HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak “2020ko Euskal Urtekari...

2020/07/28ko prentsa-oharra

EUSKAL URTEKARI ESTATISTIKOA. 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

“2020ko Euskal Urtekari Estatistikoak” Euskal AEko datu estatistiko nagusiak jasotzen ditu

“Euskal Urtekari Estatistikoa, 2020” lana Eustatek argitaratu du, eta haren helburua da 2020. urtean zehar Euskal AEko ekonomia-, gizarte-, kultura- eta politika-eremuetan izandako datu estatistiko garrantzitsuenak zabaltzea. Datuak lurralde historiko, eskualde eta udalerri bakoitzeko ere jaso dira.

Urtekaria bost arlo handitan egituratzen da: Biztanleak, Ekonomia, Gizartea, Lurraldea eta Ingurumena, eta Informazioaren gizartea eta I+G+b.

graf0017501_01_e.png

Argitalpenaren arabera, Euskal AEn, guztira, 2.188.017 biztanle daude, 2019. urtean: 1.061.597 gizon eta 1.126.420 emakume.

Ekonomiari dagokion atalean, enpresa eta establezimenduei buruzko kapituluan adierazten da 2019/01/01ean 174.771 establezimendu zeudela eta haietan 911.267 enplegatu: 512.487 gizon eta 398.780 ekamuke. Gainera, aldi horretan, 2018. urtean, Euskadiko AEko BPGd-aren % 68,9 zerbitzuen sektoreak eragiten zuen; % 24,3, industriak; % 5,8, eraikuntzak, eta % 1,0, lehen mailako sektoreak. Lurraldeen araberako BPGd-aren banaketa dela eta, 2019ko behin-behineko datuekin, % 50,6 Bizkaiari dagokio, % 33,3, Gipuzkoari eta gainerako % 16,1, Arabari.

Kanpo-merkataritzari buruzko kapituluan adierazten da 2019an 24.774.488 mila eurokoa izan zela industria-produktuen esportazio-balioa, eduki teknologikoaren arabera; % 52,2 teknologia-maila ertain altua, % 36,8 ertain baxua, % 8,1 baxua eta % 2,8 altua.

Lan-merkatuaren gaian, Gizartearen arloan, datuak eskaintzen dira, besteak beste, okupazio- eta langabezia-tasenak. Euskal AEko okupazio-tasa % 68,4oa izan zen 2019an, ehuneko 0,3 puntu handiagoa aurreko urtean baino. Langabezia-tasak atzera egin zuen 2019an, batez beste % 9,8ra arte, 2018an baino ehuneko 0,7 gutxiago.

Hezkuntzari buruzko kapituluan adierazi denez, 2019-2020 ikasturtean unibertsitatetik kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzetan matrikulatutako 386.583 ikasleen artean 256.909k D ereduan ikasi zuten, 68.665k B ereduan, 58.722k A ereduan eta, azkenik, 2.287k X(e)n. 201.863 ikasle zentro publikoetan matrikulatu ziren eta 184.720 pribatuetan

Gainera, gizarte-ohiturei eta errentari buruzko kapituluan adierazten denez, 2019an Euskal AEko emakume landunek, batez beste, 2,1 ordu eskaintzen dizkiete etxeko lanei eta 4,7 ordu adin txikiko seme-alabak zaintzeari; gizon landunen kasuan, batez bestekoa 1,5 ordukoa eta 3,3 ordukoa da, hurrenez hurren.

Lurralde eta ingurumenari buruz bildutako datuei dagokienez, Euskal AEko lurzoru-okupazioaren berri eman da. 2019. urtean bizitegi-lurzorua azalera osoaren % 2,6 izan zen, jarduera ekonomikoetarako % 1,9, sistema orokorretarako % 4 eta lurzoru urbanizaezinetarako % 91,5.

Aurreko kapituluan kontsumo-uraren kalitatea ere bildu da: % 98,1 egokia da, % 1,6 onargarria eta % 0,3 eskasa.

2020ko euskal urtekari estatistikoaren argitalpenaren edizio elektronikoa, osorik, honako esteka honetan kontsulta daiteke: Euskal urtekari estatistikoa, 2020 (pdf, 2,8kb).

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

“2020ko Euskal Urtekari Estatistikoak” Euskal AEko datu estatistiko nagusiak jasotzen ditu

Eragiketa : 
Euskal urtekari estatistikoa
Eragiketa kodea : 
990101
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2020/07/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017501_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali