2018/07/26ko prentsa-oharra
MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2018KO EKAINA
EAEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 2,0 egin dute gora, 2018ko ekainean
Urteko lehen seihilekoaren metatua % 2,4ko hazkuntzarekin itxi da
EAEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2018ko ekainean, urte arteko igoera erregistratu dute, % 2,0ko prezio finkoetan, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek emandako datuen arabera. Maiatzaren aldean, salmentek % 0,1 egin dute gora, urtaro-eraginik gabe.
Elikagaien salmentek % 2,1 egin dute gora, eta gainerako artikuluenek % 2,0, aurreko urteko hil beraren aldean.
Aurreko hilabetearen aldean, 2018ko maiatzaren aldean, % 0,1 egin dute behera eta gainerako produktuen salmentek % 0,6 egin dute gora, prezio finkoetan eta urtaro-eraginik gabe.
Lurraldeen arabera, Gipuzkoan % 2,5eko gorakada egon da, Bizkaian % 2,2koa eta Araban % 0,2koa; hori guztia urte arteko aldian.
EAEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile enplegatuek % 4,0 egin dute gora, aurreko urteko hil beraren aldean, eta % 0,6 egin dute gora, halaber, aurreko hilaren aldean.
2018ko lehen seihilekoaren balantzea
EAEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 2,4ko urte arteko igoera izan dute, prezio finkoetan, 2018ko lehen sei hilekoen metatuan. Hazkuntza hori elikagaien salmentetan (% 3,2 hazi dira) eta gainerako artikuluenetan (% 0,9 hazi dira) banatzen da.
EAEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua % 3,1 hazi da, 2018ko lehen seihilekoan.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62