2019/12/20ko prensa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2019KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasunen esportazioak %7,1 murriztu ziren 2019ko urrian, eta inportazioak %8,9

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 4.334 milioi euroko saldo positiboa izan du 2019ko urtarriletik urrira

Euskal AEko ondasunen esportazioek, urte arteko tasan, %7,1eko jaitsiera izan zuten 2019ko urrian, Eustatek emandako datuen arabera. Zenbateko hori 2.362 milioi eurokoa izan zen, aurreko urteko hilabete bereko 2.543 milioien aldean. Produktu energetikoen esportazioak %34,0 jaitsi ziren, eta produktu ez-energetikoenak %2,8.

Bizkaia da beherakada handiena izan duen lurraldea, %20,4rekin, hala produktu energetikoen esportazioek (-%33,4) nola ez-energetikoenek (-%14,6) behera egin dutelako. Araban esportazioak %0,4 hazi dira, eta Gipuzkoan %6,8.

graf0017021_01_e.png

Euskal AEko ondasunen inportazioak %8,9 jaitsi ziren, 1.757 milioi euroko zenbatekora iritsiz. Inportazio energetikoak %26,4 jaitsi ziren, eta ez-energetikoak %0,2 hazi.

Lurraldeen arabera, inportazioek behera egin dute Bizkaian (-%14,6) eta Gipuzkoan (-%8,3); Araban, berriz, %8,8 hazi dira.

A86 jarduera-adar garrantzitsuenak aztertuz, eta esportazioei dagokienez, hilabete honetan nabarmentzekoa da Ibilgailu motordunen fabrikazioarekin lotutako produktuak egonkortu egin direla, %0,3 igo baitira. Halatan, berriz ere esportazio-bolumen handieneko adarra da hura (guztizkoaren %23,3). Seigarrenak (guztizkoaren %5,7), Garraioko beste materialak, %113,2ko igoera nabarmena izan zuen; bigarrenak, Erabilera orokorreko makineriak, %2,1 egin du behera; hirugarrenak, Siderurgiak, %30,3 egin zuen behera. Kokeriak eta petrolioa fintzea %36,7 jaitsi dira, eta Metalezko artikuluak %17,6.

Xehetasunetara jaitsiz, eta muga-zerga partida esportatzaile nagusietarako, igoera nabarmenak gertatu dira 10 pertsona baino gutxiagoko turismoetan (%31,7 hazi dira), Trenbide eta tranbia autopropultsatuetarako automotorretan (%436,9ko hazkundea) eta Hari, elektrizitate-eroale diren kable isolatu eta zuntz optikozko kableetan (%166,8); Trenbide eta antzekoetarako ibilgailu-zatien partidak ere nabarmen egin du gora (%48,5). Alderantzizko zentzuan, beherakada handia izan dute Petrolio-olio finduek (-%29,1), Ibilgailu automobilen zati eta osagarriek (-%12,4) eta Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilek (-%23,0).

Hilabete honetan, bost herrialdek (Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Estatu Batuak eta Portugal) Euskal AEko esportazio guztien %50 baino gehiago hartu dituzte (%51,9). Berritasuna da Portugalek bosgarren postutik kendu dituela Italia, Belgika edo Herbehereak bezalako herrialde batzuk, tradizionalki toki hori okupatu dutenak. EB28k esportazioaren %69,3 biltzen du, 1.638,1 milioi eurorekin.

Inportazioak A86 jarduera-adarren arabera aztertuz gero, ikusten da ezen garrantzitsuenak, Erauzketa- eta petrolio-industriak deritzonak (guztizkoaren %25,7), %23,8ko beherakada izan duela; orobat, jaitsi dira Siderurgiako produktuen inportazioa (-%23,0) eta Erabilera orokorreko makineriarena (-%1,4) ere. Aitzitik, Ibilgailu motordunen eta horien zatien inportazioak %17,9 igo dira (%17,9).

2019KO LEHEN HAMAR HILABETEETAKO BALANTZE METATUA

2019ko lehen hamar hilabeteetan, Euskal AEko esportazioek (21.237,7 milioi) %1,9ko beherakada izan dute aurreko urteko aldi berarekin alderatuta; hau da, 421,2 milioi gutxiago. Esportazio energetikoak dira beherakada horren errudunak, %20,0 egin baitute atzera; ez-energetikoak, berriz, %0,1 igo dira.

Euskal AE osorako inportazioen kopuru metatua 16.903,7 milioi eurokoa izan da aztertutako aldian. Urte artean kopuru hori alderatuz gero, ikusten da 2018ko epe berean erregistratutakoa baino 51,9 milioi gutxiagokoa dela; hau da, %0,3 gutxiago. "Produktu energetikoen" inportazioak %6,0 egin du behera, eta "Produktu ez-energetikoenak" %2,0 egin du gora.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2019ko urtarriletik urrira, 4.334 milioi euroko saldo positiboa izan du; hau da, estaldura-tasa %125,6koa izan da.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasunen esportazioak %7,1 murriztu ziren 2019ko urrian, eta inportazioak %8,9

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2019/12/20
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017021_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar