2020/10/19ko prentsa-oharra
Kanpo Merkataritzaren Estatistika (KAMEE). 2020ko abuztua
2020ko abuztuan Euskal AEko esportazioak % 17,1 jaitsi dira, eta inportazioak % 26,2
Urteko metatuan, esportazioen jaitsiera % 21,2koa izan da, baina oraindik 3.000 milioi inguruko merkataritza-saldo positiboa dago, eta estaldura-tasa hobetu egin da, % 128,5era iritsi arte
Euskal AEko ondasunen esportazioek (1.279,1 milioi euro) % 17,1eko jaitsiera izan zuten 2020ko abuztuan, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, Eustatek landutako datuek erakusten dutenez. Bestalde, inportazioek (1.095,8 milioi) % 26,2 egin zuten behera. Ondorioz, merkataritza-saldoa positiboa da (183,3 milioi), 2019ko abuztuan baino 125,7 milioi gehiago.
Produktu energetikoak dira batez bestekoaren gainetik beherakada handiena izan dutenak, bai esportazioei bai inportazioei dagokienez; horrela, esportazioen kasuan, % 60,4ko atzerakada gertatu da (59,5 milioi), eta ez-energetikoek izan duten % 14,1eko jaitsiera (204,3 milioi) gehituz, esportazioek, guztira, 263,7 milioiko jaitsiera izan dute.
Produktu energetiko horietarako dagoen zuzeneko erlazioak, inportatutakoaren eta esportatutakoaren artean dagoenak, inportazio energetikoek ere % 58,6 behera egin dutela (303,6 milioi) erakusten du. Inportazio ez-energetikoek ere atzera egin dute, baina neurri txikiagoan: % 8,9.
Lurralde historikoen arabera, Bizkaia da portaerarik okerrena izan duen lurralde historikoa, esportazioek -% 22,6 egin baitute behera, esportazio ez-energetikoek (-85,7 milioi) eta energetikoek (-60,1 milioi) behera egin dutelako. Esportazioek izan duten atzerakada hori, funtsean, “Produktu mineral eta energetikoetan” (-% 59,8, 60,9 milioi gutxiago), “Metaletan eta haien manufakturetan” (-% 24,8 eta -41,5 milioi gutxiago) eta “Garraioko materialean” (-% 31,4, 27,6 milioi gutxiago) dago. Hori guztia aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta.
Arabako esportazioak % 17,2 egin du behera, “Garraioko materiala” % 43,1 (-42,3 milioi) eta “Metalak eta haien manufakturak” % 29,0 (-22,0 milioi) jaitsi direlako.
Gipuzkoan erregistratu da portaera onena, % 11,2ko atzerakadarekin, batez ere “Plastikoen eta kautxuaren” (-% 49,7, 13,5 milioi gutxiago) eta “Garraioko materialaren” (-% 21,2, 31,8 milioi gutxiago) jaitsierak direla eta.
Abuztuan, bost herrialde (Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Herbehereak eta Belgika) izan dira Euskal AEren bezero nagusiak, esportazio guztien % 46,2 (591 milioi) eurenganatuta. Horietatik lau EB27koak, esportatutako guztiaren % 62,4 biltzen duen erakundekoak, dira, eta ehuneko hori % 69,5ekoa zatekeen EB28 zaharraren kasuan.
Belgikarako esportazioak % 39,5 hazi dira, Portugalerako esportazioak % 8,9 eta Herbehereetarako esportazioak % 2,0, baina Frantziakoak % 11,7 jaitsi dira eta Italiakoak % 19,8. Alemaniara egindako esportazioak % 31,5 jaitsi dira, eta Erresuma Batura egindakoak % 55,7. Estatu Batuetarako salmentak % 32,1 jaitsi dira, eta Txinarako (-% 9,9) eta Mexikorako (-% 12,4) salmentek ere behera egin dute.
Abuztuan, inportazioen erdiak EB27tik etorri dira, guztizkoaren % 52,2; ehuneko hori % 54,1ekoa zatekeen EB28 desagertuaren kasuan. Europako herrialde garrantzitsuenen artean, alderdi positiboan Norvegia (% 135,1) nabarmendu da, Suedia (% 22,4), Belgika (% 11,3) eta Irlanda (% 5,3) atzetik dituela; kontrako noranzkoan, Erresuma Batua (-% 70,9), Frantzia (-% 17,1), Alemania (-% 15,3) eta Herbehereak (-% 13,7) azpimarratu behar dira. Gainerako herrialdeei dagokienez, Estatu Batuetatik (-% 37,1) eta Mexikotik (-% 39,2) etorritako inportazioek ere behera egin dute; hala ere, Brasiletik (% 183,5) eta Txinatik (% 0,5) etorritakoek gora egin dute.
