2020/01/21eko prentsa-oharra
2019ko azaroan % 12,5eko gorakada izan dute Euskal AEko ondasunen esportazioek
Produktu ez-energetikoek % 16,2ko gorakada izan zuten, eta energetikoek, berriz, % 23,2ko beherakada
EUSTATek emandako datuen arabera, Euskal AEko ondasun-esportazioen urtetik urterako tasak % 12,5eko gorakada izan zuten 2019ko azaroan. Esportazioen zenbatekoa 2.339 milioi eurora iritsi zen (aurreko urteko hilabete berean, 2.078 milioi euro izan ziren). Ondasun energetikoen esportazioek % 23,2ko beherakada izan zuten, eta ez-energetikoenek, berriz, % 16,2ko gorakada.
Portaerarik onena izan duen lurralde historikoa Gipuzkoa izan da, esportazioen % 22,1eko igoerarekin. Lurralde horren atzetik, Arabako esportazioek % 10,8ko igoera izan dute, eta Bizkaikoek, berriz, % 6,6koa.
Bestalde, Euskal AEko ondasun-inportazioek % 5,7ko beherakada izan zuten, ia 1.709 milioi euroko zenbatekoarekin. Gainera, beherakada inportazio energetikoetan (% 0,5) zein ez-energetikoetan (% 7,2) gertatu zen.
Lurraldeei dagokienez, Arabako inportazioek % 5,2ko gorakada izan zuten, Bizkaikoek % 5,9ko beherakada, eta Gipuzkoakoek, berriz, % 15,6ko beherakada.
Esportazioei lotutako jarduera-adarrak (A86) aztertuta ikus daitekeenez, bost jarduera adarrik garrantzitsuenek gora egin dute adierazitako hilabetean. Adibidez, Ibilgailu motordunek % 9,6ko igoera izan dute (501 milioi euro), Erabilera orokorreko makineriak % 14,1ko igoera (247 milioi euro), Garraioko beste material batzuek % 183,6ko igoera (226 milioi euro.), Ez-burdinazko metaleek % 178,9ko igoera (203 milioi euro) eta Metalezko artikuluek, berriz, % 5,5eko igoera (157 milioi euro).
Aitzitik, garrantzitsuak izan diren jarduera-adar batzuek behera egin dutela azpimarratu behar dugu, hala nola Kokeriek eta petrolio-finketak (123 milioi euro, % 6,9 gutxiago) eta Siderurgiak (196 milioi euro, % 14,9 gutxiago).
Zehazki, azaroan muga-zergen hamar partida nagusiek esportazioen % 46,6 bildu zituztela ikus daiteke, 1.091,2 milioi euroko guztizko zenbatekoarekin. Haien artean, honako hauek azpimarra daitezke, izan duten igoeragatik: 10 pertsonatik beherako turismoak (% 33,4), Petrolio-olio finduak (% 5,8), Salgaien garraiorako automobilak (% 17,7), Findu gabeko kobrea eta finketa elektrolitikorako kobre anodoak (% 711,7) eta, bereziki, Trenbideetarako automotorrak eta tranbia autopropultsatuak (% 1.604,0). Aitzitik, behera egin zuten Ibilgailuen zatiek eta osagarriek (-% 13,3), Kautxuzko pneumatiko berriek (-% 15,7) eta Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilek (-% 6,1).
Adierazitako hilabetean, gure esportazioen % 70,3k hamar herrialde izan zituzten xede: Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Ameriketako Estatu Batuak, Italia, Portugal, Herbehereak, Txina eta Polonia. Herrialde horietatik, bi baino ez dira EB-28tik kanpokoak. Erakunde horrek, 1.623,7 milioi euroko zenbatekoarekin, Euskal AEko esportazioen % 69,4 biltzen ditu.
Inportazioak jarduera-adarren (A86) arabera aztertuz gero ikus daitekeenez, jarduera-adarrik garrantzitsuenak, hots, Erauzketa- eta petrolio-industriei lotutakoak (guztizkoaren % 21,4) % 10,4ko beherakada izan du, eta behera egin dute, halaber, Siderurgia-produktuek (-% 20,9). Ibilgailu motordunen eta Erabilera orokorreko makineriaren inportazioek, berriz, gora egin dute (% 14,6 eta % 10,5, hurrenez hurren).
2019KO LEHEN HAMAIKA HILABETEEN BALANTZE METATUA
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak ia 5.000 milioi euroko saldo positiboa izan du 2019ko lehen hamaika hilabeteetan
Euskal AEko esportazioei dagokienez, % 0,7ko beherakada izan da lehen hamaika hilabeteetan, eta, beraz, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, 160,6 milioi euro gutxiago izan dira.
Bizkaiko esportazioen guztizko metatua 9.009,5 milioi eurora iritsi da, eta, beraz, % 7,6ko beherakada izan dute esportazioek. Araban, % 5eko beherakada izan da, eta Gipuzkoan, berriz, % 13,4ko gorakada.
Produktu mota kontuan hartuta, arestian aipatutako beherakada Produktu energetikoetan gertatu da batez ere (476,0 milioi euro gutxiago, -% 20,2ko beherakadarekin).
