HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2021/04/15eko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2021eko otsaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioak hobetu egin dira 2021eko otsailean, eta % 4,7 egin dute gora

Susperraldi hori hiru lurraldeetara zabaldu da, eta Bizkaia izan da buru, % 9,3arekin, ondoren Gipuzkoa % 2,1arekin eta, azkenik, Araba % 1,8arekin

Euskal AEko ondasunen esportazioek (1.991,6 milioi euro) % 4,7ko igoera izan zuten 2021eko otsailean, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, Eustatek landu dituen datuek erakusten dutenez. Energiarekin zerikusirik ez dutenak % 5,2 igo ziren eta energiaren esportazioak % 8,8 jaitsi ziren.

Bestalde, inportazioek (1.433,3 milioi) % 7,5 egin zuten behera, energiarekin erlazionatutako produkuak % 21,7 jaitsi baitziren, eta energiarekin zerikusirik ez dutenak % 3,3.

2021eko otsailean merkataritza-saldoa berriz ere positiboa izan zen (558,2 milioi), eta 138,9ko estaldura-tasa sortu zuen, 2020ko otsailean erregistratutakoa baino ehuneko 16,2 puntu handiagoa.

graf0018484_01_e.png

Hiru lurralde historikoek balio negatiboak alde batera utzi dituzte hilabete honetan, eta hazkunde-ehuneko desberdinak izan dituzte: % 1,8 Arabak, % 2,1 Gipuzkoak eta % 9,3 Bizkaiak. Energiarekin zerikusirik ez duten esportazioak % 1,7 hazi dira Araban, % 2,1 Gipuzkoan eta % 11,3 Bizkaian. Energia arloko esportazioek Bizkaian soilik egin dute behera, % 9,5.

Araban, esportazioak “Garraio-materialean” kontzentratzen dira (guztizkoaren % 62,9), % 6,5eko hazkundearekin; “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” ere % 16,1 igo dira; “Metalak eta haien manufakturak” (-% 8,1) eta “Plastikoak, kautxua eta haien manufakturak” (-% 24,9), berriz, behera egin dute, hilabete honetako lau garrantzitsuenak aipatzearren.

Gipuzkoan gora egin dute “Material, makina eta aparatu elektrikoen” irteerek (% 8,4) eta “Metalen eta haien manufakturenak” (% 11,0), eta % 21,1 egin dute atzera “Garraio-materialaren” esportazioek, hiru arantzel-sekzio nabarmenenak aipatzearren.

Bizkaiko esportazioak beste lurraldeen joera bera du, baina nabarmenagoa, % 9,3ko igoerarekin, “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 12,1), “Landare-erresumako produktuak” (% 484,2) eta “Elikagaien industriako produktuak, edariak eta tabakoa” (% 115,0) esportazioen ondorioz; aitzitik, “Produktu mineral eta energetikoen” esportazioak % 8,8 jaitsi dira, eta baita “Garraio-materialarenak” ere (-% 5,8).

2021eko otsailean, bost herrialde (Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika eta Italia) dira Euskal AEko bezero nagusiak, esportazio guztien % 52,3 (1.042,3 milioi) berenganatuta. Horietako lau EB27koak dira, eta erakunde horrek biltzen du esportazio guztien % 63,7; ehuneko hori % 71,4koa zatekeen EB28 zaharraren kasuan.

Belgikara egindako esportazioak % 96,0 igo dira, Erresuma Batura egindakoak % 29,3, Frantziara egindakoak % 12,8, Italiara egindakoak % 3,4 eta Alemaniara egindakoak % 2,9; Portugalera egindakoak, ordea, % 9,1 jaitsi dira, eta Herbehereetara egindakoak % 24,0. Hilabete honetan, Estatu Batuetara egindako salmentak % 13,2 jaitsi dira, eta baita Mexikora (-% 3,2) eta Txinara (-% 0,3) egindakoak ere. Errusia (% 31,6) eta Turkia (% 31,8) era positiboan nabarmentzen dira esportazio-bolumen handienekoen artean.

Inportazioen erdia baino gehiago EB27tik etorri dira (% 55,3), eta % 61,4ra iritsiko ziren EB28 desagertuaren kasuan. Europako herrialde garrantzitsuenen artean, Erresuma Batua (% 160,7) eta Belgika (% 7,7) nabarmendu dira. Frantziak maila positiboari eutsi dio (% 0,2), eta, alde negatiboan, Alemania dago (-% 5,6), eta, batez ere, Herbehereak (-% 47,8). Munduko gainerako herrialdeei dagokienez, Errusian (-% 50,9), Mexikon (-% 37,2) eta Estatu Batuetan (-% 47,5) jatorria duten inportazioak ere jaitsi egin dira. Txinako inportazioak ere negatiboak dira (-% 0,3), baina aurreko urtekoak baino egonkorragoak.

2021eko otsailean komertzializatutako produktuak

Xehetasunetara etorriz, ikusten da 2021eko otsailean hamar Arantzel Partida nagusiek esportazioen % 40,9 bildu zutela, 814,3 milioi euroko balio bateratuarekin.

Aipatzekoak dira “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (aurreko urteko hilabete berean baino % 16,5 eta 20,9 milioi gehiago), “10 pertsona baino gutxiagoko automobilak” (% 6,9 eta 14,1 milioi) eta “Txorrota-artikuluak, balbulak eta hoditerietarako antzeko organoak, galdarak eta gordailuak barne” (% 32,4 eta +12,7 milioi).

Aldiz, behera egin dute “Petrolio-olio finduek” (-% 16,8, 9,9 milioi gutxiagorekin) eta “Burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsek, soldadurarik gabekoek” (-% 36,2 eta -14,6 milioi) eta “Eskuko erremintetarako edo makina-erremintetarako tresna trukagarriek” (-% 47,5 eta -13,7 milioi).

Hilabete honetan, 25 arantzel partida nagusietatik, bost automobilgintzaren sektorean daude (horietako lau lehen posizioetan), eta urte arteko % 3,4ko igoerarekin, aurreko urteko hilabete berean baino 20,3 milioi gehiago esportatzea lortu dute.

graf0018484_02_e.png

Inportazioen kasuan, eta arantzel partidei dagokienez, pisu espezifiko handiena duenak, “Petrolio-olio gordinak edo mineral bituminosoarenak” (guztizkoaren % 12,7), % 41,2ko atzerakada izan du, 2020ko otsailean baino 127,5 milioi gutxiagorekin, eta joera hori 25 arantzel partida nagusietatik 8k baino ez dute partekatzen; horien artean, “Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak” (-% 23,9 eta -12,5 mill.) eta “Soja babak, baita hautsiak ere” (-% 33,2 eta -9,9 milioi) nabarmentzen dira. Bestalde, “Petrolio-olio finduak”, hilabete honetan gehien inportatu den bigarren produktua, nabarmen igo dira (% 116,6, +41,9 milioirekin) eta baita “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko txatarra” ere (% 61,3 eta +12,6).

ARABA. 2021eko otsaileko esportazioak

Arabako Lurralde Historikotik egindako esportazioak % 1,8 egin du gora. Hamar partida nagusietatik (guztizkoaren % 74,1) hiruk baino ez dituzte hazkunde-tasa negatiboak erakutsi, eta, duten garrantziagatik, “Kautxuzko pneumatiko berriak” (-% 46,7 eta -17,4 miloi) eta “Burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabekoak” (-% 50,6 eta 11,6 milioi gutxiago) nabarmentzen dira.

Aitzitik, gainerakoek joera positiboan jarraitu dute, eta automobilaren sektoreari lotuta dauden ranking esportatzaileko lehen biak nabarmendu dira: “10 pertsona baino gutxiagoko automobilak” (% 5,6 eta +11,3 milioi) eta “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (% 16,4 eta +20,7 milioi).

graf0018484_03_e.png

BIZKAIA. 2021eko otsaileko esportazioak

Bizkaian esportazioak % 9,3 igo dira, eta lehenengo 10 partidetatik lauk joera negatiboa erakusten dute: % 17,6 eta 10,3 milioi gutxiago jaisten diren “Petrolio-olio finduak”, “Eskuko erremintetarako edo makina-erremintetarako tresna trukagarriak” (-% 49,4 eta -13,6 milioi), “Kateak eta horien zatiak, galdaketakoak, burdinazkoak edo altzairuzkoak” (-% 21,6 eta -5,2 milioi) eta “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagaiak” (-% 0,8 eta -0,5 milioi).

