HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioek...

2022/06/16ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2022ko apirila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioek % 30,8 egin dute gora 2022ko apirilean

2021ean, Aljeriara esportatu zen 66,8 milioi euroko balioan; inportatutakoaren balioa 7,6 milioikoa baino ez zen izan

Euskal AEko ondasunen esportazioek (2.660,7 milioi euro), 2022ko apirilean eta aurreko urteko hil beraren aldean, % 30,8ko igoera nominala izan dute, Eustaten datuen arabera. Bolumen esportatzaile horren ondorioz, aurtengo apirilean serie historikoa izan da, eta aurreko hila ere gainditu da; orduan, 2.619,3 milioi euro izan ziren. Esportazio ez-energetikoek % 29,8 egin zuten gora, eta energetikoek, % 47,6.

Inportazioen kasuan (2.479,9 milioi), % 51,3ko igoera egon da, produktu energetikoen % 148,1eko eta ez-energetikoen % 27,6ko igoeraren ondorioz. Merkataritza-fluxu horretan ere, apirilak serie historikoaren zifrarik altuena izan du, aurreko hilaren aurretik (2.238,3 milioi).

2022ko laugarren hilak merkataritza-saldo positiboa izan du, 181 milioi euro ingurukoa, eta % 107,3ko estaldura-tasa ekarri du.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Apirila 2022

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 ApirilaApirila
 20212022Gehikuntza (%)20212022Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA2.034.3282.660.67630,81.639.5602.479.87351,3
ENERGIAZKO GAIAK117.246173.02947,6322.219799.462148,1
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK1.917.0832.487.64729,81.317.3421.680.41127,6
URTEKO METATUA8.109.62510.052.02524,06.143.3098.892.62144,8
ENERGIAZKO GAIAK375.649753.952100,71.134.2152.232.34996,8
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK7.733.9769.298.07320,25.009.0946.660.27233,0
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA590.204770.52330,6344.032454.72432,2
URTEKO METATUA2.455.0752.944.98920,01.429.3581.877.05731,3
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA834.3381.000.72619,9926.4841.579.04170,4
URTEKO METATUA3.216.8454.047.99225,83.295.8895.200.70757,8
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA609.787889.42845,9369.044446.10920,9
URTEKO METATUA2.437.7063.059.04425,51.418.0631.814.85728,0

Data 2022ko Ekainaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Euskal AEko hiru lurralde historikoek hazkuntza-tasa positiboak izan dituzte, eta igoera-ehunekoak % 19,9koa Bizkaian, % 30,6koa Araban eta % 45,9koa Gipuzkoan. Bizkaiko esportazio ez-energetikoek % 15,7 egin dute gora; Arabakoek, % 30,5, eta Gipuzkoakoek, % 45,6. Esportazio energetikoak, Bizkaiaren kasuan, % 45,8ra iritsi dira.

Araban, esportazioak honako hauetan kontzentratzen dira: “Garraio-materiala” (guztizkoaren % 53,9), % 26,0ko hazkuntzarekin; “Metalak eta haren manufakturak” (urte arteko % 89,5eko igoera); “Plastikoak, kautxua eta haien manufakturak” (% 7,8), eta “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 6,8). Lau “arantzel-sekzio” horiek hil honetako garrantzitsuenak izan dira.

Gipuzkoan, gora egin dute "Garraio-materialaren” salmentek (% 49,4), bai eta “Metal eta haien manufakturenek” (% 69,4) eta “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoenek” (% 32,1) ere.

Bizkaiaren kasuan, esportazio-igoera izan da “Metalak eta haien manufakturak” (% 21,1), “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 12,3) eta, batik bat, "Produktu mineral eta energetikoak" (% 42,2) ataletan; "Garraio-materiala" atalean, berriz, % 8,9ko atzerakada izan da.

2022ko apirilean, bost herrialdek (Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Estatu Batuak eta Italia) eratu dute Euskal AEren bezero nagusien taldea; esportatutako guztizkoaren % 51 hartzen dute (1.357,1 milioi). Haietako hiru EB27koak dira; entitate horri % 63,8 dagokio.

Frantziara eginiko esportazio kopurua % 29,6 hazi da, Alemaniara eginikoa % 20,1, Erresuma Batuara eginikoa % 34,6 , Estatu Batuetara eginikoa % 64,2 eta Italiakoa % 56,8; era berean, Belgikara (% 13,9) eta Portugalera (% 47,4) eginikoak ere areagotu dira. Hil honetan, Txinari eginiko salmentak % 30,7 areagotu dira, eta Mexikori eginikoak, % 64,8, baita Norvegiari eta Brasili eginikoak ere (% 136,3 eta % 48,1, hurrenez hurren). Errusiari eginikoak % 45,3 jaitsi dira.

EB27tik etorri dira gure inportazioen % 40,8. Europako herrialde garrantzitsuenen artean, Belgika nagusitzen da (% 62,8ko hazkuntza), bai eta Frantzia (% 30,0), Alemania (% 24,8) eta Italia (% 23,6) ere. Erresuma Batukoek % 24,5 egin dute atzera, eta Irlandakoek, % 20,3. Munduko gainerako herrialdeak aztertuta ikusten dugu areagotu direla, era berean, honako herrialde hauetan jatorria duten inportazioek, besteak beste: Txina (% 50,5), Brasil (% 189,3 eta 173 milioi), Mexiko (% 201,6 eta 98 milioi), Estatu Batuak (% 796,7 eta 244 milioi), Egipto (% 1.601,2 eta 84 milioi), Norvegia (% 2.358,3 eta 46 milioi) eta Nigeria (% 18.287,0 eta 100 milioi). Errusiaren kasuan, % 69,5eko atzerapena egon da; 2021eko apirilean, 94,8 milioi izan ziren eta, 2022ko hil berean, 28,9 milioi. Azken herrialde horietako inportazioak funtsean energetikoak izan dira, Txinatik eta Errusiatik datozenak izan ezik; Errusiatik, hil honetan, ez dugu horrelako produkturik inportatu ia (59.000 euro).

2022ko apirilean merkaturatutako produktuak

Xehetasunak ikusteko, 2022ko apirilean ikusten da hamar arantzel-partida nagusiek esportazioen % 40,9 kontzentratu zutela; baterako balioa 1.1085 milioi eurokoa izan zen.

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Apirila 2022

Excel csv
 202120222022 (%)2022/2021 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA2.034.3282.660.676100,030,8
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak183.500196.6237,47,2
Automobilentzako zati eta osagarriak130.882178.4086,736,3
Petrolioaren olio finduak102.077162.1126,158,8
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak116.881149.5425,627,9
Kautxuzko pneumatiko berriak84.30699.2553,717,7
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak42.18681.5073,193,2
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako058.2082,2-
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak...18.23257.5542,2215,7
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak23.40951.4381,9119,7
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako53.02750.3951,9-5,0
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak28.51144.5761,756,3
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak27.67241.7181,650,8
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak22.84936.0011,457,6
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak20.03829.2231,145,8
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak19.68828.5561,145,0
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak20.80628.2071,135,6
Landu gabeko aluminioa27.23027.0031,0-0,8
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko12.33024.5230,998,9
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak16.39824.0770,946,8
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak....18.18222.3330,822,8
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak19.93421.5380,88,0
Kraft papera eta kartoia, iztukatu edo estali gabea, bobina edo orritan14.02720.7120,847,7
Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko barrak, forjatuak, okertuak edo ebakidura zirkular edo angeluzuzenekoak6.63819.8640,7199,2
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin4.49219.8160,7341,1
Forjatzeko, estanpatzeko, zizailatzeko, puntzonatzeko, tailatzeko, biribilkatzeko, kurbatzeko, tolesteko, zuzentzeko edo lauteko makinak eta prentsak4.19119.0250,7354,0

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Ekainaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Nabarmentzekoak dira honako hauen igoerak: “Petrolioaren olio finduak” (% 58,85 eta 60 milioi gehiago aurreko urteko hil berean baino); “Automobilentzako zati eta osagarriak” (% 36,3 eta 178 milioi esportatu); “Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdina edo altzairuzkoak” (% 119,7 eta 51 milioi). Halaber, gora egin dute “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilek” (% 93,2 eta 81,5 milioi), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilenek” (% 27,9 eta 149,5 milioi), “Kautxuzko pneumatiko berriek” (% 17,7 eta 99 milioi) eta “10 pertsona baino gutxiagoko turismoek” (% 7,2 eta 197 milioi esportatu); hala ere, atzera egin dute “Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteen” esportazioek (–% 66,3). Apirilean, era berean, azpimarratzekoa da “Igogailu, eskailera mekaniko, garraiagailuen...” esportazio-igoera nabarmena (57,6 milioi).

