino balio ez duten datuak ez emateko, Eustatek Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea (AHMI) gehiago ez argitaratzea erabaki du.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

INFORMAZIO-OHARRA

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2016/10/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0013679_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali