2017/11/28ko prentsa-oharra
Euskal AEko ondasun esportazioak %12,7 gehitu ziren 2017ko hirugarren hiruhilekoan
Esportazio handienak hirugarren hiruhilekoan: Araban eta Gipuzkoan garraio-materiala; Bizkaian petrolio-produktuak
Euskal AEko esportazioak %12,7 nominala gehitu ziren 2017ko hirugarren hiruhilekoan, EUSTATen arabera. Inportazioak %22,5 gehitu ziren, 3.671tik 4.498 milioira.
Saldo garbia: 1.270 milioiko superabita. Esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %128,2. Merkataritza saldo ez-energetikoak 1.929 milioiko superabita; produktu hauen estaldura-tasa, %158,4.
Europar Batasunerako esportazioak %11,8 gehitu 2016ko aldi beraren aldean, esportatutako guztiaren %64,8 dira. Hazkundeak esportazioetan: Portugalera (%30,4), Erresuma Batura (%24,1), Alemaniara (%14,0), Italiara (%8,3), Esportazioak 28-EBtik kanpora, gehikuntzak: Mexikora (%47,2); Estatu Batuetara (%49,3).
EBtik eginiko inportazioak %14,2 gehitu. Inportazio hazkundeak: Erresuma Batutik (%76,5); Frantziatik (%14,2); Alemaniatik (%11,7), Herbehereetatik (%9,1); Italiatik (%7,1). Munduko gainerakoetatik, nabarmen hazi dira: Norvegiatik (%283,2); Mexikotik (%56,1), energetikoak; Estatu Batuetatik (%39,2); Txinatik (%12,2). Inportazio jaitsierak: Irandik (%-98,0), Errusiatik (%87,9); energetikoak.
Muga-zergen sekzioen arabera, esportazio hazkundeak: Produktu mineral eta energetikoak (%54,1), Garraio Materiala (%15,3), Material elektrikoa (%9,4), Metalak eta bere manufakturak (%8,7), Inportazioetan: Produktu mineral eta energetikoak (%52,3), Metalak eta bere manufakturak (%22,3), Material elektrikoa (%8,0).
Araban, esportazio hazkundea %2,7; Garraio materiala (%13,0); Material elektrikoa (%8,3). Gehien saldutako produktua (esportazio guztien %28,1) hiruhileko honetan: Pertsonak (<10) nagusiki garraiatzeko ibilgailuak, diesel motordunak (1.500 cm3- 2.500 cm3). Ondoren (%16,5), Diesel ibilgailuak (2.500 cm3 edo gutxiago) salgaiak garraiatzekoak, pisua 5t edo gutxiago. Arabako inportazioak %15,2 gehitu; Garraio materiala (%19,8), Material elektrikoa (%13,2); Metalak eta bere manufakturak (%28,3).
Bizkaiko esportazioak %25,9 gehitu; Metalak eta beren manufakturak %17,8; Produktu mineral eta energetikoak %55,2; Material elektrikoa (%39,1). Esportazio nagusiak: Beruna 0,014 g./l. baino gutxiagoko gasolinak, 95-97 oktano bitartekoak, biak barne (guztiaren %7,1); Energia eolikoaren ekipo elektrogenoak (%4,4). Inportazioak %27,0 gehitu, batez ere Produktu mineral eta energetikoengatik (%52,6).
Gipuzkoan esportazioak %6,5 gehitu, batez ere Garraio-materialagatik (%28,7). Trenbideetarako eta tranbia autobulkatutakoetarako automotorrak esportazioen %3,5, hiruhileko honetan nagusi; ondoren Trenbideetarako bidaiari bagoiak (%3,3). Inportazioak %18,9 gehitu; batez ere Metalengatik eta beren manufakturengatik (%31,8).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62