2017/06/29ko prentsa-oharra
Etxebizitzen udal estatistika. 2016
Euskal AEko etxebizitza kopurua 4.469 unitatez gehitu da 2016an aurreko urtearen aldean
Euskal familia-etxea batez bestekoa 43 urte zahar da, 87 m2 , 5 gela eta komun 1
2016ko urtarrilaren 1eko Euskal AEko etxebizitza-kopurua: 1.045.061; urtebete lehenago baino 4.469 gehiago, Eustaten datuen arabera.
Bizkaian 541.938 etxebizitza, %51,9; Gipuzkoan 339.853, %32,5; Araban 163.270, %15,6.
Zifra hauek 2015ekoekin alderatuz gero, ia 4.500 etxebizitza gehiago horiek %+0,4 dira. 2011-2016 bitartean, urteko batez besteko hazkuntza 4.986 etxebizitza izan zen; 2006-2011 bitartean, 7.817; 2001- 2006 bitartean, 20.486.
Bizkaian hazkunderik handiena, %0,6; Gipuzkoan %0,3; Araban %0,2; 2015ekoaren aldean.
Eskualdeka, alde handiak; Euskal AEko batez bestekoaren gainetik: Arabako mendialdea (%3,7), Gorbeiako inguruak (%1,0), Durangaldea (%0,9). Arabako Ibarretan %-0,5; Debagoiena lehengoan; batez bestekoaren azpitik: Arratia-Nerbioi, Donostialdea eta Bidasoa Beherea, %0,3; Gernika-Bermeo eta Tolosaldea %0,2.
Hiru hiriburuak erkidegoko batez bestekoa ez bezala
Bilbon 1.369 etxebizitza gehiago, %0,8 aurreko urtearen aldean, gehikuntzarik handiena. Donostian %0,2, (183 gehiago); Gasteizen %0,1 (111).
Hogeita hamabi udalerritan %2 edo gehiago gehitu da etxebizitza-kopurua. Azpimarratu behar Bernedo (%11,8) eta Baños de Ebro/Mañueta (%10,9).
Hamar etxebizitzatatik zortzi pasa ohiko bizileku dira
Etxebizitzen %84,9 ohiko bizileku dira. %15,1 hutsik edo bigarren bizileku. Ohiko bizilekuen portzentajea lehengo urteko bera.
Bizkaian bigarren bizilekuak edo hutsak, %14,6, portzentajerik txikiena; %14,9 Gipuzkoan; %17 Araban.
Araban daude etxe hutsen edo bigarrenen portzentaje handienak, hiru eskualdetan: Mendialdea (%50,3), Ibarrak (%46,6), Errioxa (%46,4).
Euskal udalerrien erdietan lautik bat ez da etxebizitza nagusia, eta hamaseitan %50 edo gainetik; nabarmenak: Sukarrieta (%62,6), Bakio (%62,7), Añana (%65,5), Bastida (%67,1), Leza (%67,4).
Hiriburuetan, nagusiak ez direnak askoz gutxiago dira: %11,6 Bilbon; %11,8 Gasteizen; %15,6 Donostian.
Euskal familia-etxea batez bestekoa 43 urte zahar da
Euskal AEn, batez beste, familia-etxeak 42,8 urte zahar dira; 35,9 Araban; 43,4 Gipuzkoan; 44,5 Bizkaian.
Batez besteko azalera erabilgarria: Araban 92 m2 (handienak); Gipuzkoan 86,7 m2, Bizkaian 85,6 m2; Euskal AEn batez beste 86,9 m2.
Lautik hiruk 4 edo 5 gela dituzte (logelak, egongela, sukaldea) eta batez beste 1,3 komun. Etxebizitzen %0,7k ez du komunik.
Hirutik bik igogailua dute; aurreko urtean baino ehuneko 0,5% puntu gehiago.
Eraikinen %54,9k 10 etxebizitza baino gehiago ditu eta %7,5ek berrogei pasa. Eraikinen %10,4 familia batentzat edo birentzat dira.
Euskal AEko etxebizitzetan batez beste 2,5 pertsona bizi dira
%27,5etan pertsona bat bizi da; %29,6tan bi. %1,7tan sei pertsona edo gehiago.
Arabak (%30,3) ditu biztanle bakarreko etxerik gehien. Bizkaian etxebizitzen %52,1etan bi edo hiru pertsona bizi dira. Gipuzkoan aipatu behar 4 edo 5 pertsonako etxebizitza kopurua (%21,6).
Arabako mendialdean %43,9tan biztanle bakar bat dago. Bilbo Handian, Kantauri Arabarrean eta Lautadan etxebizitzen heren batean bi pertsona bizi dira. Arabako Haranetan (%3,2), Arabako Errioxan eta Gorbeiako Inguruetan (%2,8) ditugu sei pertsona edo gehiagoko etxebizitzarik gehien.
Informazio gehiago.
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62