HomeGaiakOsasunaren kontuaPrentsa Oharrak Euskal AEko osasun-gastua...

2020/10/29ko prentsa-oharra

OSASUNAREN KONTUA. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko osasun-gastua % 4,7 hazi zen 2019an

Administrazio Publikoek osasunean egiten duten ahaleginaren adierazleak Espainia eta ELGAren batezbestekoaren gainetik kokatzen du Euskal AE

Euskal AEko osasun-gastu arrunta 7.042 milioi eurokoa izan zen 2019an, 2018an baino % 4,7 handiagoa, Eustatek landutako datuen arabera. Osasunaren Kontuko datu hori eta beste batzuk Osasun Kontuen Sisteman argitaratutako ELGAren metodologiaren arabera kalkulatzen dira (System of Health Accounts-SHA 2011).

Osasunean egindako gastuak osasunerako ondasunen eta zerbitzuen azken kontsumoa neurtzen du, hau da, edozein agente finantzatzailek egindako gastu arrunta. Gastu horren finantzaketak barnean hartzen ditu Administrazio publiko guztiak, Derrigorrezko osasun-aseguruak, Borondatezko osasun-aseguruak eta Familia-etxeen ordainketa zuzena.

2010-2019 aldian, gastu arruntaren guztizkoa balio absolutuan % 2,5eko urteko batez besteko tasan igo da, eta azken hiru urteak nabarmendu behar dira hazkunde-tasa handiagoekin, % 4tik gorakoak; zehazki, 2017an % 4,0 hazi zen, 2018an % 4,8 eta 2019an % 4,7.

7.042 milioiko gastu hori BPGren % 8,9 izan zen 2019an, aurreko urtean baino portzentajezko hamarren bat gehiago. Biztanleko ratioak ere gora egin zuen aurreko urteetan baino gehiago: biztanleko gastua 3.216 eurokoa izan zen, 2018an baino % 4,4 gehiago.

graf0017695_01_e.png

Finantzaketa-mota kontuan hartuta, 2019an gastu arrunta 7.042 milioi eurokoa izan zen, eta horietatik 4.849 milioi euro izan ziren Administrazio publikoenak eta Derrigorrezko aseguruenak, 2018an baino % 5,2 gehiago. Era berean, Borondatezko osasun-aseguruenak eta Familia-etxeen ordainketa zuzenenak 2.193 milioi euro izan ziren, aurreko urtean baino % 3,5 gehiago. 2010etik, familia-etxe eta borondatezko osasun-aseguru guztiei dagokien zenbatekoaren hazkundea handiagoa izan da administrazio publiko eta derrigorrezko aseguru guztiei dagokiena baino; ondorioz, azken horien ekarpena 2010eko % 74,3tik 2019ko % 68,9ra igaro da, eta familia-etxeen eta borondatezko osasun-aseguruen ekarpena 2010eko % 25,7tik 2019ko % 31,1era igaro da.

Euskal AEn osasunera bideratutako gastuaren aldakuntzak ELGAko batezbestekoaren antzeko bilakaera izan du. 2015era arte, per capita gastu arruntaren aldakuntza-tasak, termino errealetan, aldakuntza handiagoak izan zituen Euskal AEn ELGAko batezbestekoan baino; urte horretatik aurrera, tasak hurbilagoak izan dira. Azken bi urteetan, 2018an eta 2019an, aldakuntza-tasa hori % 3,0koa izan da Euskal AEn, ELGAko batezbestekoa baino 0,4 puntu handiagoa, % 2,6ko hazkunde-tasarekin.

Administrazio publikoen ahaleginaren adierazlea, hau da, osasunean egindako gastua Euskal AEko administrazio publikoen guztizko gastuarekin alderatuta, % 16,2koa izan zen 2018an. Adierazle horrekiko nazioarteko alderaketa egin ahal izateko azken datuak 2017koak dira; urte horretan ELGAren batezbestekoa % 15,1 izan zen, eta Espainia % 15,3ra iritsi zen, bi kasuotan Euskal AEn lortu zen % 15,9ren azpitik.

