2018/10/24ko prentsa-oharra
INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2018KO IRAILA
Industri prezioak %0,5 gehitu ziren 2018ko irailean aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2018ko iraila 2017koaren aldean) %4,9 igo ziren
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,5 gehitu ziren 2018ko irailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, iraileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza) %4,9tan da.
Analisi zehatzagoa eginda, hauek dira 2018ko irailean prezio-hazkunderik handienak izan dituzten sektoreak aurreko hilaren aldean: Kokeriak eta petrolio fintzea, %2,1eko igoerarekin; Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza, %1,3koarekin; eta Energia elektrikoa, gasa, lurrina eta aire egokitua, %0,9koarekin.
Aldiz, hauek dira prezioetan jaitsierak eduki dituztenak: Industria kimikoa, prezioetan %2,1eko jaitsierarekin; Altzariak, beste manufaktura-industria batzuk; konponketa eta instalazioa, %0,3ko jaitsierarekin; eta Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa, %0,1ekoarekin.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean Energiaren prezioek %1,7 egin dute gora, Bitarteko ondasunenek %0,4 eta Ekipo-ondasunenek %0,1. Kontsumo-ondasunak, guztira, %0,2 gehitu dira, zeren Ez-iraunkorrak %0,3 gehitu baitira eta Iraunkorrak %0,1 jaitsi.
2018ko irailean, 2017koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Kokeriak eta petrolio fintzea, %21,8ko igoerarekin; Metalurgia eta metalezko produktuak, %5,9koarekin; eta Zura, papera eta arte grafikoak, %3,9koarekin. Alderantziz, jaitsierak edo hazkunde txikiagoak sektore hauek izan dituzte: Altzariak, beste manufaktura-industria batzuk; konponketa eta instalazioa, %1,4ko jaitsierarekin; Produktu informatikoak, elektronikoak eta optikoak, %0,1eko igoerarekin; eta Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak, %0,4ko igoerarekin.
Ondasunen talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian positiboa izan da horientzat guztientzat. Energiaren prezioak %13,9 gehitu dira, Bitarteko ondasunenak %4,5 eta Ekipo-ondasunenak %1,4. Kontsumo-ondasunenak %1,8 igo dira; horien artean, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %2,0 gehitu dira, eta Iraunkorrenak %1,0.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62