2022/07/12ko prentsa-oharra
EKIPAMENDU ETA ZERBITZUEN INBENTARIOA. 2021
Tabernak, ile-apaindegiak, jatetxeak eta arropa-dendak dira Euskal AEko ekipamendu eta zerbitzu ugarienak 2021ean
Ia udalerri guztietan dago ostalaritzako establezimenduren bat, eta biztanleriaren % 0,8 baino ez da bizi osasun-zentrorik edo anbulatoriorik ez duten udalerrietan
2021ean, Euskal AEn gehien zeuden ekipamendu eta zerbitzuak kafetegiak eta tabernak ziren (7.420); ondoren, ile-apaindegiak (5.265), jatetxeak (3.947) eta arropa eta osagarrien dendak (2.856), Eustaten datuen arabera.
Datu horien arabera, 33,8 kafetegi eta taberna daude 10.000 biztanleko; Bizkaiak du ratio handiena, 38,2 establezimendurekin; Arabak 32,4 ditu; eta, azkenik, Gipuzkoak 27,5. Ile-apaindegiei dagokienez, 10.000 biztanleko 24 ile-apaindegiko kopurua oso antzekoa da hiru lurraldeetan: Gipuzkoak 25, Bizkaiak 24,5 eta Arabak —pixka bat gutxiago— 20,1 ile-apaindegi dituzte 10.000 biztanleko. Jatetxeen kasuan, Gipuzkoak du kopuru handiena, biztanleak kontuan hartuta, batez bestekoa baino 24,8 gehiago, hau da, 10.000 biztanleko 18 jatetxe daude; Araban 16,8 daude eta Bizkaian 14. Azkenik, arropa-dendei dagokienez ere, Gipuzkoan biztanleko gehiago daude: 14,8 denda 10.000 biztanleko. Bizkaian ratioa 12,5 da, eta Araban 10,9.
Euskal AEko ekipamenduak eta zerbitzuak motaren arabera, lurralde historikoari jarraiki. 2021/01/01
| | Euskal AE | Araba/Álava | Bizkaia | Gipuzkoa |
| | KOP | 10.000 biztanleko | KOP | KOP | KOP |
| Guztira | 49.328 | | 6.622 | 25.990 | 16.716 |
| | | | | | |
| Elikagaien merkataritza | 6.722 | 30,65 | 806 | 3.542 | 2.374 |
| Kultura eta kirola | 2.090 | 9,53 | 290 | 1.050 | 750 |
| Hezkuntza | 1.465 | 6,68 | 226 | 689 | 550 |
| Estankoak eta ausazko jokoak eta apustuak | 986 | 4,50 | 133 | 526 | 327 |
| Finantzak | 1.166 | 5,32 | 179 | 592 | 395 |
| Etxea | 5.081 | 23,17 | 647 | 2.754 | 1.680 |
| Ostalaritza | 12.683 | 57,83 | 1.845 | 6.625 | 4.213 |
| Moda eta osagarriak | 9.652 | 44,01 | 1.207 | 5.054 | 3.391 |
| Osasuna | 5.398 | 24,61 | 620 | 3.012 | 1.766 |
| Gizarte zerbitzuak | 411 | 1,87 | 94 | 242 | 75 |
| Garraioa | 3.674 | 16,75 | 575 | 1.904 | 1.195 |
Data 2022ko Uztailaren 12a
Iturria: Eustat. Ekipamendu eta zerbitzuen inbentarioa
49 mila ekipamendu eta zerbitzu baino gehiago daude, eta horietatik 12.683 ostalaritzakoak dira; horien atzetik datoz moda eta osagarriak (9.652) eta elikadura-merkataritza (6.722). Lurralde Historikoen arabera, Bizkaian daude ekipamendu eta zerbitzuen % 52,7, Gipuzkoan % 33,9 eta Araban % 13,4. Hiru lurraldeetan Autonomia Erkidego osoko patroi berari jarraitzen zaio eta ordena berean, ekipamendu nagusiei dagokienez.
Osasun-ekipamenduak honela banatuta daude: ospitale-jarduerak, osasun-zentroak eta anbulatorioak, hortz-klinikak, mediku-kontsultategiak, farmaziak, ehorztetxeak, ortopediak eta podologia-zentroak, parafarmaziak eta belar-dendak, eta, azkenik, optikak eta entzumen-zentroak. Talde horretan, ekipamendu gehien mediku-kontsultategien arloan daude (1.899 kontsultategi), ondoren hortz-kliniken arloan (1.227) egongo lirateke eta, hirugarren, farmazia edo botikinen arloan (860). 1.500 biztanletik gorako udalerri guztietan farmazia edo botikin bat dago gutxienez.
MILA BIZTANLETIK BEHERAKO UDALERRIAK
Mila biztanletik beherako 98 udalerrietan, gehien aurkitzen ditugun ekipamenduak kafetegiak eta tabernak, eta jatetxeak dira (138 eta 134, hurrenez hurren). Ondoren, nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak datoz, 99 establezimendurekin; horiei hotelen eta pentsioen 39 establezimenduak batuta, ostalaritzaren sektorea herri txikietako ekonomiaren funtsezko zutabe bihurtzen da, ekipamendu guztien % 48,9 izanik.
