2022/07/18ko prentsa-oharra
Ondasunen esportazioak % 50,5 hazi ziren 2022ko maiatzean Euskal AEn
Joera hori hiru lurraldeetan eman da: Bizkaiak % 59 egin du gora, Arabak % 56,3 eta Gipuzkoak % 34,3
Euskal AEko ondasunen esportazioek (3.267,6 milioi euro) % 50,5eko igoera nominala izan zuten 2022ko maiatzean, aurreko urteko hil beraren aldean, produktu energetikoak % 175,0 eta ez-energetikoak % 45,2 igo zirelako, Eustaten datuen arabera. Bolumen esportatzaile horrek serie historikoaren buru jarri du aurtengo maiatza, eta aurreko hilabetea ere gainditu du; orduan 2.660,7 milioi eurora iritsi zen. Serie historikoaren marka hautsi den hirugarren hilabetea da jarraian.
Inportazioen kasuan (2.605,4 milioi), % 50,3ko hazkundea izan da. Merkataritza-fluxu horretarako, maiatzean ere serie historikoko zifrarik handiena erregistratu da, aurreko hilabetearen aurretik (2.479,9 milioi). Inportazio ez-energetikoak % 48,9 igo ziren eta energetikoak % 55,6.
2022ko maiatzean merkataritza-saldoa positiboa izan da, 662 milioi euro ingurukoa, eta, horrenbestez, estaldura-tasa % 125,4koa izatea ahalbidetu da.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Maiatza 2022
| ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| Maiatza | Maiatza |
| 2021 | 2022 | Gehikuntza (%) | 2021 | 2022 | Gehikuntza (%) |
EUSKAL AE | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 2.171.630 | 3.267.609 | 50,5 | 1.733.846 | 2.605.374 | 50,3 |
ENERGIAZKO GAIAK | 88.826 | 244.249 | 175,0 | 355.471 | 553.188 | 55,6 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 2.082.803 | 3.023.360 | 45,2 | 1.378.375 | 2.052.185 | 48,9 |
URTEKO METATUA | 10.281.255 | 13.319.635 | 29,6 | 7.877.155 | 11.497.995 | 46,0 |
ENERGIAZKO GAIAK | 464.475 | 998.201 | 114,9 | 1.489.685 | 2.785.537 | 87,0 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 9.816.780 | 12.321.433 | 25,5 | 6.387.469 | 8.712.458 | 36,4 |
| | | | | | |
ARABA / ÁLAVA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 614.770 | 960.840 | 56,3 | 410.530 | 625.034 | 52,3 |
URTEKO METATUA | 3.069.845 | 3.905.829 | 27,2 | 1.839.888 | 2.502.091 | 36,0 |
| | | | | | |
BIZKAIA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 871.780 | 1.386.563 | 59,0 | 943.761 | 1.420.757 | 50,5 |
URTEKO METATUA | 4.088.625 | 5.434.555 | 32,9 | 4.239.649 | 6.621.464 | 56,2 |
| | | | | | |
GIPUZKOA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 685.079 | 920.207 | 34,3 | 379.555 | 559.583 | 47,4 |
URTEKO METATUA | 3.122.785 | 3.979.251 | 27,4 | 1.797.617 | 2.374.440 | 32,1 |
Data 2022ko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Euskal AEko hiru lurralde historikoek hazkunde-tasa positiboak izan dituzte: Gipuzkoan % 34,3 hazi dira, Araban % 56,3 eta Bizkaian % 59,0. Bizkaiko esportazio ez-energetikoak % 45,8 hazi dira, Arabakoak % 56,3 eta Gipuzkoakoak % 34,4. Bizkaiaren kasuan, esportazio energetikoak % 177,4 handitzera iritsi dira.
Araban, esportazioak honako hauetan eman dira: “Garraio-materiala” (guztizkoaren % 58,5), % 65,7ko hazkundearekin, guztira 562,5 milioi esportatuta; “Metalak eta beren manufakturak” (% 81,6ko urte arteko hazkundea) eta “Plastikoak, kautxua eta horien manufakturak” (% 32,6); horiek dira hilabete honetan muga-zergen hiru sekzio garrantzitsuenak.
Gipuzkoan hazi egin dira “Metalak eta horien manufakturen” salmentak (% 58,5), “Materialak, makinak eta tresna elektrikoenak” (% 31,7) eta “Landare-erreinuko produktuenak” (23 milioi euroko salmentetarako % 4.718,0). Aitzitik, “garraio-materialak” % 23,5 egin du atzera urte arteko alderaketan.
Bizkaian, esportazioan gorakada izan da honako sektore hauetan: “Metalak eta beren manufakturak” (% 57,6); “Materiala, makinak eta tresna elektrikoak” (% 16,5); “Plastikoak, kautxua eta beren manufakturak” (% 35,8); “Produktu kimikoak” (% 153,5); eta, batez ere, “Produktu mineralak eta energetikoak” ( % 167,1); aitzitik, “Garraio-materialak” % 12,9 egin du atzera.
2022ko maiatzean bost herrialdek (Alemania, Frantzia, Estatu Batuak, Herbehereak eta Belgika) osatzen dute Euskal AEko bezero nagusien taldea, esportatutako guztizkoaren % 49,9 (1.631,2 milioi) hartu baitute. Horietako lau EB27koak dira, eta erakunde horrek % 64,3 biltzen du.
Alemaniara esportazioak % 58,4 hazi dira, Frantziara % 55,0, Estatu Batuetara % 39,6, Herbehereetara % 188,2 eta Belgikara % 86,2; Italiara (% 58,4), Erresuma Batura (% 47,4) eta Portugalera (% 29,1) ere areagotu egin dira esportazioak. Hilabete honetan Txinara egindako salmentak % 48,4 handitu dira, Mexikora egindakoak % 70,9 eta Turkiara egindakoak % 92,0. Errusiara zuzendutakoak % 30,4 jaitsi dira.
Gure inportazioen % 51,3 EB27tik etorri dira. Europako herrialde garrantzitsuenen artean, Erresuma Batua (% 118,3ko urte arteko hazkundearekin), Herbehereak (% 86,0), Belgika (% 82,2) eta Frantzia (% 73,7) nabarmentzen dira. Hazkunde-tasa positiboa da 27 herrialdeetatik 22tan. Munduko gainerako herrialdeei erreparatuz gero, ikusten da gora egin dutela Txinatik (% 67,9), Japoniatik (% 53,3), Brasildik (% 146,0 eta 65 milioi inportatu) eta Estatu Batuetatik (% 517,6 eta 166 milioi) egindako inportazioek. Errusiaren kasuan, % 77,7ko atzerakada gertatu da, 2021eko maiatzean 91,3 milioikoa izatetik 2022ko hil berean 20,4 milioikoa izatera igaro baita, eta horien % 81,5ek ez du energia-izaera.
Gure energia-inportazioak honela banatu dira hilabete honetan: 206 milioi Amerikatik (% 37,3), 131 milioi Afrikatik (% 23,6), 109 milioi Europatik (% 19,6) eta 108 milioi Asiatik (% 19,5).
2022ko maiatzean merkaturatutako produktuak
Xehetasunetan sakonduz, ikus daiteke 2022ko maiatzean muga-zergen hamar partida nagusiek esportazioen % 42 bildu zituztela, 1.372,7 milioi euroko baterako balioarekin.
Nabarmentzekoak dira “Petrolio-olio finduen” (% 196,4 eta aurreko urteko hil berean baino 140,6 milioi gehiago), “Aduana-zergan berariaz jasota ez dauden merkantzien” (% 458,4 eta 99 milioi esportatuta) eta “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoen” (% 203,5 eta 67,5 milioi esportatuta) hazkundeak. Honako hauek ere hazi egin dira: “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 32,0 eta 112 milioi), “Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak” (% 34,0 eta 78 milioi), “Automobilentzako zati eta osagarriak” (% 42,4 eta 195 milioi), “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 50,8 eta 278 milioi esportatuta), “Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (% 71,6 eta 212,5 milioi), “0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak” (% 77,3 eta 57 milioi) eta “Biodiesela eta bere nahasketak” (38,3 milioi esportatuta). 25 partida esportatzaile nagusietako batek bakarrik du hazkunde-tasa negatiboa, “Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobinak” partidak alegia.
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Maiatza 2022
| 2021 | 2022 | 2022 (%) | 2022/2021 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 2.171.630 | 3.267.609 | 100,0 | 50,5 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 184.599 | 278.447 | 8,5 | 50,8 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 123.860 | 212.529 | 6,5 | 71,6 |
Petrolioaren olio finduak | 71.602 | 212.249 | 6,5 | 196,4 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 137.254 | 195.386 | 6,0 | 42,4 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 84.945 | 112.168 | 3,4 | 32,0 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 17.720 | 98.950 | 3,0 | 458,4 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 58.283 | 78.079 | 2,4 | 34,0 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 22.227 | 67.466 | 2,1 | 203,5 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 53.923 | 60.319 | 1,8 | 11,9 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 32.221 | 57.112 | 1,7 | 77,3 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 23.508 | 48.802 | 1,5 | 107,6 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 21.541 | 41.796 | 1,3 | 94,0 |
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 21.945 | 40.828 | 1,2 | 86,0 |
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin | 0 | 38.349 | 1,2 | - |
Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-) | 17.149 | 32.454 | 1,0 | 89,2 |
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko | 17.831 | 31.415 | 1,0 | 76,2 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 22.884 | 30.682 | 0,9 | 34,1 |
Landu gabeko aluminioa | 24.994 | 28.675 | 0,9 | 14,7 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 30.889 | 25.837 | 0,8 | -16,4 |
Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdina edo altzairuzkoak > 599 mm | 14.928 | 25.691 | 0,8 | 72,1 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 17.392 | 24.064 | 0,7 | 38,4 |
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk | 16.283 | 23.871 | 0,7 | 46,6 |
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak.... | 19.696 | 23.600 | 0,7 | 19,8 |
Bizikletak eta gainerako motorrik gabeko belozipedoa | 6.068 | 22.669 | 0,7 | 273,6 |
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak | 21.195 | 22.127 | 0,7 | 4,4 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Inportazioen kasuan, eta muga-zergen partidei dagokienez, pisu espezifiko handiena duenak “Petrolio edo mineral bituminosoko olio gordinak” (guztizkoaren % 18,9) % 104,3ko hazkundea izan du, 2021eko hil berean baino 251 milioi gehiagorekin, 492,2 milioiko guztizko erosketetarako, honela banatuta: 73,5 milioi Estatu Batuetatik, 66,8 milioi Kanadatik, 65,7 milioi Ghanatik, 64,8 milioi Ekuatore Gineatik, 60,0 milioi Iraketik, 45,8 milioi Kazakhstandik, 45,4 milioi Erresuma Batutik, 43,5 milioi Herbehereetatik eta 26,5 milioi Mexikotik.
Joera positibo horrekin bat datoz muga-zergen partida nagusi gehienak; horien artean, nabarmentzekoak dira “Petrolio-gasaren eta gainerako hidrokarburo gaseosoen” hazkundea (% 184,5 eta 39,3 milioi inportatuta), “Gas naturala” ia osorik (% 99,7) Estatu Batuetatik datorrena beste hilabete batez (39,2 milioi). Nabarmentzekoak dira, halaber, igoera hauek: “Soja-babak, –baita hautsitakoak ere–” (% 154,1 eta 57,0 milioi), “Metagailu elektrikoak eta horien zatiak” (% 143,8 eta 37,6 milioi) eta “Beroan ijeztutako produktu lauak, aleatu, xaflatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak, > 599 mm” (% 48,9 eta 61,4 milioi). Sailkapen inportatzailearen laugarren postuan, hilabete honetan, “Metal preziatuzko bitxigintzako artikuluak, baita estaliak edo xaflatuak ere” (% 1.134,5 eta 58 milioi) daude, batez ere Frantziatik etorritakoak (53 milioi).
ARABA. Esportazioak 2022ko maiatzean
Araban esportazioak % 56,3 hazi dira, bertako 10 partida nagusiek (guztizkoaren % 73,6) hazkunde-tasa positiboak izan dituztelako; horien artean, nabarmentzekoak dira “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 53,6 eta 276,1 milioi esportatuta), “Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (% 71,6 eta 212 milioi), “Automobilentzako zati eta osagarriak” (% 194,8 eta 55,2 milioi), eta “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 353,1 eta 53,2 milioi esportatuta).
Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Maiatza 2022
| 2021 | 2022 | 2022 (%) | 2022/2021 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 614.770 | 960.840 | 100,0 | 56,3 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 179.753 | 276.119 | 28,7 | 53,6 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 123.559 | 211.968 | 22,1 | 71,6 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 18.712 | 55.164 | 5,7 | 194,8 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 11.735 | 53.176 | 5,5 | 353,1 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 30.119 | 37.712 | 3,9 | 25,2 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 14.907 | 22.376 | 2,3 | 50,1 |
Ardoa, mahats freskoarena | 17.666 | 19.349 | 2,0 | 9,5 |
Metal arruntezko ontzietarako tapoiak, tapak eta beste osagarri batzuk | 8.824 | 12.015 | 1,3 | 36,2 |
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak | 0 | 10.694 | 1,1 | - |
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 4.495 | 8.894 | 0,9 | 97,9 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
BIZKAIA. Esportazioak 2022ko maiatzean
Bizkaiko lurralde historikotik egindako esportazioak % 59,0 hazi dira aurreko urtearen aldean. Hamar partida nagusietatik (guztizkoaren % 47,1), hauek dira hazkunde-tasarik handienak izan dituztenak: “Biodiesela eta haren nahasketak, petrolio- edo mineral bituminosoko oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin”, aurreko urtean baino 38,3 milioi gehiago; “Muga-zergan berariaz jaso gabeko merkantziak” (% 487,6 eta aurreko urteko hil berean baino 80,2 milioi gehiago) eta “Petrolioaren olio finduak” (% 199,4 eta 211 milioi esportatuta).
Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Maiatza 2022
| 2021 | 2022 | 2022 (%) | 2022/2021 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 871.780 | 1.386.563 | 100,0 | 59,0 |
Petrolioaren olio finduak | 70.499 | 211.098 | 15,2 | 199,4 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 16.459 | 96.703 | 7,0 | 487,6 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 54.433 | 73.906 | 5,3 | 35,8 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 61.831 | 71.027 | 5,1 | 14,9 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 26.756 | 45.472 | 3,3 | 70,0 |
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin | 0 | 38.349 | 2,8 | - |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 19.365 | 35.218 | 2,5 | 81,9 |
Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-) | 17.149 | 32.454 | 2,3 | 89,2 |
Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdina edo altzairuzkoak > 599 mm | 14.624 | 24.517 | 1,8 | 67,6 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 12.078 | 24.483 | 1,8 | 102,7 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
GIPUZKOA. Esportazioak 2022ko maiatzean
Gipuzkoako esportazioak % 34,3 hazi dira, eta partida nagusien artean honako hauek nabarmentzen dira: “Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak” (% 31,3ko hazkundea urtetik urtera, eta 73,8 milioi esportatuta), “Automobilentzako zati eta osagarriak” (% 22,0 eta 69,2 milioi) eta “Hodietarako txorrotak, balbulak eta antzeko organoak” (% 38,8 eta 44,8 milioi). Hazkunde-tasarik handiena “Metala lantzeko mekanizazio-zentroek” dute, % 138,6ko hazkundearekin. Partida horietatik (guztizkoaren % 34) ez dago urte arteko tasa negatiboa erregistratu duenik. Fenomeno hori beste bi lurralde historikoetan ere errepikatzen da.
Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Maiatza 2022
| 2021 | 2022 | 2022 (%) | 2022/2021 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 685.079 | 920.207 | 100,0 | 34,3 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 56.214 | 73.815 | 8,0 | 31,3 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 56.711 | 69.195 | 7,5 | 22,0 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 32.306 | 44.843 | 4,9 | 38,8 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 10.371 | 22.944 | 2,5 | 121,2 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 15.943 | 22.756 | 2,5 | 42,7 |
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko | 8.165 | 17.048 | 1,9 | 108,8 |
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak | 16.732 | 16.955 | 1,8 | 1,3 |
Iztukatu eta estali gabeko papera eta kartoia, helburu grafikoekin, bobinetan edo zulatzeko orri eta zintetan | 9.981 | 16.177 | 1,8 | 62,1 |
Metala lantzeko mekanizazio-zentroak | 6.316 | 15.067 | 1,6 | 138,6 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak... | 8.485 | 14.499 | 1,6 | 70,9 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
METATUA (URTARRILA-MAIATZA) 2022: kanpo-saldoak 1.821,6 milioi euroko superabita izan du eta estaldura-tasa % 115,8koa izan da
2022ko lehenengo bost hilabeteetan eta Euskal AEko esportazioetan % 29,6ko gehikuntza erregistratu da aurreko urteko aldi beraren aldean, hau da, 3.038,4 milioi euro gehiago. Aldi horretarako esportazioen zenbatekoa 13.319,6 milioikoa da, eta kopuru horretan ekarpenik handiena Bizkaiak egin du, 5.434,6 milioirekin (guztizkoaren % 40,8), ondoren Gipuzkoak (3.979,3 milioi) eta Arabak (3.905,8 milioi).
Bizkaiko esportazioek, gainera, urte arteko hazkunderik handiena izan dute, 2021ean baino 1.345,9 milioi gehiago eta % 32,9ko hazkunde erlatiboa. Araban igoera % 27,2koa izan da (836,0 milioi gehiago) eta Gipuzkoan % 27,4koa (856,5 milioi gehiago).
Esportatutako produktu mota kontuan hartuta, egiaztatu da esportazioak hazi egin direla, bai “Produktu energetikoenak” (533,7 milioi gehiago), bai “Produktu ez-energetikoenak” (2021ean hilabete horretan metatutakoa baino 2.504,7 milioi gehiago).
Gehien saldutako hamar produktuek (muga-zergen partidak), 5.507,6 milioiko zenbatekoarekin, guztizkoaren % 41 biltzen dute. Horiek guztiek hazkunde-tasa positiboak dituzte 2021eko aldi beraren aldean; esportazioen zerrendako 28. posturaino joan behar dugu tasa negatibo bat D -% 2,3) aurkitzeko, “Mahats freskoen ardoari” dagokiona.
“10 pertsona baino gutxiagoko turismoek” Euskal AEko bolumen esportatzaile handieneko partida izaten jarraitzen dute, 1.036,3 milioi esportaturekin, nahiz eta % 1,8 bakarrik hazi, orain arte metatzen zituen balio negatiboak gaindituz.
Gehien hazten diren produktuen artean hauek daude: “Petrolioaren olio finduak”, 2021ean baino % 129,2 eta 511,7 milioi euro gehiago, eta ehuneko hori % 38,4ra jaisten da, euroak izan beharrean esportatutako tonak kontuan hartzen badira. Zerrenda honetako gainerako produktuetarako, aurrerapen aipagarriak “Kautxuzko pneumatiko berrien” % 21,1 (92,6 milioi gehiago) eta “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoen” % 118,0 (143,2 milioi gehiago) artekoak dira.
Kontuan hartzeko beste gehikuntza batzuk honako hauek izan dituzte: “0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak”; “Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak”, “Automobilentzako zati eta osagarriak”; eta “Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak”, % 60,8, % 51,7, % 31,1 eta % 22,3ko aldakuntza positiboekin, hurrenez hurren.
Aipatzekoa da, halaber, 25 muga-zergen partida nagusien barruan, hazkunde handia izan duten hauek aipatu behar dira: “Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia edo landare)” —zerrendako hamalaugarren postuan, % 101,8koa eta 153 milioi euro esportatuta—, eta "Automotorrak trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako" D % 359,3 eta 141 milioi).
Gure esportazioen xede-herrialdeen sailkapenaren buruan, aztertutako aldian, Alemania agertzen da herrialde hartzaile nagusi gisa, guztizkoaren % 16,0rekin. Alemaniaren atzetik Frantzia (% 15,8), Estatu Batuak (% 6,4), Erresuma Batua (% 6,0) eta Italia (% 5,9) daude; horrela, bost herrialdeen artean esportazioen % 50,1 biltzen dituzte.
Euskal AE osorako inportazioen metatua 11.498 milioi euro ingurukoa da. Urte arteko kopuru hori alderatuz gero, 2021eko aldi berean erregistratutakoa baino 3,620,8 milioi gehiago direla ikusiko dugu. % 46,0ko igoera horren arrazoia da, hein handi batean, Bizkaiko lurraldean (6.621,5 milioiko balioa duten inportazioak) % 56,2ko hazkundea izan dela, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 2.381,8 milioi gehiago. Inportazioek ere gora egin dute Araban, % 36,0 termino erlatiboetan, 662,2 milioi euro gehiagorekin, eta Gipuzkoan, % 32,1 eta 576,8 milioi euro gehiagorekin; inportatutakoaren balioa 2.502,1 eta 2.374,4 milioi eurokoa da, hurrenez hurren, bi lurralde horietan.
“Produktu energetikoen” inportazioa aurreko urteko aldi berekoa baino % 87,0 handiagoa da, eta “Produktu ez-energetikoena”, berriz, % 36,4 handiagoa.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2022ko lehen bost hilabeteetan, 1.821,6 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta % 115,8ko estaldura-tasari eutsi dio.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62