2020/05/19ko prentsa-oharra
Euskal AEko ondasunen esportazioak % 21,8 egin du behera 2020ko martxoan
2020ko lehen hiruhilekoan, esportazioek % 9,9ko beherakada metatu dute
Euskal AEko ondasunen esportazioek % 21,8ko beherakada izan zuten, urte arteko tasan, EUSTATek emandako datuen arabera. 1.697,6 milioi euro izan ziren eta, aurreko urteko hil berean, 2.171,5 milioi. Bolumen esportatzaile horren ondorioz, martxoa abuztuaren maila berean dago; izan ere, abuztua bezalako oporraldiaren batez besteko esportatzailea 1.635 milioi euro ingurukoa da azken bost urteetan.
Ondasun energetikoen esportazioek % 66,1eko atzeraldia izan zuten, eta ez-energetikoenek, % 17,1ekoa. Esportazio energetikoen beherapen-tasa handia, alde batetik, azken aldian izan den prezioen beherakadaren ondoriozkoa izan da, baina, bestetik, kopuruetan ere esportazio energetikoek % 40 inguru egin dute behera.
Hiru lurralde historikoek aurretik aipatutako joerari eusten diote, baina Araban nabarmenagoa da; izan ere, % 29,3ko atzeraldia izan du. Ondoren Bizkaia (-%20,9) eta Gipuzkoa (-% 16,6) daude. Ehuneko horiek Araban “Garraio-materiala”ren muga-zergen sekzioarekiko mendekotasunaren ondorio dira, eta, Bizkaian, “Produktu mineral eta energetiko”ekin duen loturaren ondorio. Azken kasu horretan, produktu-mota horri Bizkaiaren guztizko beherakada kendu izan bagenio, % 5,5ekoa izango zatekeen.
Euskal AEko ondasunen inportazioek -1.440,7 milioi euroko zenbatekoa- % 14,9 egin zuten behera, 2019ko martxoaren aldean. Inportazio energetikoek % 11,5 egin zuten behera, eta ez-energetikoek, % 15,9. Lurralde-mailan, beherakadarik handiena Gipuzkoan erregistratu da (% 22,0), gero Araban (-% 13,1) eta, azkenik, Bizkaian (-% 12,8).
Saldo komertziala positiboa izan zen, 256,9 milioi euro ingurukoa. Zifra horrek % 46,3ko beherakada erakusten du superabit komertzialean, aurreko urteko aldi beraren aldean (478,3 milioi 2019an). Saldo komertzial “ez-energetikoa” bakarrik aztertuta egiaztatzen da hori ere positiboa izan dela, eta 532,2ra milioi iritsi da; alegia, aurreko urtekoarekin alderatuz gero (659,6 milioi), % 19,3ko beherakada.
Inportazioen gaineko esportazioen estaldura-tasa ehuneko 10,4 puntu murriztu da, eta % 128,2tik % 117,8ra igaro da. Tasa bera izan dute produktu “ez-energetikoek”; % 150,7tik % 148,6ra igaro dira.
Hil honetan, hamar herrialdetan –Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Herbeheereak, Portugal, Italia, Belgika, Polonia eta Txina– esportazioen % 65 metatu da. Gehienak EB-27ren barruan daude; erakunde horretan, 996,4 milioirekin, Euskal AEren ondasunen salmentaren % 59,4 kontzentratzen da.
ESPORTAZIOEN ANALISI SEKTORIALA (2020KO MARTXOA)
Jarduera-adarrak (A86) aztertuta, kategoria gehienetan itzulera esportatzailerako joera ikusten da; hala, haietako 29tan –guztira 48rentzat– beherakada intentsoak edo ez hain intentsoak erregistratzen dira. 10 garrantzitsuenetatik, bat baino ez da hazi –“Beste garraio-material bat”– aurreko urteko hil beraren aldean, eta % 9,6 hazi da. Besteetan, ehuneko negatiboak izan dira, besteak beste: % 1,8 “Material eta ekipo elektrikoa”k eta % 60,7 "Kokeriak eta petrolioa fintzea”k.
Dagoeneko aipatutako kategoriaren beherakada gogorraz gainera, itzulera esportatzailearen tamaina dela eta, honako adar hauek nabarmentzen dira: “Ibilgailu motordunen fabrikazioa” (-% 39,9 eta 297,6 milioi esportatu); “Siderurgia” (-% 23,4 eta 171,7 milioi), “Gai metalikoak” (-% 21,2 eta 115,4 milioi), “Erabilera orokorreko makineria” (-% 18,8 eta 200,0 milioi), “Kautxuzko produktuak” (-% 12,4 eta 103,9 milioi), “Burdinazkoak ez diren metalen ekoizpena” (-% 10,0 eta 64,2 milioi) eta “Paperaren industria” (-% 5,9 eta 51,3 milioi).
2020ko martxoan, 25 muga-zergen partida nagusietatik, 9 hazi egin dira eta 16k murrizketak izan dituzte aurreko urteko aldi beraren aldean.
Aldi horretan Euskal AEko esportazioaren bi partida garrantzitsuenak “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” eta “Automobilentzako zati eta osagarriak” izan dira. Lehenengoak 107,3 milioi izan ditu, eta hilaren guztizkoaren % 6,3, % 44,8 egin baitu behera; bigarrenak % 30,9ko beherakada izan du eta, kasu horretan, esportatutako 103,8 milioien ondorioz guztizko beraren % 6,1.“Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” partidak gora egin du eta ranking esportatzailearen hirugarren postuan dago; izan ere, % 7,8ko igoera izan du eta 83,6 milioi euroko salmenta; ondorioz, esportazio globalen beherakada ez da handiagoa izan, kontuan izanik aurreko urteko aldi beraren aldean atzera egin ez duen muga-zergen partidetako bat dela -lehen hamarren artean-, “Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdina edo altzairuzkoak” partidarekin batera (% 1,5eko gorakada eta 34,8 milioi).
Eskala horretako hurrengo partidak, “Kautxuzko pneumatiko berriak” partidak, % 13,1 egin du atzera. “Salgaiak garraiatzeko automobilak” partidak % 40,7 egin du behera, eta “Petrolioaren olio finduak” partidak, % 60,5; hala, hil honetan pisu gehien izan duten 25en artean, beherakada handiena izan duen muga-zergen partida izan da. Hori ez da azken hileko gertakaria bakarrik; produktu-mota horrek azken hilotan izan duen portaera irregularra erakusten du.
25 muga-zergen partida esanguratsuenetatik, haietako lau automobilgintzaren sektorean sar daitezke; haiek, oro har, esportatutako guztizkoaren % 21,2 erregistratzen dute (360,3 milioi). Ehuneko horrek, 2019ko martxoan, % 25,4 erregistratu zuen, 552,6 milioi euro guztira, eta, ondorioz, urte arteko 192,3 milioiko beherakada egon da edo, beste modu batera esanda, % 34,8koa.
ARABA. Esportazioak 2020ko martxoan
Arabako Lurralde Historikotik egin den esportazioak % 29,3 egin du atzera. Hamar partida nagusietatik (guztizkoaren % 60,7), bostek hazkunde-tasa negatiboak izan dituzte, eta nabarmentzekoak dira, duten garrantziagatik, automobilgintzaren sektorearekin zerikusia dutenak: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (-% 44,8), “Salgaiak garraiatzeko automobilak” (-% 40,7), “Automobilentzako zati eta osagarriak” (-% 17,0) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (-% 43,5). Uzkurtasun esportatzailerako joera hori ez da partida guztietan orokortzen, eta hala erakusten dute, besteak beste, honako partida hauen igoera nabarmenek: “Aireontzien zatiak” (% 20,0), “Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdina edo altzairuzkoak” (% 21,3) eta “Ardoa, mahats freskoarena” (% 13,4).
BIZKAIA. Esportazioak 2020ko martxoan
Bizkaian esportazioek % 20,9 egin dute behera. Fenomeno horretan, eragin handiena partidarik garrantzitsuenak izan du: “Petrolioaren olio finduak”, % 60,6ko beherakada izan baitu. Baina, produktu horrez gainera, prozesu horretan beste partida batzuek ere izan dute eragina, besteak beste: “Automobilentzako zati eta osagarriak” (-% 22,1), “0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak” (-% 32,3). Nabarmentzekoa da “Kautxuzko pneumatiko berriak” partidaren portaera; % 7,9 egin du gora.
Urte arteko 172,7 milioiko beherakadatik, 100 baino pixka bat gehiago ranking esportatzaileko lehen postuko partidari dagozkio. Beherakada latz hori, zati batean, azken egunetan petrolioaren produktu eratorrien prezioetan izandako beherakadaren ondorio da; euroen balioaren ordez tona esportatuak erabiliko bagenitu, -% 60,6ko ehuneko hori beste ehuneko jasangarriago batera murriztuko litzateke, -% 37,6ra (2019ko martxoan 329.705 tona izatetik, 2020ko martxoan 205.718 tona izatera)
GIPUZKOA. Esportazioak 2020ko martxoan
Gipuzkoa da hiru lurralde historikoetatik narriadura esportatzaile txikiena jasan duena, funtsean azken sasoietan eta hil honetan ere izandako dinamismo onagatik. Ondorioz, bere produktu onenetako bat bilakatu da: “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” partida; % 7,8ko igoera izan du (83,6 milioiko salmentak martxoan), eta moteldu egin du itzulera esportatzailerako joera orokorra eta Gipuzkoako guztizko ehunekoa % 20tik beherakoa izatea eragin du (-% 16,6).
Halaber, joera positiboak dituzte honako hauek: “Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak” (% 5,0) eta “Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak” (% 17,5); hala ere, beherakada handiak izan dituzte “Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak” (-% 34,7%) eta automobilgintzaren sektorearekin zerikusia duten bi muga-zergen partidak, “Automobilentzako zati eta osagarriak” (-% 42,6) eta “Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak” (-% 39,8).
URTEKO METATUA (2020KO 1. HIRUHILEKOA): kanpo-saldoak 1.004 milioi euroko superabita izan du eta estaldura-tasa % 122koa da
2020ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko esportazioek % 9,9ko beherakada izan dute, aurreko urteko aldi beraren aldean, alegia, 609 milioi euro gutxiago. Hiruhileko honetan zenbateko esportatzailea 5.568,5 milioikoa da, eta kopuru horri Bizkaiak egiten dio ekarpenik handiena, 2.148,8 milioikoa (guztizkoaren % 38,6), gero Gipuzkoak (1.756,0 milioi) eta, ondoren, Arabak (1.663,6 milioi).
Bizkaiko esportazioak Euskal AEko garrantzitsuenak dira, nahiz eta urte arteko beherakada % 5,4koa izan (2019an baino 121,8 milioi gutxiago). Araban, beherakada % 9,3koa izan da (169,6 milioi gutxiago) eta, Gipuzkoan, % 15,3koa (317,7 milioi gutxiago). Esportatutako produktu-mota aintzat hartuta, egiaztatzen da “Produktu ez-energetikoak” (565,9 milioi gutxiago) direla aurretik aipatutako beherakada hori kontzentratzen dutenak, baina “energetikoek” ere atzera egin dute (43,3 milioi).
2020ko lehen hiruhilekoan gehien saldu diren hamar produktuek (muga-zergen partidak) guztizkoaren % 42,6 kontzentratzen dute, 2.371,9 milioiko zenbatekoarekin. Haietako zortzik beherakadak izan dituzte 2019ko hiruhileko beraren aldean, eta beste biek hazkuntzak izan dituzte. Aipatutako beherakada gehienak 30 milioi eurotik gorakoak dira, eta haietako hiru nabarmentzekoak dira, 50 milioi euroak ere gainditzen dituztelako. Zehazki, automobilgintzaren sektorearekin zerikusia duten hiru produktu hauek dira: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak”, % 10,0 egin baitu behera (56,0 milioi gutxiago); “Salgaiak garraiatzeko automobilak”, % 18,8 egin baitu behera (73,6 milioi gutxiago) eta “Automobilentzako zati eta osagarriak”, % 16,1 egin baitu behera (75,5 milioi gutxiago). Halaber, atzerakada nabarmena izan da honako hauetan: “Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak” (-% 27,3) eta “Aluminiozko xaflak eta bandak” (-% 28,4).
2020ko lehen hiruhilekoko ranking esportatzailean, Alemania da herrialde hartzaile nagusia, esportatutako guztizkoaren % 17ren hartzailea. Alemaniaren ondoren, honako hauek daude rankingean, hurrenkera honi jarraikiz: Frantzia (% 15,8), Erresuma Batua (% 6,9) eta Estatu Batuak (% 6,7). Horrela, lau herrialdeen artean Euskal AEko esportazioen hiruhilekoko % 46,4ren hartzaile dira.
Euskal AErako inportazioen metatua, aintzat hartutako aldian, 4.564,3 milioi euro ingurukoa da. Zifra hori urte artean erkatuz gero, 2019ko aldi berean erregistratutakoa baino 594,8 milioi baxuagoa dela ikusten dugu. % 11,5eko beherakada hori izan da, zati handi batean, Bizkaiko lurraldean (2.596,1 milioiko balioa duten inportazio metatuak ditu) aldi horretarako % 11,2ko beherakada egon delako, alegia, aurreko urteko hiruhileko berean baino 326,1 milioi gutxiago. Halaber, behera egin dute Gipuzkoako inportazioek (-% 15,8 eta 177,3 milioi gutxiago), bai eta Arabakoek ere (-% 8,2 eta 91,4 milioi gutxiago); inportatutakoaren balioa, bi lurralde horietan, 947,9 milioikoa eta 1.020,3 milioi eurokoa izan da, hurrenez hurren. “Produktu energetikoen” inportazioak % 12,7 egin du behera, eta “Produktu ez-energetikoenak”, % 11,1.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2020ko lehen hiruhilekoan, 1.004,1 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta, nahiz eta aurreko urteko lehen hiru hiletan erregistratutakoa baino 14,3 milioi gutxiago izan, aldeko estaldura-tasari eustea dakar, % 122koa.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62