2017/10/20ko prentsa-oharra
Euskal AEko ondasun esportazioak %5,3 gehitu ziren eta inportazioak %20,4 2017ko abuztuan
2017ko lehen zortzi hiletan, esportazioak %9,3 gehitu eta inportazioak %22,3, urte artean
Euskal AEko ondasun esportazioak %5,3 gehitu ziren 2017ko abuztuan, Eustaten arabera. Guztira, 1.753 milioi; iazko aldi berean 1.665. Ondasun energetikoen esportazioak %56,9 gehitu ziren aurreko urtearen aldean; lider hazkundean. Produktu ez-energetikoenak, %1,0 gehitu. Bizkaian %15,4 gehitu dira esportazioak; Gipuzkoan %8,8; Araban %13,1 jaitsi.
Euskal AEko esportazioak 15.599 milioi izan ziren 2017ko lehen zortzi hiletan, 2016koan baino %9,3 gehiago.
Ondasun-inportazioak %20,4 gehitu, 1.392 milioira. Produktu energetikoen inportazioak %41,5 gehitu; ez-energetikoenak, %14,2. Inportazioak %23,5 gehitu dira Bizkaian; %22,4 Gipuzkoan; %11,0 Araban.
2017ko lehen zortzi hiletan, 2016koen aldian, inportazioak %22,3 gehitu dira, 12.259 milioira.
Oharra: 2017ko abuztutik aurrera, Eustatek hilero kaleratuko ditu kanpo merkataritzaren datuak.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62