2020ko abuztuan merkaturatutako produktuak
Jarduerako adar (A86) esportatzaileak aztertuz gero, nabarmentzekoa da hilabete honetan % 13,6ko hazkundea izan dela esportazio-bolumen handienekoan, “Erabilera orokorreko makinerian”, hain zuzen ere; gainera, garrantzitsuenen artean hori da tonika horri eusten dion bakarra, gainerakoek behera egin baitute, “Metalezko gaien” % 8,0tik, “Material eta ekipo elektrikoen” % 11,6ra eta “Garraioko beste materialen” % 21,6ra. Azkenik, “Produktu siderurgikoen” beherakada % 33,3koa izan zen, bolumen handieneko adarrei dagokienez.
Xehetasunetara joz, abuztuan, arantzelen hamar partida nagusiek esportazioen % 33,8 bildu zuten, 432,7 milioi euroko baterako balioarekin; aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, hauek nabarmentzen dira, igoera desberdinekin: “Trenbideetarako edo antzekoetarako ibilgailuen zatiak” (2019ko abuztuan baino % 492,8 eta 55,8 milioi gehiago), “Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak…” (% 101,9 eta 12,3 milioi gehiago), “Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobinak” (% 98,9 eta 10,9 milioi gehiago), eta “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko gainerako manufaktura moldekatuak”, % 84,6ko igoerarekin eta 12,5 milioi gehiagorekin. Guztiz kontrakoa gertatzen da “Petrolio-olio finduetan” (-% 60,3 eta 45,1 milioi gutxiago), “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profiletan” (-% 38,3 eta 13,2 milioi gutxiago) eta “Automobilen zati eta osagarrietan” (-% 10,5 eta 13,1 milioi gutxiago); hala ere, arantzelen azken partida horrek urte batetik besterako beherakada izan badu ere, abuztuan esportatutako guztiaren % 8,8 metatzen du, 112,4 milioirekin. Ezin dugu azterketa hau amaitu “10 pertsona baino gutxiagoko ibilgailuek” izandako beherakada handia aipatu gabe (-% 50,2). Hala eta guztiz ere, 25 partida nagusiak kontuan hartzen baditugu, esan behar dugu automobilgintzarekin erlazionatutakoak, oro har, % 9,6 hazi direla aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (23,5 milioi gehiago).
Inportazioen kasuan, jarduerako adarren (A86) arabera, “Erauzketa eta petrolio industriak” (guztizkoaren % 15,0) % 62,2 jaitsi dira 2019arekin alderatuta, “Produktu siderurgikoak” -% 19,3, eta “Erabilera orokorreko makineria” -% 14,9; hala ere, “Motordun ibilgailuen fabrikazioa” % 4,9 hazi da. Hori guztia, bakarrik lau garrantzitsuenak kontuan izanda.
Arantzelen partidei dagokienez, pisu espezifiko handiena duen “Petrolio-olio gordinak edo mineral bituminosoarenak” (guztizkoaren % 13,6) % 57,5eko atzerakada izan du aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, eta tonika hori beste lau arantzel partidek ere partekatzen dute, lehenengo hamarren artean. Nabarmentzekoa da “Petrolio-olio finduak” partida (-% 35,7). Hazkunde handiak izan dira “Enbolodun (pistoi) motor alternatiboak eta motor birakariak, txinparta (eztanda) bidez piztekoak” (% 394,0) eta “soja-babak, baita hautsiak ere” partidetan, inportatutako 28,9 milioi eurorekin % 58,7 hazi baitira.
Euskal AEko ondasunen kanpoko merkataritzak 2.928,4 milioi euroko saldo positiboa erakusten du 2020ko lehenengo zortzi hilabeteetako metatuan
Lehenengo zortzi hilabeteetan, Euskal AEko esportazioek % 21,2ko beherakada izan dute, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta; hau da, 3.543,5 milioi euro gutxiago. Aldi horretako esportazioen zenbatekoa 13.197,7 milioi eurokoa da, hau da, 2.928,4 milioi euroko merkataritza-saldoa, 2019ko epe berean erregistratutakoa baino 293,6 milioi gutxiago. Estaldura-tasa % 128,5ekoa da.
Epe horretarako, esportazioak 3.800 milioi eurotik gorakoak izan dira hiru lurralde historikoetan. Bizkaia nabarmendu da, 5.031,1 milioi eurorekin, eta ondoren Gipuzkoa (4.353,7 milioi) eta Araba (3.812,8 milioi) etorri dira. Aldi hori 2019rako metatutakoarekin alderatzen badugu, jaitsiera nabarmenak ikusten ditugu hiru lurralde historikoetan: gehien jaitsi dena Gipuzkoa izan da (% 23,2), ondoren Bizkaia (% 20,5) eta gero Araba (% 19,6), epealdi horretan izandako esportazioen zenbaketa osoan.
2020ko lehen zortzi hilabete horietako rankingaren arabera, Alemania da herrialde hartzaile nagusia, esportatutako guztizkoaren % 17,1arekin (2.256,9 milioi). Alemaniaren atzetik Frantzia (% 15,5 eta 2.051,9 milioi), Estatu Batuak (% 6,9 eta 914,0 milioi) eta Erresuma Batua (% 6,1 eta 803,0 milioi) daude. Horrela, lau herrialdeen artean biltzen da aldi horretako euskal esportazioen ia % 50a.
Aztertutako aldian, Euskal AE osorako inportazioen metatua 10.269,3 milioi euro ingurukoa da. Kopuru hori urte batetik bestera alderatuz gero, ikusten da aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino 3.249,9 milioi gutxiagokoa dela.
2020ko lehen zortzi hilabeteetan gehien saldu diren hamar produktuak (arantzel partidak) 5.140,9 milioi ekarri dituzte, kopuru osoaren % 39,0. Horietatik guztietatik, bakar batek ere ez du atzera egin aurreko urtearekin alderatuta, “Trenbideetarako edo antzekoetarako ibilgailuen zatiek” % 29,5eko igoera izan baitute, aurreko urteko aldi berean baino 41,1 milioi gehiago. Gainerako partidak 2019ko epe berean esportatutakoaren azpitik daude. Aipatutako jaitsiera gehienak 100 milioi eurotik gorakoak izan dira, eta horietako hiruk 350 milioitik gorako beherakadak izan dituzte, hiruak ere automobilgintzarekin erlazionatutakoak. Hala, “10 pertsona baino gutxiagoko ibilgailuek” % 24,3 jaitsi dira (359,3 milioi gutxiago), “Ibilgailuen zatiak eta osagarriak” % 30,0 jaitsi dira (360,3 milioi gutxiago) eta “Trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako automotorrak” % 61,9 jaitsi dira (428,5 milioi gutxiago). “Petrolio-olio finduak” ere nabarmen jaitsi dira (-% 30,8 eta 267,9 milioi).
Aztertutako aldian, Euskal AE osorako inportazioen metatua 10.269,3 milioi euro ingurukoa da. Urte arteko kopuru hori alderatuta, ikusten da 2019ko epe berean erregistratutakoa baino 3.249,9 milioi txikiagoa dela. Jaitsiera hori (% 24,0), aldi honetan Bizkaian (5.705,3 milioiko inportazio metatuekin) % 27,7ko beherapena izan delako gertatu da, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 2.189,9 milioi gutxiago. Gipuzkoako inportazioek ere behera egin dute (-% 20,9 eta 605,1 milioi gutxiago), eta Arabakoek ere bai (-% 16,6 eta 454,9 milioi gutxiago); bi lurralde horietan inportatutakoaren balioa 2.286,6 eta 2.277,4 milioi eurokoa da, hurrenez hurren.
“Produktu energetikoen” inportazioa % 43,7 jaitsi da, eta “produktu ez-energetikoena”, berriz, % 16,8.
2020. urtean aztertu dugun aldian, Euskal AEko ondasunen kanpoko merkataritzak, 2.928,4 milioi euroko saldo positiboa izan du. Aurreko urteko denbora-tarte berean erregistratutakoa baino 293,6 milioi euro txikiagoa bada ere, % 123,8tik % 128,5era igaro den aldeko estaldura-tasa erakusten du.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62