2018/11/22ko prentsa-oharra
IKERKETA ZIENTIFIKOKO ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN JARDUEREN ESTATISTIKA-I+G 2017
Euskal AEko I+G gastua %5,6 igo zen 2017an, hazkunderik handiena 2010etik
Dedikazio osoko ikertzaileak 12.608 pertsona dira, eta 2008tik %30,8 gehitu dira
2017an Euskal AEn guztira 1.363,2 milioi euro inbertitu ziren Ikerketa Zientifikoko eta Garapen Teknologikoaren (I+G) jardueretan, aurreko urtean baino %5,6 gehiago, EUSTATen datuen arabera. Horrek dakar segitzea bigarren urtez jarraian hazten, gastuan izaniko hiru urteko jaitsieren ondoren.
Langile enplegatuak, 18.577 Dedikazio Osoko Baliokidetzan (DOB) 2017an, aurreko urtearen aldean %3,8ko hazkundearekin; ikertzaileak, 12.608 (DOB), %5,8ko hazkundearekin, eta %30,8ko gehikuntza ohargarriarekin 2008tik, kasik 3.000 ikertzaile gehiago.
2017an I+G gastua BPGren %1,85 izan da Euskal AEn, ehuneko 4 ehunen gehiago aurreko urtearen aldean. 28-EBrako behin-behineko datuekin konparatua, Euskal AE europar batez bestekoaren azpitik da, zeina %2.07 baita, nahiz eta ehunen batez gutxitu den bien arteko diferentzia. Espainiarako dugun azken datu eskuragarria 2016koa da, zeinean I+G gastua BPGren %1,19 den.
Euskal AEko I+G gastuaren %75,1 enpresetan egikaritu zen
Enpresek I+G gastuaren %75,1 (1.023,2 milioi euro) egikaritu zuten; %17,4 (237,1 milioi), Goi-mailako Irakaskuntzak; eta gainerako %7,5a (102,9 milioi), Administrazioaren mendeko zenbait erakundek. Aurreko urtearen aldean, Enpresek %5,2 gehiago gastatu dute, Herri Administrazioak %11,8 gehiago eta Irakaskuntzak %4,9 gehiago. Horrek ekarri du Administrazioak pisu handiagoa edukitzea (ehuneko lau hamarren), pisua zeina galdu duten Enpresek (3 hamarren) eta Goi Irakaskuntzak (hamarren 1).
I+G gastuaren finantzaketan, portzentajeak aurreko urteetakoen antzekoak dira. Finantzaketa pribatuak, enpresen bidez, 745,9 milioi euro bideratu zituen ikerketara, guztizkoaren %54,7; %3,7 gehiago 2016koaren aldean, eta lehen diru-iturria izaten segitzen du.
Finantzaketa publikoak, 457,4 milioirekin, guztiaren %33,6 da; %5,8ko gehikuntza eduki du. Goi-mailako irakaskuntzak, 40,8 milioirekin, funtsen %3,0 izan da; atzerritik 114,4 milioi hartu ziren, %8,4; azkenik, 4,7 milioi, %0,3, irabazi asmorik gabeko zenbait erakundetatik etorri ziren.
Langile enplegatuak, 18.577 pertsona Dedikazio Osoko Baliokidetzan (DOB); Enpresetan 13.154 pertsona (guztien %70,8), Goi-mailako Irakaskuntzan 4.140 (%22,3) eta Herri Administrazioan 1.283 (%6,9).
I+G langileen %35,8 emakumeak ziren 2017an, bi hamarren gehiago 2016an baino
I+G dedikazio osoko langileen %35,8 emakumeak ziren, bi hamarren gehiago guztizkoaren gainean. Ehunekorik handienak Herri Administrazioan eta Goi-mailako Irakaskuntzan dira, %54,6 eta %50,4, hurrenez hurren. Enpresetan, %29,4. Orotara, 6.657 emakume izan ziren DOBn, aurreko urtean baino %4,4 gehiago.
Aurreko urtearekin konparatua, sektoreen partaidetzako ehunekoak, I+G gastuaren guztizkoan, gastuaren egikaritzeari dagokionez, aski antzekoak dira zenbaki handietan, diferentzia zenbait baden arren. Hala, Euskal AEko Enpresek eta Irabazi Asmorik gabeko Erakunde Pribatuek, zeinek egiten duten ikerketa-ahaleginik handiena, hiru hamarren egin dute behera partaidetza-ehunekoan, %75,1eraino. Herri Administrazioak lau hamarren irabazi ditu, %7,5era, eta, azkenik, Goi Irakaskuntzak hamarren bat galdu du, %17,4ra.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62