Dauden 48 jarduera-adarretatik, zazpik esportazioen % 68,8 bildu dituzte 2019ko lehen hamaika hilabeteetan, eta portaera desberdina izan dute. Izan ere, Erabilera orokorreko makineriaren eta Garraioko beste material batzuen esportazioek gora egin dute (% 2,5 eta % 126,8, hurrenez hurren), eta Ibilgailu motordunen, Siderurgiaren, Metalezko materialen eta Kokerien eta petrolio-finketaren esportazioek, berriz, behera (-% 8,1, -% 11,3, -% 5,2 eta -% 23,1, hurrenez hurren).
Adierazitako aldiko esportazioen sailkapenari dagokionez, herrialde hartzaile nagusia Frantzia izan da, esportatutako guztizkoaren % 15,4rekin (3.632,2 milioi euro). Haren atzetik, honako hauek kokatu dira: Alemania (% 15,4, 3.630,5 milioi euro), Erresuma Batua (% 9,4) eta Ameriketako Estatu Batuak (% 7,0). Beraz, lau herrialde horiek euskal esportazioen % 47,2 bildu dituzte.
Inportazioen metatua 18.612,3 milioi eurora iritsi da Euskal AE osoan. Zifra hori urtetik urtera alderatuta ikus dezakegunez, 2018ko aldi berean baino 154,3 milioi euro gutxiago izan dira (-% 0,8). Zehazki, Produktu energetikoen inportazioak % 5,5eko beherakada izan dute, eta Produktu ez-energetikoenek, berriz, % 1eko igoera.
Lau jarduera-adarretan, inportazioen % 48,4 bildu dira. Lehen hirurek aurreko urteko aldi berean erregistratutakoak baino zifra txikiagoak bildu dituzte. Adibidez, jarduera-adarrik garrantzitsuenak, hots, Erauzketa- eta petrolio-industriek osatzen dutenak (4.456,0 milioi euro) % 11,4ko beherakada izan du, Siderurgiak (1.678,1 milioi euro) % 4,2koa eta Ibilgailu motordunek (1.515,7 milioi euro) % 5,5ekoa. Erabilera orokorreko makineriak, berriz, % 4,3ko igoera izan du.
2019ko lehen hamaika hilabeteetan, Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 4.964,5 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta, beraz, estaldura-tasa % 126,7ra iritsi da.
ERREGAI MINERALAK EUSKAL AE-N (muga-zergen 27. kapitulua)
EUROSTATek argitaratutako “Nomenklatura konbinatuko” muga-zergen 27. kapituluaren izenburua honako hau da: “Erregai mineralak, olio mineralak eta horiek destilatuz lortutako produktuak; gai bituminosoak; argizari mineralak”. Epigrafe horren barruan, hainbat produktu daude:
Ikatzak
Alkitranak, break, petrolio gordina
Petrolioaren destilatuak
Hidrokarburo gaseosoak
Olio lubrifikatzaileak, parafinak, baselinak eta abar
Energia elektrikoa
Muga-zergen kapitulu horrek Euskal AEko esportazioen % 10,7 eta inportazioen % 28,0 bildu zituen 2018an. 2019ko urtarriletik azarora bitarte, ehuneko horiek % 8,0ra eta % 26,7ra iritsi dira, hurrenez hurren. Azken 30 urteetako merkataritza-fluxu horien batezbestekoak % 7,3 eta % 24,6 izan dira. Arestian adierazitako ehunekoen ondorioz, kapitulu horren merkataritza-saldoa defizitarioa izan da, eta 2.962 milioi eurora iritsi zen 2018an.
Kapitulu horretako produktuen esportazioek Petrolioaren olio finduak izan dituzte ardatz. 2018. urtean, kapituluaren % 72,0ra iritsi ziren esportazio horiek (batezbesteko historikoa % 86,2 izan da), eta 2019an, azarora bitarte, % 70,7ra iritsi dira.
Produktu mota hori sakonean aztertuta (1.993,7 milioi euro 2018an), nagusiki honako hauek esportatu direla esan dezakegu:
95 oktanoko gasolina (863,2 milioi euro)
Beste olio arin batzuk (402,2 milioi euro)
Beste olio lubrifikatzaile berezi batzuk (209,8 milioi euro)
Sufre kantitate txikiko gasolioa < edo = % 0,001 pisutan (166,7 milioi euro)
Sufre kantitate handiko fuel-olioa > % 1 pisutan (137,1 milioi euro)
Sufre eduki bateko gasolioa > % 0,002 eta > edo = % 0,1 pisutan (101,3 milioi euro)
Produktu horrez gain, honako hauek esportatu dira: naftalenoa (272,4 milioi euro), propano bereziak (120,9 milioi euro), petrolio-olio gordinak edo mineral bituminosoenak (110,5 milioi euro) eta petrolio-betuna (109,0 milioi euro).
