2017/08/09ko prentsa-oharra
Euskal AEko per capita gizarte gastua 28-EBko estatuen batez bestekoaren gainetik da, %5,5etan
2014an 8.341 EAP zen; %9,9 gehitu zen 2010-2014 bitartean
Euskal AEko gizarte babesaren gastua, per capita, Erosteko Ahalmenaren Parekotasunean (EAP) 8.341 zen 2014an; 28-EBkoaren (7.903) %5,5 gainetik eta Espainiakoaren (6.121) %36,3 gainetik.
Euskal AEko gizarte babesaren gastua, per capita, %9,9 gehitu zen 2010-2014 aldian; 28-EBn %8,6 eta Espainian %3,7.
Euskal AEko gizarte gastua gehituz joan da urtero 2010-2014 aldian. 7.592 EAP 2010ean; 7.660 2011an; 7.883 2012an, 8.180 2013an, 8.341 2014an. Aldi horretan beti egon da 28-EBko batez bestekoaren gainetik: 7.276 2010ean; 7.415 2011an; 7.644 2012an; 7.730 2013an; 7.903 2014an.
2014an Erresuma Batukoaren (7.885), Italiakoaren (7.781) eta Irlandakoaren (6.895) gainetik zegoen gure gizarte gastua. Gure gainetik, besteren artean: Luxemburgo (14.894), Danimarka (11.071), Herbehereak (10.795), Austria (10.624), Alemania (10.359) eta Frantzia (10. 345).
Zerrendan azkenak: Errumania (2.323), Bulgaria (2.555), Letonia (2.612), Lituania (3. 193), Estonia (3.206).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62