Osasun-ekipamenduek 78 osasun-zentro eta anbulatorio barne hartzen dituzte, 74 udalerritan banatuta; hala, ezaugarri horiek dituzten 24 udalerri daude osasun-zentrorik gabe. 33 farmazia eta 3 hortz-klinika ere badaude.
Hezkuntzako ekipamenduei dagokienez, 32 ikastetxek ematen dute Haur eta Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa eta 3k Bigarren Hezkuntzakoa. Aitzitik, ez dago lanbide-heziketako edo helduen prestakuntzako zentrorik. Ikastetxe horiek modu desberdinean banatzen dira, udalerri horietako 49tan ez baitago bakar bat ere.
Gizarte-zerbitzuetako ekipamenduetan, nabarmentzekoa da itundu gabeko haurtzaindegirik ez egotea, 38 ikastetxetan egiten den haur-hezkuntzako lehen zikloko eskaintzarekin konpentsatuta. Gainera, udalerri horietan adinekoentzako 13 egoitza daude, soilik Arabako eta Bizkaiko udalerrietan.
Udalerri txikietako ekipamenduen egoeran, Euskal AE osokoarekin alderatuz gero, lehenengo postuan daudenak bat datoz: kafetegiak eta tabernak; ez, ordea, bigarren tokian daudenak. Lurralde osoa hartuta, ile-apaindegiak daude posizio horretan, baina mila biztanletik beherako herrietan ekipamendu hori urria da, 12 baino ez dira zenbatu; kasu horretan jatetxeak agertzen dira bigarren postuan, Euskal AE osorik hartuta hirugarren postuan agertzen diren bitartean. Hirugarren tokian, ingurune horretako ekipamendu bereizgarri bat agertzen da: nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak. Azkenik, Euskal AEn zerrendako laugarren ekipamendu gisa moda-dendak eta osagarriak azaltzen dira; mila biztanletik beherako herrietan, berriz, azken postuetako batean dago ekipamendu hori.
Euskal AEko ekipamenduak eta zerbitzuak edozein esparru geografikotarako LurData zerbitzuan klik eginez
Datu horiek eta beste batzuk erabiltzaileen eskura daude Eustatek www.eustat.eus webgunean erabiltzaileen eskura jartzen duen LurData aplikazioaren bidez. Aplikazio horrek estatistika-informazioa geografikoki oso zehatzak diren datuak behar dituzten pertsonei hurbiltzea ahalbidetzen du.
LurDatak ekipamendu eta zerbitzu bakoitzaren kokapen geografikoa ezagutzeko aukera ematen digu, bere izenari, posta-helbideari eta enplegu-geruzari buruzko informazioa emanez. Eskariaren arabera, gainera, beren koordenatu geografikoak, e-maila, telefono korporatiboa eta salmenta-azaleraren geruza eman daitezke. Informazio hori guztia aldian-aldian eguneratzen da. Bestalde, biztanleriari, etxebizitzei eta jarduera ekonomikoa duten establezimenduei buruzko informazio estatistiko zehatza —etengabe eguneratzen dena— lor daiteke.
Datu estatistikoak hedatzeko modu hori GeoEuskadi izeneko Eusko Jaurlaritzaren Informazio Geografikoko Sistemaren erabileran oinarritzen da, eta aukera ematen du lurralde-unitateak maparen gainean libreki marrazteko edo sistemaren geruza geografikoak erabiltzeko, hala nola biztanle-erakundeak, errolda-atalak, atariak edo beste batzuk. Gainera, ekipamenduen eta zerbitzuen zerrenda bat deskargatzeko aukera eskaintzen da, hautaketa-eremu geografikoen arabera eginez (aurrez definituta, lurralde-hierarkiaren arabera edo erabiltzaileak diseinatuta).
70 ekipamendu eta zerbitzu hauta daitezke, hala nola Gasteizko almendran dauden kafetegiak eta tabernak. Ezkerrean, eskaintzen diren ekipamendu eta zerbitzu motak aukeratzeko menua agertzen da.
Era berean, Bilbon hautatutako zonaldeko hotelak, pentsioak eta museoak erakusten dira.
Edo Donostiako inguru honetako aparkalekuak eta finantza-erakundeak:
Atariaren fitxa
Aurten funtzionalitate berri bat jarri da martxan, atari bakoitzetik hamar edo hogei minutu baino gutxiagora dauden ekipamendu nagusiei buruzko informazioa ematen duena. Oinez 10 minutu baino gutxiagoko distantziara dauden hamar ekipamendu mota hautatu dira: Azalera handiak eta supermerkatua, harategiak, arrandegiak, okindegiak, fruta-dendak, elikadura-dendak, Haurtzaindegiak / Haur Hezkuntza (0-3 urte), kafetegiak eta tabernak, farmaziak. Era berean, 20 minutu baino gutxiagora, beste hamar ekipamendu erabilgarri ere badaudela antzeman daiteke, hala nola jatetxeak, osasun-zentroa / kontsultategia, bigarren mailako Lehen eta Haur Hezkuntza, paper-dendak eta liburu-dendak, liburutegiak, postetxeak, bankuak, zinemak edo antzokiak, kirol-instalazioak eta gimnasioak.
Eustaten webgunean LurDatarako sarbidea, Baliabide Estatistikoen atalean dago. Tresna erabiltzeko tutoretza-bideo bat dago.
https://www.eustat.eus/dgsServicesWar/Mainld?gsservice=apps&gsrequest=getApplication&idapp=EUSTAT
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62