Inportazioen kasuan, arantzel-partidetan, pisu espezifiko gehienekoak, “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” (guztizkoaren % 25,8), % 187,6ko hazkuntza izan du, 2021eko hil berean baino 417 milioi gehiago, 639,2 milioiko guztizko erosketetan, honela banatuta: 168,9 milioi Libiarenak, 101,6 Brasilenak, 99,3 Nigeriarenak, 92,4 Mexikorenak, 69,6 Egiptorenak, 65,2 Estatu Batuenak eta 42,1 Norvegiarenak. Joera positibo hori arantzel-partida nagusi gehienek izan dute, eta haien artean nabarmentzen da “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” partidaren hazkuntza (% 1.230,3 eta 140,2 milioi inportatu), ia guztia “gas naturala”, hil honetan Estatu Batuetakoa (140,1 milioi). Era berean, honako hauen igoera ere nabarmentzen da: “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko produktu plano ijeztuak, txapatuak edo estaliak, > 599 mm” (% 107,1 eta 38,9 milioi), “Metagailu elektrikoak eta horien zatiak” (% 294,2 eta 24 milioi) eta “Garia” (21,9 milioi), Alemaniatik (19,2 milioi), Errusiatik (2,5 milioi) eta Luxenburgotik (0,2 milioi) inportatuak.

ARABA. Esportazioak 2022ko apirilean

Araban, esportazioek % 30,6ko igoera izan dute, bertako 10 partida nagusiek (kopuru osoaren % 70,6) hazkuntza-tasa positiboak izan dituztelako. Haien artean, honako hauek nabarmentzen dira: “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 310,0 eta 42,9 milioi esportatu) eta, ondoren, “Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak...” (% 273,2) eta “Tapoi, tapa eta bestelako osagarriak metal arruntezko ontzientzat” (% 124,9).

Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Apirila 2022

Excel csv
 202120222022 (%)2022/2021 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA590.204770.523100,030,6
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak178.925194.53425,28,7
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak116.724149.48519,428,1
Automobilentzako zati eta osagarriak17.24553.6837,0211,3
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak10.45442.8565,6310,0
Kautxuzko pneumatiko berriak31.70234.0404,47,4
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak11.77719.6302,566,7
Metal arruntezko ontzietarako tapoiak, tapak eta beste osagarri batzuk7.96117.9052,3124,9
Ardoa, mahats freskoarena14.64815.6822,07,1
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak010.1801,3-
Kobrezko zakarrak eta hondakinak5.7758.2661,143,1

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Ekainaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

BIZKAIA. Esportazioak 2022ko apirilean

Bizkaiko lurralde historikotik eginiko esportazioek % 19,9 egin dute gora, aurreko urtearekin alderatuta. Hamar partida nagusietatik (kopuru osoaren % 45,4), hazkuntza-tasa handiena “Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin” partidak izan du (% 341,1 egin du gora eta 15,3 milioi gehiago izan ditu aurreko urtean baino); ondoren, “Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak, forjatuak, tortsionatuak edo sekzio zirkularrekoak edo laukizuzenekoak” (% 235,2) eta “Petrolioaren olio finduak” (% 57,2 eta 159,3 milioi esportatu).

Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Apirila 2022

Excel csv
 202120222022 (%)2022/2021 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA834.3381.000.726100,019,9
Petrolioaren olio finduak101.378159.31815,957,2
Kautxuzko pneumatiko berriak52.26464.6326,523,7
Automobilentzako zati eta osagarriak54.93564.5416,417,5
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak21.63433.3793,354,3
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak22.39033.1083,347,9
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak18.86423.3822,323,9
Landu gabeko aluminioa24.28320.9952,1-13,5
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin4.49219.8162,0341,1
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak11.28818.2181,861,4
Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko barrak, forjatuak, okertuak edo ebakidura zirkular edo angeluzuzenekoak5.20017.4311,7235,2

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Ekainaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

GIPUZKOA. Esportazioak 2022ko apirilean

Gipuzkoako esportazioek % 45,9 egin dute gora, eta joera positibo nabarmena dute, aurreko urteko hil berarekin eta gainerako lurraldeekin alderatuta. Esaterako: “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” partidatik 58 milioi euroko balioan esportatu da eta 2021eko apirilean partida horren esportaziorik ez zen egon; “Forjatzeko, estanpatzeko, zizailatzeko, puntzonatzeko, tailatzeko, biribilkatzeko, kurbatzeko, tolesteko, zuzentzeko edo lauteko makina-erremintak eta prentsak” % 346,7 hazi dira eta “Materiala erauziz metala zulatzeko, eskariatzeko, fresatzeko edo hariztatzeko makinak, tornuak izan ezik” % 189,4 hazi dira, eta “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilek” % 97,0 eta 78,5 milioi esportatu. Partida horietatik, batek ere ez du urte arteko tasa negatiborik izan.

Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Apirila 2022

Excel csv
 202120222022 (%)2022/2021 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA609.787889.428100,045,9
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak39.84778.5098,897,0
Automobilentzako zati eta osagarriak58.70260.1846,82,5
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako058.2086,5-
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak...14.55047.3265,3225,3
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako32.66735.9344,010,0
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak16.03525.2062,857,2
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak19.13519.9872,24,5
Forjatzeko, estanpatzeko, zizailatzeko, puntzonatzeko, tailatzeko, biribilkatzeko, kurbatzeko, tolesteko, zuzentzeko edo lauteko makinak eta prentsak3.90617.4472,0346,7
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak14.43116.5601,914,8
Materiala abiaraztean metala zulatzeko, eskariatzeko, fresatzeko edo hariztatzeko makinak, tornuak izan ezik5.60516.2221,8189,4

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Ekainaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

2022KO METATUA (URTARRILA-APIRILA): kanpoko saldoak 1.159,4 milioi euroko superabita izan du, eta estaldura-tasa % 113,0koa da

2022ko lehen lau hilotan, Euskal AEko esportazioek % 24,0ko igoera izan dute, aurreko urteko aldi beraren aldean; alegia, 1.159 milioi euro gehiago. Aldi horretan zenbateko esportatzailea 10.052 milioikoa da, eta kopuru horri Bizkaiak egiten dio ekarpenik handiena, 4.048 milioikoa (guztizkoaren % 40,3), gero Arabak (2.945 milioi) eta, ondoren, Gipuzkoak (3.059 milioi).

Bizkaiko esportazioek, gainera, urte arteko hazkuntza handiena izan dute, 831,1 milioi gehiago 2021ean baino, eta % 25,8ko hazkuntza erlatiboa. Araban, igoera % 20,0koa da (489,9 milioi gehiago) eta, Gipuzkoan, % 25,5ekoa (621,3 milioi gehiago).

Esportatutako produktu mota kontuan hartuta, egiaztatu da esportazioek hazkuntzak izan dituztela, bai “Produktu energetikoenek” (378,3 milioi gehiago), bai “Produktu ez-energetikoenek” (1.564,1 milioi gehiago 2021eko hil bereko metatua baino).

Gehien saldu diren hamar produktuek (arantzel-partidak) guztizkoaren % 41,5 kontzentratzen dute, 4.153,7 milioiko zenbatekoarekin. Haietako batek baino ez du egin pixka bat atzera, 2021eko aldi beraren aldean: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” partidak; % 9,0 behera egin badu ere, jarraitzen du Euskal AEn esportazio-bolumen handiena duen partida izaten. Gehien hazi diren produktuen artean honako hauek nabarmentzen dira: “Petrolioaren olio finduak” (% 114,3 eta 371 milioi euro gehiago 2021ean baino, eta ehuneko hori murriztu egiten da % 28,5era, euroak kontuan hartu beharrean esportatutako tonak kontuan hartzen badira). Zerrendako gainerako produktuetan, aurrerapenak % 10,5 (54,5 milioi euro gehiago) eta % 98,8 bitartekoak dira (98 milioi euro gehiago), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” eta “Hodi eta profil hutsak, burdina edo altzairuzkoak” partidetakoak, hurrenez hurren. Honako igoera hauek ere badira kontuan hartzekoak: “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak”, “Txapak eta zerrendak, aluminiozkoak, 0,2 mm-tik gorako lodiera dutenak” eta “Automobilentzako zati eta osagarriak”, % 57,6ko, % 56,1eko eta % 28,3ko aldakuntza positiboak izan baitituzte, hurrenez hurren. Aipatu behar dugu “Animalien edo landareen koipeak eta olioak, erabilera tekniko industrialetara bideratuak” partidak izan duen igoera handia; rankingeko hamahirugarren postua betetzen du, eta % 105,5ekoa da (61,9 milioi euro gehiago).

Gure esportazioen helmuga-herrialdeen sailkapenean, aztertutako aldian, Frantzia da herrialde hartzaile nagusia, guztizkoaren % 16,1ekin. Frantziaren ondoren, Alemania (% 15,8), Estatu Batuak (% 6,4), Erresuma Batua (% 6,1) eta Italia (% 6) daude, eta, hala, bost herrialdeek esportazioen % 50,3 hartzen dute.

Euskal AErako inportazioen metatua, aintzat hartutako aldian, 8.892,6 milioi euro ingurukoa da. Zifra hori urte artean erkatuz gero, 2021eko aldi berean erregistratutakoa baino 2.749 milioi handiagoa dela ikusten dugu. % 44,8ko gorakada hori izan da, zati handi batean, Bizkaiko lurraldean (5.200,7 milioiko balioa duten inportazioak ditu) % 57,8ko gorakada egon delako, alegia, aurreko urteko aldi berean baino 1.904,8 milioi gehiago. Araban ere inportazioek aurrera egin dute, % 31,3 termino erlatiboetan, 447,7 milioi euro gehiago salduta, eta, Gipuzkoan, % 28,0ko igoera izan dute eta 396,8 milioi euro gehiago; inportatutakoaren balioa 1.877,1 eta 1.814,9 milioi euro izanda, hurrenez hurren, bi lurralde horietan. “Produktu energetikoen” inportazioak % 96,8 egin du gora, aurreko urteko aldi beraren aldean, eta “Produktu ez-energetikoenak”, % 33,0.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2022ko lehen lau hiletan, 1.159,4 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta aldeko estaldura-tasari eustea dakar, % 113,0koa.

KANPO-MERKATARITZA ALJERIAREKIN

2021ean, Aljeriara esportatu zen 66,8 milioi euroko balioan; inportatutakoaren balioa 7,6 milioikoa baino ez zen izan

Aljeriara bideratutako Euskal AEko esportazioak 66,8 milioi eurokoak izan ziren 2021ean, eta bilakaera horrek, eskuragarri dagoen seriean izandako gorabeherak kontuan hartuta, gure erkidegoak herrialde horretara egiten duen esportazioaren maximoa 2014an markatu zuen, 403,4 milioi eurokoa.

Hain zuzen ere, joan den hamarkadaren erdialdean izan zuen Aljeriarekiko kanpo-merkataritzak aldirik biziena, 2015ean 301,1 milioi eurokoa edo 2013an 244,7koa. Esportazio-jarduera handiko beste aldi bat 2008 eta 2010 artean gertatu zen, guztira 962 milioi esportatzera iritsi ziren hirurtekoan.

COVID-19aren pandemiaren aurreko urteetan, aldiz, esportazio-tartea 200 milioira iristen zen. Bestalde, aurten, urtarriletik apirilera, 29,9 milioi euroko esportazioak egin dira Aljeriara.

2021ean, Aljeriara egindako esportazioak gure erkidegoko enpresek esportatutako guztizkoaren % 0,26 izan ziren. 2015era jo behar da % 1etik gorako balioak aurkitzeko, zehazki % 1,4koak. Herrialde horretara eginiko esportazio-pisurik handiena 2009an lortu zen, esportatutako 314,7 milioiak globalaren % 2,1 izan baitziren.

Esportazio eta inportazio guztien eta helmuga/jatorria Aljeria dutenen bilakaera Euskal AEn (mila eurotan). 2000-2022

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 GUZTIRAAljeriaGUZTIRAAljeria
2022 (p)10.019.62129.8988.881.8244.817
202125.665.43466.77221.059.9097.622
202021.124.22864.63315.868.3997.551
201925.485.814175.54920.158.66321.000
201825.788.256169.61220.485.13459.609
201724.109.924162.69218.707.86030.635
201621.615.926215.02815.604.1105.206
201521.867.751301.10516.835.62137.378
201422.512.626403.43917.135.56584.072
201320.631.891244.71815.961.604247.407
201220.971.197196.10615.824.61848.345
201120.488.215188.07317.309.72467.144
201017.875.509305.37315.430.50634.902
200914.945.392314.68912.294.45550.875
200820.279.427341.97520.118.00662.280
200719.072.733118.08918.902.66033.029
200616.647.384136.31117.478.105152.858
200514.296.683117.68214.536.67156.414
200413.508.82382.28812.573.20371.838
200311.786.77365.27110.494.7028.679
200211.637.49672.38510.171.0792.840
200111.603.06146.53510.017.2093.417
200011.870.92643.95810.323.9754.243

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Ekainaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Beste ezaugarri honek ere definitzen du Aljeriarekiko merkataritza: Euskal AEko esportazio-jarduera produktu kopuru txiki batean zentratzen da (arantzel-partidak). Mediterraneoko arroko herrialde horretara esportatutako kopuru osoaren % 60 hamar produktuk baino ez dute kontzentratzen. Nabarmentzekoa da duen bolumenagatik Kraft papera eta kartoia, iztukatu eta estali gabea, bobina edo orritan; salgaia bidali zuen 20,6 milioi euroko balioan eta, beraz, partida horrekin soilik esportazioen % 30,8ra iristen da.

Lehenengoarekin lotutako beste partida batzuk, zenbateko txikiagokoak, honako hauek dira: Prentsa papera bobina (biribilkiak) edo orritan, 3,5 milioi euro, eta Papera eta kartoia iztukatu eta estali gabea, helburu grafikoekin, bobinetan edo zulatzeko orri eta zintetan, 1,6 milioi.

Esportatutako gainerako lehenengo hamar produktuetatik, 2021ean bi milioi euro baino gehiago izan dira: Zentrifugagailuak eta likidoak edo gasak iragazteko aparatuak eta horien zatiak, Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak eta Ore zelulosikoa, papera, kartoia eta horien akabera fabrikatzeko makinak, lehenengoa 3 milioi eurorekin eta beste biak 2,1 milioi eurorekin.

Inportazioei dagokienez, azpimarratzekoa da herrialde horrek gure nazioarteko merkataritzan duen presentzia urria. Azken urte osoak, 2021 eta 2020, ez ziren 8 milioi eurora ere iritsi, 7,6 milioi urtero, zehatzago esateko, gure inportazioen % 0,04 baino ez.

Pandemia aurreko urteak indartsuagoak izan ziren, bereziki 2018an, inportatutako 59,6 milioi eurorekin, edo urte batzuk aurretik oraindik, 2013an, 247,4 milioirekin, ezagutzen den seriearen inportazio-bolumen handieneko urtea izan baitzen. Urte horretatik aurrera, gutxi izan dira 50 milioitik gorako aldiak.

