HomeGaiakBerrikuntzaPrentsa Oharrak Euskal AEn 12.162 emakume...

2021/02/11ko prentsa-oharra

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn 12.162 emakume ari dira I+Gn, hau da, arlo horretan lan egiten duten pertsona guztien % 38

Unibertsitatean % 56 emakumeak dira, baina horien % 75 osasunarekin eta gizarte-zerbitzuekin lotutako graduetan ari dira; % 29, berriz, mekanikan, elektronikan edo beste prestakuntza tekniko batean ari dira

Gaur, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, Zientziaren munduan emakumeak duen ordezkaritza ikusarazteko, eta, testuinguru horretan, Eustatek emakumeek Euskadin Zientzian duten parte-hartzea aztertua du I+G jardueretan eta bigarren eta unibertsitateko irakaskuntzan duten ordezkaritzaren bidez.

Eustaten datuen arabera, Euskal AEn 32.232 pertsona aritzen dira orotara I+Gn (2019), eta horietarik 12.162 emakumeak dira. I+Gn lan egiten duten pertsona guztien artean, Administrazio Publikoan emakumeak % 60 dira; ondoren, Irakaskuntzaren sektorean ia ez dago alderik gizonen eta emakumeen artean (% 49,9 dira emakumeak), eta, azkenik, Enpresen sektorean % 29,5 baino ez dira.

Diziplina zientifikoaren arabera, Ingeniaritza da I+Gn lan egiten duten pertsonen kopuru handiena duen jarduera (20.614 pertsona, guztizkoaren % 64), eta emakumeentzat ere jarduera nagusia da, zeren I+Gn lan egiten duten emakumeen % 48,5ek diziplina horretan lan egiten baitute, baina gizonen proportzioa (% 73,3) baino askoz txikiagoa da. Hala ere, I+Gn aritzen diren emakume guztien artean, % 22,8 Medikuntza Zientzietan aritzen dira (% 9,3 gizonen artean), eta % 15 Gizarte Zientzietan (I+Gn ari direnen gizonen artean, % 7,8).

Emakumeak I+Gn duen ordezkaritzaren bilakaera

Emakumeek I+Gn duten ordezkaritzaren bilakaerari dagokionez, azken urteotan nabarmen egin du gora. Horrela, 1993an % 22,3 ziren, 2003an % 31,3 eta, pixkanaka, hazten joan da gaur egun % 37,7ra iritsi arte. I+Gn dauden emakumeen kopurua 1993ko 1.928tik 2019ko 12.162ra igo da. Ingeniaritza izan da joera-aldaketa hori gehien bultzatu duen diziplina zientifikoa, eta bikoiztu egin du emakumeen ehunekoa I+Gn, % 14,1etik % 28,6ra.

Emakumea Unibertsitatean, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan (2018-2019 ikasturtea)

Unibertsitateari begiratzen badiogu, % 56 emakume ikasleak dira. Hala ere, gradu zientifiko bat ikasten duten emakumeen artean, gehienek alde handiz (% 75,49k) Osasun eta gizarte-zerbitzuetako graduetan ikasten dute, % 28,94k Mekanika, Elektronika eta bestelako prestakuntza teknikoa; Industria eta Eraikuntza delakoarekin lotutako graduetan eta % 16,76k Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietan. Natur Zientzietako, Kimikako, Fisikako eta Matematikako graduetan emakumeak ikasleen % 49,70 dira.

Batxilergoan proportzio bera dago mutilen eta nesken artean, baina emakume gehiago dago aukera guztietan, Zientzietan izan ezik (% 48). Nabarmentzekoa da Arte eta Giza Zientzietan neskek duten matrikula-kopuru handia (% 70) eta, ondoren, Gizarte Zientzietan (% 60).

Azkenik, Lanbide Heziketan neskak % 33 dira, eta, bereziki, adar hauek aukeratzen dituzte: Irudi pertsonala (non neskak % 90 diren), Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza eta Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzakoak (% 80 dira kasu bietan), Osasuna (% 75 dira), Administrazioa eta kudeaketa (% 60 dira) eta Elikagaien industriak eta Kimika (% 60 dira bietan). Eskainitako gainerako familietan gizonezkoak dira nagusi, Merkataritza eta Marketinean izan ezik, non parekotasuna baitago.

graf0018218_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn 12.162 emakume ari dira I+Gn, hau da, arlo horretan lan egiten duten pertsona guztien % 38

Eragiketa : 
Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren atala Eustaten webgunean
Eragiketa kodea : 
999103
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2021/02/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018218_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali