HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak “2018ko euskal estatistika...

2018/07/17ko prentsa-oharra

EUSKAL ESTATISTIKA URTEKARIA 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

“2018ko euskal estatistika urtekariak" Euskal AEko datu estatistiko nagusiak jasotzen ditu

“Euskal estatistika urtekaria 2018” izeneko lana Eustatek argitaratu du eta horren helburua da 2018. urtean zehar Euskal AEko ekonomia, gizarte, kultura eta politika arloan izandako datu estatistiko garrantzitsuenak zabaltzea. Lurralde historiko bakoitzeko datuak ere jasotzen dira, eta gero horietariko zenbait EBko gainerako estatuetakoekin alderatzen dira.

Urtekaria 5 arlo handitan dago egituratuta: Biztanleak, Ekonomia, Gizartea, Lurraldea eta ingurumena, Informazioaren gizartea eta I+G+b.

Argitalpenaren arabera, Euskal AEko biztanleria guztira 2.175.819 pertsonakoa da 2017. urtean: 1.056.378 gizon eta 1.119.441 emakume.

Ekonomiari buruzko kapituluei dagokienez, 2017an Euskal AEko BPGren % 69,1 zerbitzuen sektoreak sortu zuen, % 24,2 industriak, % 5,9 eraikuntzak eta % 0,8 lehen sektoreak. Lurraldeei dagokienez, BPGren % 50,8 Bizkaian sortu zen, % 32,9 Gipuzkoan eta gainerako % 16,3a Araban.

Kanpo-merkataritzari buruzko kapituluan, 2017an 23.252.466 mila eurokoa izan zen industria-produktuen esportazio balioa, eduki teknologikoaren arabera; % 51,8 teknologia maila ertain altua, % 37,5 ertain baxua, % 7,9 baxua eta % 2,8 altua.

Gizarteari buruzko kapituluan lan-merkatuaren gaia jorratu da eta, besteak beste, okupazio-tasa eta langabezia-tasaren datuak eskaintzen ditu. Euskal AEn, 2017an, okupazio-tasa % 66,5ekoa zen, aurreko urtean baino ehuneko 0,9 puntu gehiago. 2017an langabezia-tasa batez beste % 11,2ra jaitsi zen, 2016an baino ehuneko 2,2 puntu gutxiago.

Hezkuntzari buruzko kapituluan adierazi denez, 2017-2018 ikasturtean unibertsitatetik kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzetan matrikulatutako 386.403 ikasleen artean 250.680k D ereduan ikasi zuten, 70.197k B ereduan eta 63.418k A ereduan. 201.342 ikasle zentro publikoetan matrikulatu ziren eta 185.061 pribatuetan.

Horrez gain, gizarte-ohiturak eta errentari buruzko kapituluan adierazten denez, 2017an Euskal AEko emakume landunek, batez beste, 2,2 ordu eskaintzen dizkiete etxeko lanei eta 5,1 ordu adin txikiko seme-alabak zaintzeari; gizon landunen kasuan, batez bestekoa 1,5 ordukoa eta 3,3 ordukoa da, hurrenez hurren.

Lurralde eta ingurumenari buruz bildutako datuei dagokienez, Euskal AEko zoru-okupazioaren berri eman da. 2017. urtean bizitegi-zorua azalera osoaren % 2,6 izan zen, jarduera ekonomikoetarako % 1,9, sistema orokorretarako % 4,2 eta ez-urbanizatzekoa % 91,3.

Aurreko kapituluan bildu da ere kontsumo-uraren kalitatea: % 99,0 egokia da eta % 0,6 onargarria.

Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoa ere jaso dira "Euskal estatistika urtekaria 2018" argitalpenean. Bertan adierazi da 17.898 pertsona ari direla Euskal AEn I+Gn dedikazio osoko baliokidetzan; haietako 12.637 enpresetan, 4.005 goi-mailako irakaskuntzan eta 1.256 administrazio publikoan. Sexuaren arabera, I+Gn 6.375 emakume eta 11.523 gizon ari dira.

Euskal estatistika urtekaria 2018 argitalpenaren edizio elektronikoa, osorik, honako esteka honetan kontsulta daiteke: Euskal estatistika urtekaria 2018.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62 Euskal estatistika urtekaria. Ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

“2018ko euskal estatistika urtekariak" Euskal AEko datu estatistiko nagusiak jasotzen ditu

Eragiketa : 
Euskal urtekari estatistikoa
Eragiketa kodea : 
990101
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2018/07/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0015349_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali