2018/08/30eko prentsa-oharra
EUSKAL AE 28-EBn. 2018
Euskal AEko 30-34 urte bitarteko biztanleen %46,1ek goi-mailako hezkuntza zuten 2017an
28-EBko batez bestekoa (%39,9) baino askoz gehiago ziren
Euskal AEko 30-34 urte bitarteko biztanleen %46,1ek zuten goi-mailako hezkuntza 2017an Eustaten eta Eurostaten datuen arabera. Portzentaje hori 28-EBko herrialdeen batez bestekoaren gainetik zen nabarmenki, %39,9 baitzen. Espainiaren kasuan urte bererako portzentajea %41,2koa zen.
Erkatzen badira datu horiek 2007-2017 aldirakoekin, adierazle horren bilakaera positiboa atzeman daiteke Euskal AEn. Halatan, 2007ko %38,7tik aurreratu zen 2012ko %44,2ra, eta ondoren 2017ko %46,1era. Berebat, betiere izan da 28-EBko herrialdeetako batez bestekoaren gainetik urte horietan guztietan.
Beste alde batetik, Espainian goi-mailako hezkuntzadunak 30-34 urte bitartekoen artean iragan ziren izatetik %40,9 2007an izatera %41,5 2012an eta %41,2 2017an.
28-EBko herrialdeetako 2017ko datuak kontuan izanik, adierazlearen buruan ziren Lituania (%58,0rekin), Zipre (%55,8), Irlanda (%53,5), Luxenburgo (%52,7), Suedia (%51,3) eta Danimarka (%48,8). Rankingean azkenak ziren Errumania (%26,3rekin), Italia (%26,9), Kroazia (%28,7), Malta (%30,0) eta Hungaria (%32,1).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62