2021/01/21eko prentsa-oharra
KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2020ko azaroa
Euskal AEko esportazioek hiru hilabeteko hazkundea izan dute jarraian, eta azaroa izan da 2020ko esportazio-kopuru handiena izan duen hilabetea
2019ko azaroarekin alderatuta, esportazioak % 11,6 murriztu dira, eta inportazioak % 12,7
2020ko azaroan, Euskal AEko esportazioak % 3,4 hazi dira urriaren aldean, eta azaroa da, hain zuzen, 2020ko esportazio-kopuru handiena izan duen hilabetea oraingoz, Eustatek landutako datuen arabera. Horrela, Euskal AEk hiru hilabete daramatza hilabete arteko hazkunde positiboekin bere esportazioetan: irailean % 53,1 abuztuaren aldean, % 2,2 urrian eta % 3,4 azaroan.
Euskal AEko ondasunen esportazioak 2.068,5 milioi eurora iritsi ziren 2020ko azaroan; hau da, % 11,6ko beherakada izan zuten 2019ko azaroarekin alderatuta. Bestalde, inportazioak, 1.491,4 milioi, % 12,7 jaitsi ziren urte arteko tasan.
Horren guztiaren ondorioz, Euskal AEko merkataritza-saldoa positiboa izan da hilabete honetan 577,1 milioitan, 2019ko azaroan erregistratutako saldoa baino 53,5 milioi txikiagoa bakarrik.
Aurreko hilabeteetan bezala, produktu energetikoek eragin handia izan dute urtetik urterako beherakadetan. Esportazio energetikoek % 50,8 egin dute behera (2019ko azaroan baino 74,9 milioi gutxiago), eta ez-energetikoek % 8,9.
Produktu energetiko mota horretarako inportatutakoaren eta esportatuaren artean dagoen zuzeneko erlazioak azaltzen du inportazio energetikoak ere jaitsi egin direla, zehazki % 26,9 (112,9 milioi); inportazio ez-energetikoak, berriz, % 8,1 jaitsi dira.
Lurraldeka, Bizkaiak izan du esportazioen portaerarik okerrena, esportazioak -% 18,2 jaitsi baitira, bai esportazio energetikoak (-75,0 milioi, % 51,2ko murrizketa) bai ez-energetikoak (-93,4 milioi eta % 12 gutxiago) gutxitu direlako.
Energia-esportazioaren atzerakada hori Bizkaian, funtsean, produktu hauetan kontzentratzen da: "Fuel-olioa", "Naftalenoa", "Olio lubrifikatzaileak" edo "Oktanaje baxuko gasolinak". Produktu ez-energetikoen artean, % 28,5 murriztu da "Metalak eta beren manufakturak" delakoaren esportazioa, eta % 13,6 "Material elektrikoarena". Alde positiboan, “Garraio-materialaren” esportazioak % 36,6 hazi dira, hori dena aurreko urteko hil beraren aldean.
Gipuzkoak % 11,8 egin du atzera, batez ere “Garraio-materiala” eta “Material elektrikoa” jaitsi direlako. Lehenengoak 85,7 milioi murriztu ditu esportazioak, % 32,8; bigarrenak, berriz, 27 milioi, hau da, % 10,3 gutxiago. “Metalak eta beren manufakturak” izenekoaren esportazioak, aldiz, % 11,6 igo dira, 14,4 milioi.
Arabak izan du portaera negatiborik txikiena, salgaien esportazioek % 1,6ko murrizketa apala izan baitute. “Garraio-materialarekin” lotutako partidak, lurralde horretarako garrantzitsuenak alde handiarekin, % 0,7 jaitsi dira; “Metalak eta beren manufakturak” eta “Plastikoak eta kautxua” partidak, berriz, % 11,7 eta % 2,7 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Azaroan bost herrialde izan dira Euskal AEko bezero nagusiak, 1.094,1 milioi eurorekin esportazio guztien erdiak baino gehiago (% 52,9) hartu baitituzte. Garrantziaren arabera, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika eta Estatu Batuak dira. Horietatik hiru EB-27koak dira, esportatutakoaren % 65,7 biltzen duen erakundea. Ehuneko hori % 73,1 izan litzateke EB-28 zaharraren kasuan.
Alemaniarako esportazioak % 16,4 hazi dira, Frantziarakoak % 3,5 eta Herbeheretarakoak % 12,7. Aldiz, Europako gainerako herrialde nagusietara zuzendutakoek urte arteko datu negatiboak izan dituzte, intentsitate desberdinekoak: Erresuma Batura egindako esportazioak % 39,6 murriztu dira, Belgikarakoak % 46,2, Italiara eginikoak % 2,6 eta Portugalera eginikoak % 1,1.
Hilabete horretan, Estatu Batuetara egindako salmentak % 26,4 jaitsi dira, eta Txinara (-% 24,2) eta Mexikora (-% 14,9) egindakoak ere gutxitu dira, urte arteko terminoetan betiere.
Aldi berean, inportazioen erdiak baino gehiago (% 56,9) EB-27tik etorri dira, eta % 59,6ra iritsiko lirateke desagertutako EB-28rako. Europako herrialde garrantzitsuenen artean Italiak izan du gorakada handiena (% 41,8), ondoren Frantziak (% 6,1) eta Portugalek (% 3,5). Kontrako norabidean, Irlanda (-% 39,6) eta Alemania (-% 7,6) nabarmentzen dira. Munduko gainerako lekuetarako, gehitu egin dira Txinan jatorria duten inportazioak (% 11,8), eta gutxitu Mexikotik etorritakoak (-% 26,4) eta Estatu Batuetatikoak (-% 66,9).
2020ko azaroan merkaturatutako produktuak
Xehetasunera jaitsita, azaroan hamar Muga-zergen Partida nagusiek esportazioen % 41,1 bildu zituzten, 850,6 milioi euroko balio bateratuarekin.
Aurreko urteko aldi beraren aldean, nabarmentzekoak dira "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (2019ko azaroan baino % 58,6 eta 75,6 milioi gehiago) eta "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (% 9,6 eta 13,2 milioi gehiago). Kontrako noranzkoan, jaitsiera handiak izan dira "Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuerako" delakoan (-% 79,3 eta 139,1 milioi gutxiago) eta baita “10 pertsona baino gutxiagoko turismoetan” ere (-% 31,7 eta 68,3 milioi gutxiago).
Azaroan, esportatutako hamar produktu nagusietatik bost automobilgintzaren sektorekoak izan dira. Guztira 619,2 milioi izan dira, esportatutako produktu guztien % 29,9, aurreko urtean baino % 15 gutxiago.
Inportazioei dagokienez, "Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak" izenekoak, guztizko kopuruan duen pisu espezifikoa azaro honetan % 13,6 izanik, % 25,8ko atzerakada izan du aurreko urteko hil beraren aldean. Joera hori bera izan dute hogeita bost muga-zergen partida nagusietatik hamabik.
Aipatutakoaz gain, nabarmentzen dira "Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak" (-% 74,1), "Konpresio, diesel edo erdi-diesel bidez pizten diren pistoizko motorrak" (-% 24,4) eta "ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (-% 10,2).
Aitzitik, hazkunde nabarmena izan dute "Petrolio-olio finduek" (% 38,2ko igoera, azaroko bigarren produktu gehien inportatua) eta "Soja-babak, apurtuak ere" delakoak (% 45,2ko igoera, eta horrek bosgarren tokia eman dio inportazio-rankingean).
2020KO LEHENENGO HAMAIKA HILABETEETAKO BALANTZEA
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 4.814,1 milioi euroko saldo positiboa izan du 2020ko lehenengo hamaika hilabeteetako metatuan
Lehenengo hamaika hilabeteetan, Euskal AEko esportazioak % 18,5 gutxitu dira aurreko urteko aldi beraren aldean; 4.350,5 milioi euro gutxiago. Aldi horretako esportazio-zenbatekoa 19.226,3 milioikoa izan da, hau da, 4.814,1 milioi euroko merkataritza-saldoa, 2019ko aldi berean erregistratutakoa baino 150,4 milioi gutxiago, eta estaldura-tasa % 133,4koa izan da.
Aldi horretarako, eta lurralde-mailan, Bizkaia nabarmentzen da 7.141,6 milioi euroko esportazioekin; ondoren Gipuzkoa dator, 6.349,2 milioi eurorekin, eta azkenik Araba, 5.735,5 milioi eurorekin.
2019ko metatuarekin alderatuz gero, jaitsiera nabarmenak ikusten dira hiru lurraldeetan. Bizkaian % 20,7 jaitsi da (1.867,9 milioi gutxiago), Gipuzkoan % 19,5 (-1.540,9 milioi) eta Araban % 14,1 (-941,7 milioi). Bizkaian ehuneko hori % 11,9ra jaitsiko litzateke "produktu energetikoak" alde batera utziko bagenitu. Alde batera uzte horrek ez lituzke beste bi lurraldeetako ehunekoak aldatuko.
2020ko hamaika hilabete horietako rankingaren arabera, Alemania da herrialde hartzaile nagusia, esportazio guztien % 17,7rekin (3.407,1 milioi). Alemaniaren atzetik Frantzia (% 15,6 eta 2.990,1 milioi), Erresuma Batua (% 6,5 eta 1.257,4 milioi), Estatu Batuak (% 6,4 eta 1.231,2 milioi) eta Italia (% 5,2 eta 997,8 milioi) daude. Bost herrialde horiek aldi horretako Euskal AEko esportazioen erdiak baino apur bat gehiago biltzen dituzte (% 51,4).
Lehenengo hogeita bost partida esportatzaileetatik, hiruk bakarrik ez dute atzera egin. Nabarmentzekoa da "Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen zatiak" izenekoa; 167,8 milioi gehiago esportatu ziren, hau da, % 87,5 gehiago. Horrela, 2019ko urtarriletik azarora arte metatutako esportatutako guztiaren % 1,9 eduki zuen. Hirukotea osatzeko, "Mahats freskoen ardoa" (% 2,9ko gehikuntza eta 5,2 milioi gehiago) eta “Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak” (% 0,8ko gehikuntza eta 1,2 milioi gehiago) partidak daude.
Bestalde, 2020ko lehen hamaika hilabeteetan gehien saldu diren hamar produktuek (muga-zergen partidek) 7.652,3 milioiko zenbatekoa bildu dute (guztizkoaren % 39,8).
Gainerako partidak esportatutakoaren azpitik daude 2019ko denbora-tarte berean. Horietatik seik 100 milioitik gorako beherakadak izan dituzte. Hala, "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" % 22,8 jaitsi dira (491,6 milioi gutxiago), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" % 20,6 jaitsi dira (336,3 milioi gutxiago), "Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuerako" % 69,9 gutxitu dira (-741,6 milioi gutxiago). Automobilgintzaren sektorearekin lotutako bost partida horiei "Petrolio-olio finduak" partida gehitu behar zaie, 589,2 milioi gutxiago inportatu baititu (% 44,4 gutxiago).
Euskal AE osoko inportazioen metatua, aztertutako aldian, 14.412,2 milioi euro ingurukoa izan da. Kopuru hori urte batetik bestera alderatuz gero, ikusten da aurreko urteko aldi berean baino 4.200,1 milioi gutxiago direla.
Jaitsiera hori (-% 22,6), neurri handi batean, gertatu da zeren Bizkaian, 7.769,7 milioiko inportazio metatuekin, aldi horretan % 28,2ko beherapena izan den, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 3.053,2 milioi gutxiago. Gipuzkoako inportazioak ere jaitsi egin dira (-% 16,4 eta 644,2 milioi gutxiago), baita Arabakoak ere (-% 13,0 eta 502,7 milioi gutxiago). Inportatutakoaren balioa 3.286,4 eta 3.356,1 milioi eurokoa izan da bi lurralde horietan, hurrenez hurren.
"Produktu energetikoen" inportazioak % 44,9 egin du behera, Bizkaian kontzentratutako murrizketa dena, guztizkoaren ia % 98,9 inportatzen baitu. Era berean, "Produktu ez-energetikoenak" % 14,4 egin du behera.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 4.814,1 milioi euroko saldo positiboa izan du 2020. urtean momentuz aztertua dugunaren arabera. Aurreko urteko aldi berean baino 150,4 milioi gutxiago diren arren, estaldura-tasa positiboa da, % 133,4koa.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62