2020/04/21eko prentsa-oharra
KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2020ko otsaila
2020ko otsailean, Euskal AEko esportazioak % 7,9 jaitsi dira, eta inportazioak % 13,6
Produktu energetikoek dute portaera negatiboena, bai esportazioei dagokienez, bai inportazioei dagokienez
Euskal AEko ondasunen esportazioek (1.902,3 milioi euro) % 7,9ko beherakada izan zuten otsailean aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, Eustatek egindako datuen arabera. Inportazioek (1.549,8 milioi) % 13,6 egin zuten behera aurreko urtearekin alderatuta. Merkataritza-saldoa positiboa da (352,5 milioi), eta 2019ko otsailean erregistratutakoa baino 80,6 milioi handiagoa.
Produktu energetikoak dira, aldian behin izaten dituzten gorabeherekin, beherakada horiek zehazten dituztenak; hala, esportazioen kasuan, % 44,5eko atzerakada dago (55,1 milioi), eta energetikoak ez direnen % 5,5eko jaitsierarekin batera (107,3 milioi), esportazioen galerak 162,4 milioikoak dira azkenean.
Mota horretako produktuentzat inportatutakoaren eta esportatutakoaren artean dagoen harreman zuzenak azaltzen du inportazio energetikoek ere behera egin dutela, % 25,7 zehazki (123,6 milioi).
Gipuzkoan kontzentratzen da beherakada esportatzaile hori (-% 19,7), esportazio ez-energetikoek 141,7 milioiko beherakada izan baitute. Funtsean, kontzentratzen dira Garraio-materialean (-% 31,2, 54,6 milioi gutxiagorekin), Material elektrikoan (-% 22,0 eta 55,5 milioi gutxiago) eta Metalak eta beren manufakturak izenekoan (-% 15,4 eta 22,8 milioi gutxiago), hori guztia aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta.
Esportazioak % 6,4 egin du behera Bizkaian, Produktu mineral eta energetikoetan % 42,0ko jaitsiera izan delako (-52,7 milioi gutxiago) eta Material elektrikoan % 19,2koa (22,2 milioi).
Araba, ordea, % 4,7 hazi da Garraio-materialaren hazkundeari esker (% 9,0 eta 30,4 milioi gehiago).
Otsailean bost herrialde (Alemania, Frantzia, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italia) izan dira Euskal AEko bezero nagusiak, esportaturiko guztiaren % 50,9 (967 milioi) bereganatzen baitute. Horietatik hiru EB27koak dira, erakunde bat zeinek biltzen baitu esportatutakoaren % 63,3; ehuneko hori % 69,5ekoa izan litzakeke lehengo EB28rako.
Italiara eginiko esportazioak % 7,6 hazi dira, Alemaniara eginikoak % 7,4 eta Portugalera egindakoak % 3,3; halaz ere, Frantziara eginikoak % 15,0 jaitsi dira, nola Herbehereetara bideratuak ere, % 39,8 jaitsi baitira. Erresuma Batura egindako esportazioek ere behera egin dute, % 20,3 zehazki. Estatu Batuetarako salmentak % 10,4 jaitsi dira, eta Txinara (-% 7,8) eta Mexikora (-% 16,9) bideratuak ere.
Otsailean inportazioen erdiak EB27tik etorri dira, guztizkoaren % 53,3; ehuneko hori % 55,5ekoa izan litzateke desagerturiko EB28rako. Herrialde garrantzitsuenen artean Herbehereak nabarmendu dira (74,3 milioi), % 44,0ko hazkundearekin, eta, kontrako noranzkoan, Irlanda (43 milioi), % 33,7ko jaitsiera handiarekin. Otsailean munduko herrialdea nondik gehien inportatu baitugu Alemania izan da (249 milioi), eta herrialde horretara ere esportatu dugu gehien (341 milioi); beraz, herrialde horrekiko saldoa positiboa izan da hilabete horretan.
