2022/01/20ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (ECOMEX). 2021eko azaroa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasunen esportazioek % 25,7 egin dute gora, 2021eko azaroan

2021eko lehen hamaika hiletako esportazioen metatuan, urte arteko % 22,7ko igoera erregistratu da, eta pandemiaren aurreko zifrak gainditu dira

Euskal AEn, ondasunen esportazioek % 25,7ko igoera izan dute 2021eko azaroan, Eustaten datuen arabera. Produktu energetikoen esportazioek % 72,7 egin dute gora, eta produktu ez-energetikoenek (balio osoaren % 95), % 24,0. Esportazioek 2.600,4 milioi euroko balioa izan dute; aurreko urtean, 2.068,5 milioi eurokoa izan zuten.

Inportazioek % 45,1eko hazkuntza izan dute 2021eko azaroan, eta 2.163,8 milioi eurora iritsi dira. Inportazio energetikoek % 60,2 egin dute gora eta ez-energetikoek, % 41,2.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Azaroa 2021

Excel csv
 EsportazioakInportazioak
 AzaroaAzaroa
 20202021Gehikuntza (%)20202021Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA2.068.4842.600.37525,71.491.4142.163.76045,1
ENERGIAZKO GAIAK72.570125.30172,7306.196490.46360,2
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK1.995.9142.475.07524,01.185.2181.673.29741,2
URTEKO METATUA19.226.26223.584.35722,714.412.17619.101.10432,5
ENERGIAZKO GAIAK855.9751.240.23244,92.736.3334.071.68848,8
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK18.370.28722.344.12521,611.675.84315.029.41628,7
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA617.044817.44932,5376.375516.03737,1
URTEKO METATUA5.735.5056.812.09118,83.356.0584.165.79024,1
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA758.529978.85429,0771.8801.189.63354,1
URTEKO METATUA7.141.5979.391.49331,57.769.70710.719.66538,0
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA692.912804.07316,0343.160458.08933,5
URTEKO METATUA6.349.1607.380.77316,23.286.4104.215.64828,3

Data 2022ko Urtarrilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Lurraldeak

Hil honetan, esportazioen hazkunderik handiena Araban izan da, % 32,5ekoa, “Garraio-materialaren” (% 32,0) eta “Metalen eta horien manufakturen” (% 50,6) igoeraren ondorioz. Bizkaian, hazkundea % 29,0koa izan da, honako hauen gorakadaren ondorioz: “Produktu mineral eta energetikoak” (% 67,4), zeinak, 51 milioiko gehikuntzarekin, hil honetan lurralde horrek esportatutako guztizkoaren % 13 izan baitira; "Metalak eta haien manufakturak” (% 21,5); “Material elektrikoa” (% 28,8), eta “Produktu kimikoak” (% 143,3). Gipuzkoan ere positiboa izan da balantzea (% 16,0), “Metalen eta haien manufakturen” % 31,5eko gorakadari esker.

Inportazioak direla eta, Bizkaian izan da igoerarik handiena (% 54,1), “Produktu mineral eta energetikoen” erosketen igoeraren (% 69,9, aurreko urtean baino 207 milioi gehiago) eta “Metalen eta haien manufakturen” igoeraren (% 79,6) eta “Landareen erreinuko produktuen” igoeraren (% 113,2) ondorioz. Aurrerakuntza Gipuzkoan % 33,5ekoa izan da, funtsean “Metalen eta haien manufakturen” igoeraren (% 39,6) eta “Material elektrikoaren” igoeraren (% 25,9) ondorioz. Araban ere igoera egon da, kasu honetan % 37,1ekoa, “Material elektrikoan” (% 50,9) eta “Metaletan eta haien manufakturetan” (% 75,5) oinarrituta.

Jarduera-adarrak (A 86)

Jarduera-adar garrantzitsuenak aztertuta, eta esportazioei dagokienez, azaroan, “Kokeriek eta petrolioa fintzeak” (% 77,9) eta “Siderurgiak” (% 63,9) gora egin dutela nabarmentzen da; azken kasu horretan, fenomenoa, beste hilabete batez, hiru lurraldeetan gertatu da, baina, batik bat, Bizkaian (130 milioi esportatu) eta Gipuzkoan (93 milioi), baina, hala ere, Araba ez dabil urruti (74,6 milioi). “Makina-erremintak” ere hazkunde handia izan du (% 61,7), eta Gipuzkoan kontzentratzen da, 69 milioiko salmenta izan baitu. “Ibilgailu motordunen fabrikazioarekin” lotutako produktuek % 18,0ko igoera izan dute (2020ko azaroan baino 93,5 milioi gehiago), hil honetan Arabako lurraldetik esportatu diren 480 milioien ondorioz.

Inportazioak direla eta, aipatu behar da jarduera-adar garrantzitsuena, “Erauzketa- eta petrolio-industriak”, guztizkoaren % 21 dena, % 95,6 hazi dela, “Produktu siderurgikoekin” (% 95,1) eta “Ibilgailu motordunen fabrikazioarekin” (% 49,6) batera. Aitzitik, “Kokeriek eta petrolioa fintzeak” behera egin dute (–% 41,8), aurreko urteko hil berean baino 33 milioi gutxiago erosi baitituzte.

Partida garrantzitsuenak

Xehetasunak emateko, esportazioen urte arteko hazkundeak egiaztatu dira “Petrolio-olio finduen” (% 94,5) kasuan, zeinek 56,3 milioiko hazkundea izan baitute aurreko urteko hil beraren aldean, eta “Itsas produktuak tratatzeko arrantza-ontzien eta faktoria-ontzien” kasuan (56,2 milioi), zeinak Groenlandiara esportatu baitira Gipuzkoatik. Era berean, honako hauen esportazioek ere gora egin dute: “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak” (% 84,7), “Trenbideetarako edo antzekoetarako ibilgailuen zatiak” (% 177,7), “Txapak eta zerrendak, aluminiozkoak, 0,2 mm-tik gorako lodiera dutenak” (% 271,0) eta “Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdina edo altzairuzkoak” (% 80,1).

Euskal AEko muga-zergen partida esportatzaile nagusiak. Milaka euro (p). . Azaroa 2021

Excel csv
 202020212021 %2021 / 2020 %
Guztira2.068.4842.600.37510025,7
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak146.885223.5498,652,2
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak204.458213.4838,24,4
Automobilentzako zati eta osagarriak150.499163.0356,38,3
Petrolioaren olio finduak59.603115.9194,594,5
Kautxuzko pneumatiko berriak80.93697.3613,720,3
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak37.11968.5432,684,7
Arrantza-itsasontziak eta itsasontzi faktoriak itsas produktuen tratamendurako056.2192,2-
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak18.90452.5002,0177,7
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak26.41747.5741,880,1
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak12.01644.5841,7271,0
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak24.29241.6151,671,3
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako48.66440.2301,5-17,3
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak28.65230.5631,26,7
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak19.41626.2901,035,4
Landu gabeko aluminioa9.66926.2771,0171,8
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak15.62726.0821,066,9
Ardoa, mahats freskoarena23.10525.9521,012,3
Forjatzeko, estanpatzeko, zizailatzeko, puntzonatzeko, tailatzeko, biribilkatzeko, kurbatzeko, tolesteko, zuzentzeko edo lauteko makinak eta prentsak7.15123.4590,9228,0
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina14.18422.7360,960,3
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak16.43220.3240,823,7
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak17.32020.0980,816,0
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak....15.49919.5930,826,4
Kobrezko zakarrak eta hondakinak14.67919.2000,730,8
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko14.65618.7460,727,9
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk16.36318.1910,711,2

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Urtarrilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Hil honetan, azpimarratzekoa da automobilaren sektorearekin lotutako produktuen joera ona, guztiak hazi baitira; hala, “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” % 4,4 hazi dira, “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” % 8,3 eta “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” % 52,2. Halaber, gora egin dute “Kautxuzko pneumatiko berrien” esportazioek (% 20,3).

Inportazioak direla eta, “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinek” gora egin dute (% 102,4); alegia, 2020ko azaroan baino 207,7 milioi euro gehiago, baina 4.235 tona gutxiago. Inportatutako bolumenaren jaitsiera hori are nabarmenagoa da “Petrolio-gasaren eta gainerako hidrokarburo gaseosoen” kasuan: urte arteko 69.836 tonako atzerakada, baina 2020ko azaroan baino 10,4 milioi euro gehiago; inportatutako 22,3 milioitik 32,7 milioira igaro da, % 46,5 gehiago. Hazkunde hori, aurreko hiletan bezala, “Gas naturalaren” erosketen ondorioz izan da. Joera hori are nabarmenagoa da “Petrolio-olio finduen” kasuan; urte arteko atzerakada 176.472 tona izan da, eta 35,4 milioi euro gutxiago (–% 45,6).

Hil honetan, honako hauen inportazioetan indartze nabarmena erregistratu da: “Beroan laminatutako produktu lauak, aleatu gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak, 599 mm-tik gorako zabalerakoak” (% 146,4), “Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak” (% 77,3), “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” (% 36,5), “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko txatarra” (% 81,8) eta “Soja-babak, baita hautsiak ere” (% 55,9).

