HomeGaiakKapital sozialPrentsa Oharrak Emakumeen % 28 denbora...

2022/03/07ko prentsa-oharra

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Emakumeen % 28 denbora partzialeko kontratu batekin ari dira lanean Euskal AEn; gizonen kasuan, % 9 daude egoera horretan

Etxe-langileen sektorean, % 90 emakumeak dira; gehienek lanpostu bat baino gehiago betetzen dute

Emakume landunen lan-baldintzak batez besteko biztanleriarenak baino ezegonkorragoak dira honako alderdi esanguratsu hauetan, besteak beste: kontratu mota, lanaldia edo ordutegi aldeko malgutasuna. Hala ondorioztatzen da Eustatek Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta –bihar izango da, martxoaren 8an– prestatu duen estatistika-txosteneko datuetatik; aurten, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakumeak lan-merkatuan bizi duen egoera, erantzunkidetasuna eta kontziliazioa izango dira ardatz.

Txosteneko datuen arabera, Euskal AEn emakumeen % 28k denbora partzialean lan egiten du, eta, gizonen kasuan, % 9k (2020). Gainera, asteburuko lanak “beti” du eragina emakumeen % 18an eta, gizonen kasuan, % 10ean, eta sei eta zazpi egun bitarteko lanaldia emakumeen % 18k egiten dute eta gizonen % 13k.

Lanetik irteteko ordutegi aldetiko malgutasuna dela eta, emakume landunen % 29,3k baliatzen dute, eta gizon landunen % 35ek, eta etxean lan egiten duten emakumeak gehiago dira. Pandemiak ekarri zuen telelanaren gorakadaren ondorioz, emakumeek etxetik egunen erdia egiten dute lan; 2019an % 6,1ek eta, 2020an, % 11,7k.

Euskal AEko landunen lan-ezaugarriak (%). 2020

Excel csv
 EmakumeakGizonak
Euskal AE (milaka)449,1484,5
Aldi baterako kontratua29,619,6
Ia beti lanaldia luzatzen du24,422,5
Astean sei/zazpi egun lan18,013,0
Lanaldi partzialeko kontratua28,09,0
Asteburuko lana beti18,010,0
Irteteko ordutegi malgua29,335,6
Etxetik egiten du lan (%50=<)11,710,0

Data 2022ko Martxoaren 7a

Iturria: Eustat. Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkesta

Txostenak dakarrenaren arabera, ezegonkortasun handiagoa dagoela erakusten du honako datu honek ere: emakumeetan aldi baterakotasuna handiagoa da. Aldi baterako kontratua duten soldatako langile landunen kopuruak gora egin du 2016aren eta 2021aren artean, eta aldi baterakotasunaren intzidentzia handiagoa izan da eta da emakumeen artean gizonen artean baino.

Kolektibo zehatz bati begiratzen badiogu, etxeko enplegatuei, besteak beste, sektoreko enpleguak erakusten du enplegatu baino askoz ere lanpostu gehiago daudela, 76.700 lanpostu eta 57.560 enplegatu, eta askoz ere gutxiago denbora osoan, 30.123, (2019); zifra horiek erakusten dute sarritan etxe-langileek, emakumeen % 90ek, lanpostu bat baino gehiago betetzen dutela eta lanaldi partzialetan lan egiten dutela.

graf0019574_01_e.png

Lan-jarduera duten emakumeak kopuru osoaren % 47 dira eta gizonak, % 55, eta gehiegizko ordezkaritza dute zainketa-lanetan, bai ordainpekoetan (emakumezkoen enpleguaren % 77 zainketetara lotuta dago, hala nola osasun-arloko, gizarte-zerbitzuetako eta hezkuntzako zainketetara) bai ordainik gabekoetan; gizonek, berriz, oso ordezkaritza baxua dute

Lanaldi bikoitza: seme-alabak dituzten emakume bikotedunek eta ama gurasobakarrek lanaldia bikoizten dute kasuen % 22an baino gehiago

Familian zainketa-lanak egiteko eta enpleguari eusteko, denbora eta energia asko eman behar da; hala, bada, lanaldi jarraiak (etxeko lana eta kanpokoa) astean 60 ordu baino gehiagokoa da familien eta etxeen % 18an. 2019an, gizon eta emakumeen arteko dedikazio-orduen aldea ehuneko 5 puntukoa zen.