Helmuga/jatorria Aljeria Euskal AEn duten hileko esportazio eta inportazioen rankinga (p). 2021

Excel csv
 Mila euro
Muga-zergen partidak 
ESPORTAZIOAK GUZTIRA66.772
Kraft papera eta kartoia, iztukatu edo estali gabea, bobina edo orritan20.578
Prentsa-papera bobinetan (biribilkiak) edo orrietan3.526
Zentrifugagailuak eta likidoak edo gasak iragazteko aparatuak eta horien zatiak2.981
Automobilentzako zati eta osagarriak2.141
Ore zelulosikoa, papera, kartoia eta horien akabera fabrikatzeko makinak2.117
Beroan ijeztutako produktu lauak, aleatu gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak, 599 mm-tik gorako zabalerakoak1.864
Arrain fresko edo hoztua1.848
Paper orea, papera edo kartoia lantzeko gainerako makinak, ebakigailuak barne1.811
Iztukatu eta estali gabeko papera eta kartoia, helburu grafikoekin, bobinetan edo zulatzeko orri eta zintetan1.610
1000 v-tik gorako tentsioetarako zirkuitu elektrikoak babesteko, bideratzeko, lotzeko, mugatzeko, ebakitzeko eta deribatzeko aparatuak1.560
INPORTAZIOAK GUZTIRA7.621,6
Beira flotatua eta alde batetik edo bietatik arbastatutako edo leundutako beira, plakatan edo orritan, baina bestela landu gabe7.417,5
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak116,0
Ongarri mineral edo kimiko nitrogenatuak75,2
Gailu erdieroale fotosentikorrak edo ez-fotosentikorrak eta kristal piezoelektriko muntatuak eta horien zatiak5,8
Datilak, pikuak, pinaburuak, ahuakateak, guaiabak eta kirtenak, freskoak edo lehorrak2,0
Telefonoak eta ahotsa, irudia edo beste datu batzuk transmititzeko edo jasotzeko gainerako aparatuak1,3
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak1,1
Ohiko bizilekua aldatzen duten pertsona fisikoen ondasun pertsonalak0,8
Hainbat materialen eta horien zatien propietate mekanikoak probatzeko makinak eta aparatuak0,3
Gainerako jantziak, puntuzkoak0,3

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Ekainaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Esportazio-jarduera barietatean mugatua zen, eta inportatzailea monokromatikoa dela esan daiteke. Hala, Afrikako iparraldetik inportatutako 7,6 milioietatik 7,4 milioi partida bakarrari dagozkio, " Beira flotatua eta arbastatutako edo leundutako beira”ri, Aljeriatik inportatutako zenbatekoaren % 97,3 xurgatzen baitu.

Duela gutxi, Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak partidaren inportazio esanguratsuak egin dira; 2013an 220,6 milioi eurokoak izan ziren –inportatutako kopuru osoaren % 89,1–, 43,2 milioikoak 2018an –guztizkoaren % 72,5 – 7,6 milioikoak 2017an –% 24,9– edo 37,3 milioikoak 2015ean –% 99,7–.

Petrolio-gasaren eta gainerako hidrokarburo gaseosoen partidarenak esanguratsuak izan dira. 2020an eta 2021ean izan ez badira ere, hurrenkera kronologikoari jarraikiz, 15,2 milioikoak izan dira 2019an, 12,6 milioikoak 2017an, 82,1 milioikoak 2014an, 25,0 milioikoak 2013an, 2,1 milioikoak 2012an, 58,7 milioikoak 2011n eta 31,8 milioikoak 2010ean.

Kasurik onenean, 2013an, Petrolioaren olio gordinak edo mineral bituminosoak eta Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak partidetan, Aljeriatik etorritako inportazioak herrialde guztietatik kontzeptu horiengatik inportatutako kopuru osoaren % 7 izan ziren. 2019an, balioa izan duen urterik hurbilenean, bi partidetan inportatutako kopuru osoaren % 0,3 izan zen.

Erraz ondorioztatzen denez, Aljeriarekiko merkataritza-saldoa positiboa izan da beti, 2013an izan ezik, –2,7 milioikoa izan baitzen. 2021ean, saldoa 59,2 milioikoa zen eta 57,1ekoa 2020an. Aurten, lau hilabete hauetan, 25,1 milioiko zifra lortu da. Saldo historiko handiena 2014an erregistratu zen, 319,4 milioikoa, eta nabarmen gainditu ziren 200 milioi 2015ean eta 2016an. Oraintsuago, 2019an, 154,5 milioikoa izan zen.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioek % 30,8 egin dute gora 2022ko apirilean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2022/06/16
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019912_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali