2018/03/21eko prentsa-oharra
Euskal AEko ondasun esportazioak %16,3 gehitu ziren eta inportazioak %9,7 2018ko urtarrilean
Motordun ibilgailuak eta haien osagarriak, Siderurgia eta Petrolio fintzea lider esportazioetan
Euskal AEko ondasun esportazioak %16,3 gehitu ziren 2018ko urtarrilean urte artean, Eustaten arabera. Guztira, 2.064 milioi; aurreko urteko aldi berean 1.775. Ondasun energetikoen esportazioak %19,2 gehitu urte artean; ez-energetikoenak %16,0.
Araban gehitu gehien esportazioak, %25,9; produktu ez-energetikoen tasarekin bat. Esportazioak %11,9 gehitu Gipuzkoan; ez-energetikoak %12,1. Bi lurraldeotan esportazio energetikoak ezdeusak dira.
Bizkaiko esportazioak %12,2 gehitu urte artean; energetikoak %19,9, ez-energetikoak %9,5. Bizkaian esportazio energetikoak guztien %27,6 dira.
Euskal AEko ondasun-inportazioak %9,7 gehitu, 1.746 milioira. Inportazio energetikoak %2,2 gehitu; ez-energetikoak %14,0.
Araban berriz ere hazkunderik handiena, %33,5. Inportazioak %7,0 gehitu, guztira, Gipuzkoan. Bizkaiko inportazioak %4,0 gehitu urte artean; ez-energetikoak %6,5, %2,1 energetikoak. Bizkaiak egiten ditu Euskal AEko inportazio energetiko ia guztiak, eta lurraldeko inportazio guztien %55,8 dira.
Esportazio bolumen handiena, hil honetan, guztien %29,5, Motordun ibilgailuen fabrikazioa, zeina hazten baita %43,1. Garrantzian bigarren (guztien %10,9), Siderurgia (%+23,9); hirugarren (guztien %8,9) Kokeriak eta petrolioa fintzea (%+48,7). Erabilera orokorrerako makineria guztien %8,4 da eta %9,4 hazi da; Metalezko artikuluak %8,3 izan eta %23,3 hazi.
5-10 pertsonako turismoak, Salgaiak garraiatzeko ibilgailuak, Ibilgailuen zati eta osagarriak, eta Petrolio olioak, hauen guztien esportazioak urtarrileko guztien %36,2 dira, eta balioa 747,6 milioi.
Hamaika jarduera-adar garrantzitsuetan hazkundeak. Rankinean aurrena, Erauzketa industriak eta petrolioarenak (guztien %32,0), zeina %7,9 hazi baita.
2018ko urtarrilean, urte arteko esportazio hazkunde handienak: Alemaniara (341,9 milioi, %+29,1); Frantziara (297,6 milioi); Estatu Batuetara (163,4 milioi, %+67,6).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62