Esan behar da adingabe bat kargura duten emakumeen okupazioaren batez besteko tasa, 2021ean, urtean % 49,5ekoa izan dela (2017ko tasa baino ehuneko hiru puntu handiagoa), eta bi adingabe edo gehiago dituenena, % 70,4koa. Hori horrela, txostenak erakusten du Euskal AEko emakumeak ez direla lan-merkatura irteten amatasunagatik, baina ama gurasobakarrek eta seme-alabak dituzten emakume bikotedunek lanaldi bikoitza egiten dutela kasuen % 22an baino gehiago

graf0019574_02_e.png

Emakumeek, seme-alaben zainketan, egunean 4,6 ordu ematen dituzte, eta gizonek, 3,4. Mendeko pertsonen zainketan, aldea are handiagoa da: emakumeek 2,3 ordu ematen dituzte eta gizonek, 1,6.

5 urtetik beherakoen kasuan nabaritzen da 3 urtetik aurrera % 90 baino gehiago haurtzaindegira edo ikastetxera doazela; horrek enpleguari eusteko aukera ematen du. Hala ere, nazionalitate bat baino gehiago (espainiarraz gainera beste bat) duten pertsonak dituzten familiek neurri handiagoan aukeratzen dute umeak adin goiztiarretan haurtzaindegira ez eramatea.

Euskal AEko landunak, egunean etxeko lanetan, adingabeko seme-alaben zaintzan eta menpeko pertsonen zaintzan emandako ordu kopuruari jarraiki, sexuaren arabera ( Batez beste). 2020

Excel csv
 GuztiraEmakumeakGizonak
Euskal AE (milaka)933,6449,1484,5
Etxeko lanak1,92,21,6
Mendeko pertsonen zaintza2,02,31,6
Adingabeko seme-alaben zaintza4,04,63,4

Data 2022ko Martxoaren 7a

Iturria: Eustat. Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkesta

Etxeko lanei dagokienez, emakumeek ematen dute haietan denbora gehiago; egunean 2,2 ordu eta, gizonetan, 1,6.

Etxeko lanetan dagoen banaketa desberdin horren ondorioz, emakumeak ez daude oso pozik haien bikoteek edo ezkontideek egiten dituzten etxeko lanekin, eta 5,9 puntu ematen dizkiete. Gizonak, berriz, nahiko pozik daude emakumearekin edo bikotearekin, eta 7,4 puntu ematen dizkiete.

Euskal AEko landunak, uztartzean emandako denborarekiko gogobetetzeari jarraiki, sexuaren arabera (0-10eko batez beste) . 2020

Excel csv
 GuztiraEmakumeakGizonak
Euskal AE (milaka)933,6449,1484,5
Mendeko pertsonen zaintza5,95,95,9
Ezkontidearen/Bikotekidearen etxeko lanak6,75,97,4
Bizitza pertsonala6,05,96,1
Etxeko lanak6,16,16,1
Adingabeko seme-alaben zaintza6,76,96,4
Oro har6,36,16,4

Data 2022ko Martxoaren 7a

Iturria: Eustat. Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkesta

Txosten osoa: Emakume eta gizonen arteko berdintasuna Euskal AEn. 2022

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Emakumeen % 28 denbora partzialeko kontratu batekin ari dira lanean Euskal AEn; gizonen kasuan, % 9 daude egoera horretan

Eragiketa : 
Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren atala Eustaten webgunean
Eragiketa kodea : 
999103
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2022/03/07
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019574_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali