2020/03/20ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2020ko urtarrila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 1,4 igo ziren 2020ko urtarrilean

Produktu energetikoen esportazioak hirukoiztu egin dira eta produktu ez-energetikoenak % 6,6 murriztu dira

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 1,4 igo ziren 2020ko urtarrilean urte arteko tasan, Eustatek emandako datuen arabera. Zenbatekoa 1.968,6 milioi eurokoa izan zen, aurreko urteko hilabete berean izandako 1.941,4 milioien aldean. Ondasun energetikoen esportazioek % 234,0ko hazkundea izan zuten, eta ez-energetikoenak % 6,6 jaitsi ziren.

Bizkaia da portaera onena duen lurraldea, esportazioak % 14,5 hazi baitira; Gipuzkoan esportazioak % 8,8 jaitsi dira, eta Araban % 2,7.

Euskal AEko ondasunen inportazioek % 5,9 egin zuten atzera, 1.573,8 milioi euroko zenbatekoarekin. Inportazio energetikoak % 0,3 igo ziren, eta ez-energetikoak % 8,2 jaitsi ziren.

Hiru lurraldeetan beheititu dira inportazioak, batez ere Gipuzkoan (% 19,7), eta ondoren Araban (-% 2,1) eta Bizkaian (-% 1,6).

graf0017251_01_e.png

Jarduera-adar esportatzaileak (A86) aztertuz gero, ikusi egiten da Ibilgailu motordunen beherakada, % 7,2ko jaitsierarekin; aldiz, Kokeriak eta petrolioa fintzea deritzonean hazkundea hirukoiztu baino gehiago egin da, eta Garraioko beste materialean, berriz, % 30,1 egin da gora. Siderurgiak (-% 18,9), Metalezko artikuluek (-% 19,5) eta Kautxuzko produktuek (-% 2,2) ere behera egin dute.

Xehetasunetara joanez, urtarrilean, hamar muga-zergen partida nagusiek esportazioen % 47,5 bildu zituzten, 934,8 milioi euroko balio bateratuarekin; era askotako igoerak izan dituzte aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta Petrolio-olio finduek (% 278,8 eta 211,1 milioi), 10 pertsona baino gutxiagoko turismoek (% 1,2 eta 190,9 milioi) eta Trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako automotorrek (% 33,3 eta 55,2 milioi). Halaz ere, portzentajezko jaitsierak erregistratu dira 2,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xafla eta tiretan, (-% 32,0 eta 28,8 milioi), Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobiletan (-% 20,5 eta 122,9 milioi), Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profiletan (-% 20,0 eta 29,9 milioi), Automobilentzako zati eta osagarrietan (-% 14,7 eta 136,4 milioi) eta Kautxuzko pneumatiko berrietan (-% 2,6 eta 84,6 milioi).

Hilabete honetan bost herrialde –Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Herbehereak– dira gure bezero nagusiak, Euskal AEko esportazio guztien % 54,6 (1.074,7 milioi) bereganatzen baitituzte. Horietako lau EB-28koak dira, eta erakunde horrek, 1.415,5 milioirekin, gure esportazioen % 71,9 biltzen ditu.

Inportazioak jarduera-adarren arabera aztertuz gero (A86), ikusten da ezen garrantzitsuenak, Erauzketa- eta petrolio-industriak izenekoak (guztizkoaren % 26,1), % 7,3ko igoera izan duela aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, eta ehuneko bera (% 7,3) hazi da Ibilgailu motordunen fabrikazioa. Aldiz, Siderurgiako produktuek % 20,1 egin dute atzera, eta Erabilera orokorreko makineriak % 3,5, lau garrantzitsuenak bakarrik kontuan hartzen baditugu.

Alemania da, hilabete honetan, gure ondasun-hornitzaile nagusia, guztira 204,1 milioirekin, ondoren Errusia 147,5 milioirekin, Frantzia (140,4 milioi), Txina (114,9 milioi) eta Italia (67,6 milioi).

Para más información:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Servicio de Prensa: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 1,4 igo ziren 2020ko urtarrilean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2020/03/20
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017251_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar