HomeGaiakGenero berdintasunaren indizeaPrentsa Oharrak Euskal AEko Genero berdintasunaren...

2022/05/31ko prentsa-oharra

GENERO BERDINTASUNAREN INDIZEA. 2022

(Ohar hau berrikusi egin da, idazketan egindako akats batek ez baitie datuei eragiten, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren posizioari baizik)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Genero berdintasunaren indizeak hobera egiten jarraitzen du, eta 100etik 73,1 puntutan dago

Baliorik altuenak Osasuna, Dirua eta Enplegua dimentsioetan daude, eta baxuena Boterean

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Genero Berdintasunaren Indizea (GBI) 100etik 73,1 puntukoa izan da 2019an (eskuragarri dagoen azken urtea). 2010. eta 2019. urteen artean bost neurketa egin dira, eta Euskal AEko GBIren balioan ondoz ondoko aurrerapenak izan direla ikusi da: 2010ean 68,9 puntu izatetik 2019an 73,1 puntu izatera igaro da, hau da, 4,3 puntu hobetu da.

Genero berdintasunaren indizea adierazle sintetikoa da, eskala adimentsional batean laburbiltzen dituena (non 1ek erabateko desberdintasuna adierazten duen eta 100ek erabateko berdintasuna) gizonen eta emakumeen artean oraindik ere dauden desorekak beren ongizatean eta garapen pertsonalean eragina duten alderdi garrantzitsu batzuetan.

Osaketa honelakoa da: 31 adierazle, sei dimentsiotan hierarkikoki egituratuta eta hauek, era berean, 14 azpidimentsiotan.

Eustatek Euskal AEko Genero Berdintasunaren Indizea (GBI) egiten du Genero Berdintasunerako Europako Institutuaren (EIGE) metodologia erabiliz. Horri esker, Euskadin genero-berdintasunean egindako aurrerapenak Europar Batasunak eta bertako 27 herrialdeek eskaintzen duten erreferentziarekin aldera daitezke, bai eta 2010., 2012., 2015., 2017. eta 2019. urteetan izandako bilakaera ere.

Genero berdintasunaren indizearen bilakaera Euskal AEn, dimentsioen eta subdimentsioen arabera. 2010-2019

Excel csv
 201020152019
 Euskal AEEB-27EspainiaEuskal AEEB-27EspainiaEuskal AEEB-27Espainia
Genero berdintasunaren indizea68,963,166,469,365,768,373,168,073,7
Enplegua70,669,771,872,270,672,474,671,673,7
parte-hartze76,777,677,080,679,278,083,081,380,2
Banantzeari eta lanaren kalitatea65,062,666,964,762,967,367,163,167,8
Dirua83,179,177,184,580,175,985,482,478,4
Finantza-baliabideak73,670,670,476,173,971,080,776,973,5
Egoera ekonomikoa93,888,784,493,986,781,290,388,383,7
Ezagutza61,259,863,563,962,465,365,662,767,9
Lorpena eta parte-hartzea70,666,071,870,871,273,374,872,576,4
Banantzea53,054,256,257,754,758,157,654,160,3
Denbora73,465,260,870,764,964,074,164,964,0
Zaintzei lotutako jarduerak88,765,460,989,369,174,593,769,174,5
Gizarte jarduerak60,865,060,656,061,055,058,561,055,0
Boterea54,341,952,652,948,457,062,755,076,9
Botere politikoa81,747,573,780,453,072,396,758,586,5
Botere ekonomikoa38,629,033,336,339,243,545,148,870,1
Botere soziala50,753,259,450,754,558,956,558,275,1
Osasuna91,386,788,690,987,189,692,487,890,3
Osasun-egoera97,090,492,496,290,993,297,292,195,2
Jokabide osasungarriak80,674,878,680,674,878,681,374,878,6
Osasunaren eskuragarritasuna97,496,295,796,897,098,399,898,298,6

Puntuazioak 1etik (erabateko desberdintasuna) 100era (erabateko berdintasuna) doaz

Data 2022ko Maiatzaren 31a

Oinarria: Eustat. Genero berdintasunaren indizea eta EIGE

Osasunaren dimentsioa da (92,4 puntu) berdintasun osora gehien hurbiltzen dena genero desberdineko pertsonen artean, baina kontuan hartu behar da ezen kasu horretan desberdintasun txiki hori emakumeen egoera hobearen ondorio dela.

Beste muturrean, desberdintasun handiena duen dimentsioa Boterea da, 100etik 62,7 puntuko adierazle partzialarekin. Zehazki, botere ekonomikoari dagokion eremuak eduki du baloraziorik txarrena (100etik 45,1).

graf0019893_01_e.png

Euskal AEk EB-27ko batezbestekoak baino puntuazio hobea lortu du dimentsio guztietan, eta hamalau azpidimentsioetatik hamaikatan

Euskal AEn, genero-berdintasunari dagokionez, 2019ko baliorik handienak Osasunaren, Diruaren eta Enpleguaren dimentsioetan lortu dira, eta baliorik txikiena, berriz, Boterearen dimentsioan. EB-27ko batezbestekoari dagokionez, puntuazio handiagoa du dimentsio guztietan, eta gehieneko aldea 9,2 puntukoa da, Denbora deritzonean. Hala ere, dimentsio horren barruko esparru batean, gizarte-jardueretan emandako denborarenean, Euskal AEk 58,5eko balioa lortu du, Europako 61,0aren azpitik. Beste bi azpidimentsioak zeinetan Euskal AE azpian baitago botere ekonomikoa eta botere soziala dira.

2010 eta 2019 artean, GBIren dimentsio guztiek hobera egin dute

2010 eta 2019 artean, Euskal AEko GBIk hobera egin du: 68,9 puntu lortu zituen 2010ean, eta 73,1 puntu lortu ditu 2019an.

Era berean, genero-berdintasunaren adierazleek hobera egin dute dimentsio guztietan, batez ere Boterean, non adierazlea 8,4 puntu handitu den, batez ere Botere politikoaren hobekuntzagatik; izan ere, 2010ean 81,7 puntu izatetik 2019an 96,7 puntu izatera igaro da. Gehien aurreratu duten hurrengo dimentsioak Ezagutza eta Enplegua dira, 4,4 eta 4 puntu hobetu baitituzte, hurrenez hurren.

graf0019893_02_e.png

Euskal AE Irlandaren mailan dago, zazpigarren postuan Europar Batasuneko 27 estatu kideen rankingean, inguruko beste herrialde batzuen antzera.

Espainiako Genero Berdintasunaren Indizea 73,7 puntukoa izan da 2019an, Euskal AEko 73,1 puntuak baino 0,6 puntu gehiago. Hala ere, dimentsioen sei adierazle partzialetatik lautan Euskadi Espainia baino balio altuagoetara iristen da: Espainiaren emaitzak luze-zabal gainditzen dituen dimentsioa Denborarena da, non distantzia 10,1 puntukoa den, baina aurretik dago, halaber, Diruaren dimentsioan (+6,9), Osasunarenean (+2,1) eta Enpleguarenean (+0,9); aldiz, atzetik dago Ezagutzaren dimentsioan (-2,2) eta, batez ere, Boterearen dimentsioan (-14,2), non azpitik dagoen Botere sozialean (-18,6) eta, bereziki, Ekonomikoan (-25), nahiz eta Euskal AEko Botere politikoaren adierazleak 10,3 puntutan gainditzen duen Espainiakoa.

2019ko genero-arrakala nulua da Osasun-arretaren eta Laguntza odontologikoaren adierazleetan, baina oso handia Botere ekonomikoaren eta Botere sozialaren adierazleetan

Europar Batasunarekiko eta herrialde kideekiko alderaketaz gain, Euskal AEko barne-egoera ere azter daiteke genero-arrakalaren adierazlea erabiliz, hau da, lehen deskribaturiko arloetan gizonen eta emakumeen artean dagoen aldea, 0tik (erabateko desberdintasuna) 1era (berdintasun osoa) bitarteko balioak dituena.

Horrela, egiazta daiteke generoen arteko arrakala nulua edo oso txikia dela osasunarekin lotutako osagaietan, hala nola Osasun-arretan eta Laguntza odontologikoan (1,00 bi kasuotan), Osasun onarekiko bizitza-urteetan (0,99), Norberaren osasunaren gaineko pertzepzioan (0,97), Bizi-itxaropenean (0,97) eta Tabakoaren eta edari alkoholdunen kontsumoan (0,94). Oso txikia da, halaber, Etengabeko prestakuntzan, Legebiltzarreko ordezkapenean eta Diru-sarreren banaketan (0,99 kasu horietan guztietan).

Generoko etena Euskal AEn genero berdintasunaren indizearen osagaien arabera. 2010-2019

Excel csv
 201020152019
Lanaldi osoko enplegua0,800,820,82
Lan-bizitzaren iraupena0,900,950,96
Banantzea jarduera-sektoreka0,470,490,44
Arrazoi pertsonalengatiko eta familia-arrazoiengatiko lan-malgutasuna0,870,830,94
Ibilbide profesionala0,990,990,99
Alokairuak0,890,880,90
Sarrerak0,970,980,98
Pobrezia-arriskua0,970,980,98
Diru-sarreren banaketa0,981,000,99
Goimailako ikasketak0,950,950,92
Etengabeko prestakuntza0,980,950,99
Banantzea ikasketa-eremuen arabera0,620,660,66
Pertsona-zaintza0,830,830,90
Etxeko jarduerak0,940,950,97
Kirol, kultura eta aisiako jarduerak0,930,890,95
Boluntariotza eta ongintzako jarduerak0,940,930,95
Gobernuko ordezkapena0,730,650,93
Legebiltzarreko ordezkapena0,890,850,99
Lurralde batzarretako ordezkapena0,820,900,98
Enpresa-zuzendaritza0,260,340,49
Banku publiko eta erdipublikoetako zuzendaritza0,500,380,40
I+Grako finantzazio publikoa0,510,510,38
Komunikabide publikoak0,670,670,96
Kirol federazioak0,330,330,34
Norberaren osasunaren gaineko pertzepzioa0,980,970,97
Bizi-itxaropena0,960,960,97
Bizi-urteak osasun onarekin0,980,980,99
Tabako eta alkoholdun edarien kontsumoa0,940,940,94
Bizitza-ohitura osasuntsuak0,850,850,86
Osasun-atentzioa1,001,001,00
Laguntza odontologikoa0,980,981,00

Generoko etena emakumeen balioaren eta gizon eta emakumeen batez besteko balioaren arteko ratioa da, 0 balioak erabateko desberdintasuna eta 1 balioak erabateko berdintasuna adierazten duten eskala batera bihurtuta

Data 2022ko Maiatzaren 31a

Oinarria: Eustat. Genero berdintasunaren indizea

Aitzitik, genero-arrakala handienak Kirol-federazioetan (0,34), I+Gko finantzaketa publikoan (0,38), Banku publiko eta erdipublikoetako zuzendaritzan (0,40), Jarduera-sektoreen araberako bereizketan (0,44), Enpresa-zuzendaritzan (0,49) eta Ikasketa-eremuen araberako bereizketan (0,66) gertatu dira. Azken horietan guztietan, generoaren araberako aldeak mantendu egin dira.

2010. urtearekin alderatuta, bilakaera positiboak eta negatiboak izan dira, baina nabarmentzekoak dira Komunikabide publikoetan (0,67tik 0,96ra) eta Enpresa-zuzendaritzan (0,26tik 0,49ra) izandako hobekuntza eta I+Gko finantzaketa publikoa (0,51tik 0,38ra) eta Banku publiko eta erdipublikoetako zuzendaritza (0,50etik 0,40ra) adierazleen narriadura.

Genero-berdintasunaren indizeak hobera egin du Euskal AEko hiru Lurraldeetan ere

2017 (kalkulatzen diren lehen urtea) eta 2019 artean, hiru lurraldeetako GBIak hobetu dira, eta bereziki Bizkaikoa, non GBI 2,4 puntu igo baita. Horrela, Bizkaiak murriztu egin du Arabatik eta Gipuzkoatik bereizten duen aldea, genero-berdintasunaren arloan dituen lorpenei dagokienez. Bestalde, Gipuzkoak lehen postuan jarraitzen du, Bizkaikoa baino 1,6 puntu handiagoa den eta Arabakoa baino 1,3 puntu handiagoa den GBIrekin.

Genero berdintasunaren indizea Euskal AEn, lurralde historikoaren arabera. 2017-2019

Excel csv
 Euskal AEAraba/ÁlavaBizkaiaGipuzkoa
 20172019201720192017201920172019
Genero berdintasunaren indizea71,173,170,972,269,571,972,573,5
Enplegua72,574,672,475,171,573,674,175,4
parte-hartze81,983,083,084,181,082,283,283,8
Banantzeari eta lanaren kalitatea64,267,163,167,163,266,065,967,8
Dirua83,785,483,584,982,384,586,986,4
Finantza-baliabideak76,580,774,780,576,380,377,881,5
Egoera ekonomikoa91,590,393,489,588,888,997,291,7
Ezagutza65,265,664,063,964,866,565,564,8
Lorpena eta parte-hartzea73,174,870,970,972,375,873,374,5
Banantzea58,257,657,857,558,158,458,656,4
Denbora72,474,171,971,571,472,673,375,1
Zaintzei lotutako jarduerak88,493,787,894,688,593,088,394,3
Gizarte jarduerak59,358,559,054,157,656,860,759,9
Boterea58,062,758,661,553,858,660,363,3
Botere politikoa87,796,787,793,572,983,691,792,1
Botere ekonomikoa41,345,139,240,841,444,441,946,1
Botere soziala53,956,558,461,151,554,157,059,6
Osasuna92,492,493,793,492,592,591,791,9
Osasun-egoera97,397,298,096,996,896,697,798,3
Jokabide osasungarriak81,381,384,384,382,182,179,079,0
Osasunaren eskuragarritasuna99,899,899,799,799,799,799,999,9

Puntuazioak 1etik (erabateko desberdintasuna) 100era (erabateko berdintasuna) doaz

Data 2022ko Maiatzaren 31a

Oinarria: Eustat. Genero berdintasunaren indizea

Desberdintasunik nabarmenenak, horrela hartu ahal badira, Boterearen dimentsioan daude, non Gipuzkoak 4,7 puntuko abantaila duen Bizkaiaren aldean, eta 1,8 puntukoa Arabaren aldean.

Gipuzkoak ere puntuazio hobeak lortu ditu Enpleguaren, Diruaren eta Denboraren dimentsioetan, eta, horren ondorioz, Genero-berdintasunaren indizea 73,5 puntura iritsi da; ondoren, Araba (72,2) eta Bizkaia (71,9) daude.

Datu horien arabera, Gipuzkoako genero-berdintasuna Europako seigarren herrialdetik hurbil dago rankingean, Suediaren, Danimarkaren, Herbehereen, Frantziaren eta Espainiaren atzetik.

Genero-berdintasunaren indizea. Egiturazko adierazleak

Informazio metodologikoa:

·Oinarrizko metodologia

·Adierazleen zerrenda

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Genero berdintasunaren indizeak hobera egiten jarraitzen du, eta 100etik 73,1 puntutan dago

Eragiketa : 
Genero-berdintasunaren indizea
Eragiketa kodea : 
061007
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2021
Eguneratze data : 
2022/05/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019893_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali