2019/07/01eko ohar informatiboa

EUSKAL ESTATISTIKA PLANA. 2019-2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Eusko Legebiltzarrean onarturiko 2019-2022 Euskal Estatistika Planaren VIII. Legeak 229 eragiketa estatistikori ekingo dio

Eustat 124 eragiketaren arduradun da

Euskal Estatistika Planak helburu nagusi du bilakatzea Euskal AEko jarduera estatistikoaren bitarteko antolatzailea datozen lau urteotan. Gauzatuko da urtero Jaurlaritzak onartzen dituen Programa Estatistikoen bidez.

Planean zehazten da nolako informazioa eskainiko den, nola eta nork egingo dituen estatistikak. Halatan, horien pertsona erabiltzaileek ahal izango dute ezagutu zein izango den ekoizpena eta, beraz, informazio estatistikoaren erabilgarritasuna.

2019-2022 Euskal Estatistika Planaren Legeak, Legebiltzarrak iragan ostegunean onartua, barne hartzen du 229 eragiketa estatistiko egitea, 22 arlo tematikotan taldekatuak, zeinetarik 124 diren Eustaten ardurapekoak. Gainerako eragiketak eginak izango dira Eusko Jaurlaritzako Sailetako Estatistika Organoek, honako banaketa honekin:

· Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza: 21 eragiketa

· Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak: 21 eragiketa

· Kultura eta Hizkuntza Politika: 15 eragiketa

· Enplegua eta Gizarte Politikak: 12 eragiketa

· Osasuna: 12 eragiketa

· Gobernantza Publikoa eta Autogobernua: 9 eragiketa

· Segurtasuna: 4 eragiketa

· Ogasun eta Ekonomia: 4 eragiketa

· Lana eta Justizia: 4 eragiketa

· Turismo, Merkataritza eta Kontsumoa: 3 eragiketa

Zehazki, Euskal Estatistika Planaren VIII. Lege Proiektua da eta Jaurlaritzako Plan bakarra da Lege bidez onartzen dena Eusko Legebiltzarrean.

Legea Euskal Estatistika Kontseiluan biltzen diren gizarte-eragileen hausnarketaren emaitza da: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Eusko Legebiltzarra, Batzar Nagusiak, Udalak, Unibertsitateak, Enpresari Elkarteak, Sindikatuak, Merkataritza Ganberak eta Kontsumitzaileen Elkarteak.

2019-2022 Euskal Estatistika Plan berriari ekin zitzaion ildo nagusi hauek kontuan edukiz:

· Informazio estatistikoa sortzea plan estrategiko publikoak diseinatu eta ebaluatzeko

· Hobetzea Euskal Estatistika Erakundearen koordinazioa

· Murriztea pertsona informatzaileen zama, erabiliaz datu administratiboak iturri gisa estatistikak egiteko

· Estatistiken kalitatea ziurtatzea, europar estatistiken Jardunbide Egokien Kodea betetzen dela bermatuz

· Produktuak eta zerbitzuak pertsona erabiltzaileen premiei egokitzea

Estatistika ofiziala ezinbesteko tresna da gizarte demokratikoen informazio-sistema eratzean. Informazio estatistikoa ematen du oinarri hertsiki profesionalen pean eta sistema estatistiko koherente eta eraginkorra du sortzen.

Independentzia profesionalarekin eta zorroztasun zientifikoarekin eginiko estatistika ofizialek laguntzen dute arazoak eta erronkak haien benetako dimentsioarekin mahaigaineratzen eta ahalbidetzen dute haiek testuinguru espazial eta denborazkoan kokatzea. Halaber, informazio-sistema gardena dute osatzen, zeren eragiketa estatistikoen emaitzak beti legez publikoak diren eta Eustaten webean hedatzen: www.eustat.eus

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Eusko Legebiltzarrean onarturiko 2019-2022 Euskal Estatistika Planaren VIII. Legeak 229 eragiketa estatistikori ekingo dio

Eragiketa : 
Eustateko internet zerbitzaria
Eragiketa kodea : 
999102
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2019/07/01
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0016557_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali