2017/08/30eko prentsa-oharra
Euskal AEko jaiotza-tasa 28-EBko batez bestekoaren oso azpitik da
1.000 biztanleko 8,7 jaiotza; 28-EBn 10,0
Jaiotza-tasa adierazle demografiko nagusietakoa da. Euskal AEko jaiotza-kopurua txikienetako bat zen 2015ean 28-EBn, Eustaten eta Eurostaten datuen arabera. 1.000 biztanleko 8,7 jaiotza; 28-EBn 10,0.
Euskal AEan 9,3 zen 2005ean; 2010ean 9,7. 2010-2015 aldian jaiotza-tasa ehuneko puntu batez jaitsi da, deigarria da.
2005 eta 2010ean, tasak 10,4 eta 10,7 ziren 28-EBn, mila biztanleko eta batez beste; Euskal AEkoak beti azpitik 2005-2015 bitartean.
2015ean Espainian 9,0 zen, baxua baina Euskal AEkoaren gainetik. 2005ean 10,6 eta 2010ean 10,4; beti ere Espainiakoa hemengoaren gainetik.
Euskal AEko jaiotza-tasaren azpitik, 2015ean: Italia (8,0), Portugal (8,3), Grezia (8,5).
Tasarik altuenak: Irlanda (14,1), Frantzia (12,0), Erresuma Batua (11,9), Suedia (11,7).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62