Herrialde gutxi batzuek bildu izan dituzte produktu horien euskal esportazioak. Lehenik eta behin, eta gainerako herrialdeekiko abantaila handiarekin, Ameriketako Estatu Batuak daude. Herrialde hori lehen hiru tokietan egon da beti esportazioaren sailkapenean, eta lehena izan da 21 urtetan. 2000. urteaz geroztik, erregai mineralen esportazioen % 25ek baino gehiagok herrialde hori izan dute xede (% 41ek 2005etik 2009ra bitarte). 2018. urtean, lehena izan zen berriz, 818 milioi euroko zenbatekoarekin. 2019an, berriz, azarora bitarte (463 milioi euro), Frantziaren azpitik kokatu da (532 milioi euro Frantziak). 2018. urtean Ameriketako Estatu Batuetara gehien esportatu zen produktua 95 oktanoko gasolina izan zen (776,5 milioi euro), eta 2019an, abendura bitarte, gasolina mota horretaz gain (193,8 milioi euro), 95 oktanotik beherako gasolina ere esportatu da (210,1 milioi euro).
Ameriketako Estatu Batzuen atzetik, Frantzia kokatu izan da (476,3 milioi euro 2018an). Kasu horretan, esportatutako produktu motaren dibertsifikazioa handiagoa izan da. Adibidez, sufre kantitate txikiko gasolioaren (< edo = % 0,001 pisutan) esportazioak 104,9 milioi eurora iritsi ziren, petrolio kiskaliaren kokearen esportazioak 102,6 milioi eurora, eta beste olio lubrifikatzaile batzuenak, berriz, 87,9 milioi eurora. Ondoren, Herbehereak kokatu dira (662,9 milioi euro 2018an), honako produktu hauekin: beste olio arin batzuk (154,5 milioi euro), naftalenoa (121,2 milioi euro) eta % 90etik beherako purutasuneko propanoa (98,3 milioi euro). Atzetik, Belgika kokatu da, honako bi produktu hauekin nagusiki: beste olio arin batzuk (144,5 milioi euro) eta naftalenoa (133,5 milioi euro). Portugal ere lehen postuetan kokatu izan ohi da (135,8 milioi euro 2018an), honako produktu hauekin: sufre kantitate txikiko gasolioa (41,2 milioi euro) eta petrolio-olio gordinak edo mineral bituminosoenak (40,7 milioi euro). Azkenik, adierazi beharra dago esportazio esanguratsuak egin direla Gibraltarrera, hala nola sufre kantitate handiko fuel-olioarena (> % 1 pisutan) –21,1 milioi euro– eta sufrea duen fuel-olioarena (> % 0,1 eta < edo = % 1 pisutan –10,3 milioi euro–, baita Marokora ere.
Inportazioen kasuan, produktu horien ehunekoa ere handia da. Zehazki, % 25 ingurukoa izan da (% 24,5 batez beste), eta % 32tik gorakoa 2008tik 2014ra bitarte. 2018. urtean (datuak eman dizkigun azken urte osoan, alegia), ehuneko hori % 28ra iritsi zen.
Inportazio horiek produktu bakar batean espezializatuta daude nagusiki, hots, petrolio-olio gordinetan (4.768,1 milioi euro 2018an). Inportazio horiek muga-zergen kapitulu horren guztizkoaren % 53tik gorakoak izan dira, eta azken 30 urteetako batezbestekoa % 71,2ra iritsi da (27. kapituluaren % 83,2 2018an). Produktu horiez gain, honako hauek inportatu dira: gas naturala (558,5 milioi euro) eta sufre kantitate txikiko gasolioa (< edo = % 0,001 pisutan) (155,9 milioi euro).
Produktu horien hornitzaileak lau herrialde izan dira. Azken 28 urteetan, petrolio gordina eta, zenbaitetan, gas naturala Errusiatik iritsi da, eta inportazioen sailkapenaren lehen tokia bete du herrialde horrek 20 urtetan. Salbuespena 2018. urtea izan zen. Urte horretan, zazpigarren tokian kokatu zen Errusia, 248,4 milioi eurorekin. 2019an, berriz, azarora arte, lehen tokira itzuli da, 952,4 milioi euroko zenbatekoarekin. Zenbateko horretatik, 286,7 milioi euro gas naturalari dagozkio. Bigarren tokian, Mexiko kokatu da (879,2 milioi euroko zenbatekoa 2018an, eta 675,3 milioi eurokoa 2019ko azarora bitarte). Era berean, Erresuma Batua sailkapenaren lehen tokietan egon da urte askotan. Hala ere, 2018. urtean zenbatekoa 208 milioi eurokoa izan zen, eta hamargarren tokian geratu zen. 2019ko abendura arte, berriz, hamaikagarrena izan da. Nigeria ere sailkapenaren lehen tokietan egon izan da beti, eta 2018. urtean hirugarrena izan zen, 542 milioi eurorekin. Azkenik, bosgarren herrialde bat (Libia) dugu inportatzaile 2017. urteaz geroztik. Herrialde hori bigarren tokian kokatu zen 2018an, 824 milioi euroko zenbatekoarekin, eta hirugarren tokian 2019an, 574,3 milioi euroko zenbateko metatuarekin.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62