2020ko otsailean esportaturiko produktuak
Jarduera-adar esportatzaileak (A86) aztertuta, Erabilera orokorreko makineria % 16,7 jaitsi dira, eta Siderurgiako produktuak % 9,3; aldiz, Ibilgailu motordunak % 5,8 hazi dira, eta Metalezko gaiak % 3,7. Kokeriak eta petrolioa fintzea deritzona % 30,6 jaitsi da, eta Material elektrikoa % 14,4.
Xehetasunetara jaitsiz, ikusten da ezen otsailean hamar muga-zergen partida nagusiek esportazioen % 42,2 bildu zituztela, guztira 801,9 milioi euroko balioarekin. Aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, honako hauek nabarmentzen dira igoeretan: Burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak (% 34,7 eta 40,4 milioi), 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak (% 16,4 eta 203,6 milioi) eta Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak (% 4,1eko hazkundea eta 126,6 milioi). Hala ere, portzentajezko jaitsierak daude hauetan: Petrolio-olio finduak (-% 25,4 eta 58,9 milioi), Burdinazko edo altzairuzko profilak, aleatu gabeak (-% 23,9 eta 34,4 milioi) eta Eskuzko erremintatarako edo makina-erremintatarako tresna trukagarriak (-% 17,6 eta 28,8 milioi).
Inportazioak jarduera-adarren arabera aztertuta (A86), ikusten da ezen garrantzitsuena, Erauzketa- eta petrolio-industriak (guztizkoaren % 20,9), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta % 25,9 jaitsi dela, nola halaber Siderurgiako produktuak (-% 27,9) eta Erabilera orokorreko makineria (-% 6,9); hala ere, Motordun ibilgailuen fabrikazioa % 0,9 hazi da. Hori guztia, lau adar garrantzitsuenak bakarrik kontuan hartuta.
Muga-zergen partiden kasuan, ikusten dugu ezen pisu espezifiko handiena duena, Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak deritzona (guztizkoaren % 20), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta % 12,9 jaitsi dela. Joera hori bera dute gainerako 10 muga-zergen partida nagusiek, bosgarren postuan denak izan ezik, Soja babak, baita hautsiak ere izenekoak, zeina inportaturiko 29,9 milioi eurorekin % 37,5 hazi baita.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 747,2 milioi euroko saldo positiboa izan du 2020ko lehen bi hilabeteetan
Lehenengo bi hilabeteetan, eta Euskal AEko esportazioen kasuan, % 3,4ko beherakada erregistratu da aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, hau da, 135 milioi euro gutxiago. Aldi horretako esportazioen zenbatekoa 3.870,9 milioikoa da, hau da, 747,2 milioi euroko merkataritza-saldoa, 2019ko aldi berean erregistratutakoa baino 207 milioi gehiago, eta estaldura-tasa % 123,9koa da.
Aldi horretarako, esportazioak 1.000 milioi eurotik gorakoak dira hiru lurraldeetan: Bizkaian 1.495,6 milioi, Araban 1.229,4 milioi eta Gipuzkoan 1.145,9 milioi. Gipuzkoak bakarrik egin du atzera, % 14,7, 196,7 milioi gutxiagorekin.
2020ko lehen bi hilabeteotako rankingaren arabera, Alemania da herrialde hartzaile nagusia, esportatutako guztizkoaren % 18,0rekin. Alemaniaren atzetik Frantzia (% 16,4), Estatu Batuak (% 6,7) eta Erresuma Batua (% 6,3) daude, eta, horrela, lau herrialdeon artean aldi horretako Euskal AEko esportazioen ia % 50 biltzen dira.
Euskal AE osorako inportazioen metatua, aztertutako aldian, 3.123,7 milioi euro ingurukoa da. Kopuru horren urte arteko alderaketa eginez gero, ikus daiteke ezen 342,3 milioi gutxiago direla aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62