Helmuga-jatorriko bezeroak

2021eko azaroan, bost herrialde (Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italia) izan dira Euskal AEren bezero nagusiak, EAEko esportazioen guztizkoaren % 51,6 berenganatu baitute. Haietako hiru EB27koak dira; entitate horri EAEko esportazioen % 61,5 dagokio.

Herrialde hornitzaile nagusiak honako hauek izan dira, hil horretan: Alemania (367 milioi), Frantzia (212 milioi), Txina (186 milioi), Errusia (117 milioi) eta Mexiko (96 milioi), eta bosten artean inportatutako guztizkoaren % 45,2 biltzen dute.

URTEKO METATUA

Euskal AEko esportazioen azarora arteko metatuak pandemiaren aurreko zifrak gainditu ditu, 2019ko aldi berekoak

2021eko lehen hamaika hiletan, Euskal AEko ondasunen esportazioek % 22,7 egin dute gora (4.358 milioi gehiago aurreko urtean baino), eta 23.584 milioi eurora iritsi dira. Hil honetan, azkenean, 2019. urteko aldi berean erregistratutako metatura iritsi eta hura gainditu da, 7,56 milioi euroan; hala, gainditu egin dira pandemiaren aurreko zifrak (23.576,8 milioi 2019an eta 23.584,4 milioi 2021ean).

Euskal AEko kanpo-merkataritzak, 2021eko lehen hamaika hiletan, 4.483,3 milioi euroko saldo positiboa izan du eta % 123,5eko estaldura-tasa.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Metatua urtarrila - azaroa 2021

Excel csv
 EsportazioakInportazioak
 Urtarrila - AzaroaUrtarrila - Azaroa
 20202021Gehikuntza (%)20202021Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA19.226.26223.584.35722,714.412.17619.101.10432,5
ENERGIAZKO GAIAK855.9751.240.23244,92.736.3334.071.68848,8
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK18.370.28722.344.12521,611.675.84315.029.41628,7
       
ARABA / ÁLAVA5.735.5056.812.09118,83.356.0584.165.79024,1
BIZKAIA7.141.5979.391.49331,57.769.70710.719.66538,0
GIPUZKOA6.349.1607.380.77316,23.286.4104.215.64828,3

Data 2022ko Urtarrilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Lurraldeak

Bizkaia nabarmena izan da aldi horretan, haren esportazio-jardueragatik; izan ere, urte arteko % 31,5eko hazkuntza izanik, ondasunen salmenten buru da (9.391,5 milioi euro). Arabak % 18,8eko hazkuntza izan du (6.812,1 milioi), eta Gipuzkoak, % 16,2koa (7.380,8 milioi).

Inportazioak direla eta, portaera berdintsuagoa izan da hiru lurraldeetan: Bizkaiak % 38,0ko igoera izan du, eta 10.719,7 milioi euroan inportatu ditu ondasunak; ondoren, Gipuzkoak, 4.215,6 milioi euroan eta % 28,3ko igoera, eta, azkenik, Arabak, % 24,1 eta 4.165,8 milioiko ekarpenarekin Euskal AEko zenbateko osoan.

Produktuak

Produktu mota kontuan hartuta, Produktu ez-energetikoek (urte arteko 3.973,8 milioiko hazkuntza, % 21,6) lagundu diote gehien esportazioen hazkuntzari; Produktu energetikoek ere aurreko urtean baino 384,3 milioi gehiago izan dute (% 44,9).

Bestalde, Produktu energetikoen inportazioek % 48,8 egin dute gora, eta Produktu ez-energetikoenek, % 28,7.

Xede diren herrialdeak

EAEko esportazioen xede diren herrialdeen rankingeko buru, aldi honetan, Alemania da (esportatutako guztiaren % 16,2), ondoren Frantzia (% 16,1), Erresuma Batua (% 6,7), Estatu Batuak (% 6,2) eta Italia (% 5,3). Bost herrialde horiek EAEko esportazioen erdia hartzen dute (11.887 milioi, % 50,4). Estatu horiei Belgika (% 5,2), Herbehereak (% 4,9), Portugal (% 4,3), Txina (% 2,6) eta Polonia (% 2,4) gehitzen badizkiegu, 16.448 milioi eurora iristen da, eta Euskal AEko esportazio guztien % 69,7ra.

Jarduera-adarrak (A 86)

Jarduera-adar garrantzitsuenen artean, esportazio-bolumena dela-eta, “Siderurgia” nabarmentzen da, % 47,7ko gehikuntza izan baitu aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (842,6 milioi euro gehiago; 2.607,8 milioira iritsi da). Nabarmen hazi da, era berean, honako hauen esportazioa: “Nekazaritza eta abeltzaintzako produktuak” (% 146,7), “Burdinazkoak ez diren metalak” (% 47,4), “Kokeria eta petrolio-fintzea” (% 45,3), “Material eta ekipo elektrikoak” (% 21,7), “Kautxuzko produktuak” (% 19,2) eta, bereziki, “Ontzigintza” (% 250,8), besteak beste.

“Motordun ibilgailuen fabrikazioarekin” zerikusia duten produktuen adarrak (5.127 milioi eta guztizkoaren % 21,7), 2021. urteko hamaikagarren hila amaitzean, % 14,6ko hazkuntza metatua erregistratu du, aurreko urteko aldi berean baino 654,6 milioi gehiago.

Inportazioen kasuan, nabarmentzekoa da adarrik garrantzitsuenak, “Erauzketa- eta petrolio-industriak” –petrolio gordina–, % 37,6 egin duela gora, eta bolumen aldetik atzetik dituenek ere gora egin dutela, batik bat “Siderurgia”k (% 59,1), eta, nabarmen, “Kokeriak eta petrolio-fintzea” adarrak (% 101,9) –petrolio findua–.

Partida garrantzitsuenak

Xehetasunak ematean ikusten da esportazioen barruan 25 arantzel-partida nagusien artean hirutan egon direla hazkuntza-tasa negatiboak: “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (–% 13,2), “Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak” (–% 11,7) eta “Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak” (–% 4,7). Gainerako arantzel-partidetan, tasak positiboak izan dira, eta honako hauek nabarmentzen dira, daukaten garrantziagatik eta pisu bereziagatik: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 19,4), “Automobilentzako zati eta osagarriak” (% 24,3), “Salgaiak garraiatzeko automobilak” (% 5,4), “Petrolioaren olio finduak” (% 43,4) eta,“Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 16,3), zeinek gure esportazioen buru den taldea eratzen baitute (7.034,9 milioiko metatua, Euskal AEko esportazioen ia % 29,8).

Inportazioen kasuan analisi bera egiten badugu, nabarmentzekoa da “Petrolio-olio finduen” erosketek izan duten gorakada (% 96,2); kontuan hartu den aldian, 827 milioi euro metatu ditu, aurreko urteko aldi bereko 422 milioien aldean. Horrek esan nahi du 1.324.085 tonatik 1.735.095 tonara igaro dela; alegia, 411.010 tona gehiago. Aldi horretan nabarmen hazi den beste partida bat honako hau da: “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko txatarra” (% 95,3). Nabarmendu behar dugu, halaber, duen garrantziagatik, “Petrolio-gasaren eta gainerako hidrokarburo gaseosoen” diru-inportazioen hazkuntza, % 47,0ko hazkuntza izan baitute; horrek, hala ere, bolumenean % 21,2ko beherakada dakar, 1,3 milioi tonatik milioi batera igarotzen baita.

Euskal AEko arantzel-partida esportatzaile nagusiak. Milaka euro (p). Metatua urtarrila - azaroa 2021

Excel csv
 202020212021 %2021 / 2020 %
Guztira19.226.26223.584.35710022,7
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak1.663.6131.985.5778,419,4
Automobilentzako zati eta osagarriak1.299.7801.615.9356,924,3
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak1.323.5521.394.9555,95,4
Petrolioaren olio finduak739.0531.059.6934,543,4
Kautxuzko pneumatiko berriak841.748978.7714,216,3
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak319.983581.1352,581,6
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako445.807541.5112,321,5
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak235.730356.4721,551,2
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak359.576342.7171,5-4,7
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak245.585311.5401,326,9
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak340.572295.6051,3-13,2
Landu gabeko aluminioa90.697247.3181,0172,7
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak155.540242.9211,056,2
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak155.590233.4041,050,0
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak177.535229.7581,029,4
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak125.964223.3420,977,3
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina149.305218.4610,946,3
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak144.946213.7140,947,4
Ardoa, mahats freskoarena186.255211.6720,913,6
Beroan ijeztutako produktu lauak, aleatu gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak, 599 mm-tik gorako zabalerakoak62.977201.8490,9220,5
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak...194.657200.9270,93,2
Arrantza-itsasontziak eta itsasontzi faktoriak itsas produktuen tratamendurako3191.0080,8-
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak....167.454188.0800,812,3
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak159.581180.6290,813,2
Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak204.163180.2290,8-11,7

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Urtarrilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasunen esportazioek % 25,7 egin dute gora, 2021eko azaroan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2022/01/20
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019404_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali