2021/08/19ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2021eko ekaina

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Esportazioek % 23,9ko igoera izan zuten 2021eko lehen seihilekoan Euskal AEn, eta 12.460 milioi euro baino gehiagora iritsi ziren

2021eko ekainean, ondasunen esportazioek % 15,6ko igoera izan zuten Euskal AEn

2021eko lehen seihilekoan, ondasunen esportazioek % 23,9ko igoera izan zuten Euskal AEn (aurreko urteko aldi berean baino 2.405 milioi euro gehiago), eta 12.466 milioi eurora iritsi ziren, Eustatek landutako datuen arabera. Nolanahi ere, zifra hori 2019ko (hots, pandemiaren aurreko urteko) lehen seihilekokoa baino txikiagoa da (13.054 milioi euro lortu ziren urte hartan).

Inportazioen metatua 9.701 milioi eurora iritsi zen, hau da, aurreko ekitaldiko aldi berean erregistratutakoa baino 1.867 milioi euro gehiago lortu ziren (% 23,8 gehiago).

Euskal AEko kanpo-merkataritzak 2.765 milioi euroko saldo positiboa izan zuen 2021eko lehen sei hilabeteetan, eta, beraz, % 128,5eko estaldura-tasa lortu zen (Euskadik inportatzen duena baino gehiago esportatzen du), EB27ko herrialde gehienetakoa baino handiagoa.

graf0018984_01_e.png

Para más información:

Lurraldeak

Adierazitako aldian, Bizkaiko ondasunen esportazioak izan ziren Euskadiko aktiboenak, 4.977 milioi euroko guztizko metatuarekin eta % 27,8ko gorakadarekin. Araban, igoera % 24,0ra iritsi zen (3.601 milioi euro), eta Gipuzkoan, berriz, % 19,1era (3.889 milioi euro).

Inportazioei dagokienez, Bizkaiak % 19,7ko igoera izan zuen, eta 5.246 milioi euroko baliora iritsi ziren ondasunak inportatu zituen. Haren atzetik, Araban inportazioak 2.249 milioi eurora iritsi ziren, % 32,6ko igoerarekin. Azkenik, Gipuzkoak 2.207 milioi euroko ekarpena egin zuen, eta % 25,7ko igoera-tasa izan zuen.

Produktuak

Produktu mota kontuan hartuta, Produktu ez-energetikoek egin diote ekarpenik handiena esportazioen gorakadari (urtetik urterako 2.420 milioi euroko gorakada), eta produktu energetikoen esportazioek, berriz, 14,6 milioi euroko beherakada izan dute, eta murriztu egin dute zertxobait adierazitako igoera. Bestalde, produktu energetikoen inportazioek % 17,7ko igoera izan dute, eta produktu ez-energetikoenek, berriz, % 25,4koa.

Helmuga-herrialdeak

Adierazitako aldian, Euskal AEko esportazioen xede izan diren herrialdeen sailkapenean Alemania izan da lehenengoa, esportatutako guztizkoaren % 16,8rekin. Haren atzetik, Frantzia (% 16,0), Erresuma Batua (% 6,7), Ameriketako Estatu Batuak (% 6,0) eta Belgika (% 5,4) kokatu dira. Bost herrialde horiek Euskadiko esportazioen erdiak hartu dituzte.

A 86 jarduera-adarrak

Esportazio-bolumenik handieneko jarduera-adarrei dagokienez, azpimarratu beharra dago Siderurgiari lotutako produktuek izan duten igoera (% 31,7koa). Izan ere, 318 milioi eurotan gainditu dituzte aurreko urteko esportazioak, eta 1.325 milioi eurora iritsi dira.

Igoera handia izan dute, halaber, Ez-burdinazko metalen produkzioari, Kautxuzko produktuei eta Erabilera orokorreko, nekazaritza-erabilerako eta beste erabilera espezifiko batzuetako makineriari lotutako esportazioek (% 56,1, % 25,1 eta % 16,2, hurrenez hurren). Nolanahi ere, esportazio-bolumenik handieneko adarra Ibilgailu motordunen fabrikazioari lotutako produktuena izan da (2.798 milioi euro eta guztizkoaren % 22,4). Izan ere, 2021eko lehen seihilekoa amaitzean, % 28,0ko igoera erregistratu da aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.

graf0018984_02_e.png

Partidarik garrantzitsuenak

Zehazkiago, ikus daiteke muga-zergen 25 partida nagusietatik bitan baino ez direla izan igoera-tasa negatiboak: Petrolio-olio finduak (-% 9,5) eta Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak (-% 29,5). Muga-zergen gainerako partidetan, berriz, tasak positiboak izan dira, eta, beren esanahi eta pisu espezifikoagatik, honako hauek nabarmendu dira: 10 pertsona baino gutxiagorentzako autoak (% 26,4), Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak (% 27,9), Kautxuzko pneumatiko berriak (% 18,9) eta Ibilgailu automatikoen zatiak eta osagarriak (% 40,1).

EUSKAL AEKO KANPO-MERKATARITZA 2021EKO EKAINEAN

Euskal AEko ondasunen esportazioek % 15,6ko igoera izan zuten 2021eko ekainean, eta azpimarratu beharra dago Material, makina eta aparatu elektrikoen gorakada (% 12,4) eta, batez ere, Metalek eta haien manufakturek izan dutena (% 59,6). Beste igoera azpimarragarri batzuk honako hauetan gertatu dira: Produktu mineralak eta energetikoak (% 38,7) eta Produktu kimikoak (% 54,4). Garraio-materialaren esportazioek, berriz, 77,3 milioi euroko jaitsiera izan zuten (-% 13,7) 2020ko ekainarekin alderatuta. Guztira, esportazioen balioa 2.185 milioi eurora iritsi zen (1.891 milioi euro aurreko urteko hilabete berean).

Bestalde, inportazioek % 50,2ko igoera izan zuten 2021eko ekainean, eta 1.824 milioi euroko zenbatekora iritsi ziren. Inportazio energetikoek % 178,8ko igoera izan zuten, eta ez-energetikoek, berriz, % 34,6koa.

graf0018984_03_e.png

Lurraldeak

Esportazioei dagokienez, Gipuzkoak izan zuen gorakadarik handiena (% 37,1), honako hauetan izandako igoerari esker: Metalak eta haien manufakturak (% 78,7), Material, makina eta aparatu elektrikoak (% 28,8) eta Garraio-materiala (% 39,0). Bizkaian, igoera % 25,6ra iritsi zen, nagusiki Metalek eta haien manufakturek izandako gorakadaren ondorioz (% 62,8). Izan ere, 121 milioi euroko igoerarekin, lurraldeak esportatutako guztizkoaren % 35,3ra iritsi ziren produktu horiek. Araban, berriz, balantzea negatiboa izan zen: esportazioek % 15,0ko jaitsiera izan zuten Garraio-materialaren beherakada handiaren ondorioz (-% 37,1). Izan ere, aurreko urteko hilabete berean baino 145 milioi euro gutxiago lortu ziren.

Inportazioei dagokienez, igoerarik handiena Bizkaian gertatu zen (% 58,6), Produktu mineral eta energetikoetan izandako igoeraren ondorioz (% 175,9). Izan ere, 242 milioi euroko igoerarekin, lurraldeak inportatutako guztizkoaren % 37,7ra iritsi ziren produktu horiek. Gipuzkoan, inportazioen guztizko bolumenaren igoera % 43,9ra iritsi zen, Metalek eta haien manufakturek izan zuten % 46,7ko igoeraren ondorioz, neurri batean. Araban ere positiboa izan zen balantzea: ondasunen erosketek % 38,1eko igoera izan zuten, honako hauetan izandako gorakadari esker: Material, makina eta aparatu elektrikoak (% 30,0) eta Metalak eta haien manufakturak (% 61,7).

A 86 jarduera-adarrak

Jarduera-adarrik garrantzitsuenei lotutako esportazioei dagokienez, azpimarratu beharra dago honako hauek ekainean izan duten igoera: Produktu siderurgikoak (% 80,9), Ez-burdinazko metalak (% 100,8), Gai metalikoak (% 22,3) eta Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 42,7). Era berean, Ibilgailu motordunen fabrikazioari lotutako produktuen esportazioek izan duten beherakada nabarmendu da (-% 17,6). Azken jarduera-adar horrek –lehenengoa sailkapenean– behera egin du Araban (-% 38,2), eta aurreko urtean baino 143 milioi euro gutxiago lortu dira. Bizkaian (% 37,6) eta, neurri txikiagoan, Gipuzkoan, berriz, jarduera-adar horrek gora egin du (% 70,5).

Inportazioen kasuan, bolumenik handieneko jarduera-adarra Erauzpen- eta petrolio-industriena izan da (guztizkoaren % 14,3), eta, ikus daitekeenez, % 142,6ko igoera izan du. Era berean, gora egin dute Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 295,8) eta Produktu siderurgikoak (% 69,4) adarrek.

graf0018984_04_e.png

Partidarik garrantzitsuenak

Zehazkiago, esportazioen urtetik urterako beherakadak gertatu dira garrantzitsuenak izan ohi diren muga-zergen partidetako hirutan: 10 pertsona baino gutxiagorentzako autoak (-% 54,5), Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak (-% 41,5) eta Kautxuzko pneumatiko berriak (-% 22,0). Honako hauetan, berriz, igoerak izan dira: Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak (% 65,7), Petrolio-olio finduak (% 45,8), Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak (% 142,3), Trenbide edo antzekoetarako ibilgailuen zatiak (% 328,2) eta 10 pertsona edo gehiago (gidaria barne) garraiatzeko ibilgailu automobilak (% 1.634,0).

Helmuga-bezeroak

Ekainean, Euskal AEko bezero nagusiak bost herrialde izan dira: Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak eta Belgika. Izan ere, herrialde horiek Euskal AEko esportazio guztien % 49,8 hartu dituzte. Herrialde horietako hiru EB27koak dira (entitate horrek esportazioen % 65,8 hartu ditu).

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Esportazioek % 23,9ko igoera izan zuten 2021eko lehen seihilekoan Euskal AEn, eta 12.460 milioi euro baino gehiagora iritsi ziren

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2021/08/19
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018984_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar