2022/08/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2022ko uztaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hoteletan erregistratutako sarrerak % 31,2 igo dira, eta gaualdiak % 34,8, 2022ko uztailean

Atzerritar jatorriko sarrera eta gaualdi kopuruak % 97,2 eta % 118,9 igo dira, hurrenez hurren, eta gaualdiak erdia baino gehiago izan dira (% 50,3)

2022ko uztailean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 31,2 igo dira, eta gaualdiak % 34,8, urte arteko terminoetan, Eustaten datuen arabera. Guztira 383.186 sarrera izan dira, zeintzuek 766.020 gaualdi ekarri baitituzte. 2019ko uztailean, COVID-19aren aurretik, zifra horiek txikiagoak izan ziren: 328.080 sarrera eta 692.414 gaualdi.

Sarrera guztien % 49,6 eta gaualdien % 50,3 atzerritarrenak izan dira 2022ko uztailean (2021eko uztailean sarreren % 33,0 eta gaualdien % 31,0 izan ziren), atzerritar jatorriko pertsonen sarrera eta gaualdi kopuruak gora eginda (% 97,2 eta % 118,9, hurrenez hurren). Estatuko pertsonen sarrerak zein gaualdiak, aldiz, pixka bat jaitsi dira urte arteko datuetan: % 1,4 eta % 3,0, hurrenez hurren.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia. Uztaila 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2022/07m/m-12 (%)2022/07m/m-12 (%)2022/072021/07
EUSKAL AE383.18631,2766.02034,82,001,95
Estatukoak193.113-1,4380.512-3,01,972,00
Atzerritarrak190.07397,2385.508118,92,031,83
       
Araba/Álava51.56719,191.91220,91,781,76
Estatukoak28.661-11,255.096-6,91,921,83
Atzerritarrak22.906108,136.816118,21,611,53
Vitoria-Gasteiz37.90527,968.71632,51,811,75
       
Bizkaia174.25941,3336.96941,91,931,92
Estatukoak96.31214,0182.53310,31,901,96
Atzerritarrak77.947100,5154.436115,01,981,85
Bilbao116.23747,5224.15847,31,931,93
       
Gipuzkoa157.36025,4337.13932,22,142,03
Estatukoak68.140-13,8142.883-14,82,102,12
Atzerritarrak89.22091,9194.256122,32,181,88
Donostia / San Sebastian89.83322,8210.81235,82,352,12

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Abuztuaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2022ko uztailean hotel-establezimenduetako sarreren % 13,5 Araban, % 45,4 Bizkaian eta % 41,1 Gipuzkoan izan dira. Gaualdiei dagokienez, Araban 91.912 gaualdi zenbatu dira, guztizkoaren % 12,0; Bizkaian 336.969 gaualdi, guztizkoaren % 44,0; eta Gipuzkoan 337.139 gaualdi, Euskal AE osoan erregistratutakoen % 44,0 halaber.

Aurreko urteko hil beraren aldean, hiru lurraldeetan gehitu dira nabarmen sarrerak eta gaualdiak. Sarrera kopuruari dagokionez, Bizkaiak % 41,3ko urte arteko hazkundea izan du, Gipuzkoak % 25,4koa eta Arabak % 19,1ekoa. Gaualdiei dagokienez, urte arteko aldakuntzak % 41,9koa izan dira Bizkaian, % 32,2koa Gipuzkoan eta % 20,9koa Araban.

Hiriburuetan, urte batetik bestera, sarreren kopurua % 47,5 igo da Bilbon, % 27,9 Gasteizen eta % 22,8 Donostian. Antzera, gaualdiek gora egin dute Bilbon (% 47,3), Donostian (% 35,8) eta Gasteizen (% 32,5).

2022ko uztaileko batez besteko egonaldia 2,00 egunekoa izan da Euskal AEn, 2021eko hil berekoa baino handiagoa, orduan 1,95 egunekoa izan baitzen.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Uztaila 2022

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2022/07p.p. *2022/07p.p. *2022/07m/m-12 (%)2022/07m/m-12 (%)
EUSKAL AE72,014,480,817,3118,3026,795,5361,0
         
Araba/Álava63,08,475,412,783,749,963,1532,0
Vitoria-Gasteiz63,39,479,115,270,5010,855,7937,1
         
Bizkaia68,216,377,019,297,2931,674,9375,2
Bilbao72,218,580,321,7107,1542,285,9995,0
         
Gipuzkoa79,614,286,916,6150,2227,8130,6057,9
Donostia / San Sebastian85,015,790,518,6193,8634,2175,5268,8

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Abuztuaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2022ko uztaileko okupazio-mailak % 72,0ra iritsi dira Euskal AE osoan, plazaka neurtuta, eta % 80,8ra logelaka neurtuta. 2021eko uztailaren ondoan, igoerak ehuneko 14,4 eta 17,3 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.

Errentagarritasuna, ADRren bidez neurtua (eguneko batez besteko tarifa), 118,30 eurokoa izan da Euskal AEn 2022ko uztailean; hau da, % 26,7ko igoera izan da aurreko urteko uztailaren aldean. ADR 150,22 eurokoa izan da Gipuzkoan, 97,29 eurokoa Bizkaian eta 83,74 eurokoa Araban. Hiriburuen arabera, aldeak handiagoak dira; izan ere, ADR 193,86 eurotan kokatu da Donostian, 107,15 eurotan Bilbon eta, azkenik, 70,50 eurotan Gasteizen.

RevPar (gela eskuragarriko batez besteko diru-sarrerak) 95,53 eurokoa izan da Euskal AEn 2022ko uztailean, aurreko urteko hilabete berean baino % 61,0 gehiago.

Informazio-oharra

Hotelen ETHIren estaldura % 84,2koa izan da uztailean. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak

Euskal AEko hoteletan erregistratutako sarrerak % 31,2 igo dira, eta gaualdiak % 34,8, 2022ko uztailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Ekaina 2025
Eguneratze data : 
2022/08/22
Hurrengo eguneratzea : 
2025/08/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020074_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar