2017907/18ko prentsa-oharra
EUSKAL ESTATISTIKA URTEKARIA. 2019
“2019ko Euskal Estatistika Urtekariak” Euskal AEko datu estatistiko nagusiak jasotzen ditu
“Euskal estatistika urtekaria 2019” izeneko lana Eustatek argitaratu du eta haren helburua da 2019. urtean zehar Euskal AEko ekonomia-, gizarte-, kultura- eta politika-arloan izandako datu estatistiko garrantzitsuenak zabaltzea. Lurralde historiko bakoitzeko, bertako eskualdeetako eta udalerrietako datuak ere jasotzen dira.
Urtekaria 5 arlo handitan dago egituratuta: Biztanleak, Ekonomia, Gizartea, Lurraldea eta ingurumena, Informazioaren gizartea eta I+G+b.
Argitalpenaren arabera, Euskal AEko biztanleria, guztira, 2.180.449 pertsonakoa da 2018. urtean: 1.057.944 gizon eta 1.122.505 emakume.
Ekonomiari buruzko kapituluei dagokienez, enpresa eta establezimenduen kapituluan adierazten da 2018an 173.849 establezimendu zeudela eta horietan, guztira, 889.853 enplegatu: 497.810 gizon eta 392.043 emakume. Gainera, aldi horretan, Euskal AEko BPGd-ren % 68,8 zerbitzuen sektoreak sortu zuen, % 24,3 industriak, % 6,0 eraikuntzak eta % 0,9 lehen sektoreak, 2018. urtean. Lurraldeei dagokienez, BPGd-aren % 50,6 Bizkaian sortu zen, % 33,2 Gipuzkoan eta gainerako % 16,2a Araban.<0}
Kanpo-merkataritzari buruzko kapituluan adierazten da 2018an 24.780.586 mila eurokoa izan zela industria-produktuen esportazio balioa, eduki teknologikoaren arabera; % 49,8 teknologia maila ertain altua, % 39,6 ertain baxua, % 7,9 baxua eta % 2,7 altua.
Lan-merkatuaren gaian, Gizartearen arloan, datuak eskaintzen dira, besteak beste, okupazio- eta langabezia-tasenak. Euskal AEko okupazio-tasa % 67,8koa izan zen 2018an, ehuneko 1,5 puntu handiagoa aurreko urtean baino. Langabezia-tasak atzera egin zuen 2018an, batez beste % 10,3ra arte, 2017an baino ehuneko puntu bat gutxiago.
Hezkuntzari buruzko kapituluan adierazi denez, 2018-2019 ikasturtean unibertsitatetik kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzetan matrikulatutako 386.290 ikasleen artean 253.877k D ereduan ikasi zuten, 69.559k B ereduan, 60.586k A ereduan eta, azkenik, 2.268k X(e)n. 200.695 ikasle zentro publikoetan matrikulatu ziren eta 185.595 pribatuetan
Gainera, gizarte-ohiturei eta errentari buruzko kapituluan adierazten denez, 2018an Euskal AEko emakume landunek, batez beste, 2,1 ordu eskaintzen dizkiete etxeko lanei eta 4,7 ordu adin txikiko seme-alabak zaintzeari; gizon landunen kasuan, batez bestekoa 1,4 ordukoa eta 3,3 ordukoa da, hurrenez hurren.
Lurralde eta ingurumenari buruz bildutako datuei dagokienez, Euskal AEko lurzoru-okupazioaren berri eman da. 2018. urtean bizitegi-lurzorua azalera osoaren % 2,6 izan zen, jarduera ekonomikoetarako % 1,9, sistema orokorretarako % 3,9 eta lurzoru urbanizaezinetarako % 91,5.
Aurreko kapituluan kontsumo-uraren kalitatea ere bildu da: % 98,1 egokia da, % 1,6 onargarria eta % 0,3 eskasa.
2019ko euskal estatistika urtekariaren argitalpenaren edizio elektronikoa, osorik, honako esteka honetan kontsulta daiteke: 2019ko euskal estatistika urtekaria.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62