2018/02/28ko prentsa-oharra
INKESTA DEMOGRAFIKOA 2016
1951 eta 1970 bitartean jaiotako emakumeen ugalkortasuna belaunaldi-ordeztearen azpitik geratu da
1990ean seme-alaba emantzipatuen batez besteko adina 26,8 urte ziren; 2016an, 29,7
40ko hamarraldiko bigarren erdian jaiotako emakumeak izan ziren belaunaldi-ordezpena lortutako azkenak, alegia batez beste 2,1 haur izan zituzten, Eustaten datuen arabera. Hurrengo emakume belaunaldien seme-alaba kopurua jaitsiz joan zen, 1971 eta 1975 bitartean jaioentzat 1,4 haur delarik; izan ere hauek dira ugalkortasun historia osorik duten azkenak.
Europar estatu gehienetan 1940tik aurrera jaiotako emakumeen azken ondorengotza jaitsiz joan zen, eta belaunaldi–ordezpena ez zen lortu 60ko hamarraldiko urteen bukaeran jaiotako belaunaldientzat; salbuespenak, familia-politika anbiziotsua zutenak, Frantzia, Norvegia, Suedia. 1960an jaiotako emakumeen azken ondorengotza (1,51 haur emakumeko) baxuagoa da Alemania edo Italiakoa (1,66) baino.
Azken belaunaldien batez besteko adina eta 75 urte baino gehiago dauzkatenena antzekoak dira, baina azken hauen kasuan hirugarren eta ondorengo seme-alabak ia %40 ziren, eta 2016an 40-50 urte bitarteko emakumeenak %8 apenas. Azken belaunaldietan lehenengo haurra jaiotzean amaren batez besteko adina 31 urte inguru da; lehenagokoetan 28.
2011n 40 urte baino gutxiago zeuzkaten emakumeen azken ondorengotzak ez du bizkortzeko itxurarik; izan ere bizitzan zehar 1,3 haur espero dituzte batez beste, eta 1996-2000 bitartean jaioek bakarra.
1970 baino lehenago ezkonduek 2,5 haur izaten zituzten batez beste, eta 1991-1995 bitartean ezkonduek 1,5 pasa apenas. Ezkontzatik kanpoko jaiotzak asko ugaritu dira: 2016an 70 urte eta gehiago zituzten emakumeen %5; urte horretantxe, 35-40 urte bitartekoen %33.
Belaunaldien ezkontza-tasa beheraka
Gizonen artean, behin betiko ezkongabeen portzentajerik txikiena (%4) 1926-1930 bitartean jaioek; emakumeen artean 1931-35 bitartekoek. Handik aurrera portzentajeak goraka joan dira, eta 1971-75 bitartean jaiotakoentzat %28 da gizon artean eta %21 emakume artean; belaunaldi hauek dira ezkontza-historia bukatutzat eman daitezkeen azkenak.
Izatezko bikoteak, goraka. 1971-75 bitartean jaioen, bikotearekin bizi direnen %15; 20 urte lehenago jaioen artean %2. Izatezko bikoteen ugalkortasuna baxu samarra da; 2016an %54k bazuen haurrik, batez beste 1 baino gutxiago.
Gerra Zibilean jaiotako gizonen batez besteko adina ezkontzean 28,1 urte ziren; 31,7 1971-1975 jaiotakoentzat. 1936 baino lehenagokoak 30 ingururekin ezkontzen ziren. Emakumeen batez besteko adina ezkontzean 29,7 urte ziren 1971-75 bitartean jaioentzat, altuena; ia urtebete gehiago aurreko bosturtekoan jaioen aldean; aurreko belaunaldietan 27 urtetik behera.
Azken urteetan goraka etengabe seme-alabak etxetik badoazen adina: ia 30 urte 2016an; 1990ean 25 pasatxo. 1986-1995 bitartean gazteen %66 ezkontzeko emantzipatzen ziren; hamar urte lehenago %74. 2006tik 2016ra %23 izatezko bikotea osatzeko eta %25 ezkontzeko.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62