Alderantziz, honako hauek hazi egin dira: “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 16,5 eta +8,6 milioi), “Txorrota-artikuluak, balbulak eta hoditerietarako antzeko organoak, galdarak eta gordailuak barne” (% 67,2 eta +8,2 milioi) eta “Aduana arantzelean berariaz jasota ez dauden merkantziak” (% 86,3 eta +12,5 milioi).

graf0018484_04_e.png

GIPUZKOA. 2021eko otsaileko esportazioak

Gipuzkoak, Arabak bezala, 3 partida baino ez ditu negatiboan lehenengo 10 partiden artean, eta, horietatik, esportazio-rankingeko garrantzitsuena nabarmentzen da, “Ibilgailuen zatiak eta osagarriak”, % 15,7ko jaitsierarekin (-10,8 milioi).

Joera positiboa dute “Trenbideetarako edo antzekoetarako ibilgailuen zatiek” (% 52,7 eta +7,1 milioi), “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilek” (% 18,0 eta +5,7 milioi) eta “Makina-erremintarako zati eta osagaiek” (% 45,3 eta +4,6 milioi).

graf0018484_05_e.png

URTEKO METATUA (2021EKO LEHEN BI HILABETEAK): kanpoko saldoak 920,8 milioi euroko superabita erakusten du, eta estaldura-tasa % 132,9an dago

2021eko lehen bi hilabeteetarako eta Euskal AEko esportazioetarako, % 4,0ko jaitsiera erregistratu da aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, hau da, 154,7 milioi euro gutxiago. Aldi horretako esportazio-kopurua 3.716,2 milioikoa da, eta kopuru horri ekarpen handiena Bizkaiak egiten dio, 1.448,2 milioirekin (guztizkoaren % 39,0), ondoren Araba (1.175,8 milioi) eta, azkenik, Gipuzkoa (1.092,2 milioi).

Bizkaiko esportazioak EAEko garrantzitsuenak dira, nahiz eta urte batetik besterako jaitsiera % 3,2koa izan (2020an baino 47,4 milioi gutxiago). Araban jaitsiera % 4,4koa izan da (-53,6 milioi) eta Gipuzkoan % 4,7koa (-53,7 milioi). Esportatutako produktu mota kontuan hartuta, egiaztatu da “Energiarekin erlazionatutako produktuen” (149,3 milioi gutxiago) eta “Energiarekin zerikusirik ez duten produktuen” (-5,4 milioi) esportazioek behera egin dutela.

Euskal AE osorako inportazioen metatua, aztertutako aldian, 2.795,4 milioi euro ingurukoa da. Kopuru hori urteen artean alderatuz gero, ikusten da 2020ko epe berean erregistratutakoa baino 328,3 milioi txikiagoa dela. % 10,5eko jaitsiera horren arrazoia da, hein handi batean, Bizkaian (1.499,6 milioiko inportazioak) % 15,2ko beherakada izan dela aldi horretan, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 269,1 milioi gutxiago. Araban ere inportazioek behera egin dute (-% 8,9 eta -62,5 milioi), eta Gipuzkoan, aldiz, % 0,5 eta 3,3 milioi igo dira; inportatutakoaren balioa 638,5 eta 657,4 milioi eurokoa izan da, hurrenez hurren, bi lurralde horietan. “Energiarekin erlazionatutako produktuen” inportazioa % 30,9 jaitsi da, eta “Energiarekin zerikusirik ez duten produktuena”, berriz, % 3,5.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 920,8 milioi euroko saldo positiboa izan du 2021eko lehen bi hilabeteetan, hau da, aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino 173,6 milioi handiagoa izan da. Horri esker, % 132,9ko estaldura-tasa onari eutsi zaio.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak hobetu egin dira 2021eko otsailean, eta % 4,7 egin dute gora

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2021/04/15
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018484_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali