2020/08/21eko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2020ko ekaina

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 14,4 jaitsi ziren 2020ko ekainean

2020ko lehen sei hilabeteetan, esportazioek % 22,9ko atzerapena metatu dute aurreko urtearekin alderatuta

Euskal AEko ondasunen esportazioek % 14,4ko beheradaka izan zuten urte arteko tasa nominalean, Eustatek emaniko datuen arabera. Ehuneko horiek, negatiboak badira ere, aurreko hiru hilabeteetan erregistratutakoak baino nabarmen txikiagoak dira (martxoan -% 21,8, apirilean -% 53,2 eta maiatzean -% 36,0). Esportazioen zenbatekoa 1.890,6 milioi eurokoa izan zen, aurreko urteko hil bereko 2.209,2 milioien aldean. Ondasun energetikoen esportazioak % 48,9 jaitsi ziren, eta ez-energetikoenak % 12,1.

Hiru lurraldeek dute joera hori: Gipuzkoan nabarmenagoa da, % 28,0ko atzerakada izan baitu; ondoren, Araban (-% 7,9) eta Bizkaian (-% 6,3). Bizkaiaren kasuan, "Produktu energetikoak" baztertuz gero, % 3,4ko hazkundea lortuko genuke produktu ez-energetikoetan.

graf0017530_01_e.png

Euskal AEko ondasunen inportazioak, 1.214,7 milioi eurokoak guztira, % 25,5 jaitsi ziren 2019ko ekainaren aldean. Inportazio energetikoak % 62,0 jaitsi ziren (-% 36,0 inportatutako tonak kontuan hartuta) eta ez-energetikoak % 15,6. Lurraldeka, jaitsierarik handiena Bizkaian izan da, % 30,1; ondoren, Araban (-% 20,0) eta Gipuzkoan (-% 19,3).

Merkataritza-saldoa positiboa izan zen, 675,9 milioi euro ingurukoa. Kopuru horrek esan nahi du merkataritza-superabita % 16,7 hazi dela, aurreko urteko aldi beraren aldean (579,0 milioi). Merkataritza-saldo "ez-energetikoa" soilik aztertuz gero, ikusten da saldo hori ere positiboa izan dela eta 736,1 milioira iritsi dela; beraz, aurreko urtekoarekin alderatuta (785,6 milioi), % 6,3ko jaitsiera izan da.

Esportazioek inportazioen aldean duten estaldura-tasa portzentajezko 20,1 puntu igo da, % 135,5etik % 155,6ra. Produktu "ez-energetikoen" tasa bera % 161,2tik % 167,9ra igo da.

Ekainean, hamar herrialdek –Alemania, Frantzia, Estatu Batuak, Italia, Erresuma Batua, Portugal, Belgika, Herbehereak, Polonia eta Suedia– esportazioen % 69,5 bildu dituzte. Gehienak EB-27koak dira. Erakunde horrek, 1.227,1 milioirekin, Euskal AEko ondasunen salmenten % 64,9 biltzen ditu.

Esportazioen sektorekako azterketa (2020ko ekaina)

Jarduera-adarrak (A86) aztertuz gero, ikusten da esportazioek suspertzeko joera dutela aurreko hilabeteekin alderatuta; hala, horietako 15etan –guztira 48 izanik– nolabaiteko hazkunde sendoak erregistratu dira. 10 garrantzitsuenetatik, bi bakarrik igo dira aurreko urteko hilabete beraren aldean: "Material eta ekipo elektrikoa", % 4,6 (91,3 milioi 2020ko ekainean); eta "Kautxuzko produktuak", % 33,2 (132,7 milioi). Gainerako kasuetan ehunekoak negatiboak dira; muturretan daude "Paperaren industria", -% 2,1, eta "Garraioko beste materiala", -% 50,2.

Aipatutako kategorien beherakadaz gain, nabarmentzen dira, esportazioen atzerakadaren garrantziagatik, "Siderurgia" (-% 37,5 eta 157,5 milioi esportatuak) eta "Kokeriak eta petrolioa fintzea" (-% 40,9 eta 65,1 milioi) adarrak.

graf0017530_02_e.png

2020ko ekainean, 25 muga-zergen partida nagusietatik 9k gora egin dute, eta 16k, berriz, behera, aurreko urteko aldi beraren aldean.

Aldi horretan Euskal AEko esportazioek izan dituzten bi partida garrantzitsuenak "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" eta "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" izan dira. Lehenengoak, 205,8 milioirekin, % 10,9 hartu du hilaren guztizkoan, % 16,4ko jaitsiera izan ondoren; bigarrenak % 46,8ko igoera izan du, eta, kasu horretan, esportatutako 159,2 milioiek delako guztizkoaren % 8,4 hartu dute."Kautxuzko pneumatiko berriak" hirugarren postuan daude esportazioen rankingean, % 44,6ko gehikuntza eta 112,4 milioi euroko salmenta-bolumenarekin.

Hurrengo partidak ("Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak") % 21,0 egin du behera, eta "Petrolioaren olio finduek" % 48,2. Seigarren plazan daude “Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako”, zeinak % 1,2 jaitsi diren, eta rankingaren zazpigarren tokian “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako”, % 61,3 jaitsi direnak.

ARABA. 2020ko ekaineko esportazioak

Arabako esportazioek % 7,9 egin dute behera. Hamar partida nagusietatik (guztizkoaren % 75,0), bik bakarrik izan dituzte hazkunde-tasa positiboak; horien artean, automobilaren sektorearekin loturikoa nabarmendu behar da, "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (% 46,2). Hala ere, sektore bereko beste partida batzuetan jaitsiera nabarmenak izan dira: "Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak" (-% 23,5), "Kautxuzko pneumatiko berriak" (-% 15,1) eta "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (-% 17,1) izenekoetan.

graf0017530_03_e.png

Bizkaia. 2020ko ekaineko esportazioak

Bizkaian esportazioek % 6,3 egin dute behera. Gertakari horri egindako ekarpenik handiena "Petrolioaren olio finduak" partidan biltzen da (-% 48,7 eta 47,2 milioiko jaitsiera); halaber, lagungarri dira horretan “0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak" (-% 34,8 eta 9,0 milioiko atzerakada) eta "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (-% 13,6 eta 7,4 milioi gutxiago), besteak beste. Nabarmentzekoa da "Kautxuzko pneumatiko berrien" portaera ona, % 82,5eko hazkundearekin (2019ko ekainean baino 38,7 milioi gehiago), eta "Multzo elektrogeno eta bihurgailu birakari elektrikoena" (% 3.003,4), 28,7 milioiko hazkundearekin.

graf0017530_04_e.png

Gipuzkoa. 2020ko ekaineko esportazioak

Gipuzkoan ere okerrera egin dute esportazioek hilabetean, gainerako lurraldeetan bezala (-% 28,0), baina ez da harritzekoa kontuan hartzen badugu ezen bere hamar partida esportatzaile nagusietatik zortzik atzera egin dutela aurreko urteko hil beraren aldean. Nabarmentzekoak dira honako hauen jaitsierak: “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” (-% 61,3 eta -65,0 milioi), "Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen zatiak" (-% 66,3 eta 24,3 milioi gutxiago), "Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak" (-% 48,3 eta -23,5 milioi) eta "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (-% 26,3 eta -17,7 milioi).

graf0017530_05_e.png

Urteko metatua (2020ko lehenengo sei hilabeteak): kanpoko merkataritza-saldoak 2.227 milioi euroko superabita du, eta estaldura-tasa % 128,4tan dago

2020ko lehenengo sei hilabeteetan, eta Euskal AEko esportazioetan, % 22,9ko jaitsiera izan da aurreko urteko aldi beraren aldean; hau da, 2.993,5 milioi euro gutxiago. Aldi horretan, esportazioen zenbatekoa 10.061,4 milioikoa izan da. Kopuru horri ekarpen handiena egin diona Bizkaia izan da, 3.892,8 milioirekin (guztizkoaren % 38,7); ondoren Gipuzkoa dago (3.265,0 milioi) eta, azkenik, Araba (2.903,5 milioi).

Bizkaiko esportazioak % 20,5 jaitsi dira urte arteko tasan (2019an baino 1.006,6 milioi gutxiago). Araban % 22,1 jaitsi dira (826,1 milioi gutxiago) eta Gipuzkoan % 26,2 (1.160,8 milioi gutxiago). Esportaturiko produktu-motari dagokionez, "Produktu ez-energetikoak" dira beherakada handiena izan dutenak, 2.565,5 milioi gutxiagorekin, nahiz eta "energetikoak" ere jaitsi egin diren (-428,0 milioi). 2020ko lehen sei hilabeteetan gehien saldutako hamar produktuak (muga-zergen partidak) 4.040,4 milioi eurokoak dira, guztizkoaren % 40,2. “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako”.

2020ko hilabete hauetako esportazio-rankingaren arabera, Alemania da herrialde hartzaile nagusia, esportaturiko guztizkoaren % 17,1 hartzen baitu. Alemaniaren atzetik, Frantzia (% 15,7), Estatu Batuak (% 7,0) eta Erresuma Batua (% 6,3) daude; horrela, lau herrialdeon artean esportazioen % 46,1 biltzen dituzte.

Inportazioen metatua, Euskal AE osorako, 7.834,3 milioi eurokoa da aipaturiko aldian. Kopuru hori urte artean konparatuz gero, ikusten da 2019ko aldi berean erregistratutakoa baino 2.592,8 milioi txikiagoa dela. % 24,9ko jaitsiera hori, hein handi batean, gertatu da izan delako aldi horretan % 26,9ko beherapena Bizkaiko lurraldean (4.382,4 milioiko balioa duten inportazioekin), hau da, aurreko urteko aldi berean baino 1.613,2 milioi gutxiago. Gipuzkoako inportazioek ere behera egin dute (-% 22,2 eta 499,7 milioi gutxiago), baita Arabakoek ere (-% 22,1 eta -479,9 milioi gutxiago); inportazioen balioa 1.756,1 eta 1.695,8 milioi eurokoa izan da, hurrenez hurren, bi lurralde horietan. "Produktu energetikoen" inportazioa % 41,6 jaitsi da, eta "Produktu ez-energetikoena" % 19,0.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2020ko lehenengo sei hilabeteetan, 2.227,1 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta % 128,4ko aldeko estaldura-tasari eutsi dio.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 14,4 jaitsi ziren 2020ko ekainean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2020/08/21
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017530_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar