Prentsa-oharra 2021/12/17
KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2021eko urria
Euskal AEko ondasunen esportazioak % 14,6 hazi ziren 2021eko urrian
2021eko lehen hamar hilabeteetako esportazioen metatua % 22,3 hazi da urtetik urtera eta 4.000 milioi eurotik gorako superabita izan du
Euskal AEko ondasunen esportazioek % 14,6ko igoera izan zuten 2021eko urrian, Eustatek landutako datuen arabera. Produktu energetikoen esportazioak % 434,7 hazi ziren, eta produktu ez-energetikoenak (balio osoaren % 94), berriz, % 9,3.
Nabarmentzekoa da, hilabete horretan, “Produktu mineral eta energetikoen” (% 372,4), “Metalak eta haien manufakturen” (% 20,1) eta “Plastikoak eta kautxuaren” (% 12,4) gorakada. Guztira, esportazioak 2.292,6 milioi eurokoak izan ziren, eta aurreko urteko hilabete berean, berriz, 2.001,3 milioi eurokoak.
Inportazioek % 44,5eko hazkundea izan zuten 2021eko urrian, eta 2.031,6 milioi euroko balioa izan zuten. Inportazio energetikoak % 194,6 igo ziren, eta ez-energetikoak, % 22,4.
Lurraldeak
Esportazioen hazkunderik handiena Bizkaian izan zen, % 24,4koa, “Metalak eta haien manufakturak” (% 10,2) eta, batez ere, “Produktu mineralak eta energetikoak” (% 403,3) igo zirelako. Azken horiek, 108 milioiko igoerarekin, lurralde horretan esportatutako guztizkoaren % 15,7 izan ziren hilabete horretan. Gipuzkoan igoera % 15,2koa izan zen, “Metalak eta haien manufakturak” (% 35,8), “Papera eta haren manufakturak” (% 30,8) eta “Garraio-materiala” (% 15,2) igo zirelako. Araban ere balantzea positiboa izan zen, % 3,7ko igoerarekin, aurreko hileko jaitsiera txikia gaindituz (-% 0,8); joera-aldaketa hori “Metalak eta haien manufakturen” % 26,1eko gorakadari esker gertatu da, nahiz eta “Garraio-materialak” pixka bat atzera egin duen (-% 3,6).
Inportazioei dagokienez ere, Bizkaian izan da igoerarik handiena (% 84,1), “Produktu mineral eta energetikoen” (% 190,3) eta “Metalak eta haien manufakturen” (% 85,5) erosketek gora egin dutelako, aurreko urtean baino 360,8 milioi gehiago. Gipuzkoan, gorakada % 25,0koa izan zen, batez ere, “Metalak eta haien manufakturak” (% 36,5) eta “Material elektrikoa” (% 25,4) igo zirelako; Araban, berriz, % 1,1eko beherakada izan zen, “Material elektrikoa” (-% 16,2), “Garraio-materiala” (-% 18,8) eta “Optika- eta doitasun-aparatuak” (-% 41,1) oinarri hartuta, nahiz eta % 57,0ko hazkundea izan “Metalak eta haien manufakturen” inportazioetan.
Jarduera-adarrak (A 86)
Jarduera-adar garrantzitsuenak aztertuta, eta esportazioei dagokienez, “Kokeria eta petrolio-fintzea” (% 420,3) eta “Produktu siderurgikoak” (% 54,6) ugaritu egin dira urrian; azken kasu horretan, fenomenoa hiru lurraldeetan gertatu da, baina batez ere Gipuzkoan (% 96,3) (88,8 milioi esportatuak) eta Bizkaian (% 57,8) (130,2 milioi). “Ontzigintzak” ere hazkunde handia izan du hil horretan, Gipuzkoan batez ere, % 10 milatik gorako tasarekin, eta 39 milioiko salmentekin. “Motordun ibilgailuen fabrikazioarekin” lotutako produktuek % 9,1eko atzerakada izan dute (2020ko urrian baino 49 milioi gutxiago). Azken jarduera-adar hori –lehena esportazio-rankingean– jaitsi egin da hiru lurraldeetan, batez ere Gipuzkoan (-% 24,5) eta Bizkaian (-% 22,5); Araban, berriz, jaitsiera ez da hain nabarmena (-% 3,5).
Inportazioei dagokienez, jarduera-adarrik garrantzitsuenak, “Erauzketa- eta petrolio-industriak”, (guztizkoaren % 25,2), % 305,5eko hazkundea izan du. “Produktu siderurgikoen” erosketan ere hazkunde handia izan da (% 98,4), eta “Erabilera orokorreko makineriaren” kasuan, hazkunde arinagoa (% 8,7) izan da. Era berean, azpimarratzekoa da, hilabete horretan, “Hondakinen saneamendua eta kudeaketak” izan duen hazkunde nabarmena (% 91,4), aurreko urteko hilabete berean inportatutakoaren balioa ia bikoiztu egin baita.
Partida garrantzitsuenak
Xehetasunetara jaitsiz, “Petrolioaren olio finduetarako” (% 585,8) esportazioen urtetik urterako hazkundeak egiaztatu dira, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta 92 milioiko gehikuntzarekin, baita “Trenbideak eta antzekoak mantentzeko edo zerbitzatzeko ibilgailuen” kasuan ere (% 4.713,2). Hauen esportazioak ere hazi egin dira: “Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak” (% 121,5), “Beroan laminatutako produktu lauak, aleatu gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak, 599 mm-tik gorako zabalerakoak” (% 148,0), “Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobinak” (% 157,1) eta “Landu gabeko aluminioa” (% 124,0).
Aduana-zergen partidetako batek, garrantzitsuenen artean izan ohi denak, “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak”, hilabete horretan ere (lau aurten) hazkunde-tasa negatiboak izan ditu; % 14,5 jaitsi da, eta bere esportazioak 26,6 milioi murriztu dira, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta.
{0>En el caso de las importaciones, se constata un fuerte incremento de los “Aceites crudos de petróleo o de mineral bituminoso” (314,0%), 332 millones y 485.828 toneladas más que el año anterior, para el mismo periodo, del “Gas de petróleo y demás hidrocarburos gaseosos” (379,3%), con un incremento interanual de 60.553 toneladas y 52 millones de euros más que en octubre de 2020 (se ha pasado de 13,8 millones a 66 millones), incremento que ha sido exclusivamente de “Gas natural”.<}0{>Inportazioen kasuan, hazkunde nabarmena egiaztatu da hauetan: “Petrolioaren eta mineral bituminosoen olio gordinak” (% 314,0), aurreko urtean baino 332 milioi eta 485.828 tona gehiago, aldi bererako, “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” (% 379,3) 60.553 tonako eta 52 milioi euroko urtetik urterako hazkundearekin, 2020ko urrikoaren aldean (13,8 milioitik 66 milioira) eta hazkunde hori “Gas naturalarena” izan da soilik. {0>También se registra una notable potenciación de las importaciones de “Productos planos laminados en caliente, de hierro o acero sin alear, de una anchura superior a 599 mm” (224,2%), de “Chatarra de fundición, hierro o acero” (115,5%) y de “Maíz” (690,5%).<}0{>Era berean, nabarmen indartu dira hauen inportazioak: “Beroan laminatutako produktu lauak, aleatu gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak, 599 mm-tik gorako zabalerakoak” (% 224,2), “Burdinurtuzko, burdinazko edo altzairuzko txatarra” (% 115,5) eta “Artoa” (% 690,5).<0}
Aldiz, inportazioetako muga-zergen 25 partida nagusien artean, hauen beherakadak nabarmentzen dira: “Petrolioaren olio finduak” (-% 56,3) eta “Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak” (-% 48,9).
Helmugako/jatorriko herrialdeak
2021eko urrian, bost herrialde (Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Belgika) dira Euskal AEko bezero nagusiak, guztizkoaren % 49,8. Horietako hiru EB27koak dira, Euskal AEko esportazioen % 62 biltzen duen entitatekoak.
Herrialde hornitzaile nagusiak hauek izan dira, hile horretan: Alemania (293 milioi), Frantzia (193 milioi), Mexiko (127 milioi), Txina (123 milioi) eta Italia (103 milioi), eta bosten artean inportatutako guztizkoaren % 41,3 biltzen dute.
URTEKO METATUA
Euskal AEko kanpo-merkataritzak 4.000 milioi eurotik gorako superabita metatu du 2021eko lehen hamar hilabeteetan
2021eko lehen hamar hilabeteetan, Euskal AEko ondasunen esportazioak % 22,3 hazi ziren (aurreko urtean baino 3.826 milioi gehiago), eta 20.984 milioi eurora iritsi ziren. Beste hilabete batez, pandemiaren aurreko zifren azpitik gaudela egiaztatu da; izan ere, aintzat hartutako aldirako, 2019ko balioak baino 253,7 milioi euro txikiagoak dira.
Inportazioen metatua 16.937,3 milioi eurokoa izan zen urrira arte, hau da, aurreko ekitaldiko epe berean baino 4.016,6 milioi gehiago; % 31,1eko hazkundea, beraz.
Euskal AEko kanpo-merkataritzak 4.046,6 milioi euroko saldo positiboa izan zuen 2021eko lehen hamar hilabeteetan, eta estaldura-tasa % 123,9koa izan zen.
Lurraldeak
Bizkaia nabarmendu zen aldi horretan bere esportazio-jardueragatik, urte arteko % 31,8ko igoerarekin ondasunen salmenten buru baita, 8.412,6 milioi eurora iritsiz. Araban, hazkundea % 17,1ekoa izan zen (5.994,6 milioi), eta Gipuzkoan % 16,3koa (6.576,7 milioi).
Inportazioei dagokienez, portaera antzekoa izan zen hiru lurraldeetan: Bizkaiak % 36,2ko igoera izan zuen eta 9.530,0 milioi euroko balioa zuten ondasunak inportatu zituen; ondoren, Gipuzkoak 3.757,6 milioi euro eta % 27,7ko igoera izan zuen; eta, azkenik, Arabak % 22,5 eta 3.649,8 milioiko ekarpena egin zion Euskal AEko zenbateko osoari.
Produktuak
Produktu-mota kontuan hartuta, Produktu ez-energetikoak izan ziren esportazioen urtetik urterako hazkundea gehien bultzatu zutenak (3.495 milioi) (% 21,3); Produktu energetikoek ere aurreko urtean baino 331,5 milioi gehiago eman zituzten (% 42,3).
Bestalde, Produktu energetikoen inportazioak % 47,4 igo ziren, eta Produktu ez-energetikoenak, berriz, % 27,3.
Helmuga-herriak
Euskal AEko esportazioen xede diren herrialdeen rankingean, aldi horretan, Alemania da buru, esportatutako guztizkoaren % 16,2rekin, ondoren Frantzia (% 16,0), Erresuma Batua (% 6,8), Estatu Batuak (% 6,1) eta Belgika (% 5,3). Bost herrialde horiek 10.570 milioi eurorekin biltzen dute Euskadiko esportazioen erdia (% 50,4). Estatu horiei Italia (% 5,2), Herbehereak (% 5,0), Portugal (% 4,3), Txina (% 2,7) eta Polonia (% 2,4) gehitzen badizkiegu, 2021eko lehen hamar hilabeteetako guztizko metatua 14.674 milioi eurora iristen da, eta Euskal AEko esportazio guztien % 70,0 da.
Jarduera-adarrak (A 86)
Jarduera-adar garrantzitsuenen artean, esportazio-bolumena dela-eta, “Siderurgia” nabarmentzen da, % 45,9ko gehikuntza izan baitu aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, 726,6 milioi euro gaindituz eta 2.310 milioira iritsiz. Nabarmen hazi da hauen esportazioa ere: “Nekazaritza eta abeltzaintzako produktuak” (% 160,9), “Burdinazkoak ez diren metalak” (% 48,9), “Kokeria eta petrolio-fintzea” (% 42,3), “Material eta ekipo elektrikoak” (% 22,0), “Kautxuzko produktuak” (% 19,3) eta, bereziki, “Ontzigintza” (% 1.268,6).
“Motordun ibilgailuen fabrikazioarekin” zerikusia duten produktuen adarrak (4.513,4 milioi eta guztizkoaren % 21,5) % 14,2ko hazkunde metatua izan du 2021eko hamargarren hilabetearen amaieran, aurreko urteko aldi berean baino 561 milioi gehiago.
Inportazioei dagokienez, nabarmentzekoa da adar garrantzitsuena, “Erauzketa-industriak eta mineralak” –petrolio gordina– % 31,3 hazi dela, eta ondoren datozenak ere hazi egin direla, batez ere “Siderurgia” (% 55,5) eta, modu nabarmenean, “Kokeria eta petrolio-fintzea” (% 133,9) –petrolio findua–.
Partida garrantzitsuenak
Xehetasunetara jaitsiz, ikus daiteke, esportazioen barruan, aduana-zergen 25 partida nagusietatik bik soilik dituztela hazkunde-tasa negatiboak: “Burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabekoak” (-% 21,0) eta “Trenbideetarako edo antzekoetarako ibilgailuen zatiak” (-% 14,8); aduana-zergen gainerako partidetarako tasak positiboak dira, eta, duten garrantziagatik eta pisu espezifikoagatik, hauek nabarmentzen dira: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 16,2), “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (% 26,4), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (% 5,6),“Petrolioaren olio finduak” (% 38,9) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 15,9). Partida horiek osatzen dute gure esportazioen talde nagusia. Guztira, 6.221,6 milioi euro metatu dira, hau da, Euskal AEko esportazioen % 29,6.
Inportazioei dagokienez, azterketa bera egiten badugu, nabarmentzekoa da “Petrolioaren olio finduen” erosketen gorakada handia (% 128,1); aztertutako aldian 785 milioi euro metatzen dituzte; aurreko urteko aldi berean, berriz, 344. Hala, horrek esan nahi du 1.103 tonatik 1.690 tonarako hazkundea izan dutela.
Informazio gehiagorako
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62