2017/03/07ko prentsa-oharra
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA 2017
Etxetik kanpo lanean ari diren euskal emakumeek 4,5 ordu ematen dituzte egunean adin txikiko seme-alabak zaintzen
Genero Berdintasunaren Indizean, Euskal AE bosgarrenaren pare Europar Batasuneko estatuen artean
Etxetik kanpo lanean ari diren emakumeek 4,5 ordu ematen dituzte egunean 15 urte baino gutxiagoko seme-alabak zaintzen, gizonek 2,9; Euskal AEn eta Eustaten arabera. Mendeko pertsonak zaintzen gizonek 1,5 ordu egunean eta emakumeek 2,1; aldea, txikiagoa.
Emakume okupatuen erdiak 5 ordu edo gehiago pasatzen ditu egunero seme-alabak zaintzen. %14,7k denbora horixe ematen dute mendekoak zaintzen. Gizon okupatuen erdiak 2 ordu edo gutxiago pasatzen ditu seme-alabak zaintzen.
2010eko datuen aldean, seme-alabak zaintzen 5 ordu edo gehiago pasatzen dituzten emakumeen portzentajea lehengoan da; mendeko pertsonekikoan, 2010eko %36,6tik 2015eko %14,7ra gutxitu da.
Euskal AEko pertsona okupatuen %32k dio oso zaila dela lana eta mendekoekikoa bateratzea; berdin (%31,2) adin txikikoekikoaz. Lanaz eta seme-alabekikoaz ari garela, gizonen %72,7k dio zail samarra edo oso zaila dela bateratzea, eta emakumeen %62,8k; bada alderik.
Euskal AEko okupatuen artean etxeko lanak banatzean ez dago parekotasunik: Gizonen %91,3k 2 ordu edo gutxiago pasatzen ditu; emakumeen %28,3k 3 edo gehiago.
Emakume okupatuen %14,9 ez dago batere gustura bikotekideak etxean egindakoarekin. Gizon okupatuen %70,4, berriz, oso gustura dago bikotekideak eginikoarekin.
Eszedentziak edo lanaldi-murrizketak sustapen profesionalaren kalterako izango diren beldurra zertxobait handiagoa da emakumeengan (%29,1) gizonengan (%27,6) baino. Emakume okupatuen %18,9k uste du amatasuna kaltegarri izan litekeela sustapenerako; aitatasunaz gizonen %8,8k bakarrik. Halere, bost gizon okupatutako batek uste du aitatasun-baimenak kalte handia lekarkiokeela ibilbide profesionalari.
Ia 10.000 euro gutxiago gizonek baino
Errenta ez dago berdin banatuta gizon eta emakumeen artean. Euskal AEko gizonezkoek batez besteko 24.417 euroko guztizko errenta dute eta emakumezkoek 14.711; gizonezkoek 9.706 euro gehiago 2014an. Aldeak uler daitezke, besteren artean, emakumeen jarduera-tasa txikiagoagatik eta enplegatuta dauden sektoreagatik.
Gizonezkoen eta emakumezkoen errenta pertsonalen arteko alde nabarmenenak 65 eta 69 urte artean; gizonena, batez beste, 17.009 euro gehiago.
18 urteko eta gehiagoko errenta pertsonalik altuena 55 eta 59 urte bitartean lortzen da, batez beste 26.003 euro. Emakumeen batez besteko errentarik handiena 50 eta 54 urte artean (batez besteko 19.434 euro) lortzen da; gizonena 55 eta 59 urte artean eta nabarmen handiagoa (33.116 euro).
“Genero-arraila” bada familiaren diru-sarreretan. Jasotzaile nagusia gizona bada familien batez bestekoa 44.315 euro, eta erdibideko eta goiko geruzetan ibiltzen dira gehien bat; emakumea bada, 33.431 eta errenta-geruza baxuenetan.
Genero Berdintasunaren Indizean, bosgarrenaren pare Europar Batasuneko estatuen artean
Genero Berdintasunaren Indizean, Euskal AE (58,5 puntu) Belgikaren zertxobait gainetik da, Europar Batasuneko estatuen artean. Belgika bosgarren da rankinean. Euskal AEko Indizea Espainiakoaren eta europar batez bestekoaren (52,9) ia 5 puntuz aurretik dago.
Euskal AE Suediaren, Finlandiaren, Danimarkaren eta Herbehereen atzetik da; EBko gainerako 24en aurretik.
Balio altuenak berdintasunean Osasun, Diru eta Enpleguan. Osasunean (96,2 puntu) gaude erabateko genero-berdintasunetik gertuen. Desberdintasunik handiena, Denboran (100etik 39,2 puntu).
28-EBrekiko, dimentsio guztietan gaude hobeto, enpleguan (-1,5) izan ezik.
Genero Berdintasunaren Indizea adierazle sintetikoa da; eskalan 1 erabateko desberdintasuna litzateke eta 100 erabateko berdintasuna, emakume eta gizonen artean, ongizate eta garapen pertsonalaz ari garelarik. Osaketa, honelakoa: 26 adierazle, 6 dimentsiotan hierarkikoki egituratuta eta hauek 12 azpidimentsiotan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62