2018/01/19ko prentsa-oharra
2017ko lehen hamaika hiletako esportazioen balioa, 22.000 milioi ia, 2016 osoan baino gehiago
Euskal AEko ondasun esportazioak, guztira, %9,7 gehitu azaroan; ez-energetikoak %12,0
Euskal AEko ondasun esportazioak %9,7 gehitu ziren 2017ko azaroan urte artean, Eustaten arabera. Guztira, 2.123 milioi; aurreko urteko aldi berean 1.935. Ondasun energetikoen esportazioetan %-10,3 urte artean; ez-energetikoenak, %+12,0. Esportazioak %16,3 gehitu Gipuzkoan; %10,1 Bizkaian; %3,6 Araban.
Euskal AEko esportazioak, 21.994 milioi 2017ko lehen hamaika hiletan, 2016koan baino %10,8 gehiago. %19,4 gehitu Bizkaian, %6,5 Araban, %5,1 Gipuzkoan.
Ondasun-inportazioak %8,1 gehitu, 1.623 milioira. Inportazio energetikoak %9,8 gehitu; ez-energetikoak %7,6. Inportazioak %10,9 gehitu Gipuzkoan; %8,5 Bizkaian; %5,2 Araban.
2017ko lehen hamaika hiletan, 2016koen aldian, inportazioak %21,5 gehitu, 17.140 milioira. Bizkaian %31,2 gehitu; Gipuzkoan %12,0; Araban %8,6.
Gehien saldutako produktua, bai hilean (esportazio guztien %8,9), bai lehen hamaika hiletan, Pertsonak (<10) nagusiki garraiatzeko ibilgailuak, diesel motordunak (1.500 cm3- 2.500 cm3).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62