Prentsa-oharra 2018/05/29

MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. AHEK, 2018 APIRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Elikaduren EAEko saltoki handietako eta kateetako salmentak % 1,7 igo dira 2018ko apirilean

Urteko lehenengo lauhilekoaren metatua % 2,5eko hazkundearekin itxi da

Elikaduren EAEko saltoki handietako eta kateetako salmentek, 2018ko apirilean, urtetik urterako % 1,7ko hazkundea izan dute prezio konstanteetan, lan-egutegiko termino homogeneotan, Eustatek landutako datuen arabera. Martxoari dagokionez, salmentek % 0,2 egin dute behera, termino desestazionalizatuetan.

Elikaduren salmentak % 1,9 igo dira eta gainerako artikuluenak % 1,3 igo dira, aurreko urteko hilabete beraren aldean.

Aurreko hilabetearekiko, 2018ko martxoaren aldean alegia, elikaduren salmentak zein gainerako artikuluenak % 0,2 jaitsi dira, prezio konstanteetan eta termino desestazionalizatuetan.

Lurraldearen arabera, Gipuzkoan % 2,4 hazi dira salmentak eta Bizkaian % 2,3; Araban, berriz, behera egin dute % 2,0, urtetik urterako aldian, betiere.

Elikaduren EAEko saltoki handietako eta kateetako langile enplegatuen hazkundea % 2,8koa izan da, aurreko urteko hilabete beraren aldean, eta % 0,3 igo da aurreko hilabetearen aldean ere, termino desestazionalizatuetan.

graf0015228_01_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali