2017/12/22ko prentsa-oharra
Euskal AEko ondasun esportazioak %16,6 gehitu ziren 2017ko urrian; ez-energetikoak %11,4
2017ko lehen hamar hiletan %10,9ko hazkundea.
Euskal AEko ondasun esportazioak %16,6 gehitu ziren 2017ko urrian, Eustaten arabera. Guztira, 2.160 milioi; iazko aldi berean 1.852. Ondasun energetikoen esportazioak %74,5 gehitu dira urte artean; ez-energetikoenak %11,4. Esportazioak %28,2 gehitu Bizkaian; %11,0 Gipuzkoan; %8,6 Araban.
Euskal AEko esportazioak 19.870 milioi 2017ko lehen hamar hiletan, 2016koan baino %10,9 gehiago. Araban %6,8 gehitu, Bizkaian %20,4, Gipuzkoan %4,0.
Ondasun-inportazioak %25,0 gehitu, 1.621 milioira. Inportazio energetikoak %48,6 gehitu; ez-energetikoak %18,9. Inportazioak %30,8 gehitu Bizkaian; %17,5 Gipuzkoan; %18,6 Araban.
2017ko lehen hamar hiletan, 2016koen aldian, inportazioak %23,1 gehitu dira, 15.517 milioira.
Gehien saldutako produktua (esportazio guztien %9,3) hil honetan eta urtean zehar orain arte: Pertsonak (<10) nagusiki garraiatzeko ibilgailuak, diesel motordunak (1.500 cm3- 2.500 cm3).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62