2020/03/06ko prentsa-oharra

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA. 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Emakumeen aurkako bost mila indarkeria-kasutik gora erregistratu ziren 2018an, azken 10 urteetako kopururik handiena

“Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna Euskal Autonomia Erkidegoan 2020" txostenak infografia erakargarrietan jasotzen du informazio estatistiko garrantzitsuena genero-ikuspegitik begiratuta

Emakumeen aurkako bost mila indarkeria-kasutik gora erregistratu zituen Ertzaintzak 2018an, azken 10 urteetako kopururik handiena. Hamar kasutik bederatzitan egilea emakumearen familia-ingurunean dago edo egon zen, eta hamarretik zazpitan egilea haren bikotekidea, ezkontidea edo bikotekide ohia izan zen. Biktimaren familia-ingurunetik kanpoko egileek eragindako indarkeria-kasuen kopuruan ere gorakada erregistratu da.

Datu horiek “Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna Euskal Autonomia Erkidegoan 2020” argitalpenean jasota daude. Argitalpen hori Eustatek bere webgunean zabaldu du gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Lau kapitulu nagusi landu dira, genero-ikuspegitik biztanleria, ordaindutako lana, errenta eta emakumeen aurkako indarkeria jorratzen dituztenak. Azken kapitulu hori berria da Eustaten argitalpen honetan. Infografiak dira argitalpenaren protagonista nagusiak.

Jasotzen dituen datu ugarien artean, deigarria da, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko kapituluan adierazten denez, bikotekidearen edo bikotekide ohiaren eskutik indarkeriaren biktima izan diren hamar emakumetik zazpik 20 eta 50 urte artean zituztela 2018an.

graf0017199_01_e.png

Argitalpenak beste datu interesgarri batzuk ematen ditu. Hurbileko familia-inguruneko indarkeriaren biktima diren emakumeetatik, 3tik bat adingabea da, eta hirutik beste bat 50 urtetik gorakoa.

Emakumeen sexu-askatasunaren aurkako 388 delitu izan ziren, familia-esparrutik kanpoko egile batek edo batzuek gauzatutakoak. Familia-ingurunetik kanpoko pertsonen eskutik sexu-delituen biktima diren emakumeen kasuan, % 56k 20 urte baino gutxiago dituzte, eta horien artean 18 urtetik beherako 155 biktima daude.

Gainera, emakumeen aurkako indarkeria fisikoa dago kasu gehienetan (3.000 baino gehiagotan). Gehienetan emakumeen aurka erabiltzen den indarkeria erasotzailea eta biktima lotura sentimental batez lotuta dauden edo egon direnekoa da (erregistratutako indarkeria-kasu guztien % 74,8).

Argitu behar da biktima diren emakumeen kopurua (4.244) kasu kopurua (5.135) baino txikiagoa dela, emakume batzuek behin eta berriz jasaten baitute indarkeria.

Errenta pertsonala eta familiarra

Errenta pertsonala eta familiarra aztertzen dituen kapituluan jakinarazten da batez besteko errenta pertsonalaren arrakala 10.445 €-koa zela 2017an EAEn, eta ez dela ixten 2001 eta 2017 artean. Arrakala hori bereziki areagotzen da lan-errentetan (6.424 euro) eta transferentzietan (2.647 euro).

Nazionalitateak ere gero eta arrakala handiagoa zabaltzen du, eta emakume atzerritarren batez besteko errenta pertsonal, kasu batzuetan, gizon atzerritarren batez besteko errentaren ia erdia da.

Emakumeak nagusi dira (% 66) urteko batez besteko 18.000 €-tik beherako errenta-estratuetan, eta gizonak (% 60), berriz, dira zifra horretatik gorako estratuetan.

Emakumeen eta gizonen batez besteko errenta pertsonalean dagoen aldea handitu egiten da adinarekin, batez ere lan-errenten eta transferentzien eraginez.

Alderik handiena 65 eta 69 urte bitartekoen artean erregistratu da. Tarte horretan, gizonek 17.309 euro gehiago irabazten dituzte emakumeek baino. Guztizko errenta pertsonal handiena 55 eta 59 urte bitartean lortzen zen, bai emakumeen kasuan, bai gizonen kasuan: batez besteko errenta 20.747 eurokoa zen emakumeentzat, eta 34.436 eurokoa gizonentzat.

Batez besteko errenta pertsonalean emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna handiena, transferentziek eragindakoa, erretiro-adinaren ondoren dator, 65 eta 75 urte bitartean.

Batez besteko errenta familiarrari dagokionez, hartzaile nagusia emakumea duten familiek batez besteko familia-errenta nabarmen txikiagoa dute gizona buru dutenak baino.

Gizona izanez gero, familiek batez beste 47.235 euroko diru-sarrerak zituzten, eta gehienak tarteko errentako eta errenta altuko estratuetan kontzentratzen ziren. Emakumea izanez gero, familiaren batez besteko errenta 37.405 eurotan geratzen zen, eta estratu baxuetan kontzentratzen zen. 9.001 eurotik 12.000 eurora bitarteko estratuan familia horien % 8 zeuden.

graf0017199_02_e.png

Ordaindutako lana

Ordaindutako lanari buruzko kapituluan azaltzen da 2019an emakumeen kontratu mota gizonena baino kalitate txarragokoa dela, emakume gehiago baitaude aldi baterako kontratuetan (124.500, gizonen 108.400ren aldean), baita kontraturik gabekoetan ere (6.000, gizonen 2.200ren aldean).

Zerbitzuen sektoreak biltzen du biztanleria aktiboaren bolumen handiena. Sektore horretan, emakumeek gizonek baino pisu handiagoa dute (% 53, % 39ren aldean), eta emakumezko langabe gehiago daude (% 6) gizonezko baino (% 2).

Emakumeek pisu handiagoa dute osasun-jarduerekin eta gizarte-zerbitzuekin (% 77), hezkuntzarekin (% 68), beste zerbitzu batzuekin (% 63) eta ostalaritzarekin (% 55) lotutako sektore ekonomikoetan, besteak beste.

Argitalpenean jasotzen denez, etxeko lanetan gizonek duten parte-hartze tasek gora egin ondoren, nabarmen jaisten hasi dira. 2018an, ia % 90ekoa zen emakumeen kasuan, eta % 60 baino zertxobait goragokoa gizonen kasuan.

Biztanleria aktiboa erantzunkidetasuna orekatuz doa biztanleria ez-aktiboa baino neurri handiagoan. Hala, emakume aktiboen % 89k etxeko lanak egiten zituzten 2019an, eta gizonen % 68k. Biztanle ez-aktiboaren artean, emakumeen artean % 77 ziren, eta gizonen artean % 48.

graf0017199_03_e.png

Biztanleria

Kapitulu honetan esaten da biztanleriaren batez besteko adinak gora egiten jarraitzen duela. Hala, emakumeen % 19k 65 urte edo gehiago zituzten 2000. urtean, % 25ek 2018an, eta 2031n % 31 izatea aurreikusten da. Gizonen kasuan, zifra horiek % 14koak dira 2000n, % 19koak 2018an eta % 25ekoak 2031n.

Bestalde, beste nazionalitate batzuetako emakumeak txikiagoetan dira amak. Hala, 2018an, Espainiako nazionalitatea zuten amen erditze guztien % 52 33 eta 38 urte bitarteko tartean izaten ziren, beste nazionalitate batzuetako ama guztien erditzeen % 34ren aldean. Amaren adina, lehen jaiotzean, batez beste 6 urte igo da 1975etik, eta bigarren jaitzean, 5 urte egin du gora.

Ezkontza kopurua asko jaitsi da 1975etik. Gainera, lehen aldiz ezkontzeko batez besteko adina 10 urte atzeratu da 1975. urtearekin alderatuta. 1975ean, lehen aldiz ezkontzeko emakumeen batez besteko adina 24,2 urtekoa zen, eta 2017an, berriz, 35 urtekoa.

Emakumeen bizi-itxaropenari dagokionez, gizonena baino 6 urte luzeagoa da, eta 1975etik ia 9 urte igo da batez beste emakumeen artean, eta 10 urte batez beste gizonen artean. 2017an, bizi-itxaropena 86,3 urtekoa zen emakumeen kasuan, eta 80,4 urtekoa gizonen kasuan.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Emakumeen aurkako bost mila indarkeria-kasutik gora erregistratu ziren 2018an, azken 10 urteetako kopururik handiena

Eragiketa : 
Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren atala Eustaten webgunean
Eragiketa kodea : 
999103
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2020/03/06
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017199_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali