2019/11/21eko prentsa-oharra
Euskal AEko ondasunen esportazioak % 1,3 egin du gora 2019ko irailean
2019ko lehen bederatzi hiletan, esportazioek % 1,3 egin dute atzera, nahiz eta merkataritza-saldoa positiboa izan zen, 3.729 milioi euro ingurukoa
Euskadiko ondasunen esportazioek % 1,34ko gorakada izan zuten 2019ko irailean urte arteko tasan, EUSTATek emandako datuen arabera. 2.134 milioi euro izan ziren eta, aurreko urteko hil berean, 2.107 milioi. Ondasun energetikoen esportazioak % 37,1 hasi ziren, eta ondasun ez-energetikoenak, berriz, % 2,0 jaitsi.
Bizkaia da esportazioen hazkunde handiena izan duen lurralde historikoa: % 10ekoa; Gipuzkoan, esportazioak % 2,9 jaitsi dira, eta, Araban % 4,4.
Euskadiko ondasunen inportazioek % 9,1eko beherakada izan zuten, eta ia 1.628 milioi euroko zenbatekoa lortu zuten. Inportazio energetikoek % 4,1 egin zuten gora eta ez-energetikoek % 13,2 egin zuten behera.
Lurralde-mailan, Gipuzkoako inportazioek % 3,0 egin zuten gora, Bizkaikoek % 11,1 behera eta Arabakoek ere % 14,4 behera
Jarduera-adar esportatzaileak (A86) aztertuta, beherakada ikusten da pisu gehien duten bietan: Motor-ibilgailuek % 8,9 egin dute behera eta Erabilera orokorreko makineriak % 20,4. Ordea, nabaria da tradizioan garrantzitsua izan den jarduera-adar batek nola egin duen gora, alegia, Kokeriek eta petrolio fintzeak (% 50,1). Hazkuntza hori esanguratsua da, baina are esanguratsuagoa da Beste garraio-material batena (% 116,5era iritsi da).
Xehetasunak aztertuta egiaztatzen da irailean hamar zerga-partida nagusiek esportazioen % 47,5 kontzentratu zutela, eta haien balioa 1.013,4 milioi eurokoa izan zela. Nabarmentzekoak dira honako hauek: 10 pertsonatik beherako turismoak (% 2,3), Petrolioaren olio finduak (% 66,9), Automobilentzako zati eta osagarriak (-% 8,1), Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako (% 285,6), Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak (-% 26,4), eta Kautxuzko pneumatiko berriak (-% 2,4). Ikusten denez, haien artean alde handia dago aurreko urtearekin erkatuta.
Hil honetan, bost herrialde hauek dira gure bezero nagusiak: Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Estatu Batuak eta Belgika. Haiek dira Euskal AEko esportazio guztien % 54,7ren hartzaileak. Haietako lau EB-28koak dira; hain zuzen, erkidego horretan biltzen da gure esportazioen % 72,1 (1.538,7 milioi).
Jarduera-adarrak inportazioen arabera (A86) aztertuta ikusten da garrantzitsuena Erauzketa- eta petrolio-industriak (guztizkoaren % 27,2) dela; % 5,9ko igoera izan du, aurreko urteko hil beraren aldean. Hala ere, haren ondoren garrantziaren araberako hurrenkeran dauden partidek behera egin dute, besteak beste: Siderurgiako produktuak (-% 26,4), Motor-ibilgailuak (-% 19,6), eta Erabilera orokorreko makineria (-% 1,4)
2019. URTEKO LEHEN BEDERATZI HILETAKO METATUA
Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen kanpo-merkataritzak 3.728,5 milioi euroko saldo positiboa izan du, 2019ko lehen bederatzi hilabeteetako metatuan
2019ko lehen bederatzi hilabeteetan, Euskadiko esportazioek % 1,3ko beherakada izan dute, aurreko urteko aldi beraren aldean, alegia, 240,2 milioi euro gutxiago.
Bizkaiko esportazioek guztira 7.171,5 milioi metatua izan dute eta, beraz, % 7,3ko beherakada. Araban, beherakada oso antzekoa da, eta % 7,2koa da. Hala ere, Gipuzkoan % 13,3ko hazkuntza egon da.
Produktu-mota aintzat hartuta, “Produktu energetiko”etan zentratzen da aurretik aipatutako beherakada (311,5 milioi gutxiago).
Sei jarduera-adarrek esportazioen % 64,3 dute, baina portaera bestelakoa da; beraz, Erabilera orokorreko makineriak (% 1,8) eta Beste garraio-material batek (% 120,5) gora egin dute, baina Motor-ibilgailuek (44.342,7 milioi eta guztizkoaren % 23,0) % 10,7 egin dute behera, bai eta Siderurgiak (-% 8,1), Artikulu metalikoek (-% 4,8) eta Kokeriek eta petrolio fintzeak (-% 22,0) ere.
Aldiko ranking esportatzailean, Frantzia da herrialde hartzaile nagusia, esportatutako guztiaren % 15,7ren hartzailea. Frantziaren ondoren, honako hauek daude rankingean, hurrenkera honi jarraikiz: Alemania (% 15,6), Erresuma Batua (% 9,3) eta Estatu Batuak (% 6,9). Horrela, lau herrialdeen artean euskal esportazioen % 47,5en hartzaile dira.
Euskadirako inportazioen metatua, aintzat hartutako aldian, 15.146,9 milioi eurokoa da. Zifra hori urte artean erkatuta, 2018ko aldi berean erregistratutakoa baino 119,5 milioi handiagoa dela ikusten dugu. Gipuzkoa da hazkuntza inportatzaile horri ekarpen handiena egiten dion lurraldea; izan ere, 252,9 milioi ekarpena egiten dio guztizkoari.
“Produktu energetikoen” inportazioak % 2,9 egin du behera, eta “Produktu ez-energetikoenak”, berriz, % 2,2 egin du gora.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2019ko lehen bederatzi hiletan, 3.728,5 milioi euroko saldo positiboa izan du, aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino 359,7 milioi gutxiago; alegia, estaldura-tasa % 124,6koa izan da. Tasa hori 100etik gora dago (inportatzen duguna baino gehiago esportatzen dugu), EB-28ko ia herrialde guztietan, Irlanda, Luxenburgo, Suedia eta Finlandia salbu.
AERONAUTIKAREN SEKTOREA EUSKAL AE-N
“Aeronautika”ren sektorea EUROSTATen nomenklatura konbinatuaren 88. kapituluak jaso du, “aireontzi, espazio-ibilgailu eta haren zatiak” izendapenarekin; pasa den 2018. urtean, euskal esportazio guztien % 0,64 izan zen, eta esportazio-balioa 163,3 milioi eurokoa izan zen.
2019. urtean, orain arte, 127 milioi euro gainditu dira, eta 1998tik 100 milioitik gorako joerari eutsi zaio; alegia, esportatutako guztiaren % 0,95, batez beste.
Ondasun aeronautikoak esportatzeaz gainera, inportatu ere inportatzen ditugu, baina saldoa beti izan da positiboa, erregistroak ditugunetik; saldo hori 113,3 milioietara iritsi zen, pasa den ekitaldian. Sektore hori inportazioen % 0,25en hartzaile da, eta, aipatu dugunez, esportazioen % 0,95ena.
Esportazioak desagregazio-maila gorenean aztertuta, esango dugu haiek hiru produktutan zentratu direla beti:
Hegazkin eta helikopteroen zatiak, helizeak, errotoreak, lurperatzeko trenak eta haren zatiak izan ezik; sektorearen esportazioen ia % 90. 2018an, 142,4 milioi euro esportatu ziren, eta, 2019ko urtarriletik irailera, dagoeneko 117,2 milioi. 1990etik 2019ko irailera, produktu horren 3.851,9 milioi esportatu dira.
Aireontzien beste zati batzuk historikoki sektorean bigarren posizioan egon da, eta, 1990etik, batez besteko pisua % 9,8koa izan da. Azken urtean, ehuneko hori % 12koa izan da, eta, eurotan, 19,7 milioikoa. 2019ko irailera arte, 9,8 milioitara iritsi dira. 429,1 milioi metatu dira 1990etik.
Komunikazio-sateliteen zatiak, sektorearen % 0,2 baino ez dena. 2018an, 1,2 milioi izan ziren, eta, 2019an, orain arte, 99 mila eurotara iritsi da. 8,7 milioi baino ez dira metatu
Sektore horren barruan, halaber, esportazioetarako aipatutako produktuei dagozkien inportazioak egiten dira, eta garrantzia-maila berarekin; hala, 2018an, lehen produktuaren 43,2 milioi inportatu dira, bigarrenaren 5,6 eta hirugarrenaren 0,4.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62