Nazioarteko alderaketa egiteko ELGAren beste adierazle batzuk honako hauek dira: gastua BPGren ehunekoan eta per capita osasun-gastua EAPn ($). 2019an Euskal AE ELGAko batezbestekoaren gainetik dago bi adierazleetan. Euskal AEko osasun-gastu arrunta BPGren % 8,9 izan zen, ELGAren batezbestekoa (% 8,8) baino 0,1 puntu altuagoa, baina Espainiakoa (% 9,0) baino pixka bat txikiagoa. Hobea da per capita osasun-gastua EAPn ($), 4.871 izan baitzen Euskal AEn, % 15 ELGAko batezbestekoaren gainetik (4.224), eta Espainia (3.616) eta Finlandia bezalako herrialdeen gainetik (4.578); beste aldean, urrun Suitza (7.732), Norvegia (6.647) eta Alemania (6.646) bezalako herrialdeetatik, den-denak taularen goiko muturrean.

graf0017695_02_e.png

graf0017695_03_e.png

Euskal AEko Osasunaren Kontuaren datuen analisi zehatzago batek 2019rako erakusten du ezen, gastua funtzioen arabera banatzean, pisurik handiena segitzen duela izaten Osasun-asistentzia sendagarriak, zeina 2019an gastu arruntaren % 56,5 izan baitzen eta, 2018aren aldean, % 6,9 hazi baitzen. Garrantzian bigarren funtzioa Produktu medikoena da (farmazia-produktuak, protesiak…), gastu arruntaren % 16,5ekin, eta 2018ren aldean % 1,1eko gehikuntza neurritsuagoarekin. Hirugarrenik, egonaldi luzeko osasun-asistentziaren gastua (mendekotasuna duten pertsonei osasun-arreta ematera bideratutako gastua barne) % 16,1 izan zen gastu arruntaren gainean eta % 1,9 hazi zen 2018arekiko.

graf0017695_04_e.png

Osasun-asistentzia motaren araberako zehaztasunak (ospitaleratzea, anbulatorioa eta etxez etxekoa) adierazten du ezen 2010 eta 2019 artean zaintza anbulatorioetako gastua (kanpoko kontsultak eta eguneko ospitaleratzea) % 4,2ko urteko batez besteko tasa metatuan igo dela, ospitaleko asistentziara bideraturikoaren gainetik (% 2,2ko tasarekin) eta etxez etxeko asistentziako gastuaren gainetik, % 1,5eko urteko batez besteko tasan igo baita.

graf0017695_05_e.png

Hornitzaileen araberako gastu-egitura aurreko aldietakoaren antzekoa da; gastuaren zatirik handiena (% 40,3) ospitaleetan egin zen, eta, halaber, hazkunde handieneko partida izan zen, % 6,8. Bigarren postuan osasun-laguntza anbulatorioaren hornitzaileak daude, gastuaren % 23,1 kudeatu baitzuten. Ehuneko apalagoekin daude Txikizkariak eta produktu medikoen hornitzaileak, gastu arruntaren % 16,5 izan zirenak, eta egonaldi luzeko egoitza-establezimenduak, % 11,1. Gainerako gastuaren % 9,0a dagokie zerbitzu osagarrien hornitzaileei (osasun-garraioa, laborategiak), prebentzio-zerbitzuen hornitzaileei, osasun-sistemaren administrazioari eta ekonomiaren gainerako arloei; azkenak barnean hartzen ditu familia-etxeak etxeko osasun-arretaren hornitzaile gisa.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko osasun-gastua % 4,7 hazi zen 2019an

Eragiketa : 
Osasunaren kontua
Eragiketa kodea : 
170118
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2000-2023
Eguneratze data : 
2020/10/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017695_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali