2022/08/18ko prentsa-oharra
Ondasunen esportazioek % 47,0ko igoera izan dute 2022ko ekainean Euskal AEn
Urteko lehen seihilekoan, esportazioek % 32,6ko igoera izan dute, eta 16.000 milioi euroko zenbatekoa gainditu dute
Euskal AEko ondasunen esportazioek (3.211,8 milioi euro) % 47,0ko igoera nominala izan dute 2022ko ekainean, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, produktu energetikoek % 210,3ko igoera eta ez-energetikoek % 39,7koa izan baitute, Eustatek landutako datuen arabera.
Inportazioen kasuan (2.769,6 milioi euro), % 51,8ko igoera izan da. Merkataritza-fluxu horri dagokionez, ekainean serie historikoko zifrarik handiena erregistratu da, aurreko hilabetekoaren gainetik (2.605,4 milioi aurreko hilabetean). Inportazio ez-energetikoek % 26,7ko igoera izan dute, eta energetikoek, berriz, % 151,7koa.
2022ko ekainean, merkataritza-saldoa positiboa izan da, eta 442 milioi euro ingurura iritsi da. Horrela, beraz, % 116,0ko estaldura-tasa ahalbidetu da.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Ekaina 2022
| ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| Ekaina | Ekaina |
| 2021 | 2022 | Gehikuntza (%) | 2021 | 2022 | Gehikuntza (%) |
EUSKAL AE | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 2.185.091 | 3.211.792 | 47,0 | 1.824.159 | 2.769.552 | 51,8 |
ENERGIAZKO GAIAK | 93.210 | 289.231 | 210,3 | 366.531 | 922.432 | 151,7 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 2.091.880 | 2.922.561 | 39,7 | 1.457.628 | 1.847.119 | 26,7 |
URTEKO METATUA | 12.466.346 | 16.531.427 | 32,6 | 9.701.314 | 14.267.547 | 47,1 |
ENERGIAZKO GAIAK | 557.685 | 1.287.432 | 130,9 | 1.856.217 | 3.707.970 | 99,8 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 11.908.660 | 15.243.995 | 28,0 | 7.845.097 | 10.559.577 | 34,6 |
| | | | | | |
ARABA / ÁLAVA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 531.081 | 900.799 | 69,6 | 408.959 | 500.449 | 22,4 |
URTEKO METATUA | 3.600.926 | 4.806.628 | 33,5 | 2.248.847 | 3.002.539 | 33,5 |
| | | | | | |
BIZKAIA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 888.097 | 1.334.342 | 50,2 | 1.006.197 | 1.737.040 | 72,6 |
URTEKO METATUA | 4.976.722 | 6.768.897 | 36,0 | 5.245.847 | 8.358.504 | 59,3 |
| | | | | | |
GIPUZKOA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 765.913 | 976.650 | 27,5 | 409.003 | 532.063 | 30,1 |
URTEKO METATUA | 3.888.698 | 4.955.901 | 27,4 | 2.206.620 | 2.906.503 | 31,7 |
Data 2022ko Abuztuaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Hiru lurralde historikoek hazkunde-tasa positiboak izan dituzte. Araban, igoera % 69,6ra iritsi da, Bizkaian % 50,2ra, eta Gipuzkoan % 27,5era. Bizkaian, esportazio ez-energetikoek % 31,5eko igoera izan dute, Araban % 69,6koa eta Gipuzkoan % 27,5ekoa. Esportazio energetikoen kasuan, Bizkaian igoera % 212,5era iritsi da.
Araban, esportazioak honako hauetan igo dira nagusiki: “Garraio-materiala” (guztizkoaren % 53,2), % 94,6ko igoerarekin eta guztira 479,5 milioi euro esportatuta; eta ”Metalak eta haien manufakturak” (urtetik urterako % 104,8ko igoerarekin); horiek izan dira ekaineko muga-zergen bi sekziorik garrantzitsuenak.
Gipuzkoan, berriz, salmentek gora egin dute honako sektore hauetan: ”Metalak eta haien manufakturak” (% 44,0), “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 23,1), “Papera eta haren manufakturak” (% 30,9, 56,6 milioi euroko salmentekin) eta “Plastikoak eta kautxua” (% 61,3). Aitzitik, “Garraio-materialak” urtetik urterako % 7,9ko beherakada izan du.
Azkenik, Bizkaian, esportazioek gora egin dute honako sektore hauetan: ”Metalak eta haien manufakturak” (% 21,0), “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 26,3), “Plastikoak, kautxua eta haien manufakturak” (% 33,5), “Garraio-materiala” (% 38,5) eta, batez ere, “Produktu mineralak eta energetikoak” (% 178,8).
2022ko ekainean, bost herrialde (Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Herbehereak eta Ameriketako Estatu Batuak) izan dira Euskal AEko bezero nagusien taldea osatu dutenak, esportazio guztien % 51,5 hartu baitituzte (1.652,8 milioi euro). Herrialde horietako lau EB-27koak dira (entitate horrek guztizkoaren % 62,3 hartu du).
Frantziarako esportazioek % 30,9ko igoera izan dute, Alemaniarakoek % 47,0koa, Erresuma Batura egindakoek % 76,3koa, Herbeheretara egindakoek % 96,2koa eta Ameriketako Estatu Batuetara egindakoek, berriz, % 72,7koa. Era berean, gora egin dute Italiara eta Portugalera egindako esportazioek (% 32,8 eta % 27,0, hurrenez hurren). Ekainean, Mexikora egindako salmentek % 19,7ko igoera izan dute, Marokora egindakoek % 282,6koa, eta Turkiara egindakoek, berriz, % 91,6koa. Errusiara eta Txinara egindako salmentek, berriz, % 11,7ko eta % 17,8ko beherakada izan dute.
Gure inportazioen % 45 EB-27tik iritsi dira. Europako herrialderik garrantzitsuenen artean, honako hauek nabarmendu dira: Erresuma Batua (urtetik urterako % 115,9ko igoerarekin), Herbehereak (% 32,1), Belgika (% 64,2) eta Frantzia (% 27,4). Hazkunde-tasa positiboa izan da 27 herrialdeetako 23tan. Munduko gainerako herrialdeei erreparatuz gero, ikus daiteke gora egin dutela honako herrialde hauetatik iritsitako inportazioek: Txina (% 56,7), Angola (107 milioi euro), Brasil (% 182,3 eta 162,9 milioi euro) eta Ameriketako Estatu Batuak (% 327,8 eta 160,5 milioi euro). Errusiaren kasuan, % 36,0ko beherakada izan da, eta zenbatekoa 141,8 milioi eurotik 90,8 milioi eurora jaitsi da 2021eko ekainetik 2022ko hilabete berera bitarte. Inportazio horien % 94 energia-izaerakoak izan dira, Angolatik, Ameriketako Estatu Batuetatik, Brasiletik eta Erresuma Batutik iritsitako gehienak bezalaxe.
Gure energia-inportazioak honela banatu dira hilabete honetan: 437,6 milioi Amerikatik (% 47,4), 292,8 milioi Europatik (% 31,8), 107,1 milioi Afrikatik (% 11,6) eta 85 milioi Asiatik (% 9,2).
2022ko ekainean merkaturatutako produktuak
Xehetasunetan sakonduz, ikus daiteke 2022ko ekainean muga-zergen hamar partida nagusiek esportazioen % 41 bildu zituztela, 1.328 milioi euroko balioarekin.
Azpimarratu beharrekoak dira honako hauetan izan diren igoerak: “Petrolioaren olio finduak” (% 264,4 eta aurreko urteko hilabete berean baino 194,2 milioi gehiago) eta “Hodiak eta profil hutsak, soldadurarik gabe, burdinazkoak edo altzairuzkoak” (% 211,8 eta 72,6 milioi esportatuta). Igoerak izan dira, halaber, honako hauetan: “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 31,9 eta 115 milioi), “Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak” (% 89,2 eta 122 milioi), “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 162,5 eta 245 milioi), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak“ (% 83,5 eta 171 milioi), “0,2 mm-tik gorako lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak” (% 46,2 eta 49 milioi) eta “Automotorrak trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” (48 milioi). 25 esportazio-partida nagusietako bik baino ez dituzte izan hazkunde-tasa negatiboak. Honako hauek izan dira: “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (-% 2,1) eta “Landu gabeko aluminioa” (-% 7,7).
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Ekaina 2022
| 2021 | 2022 | 2022 (%) | 2022/2021 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 2.185.091 | 3.211.792 | 100,0 | 47,0 |
Petrolioaren olio finduak | 73.467 | 267.689 | 8,3 | 264,4 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 93.536 | 245.516 | 7,6 | 162,5 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 183.127 | 179.301 | 5,6 | -2,1 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 93.134 | 170.904 | 5,3 | 83,5 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 64.617 | 122.228 | 3,8 | 89,2 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 87.612 | 115.558 | 3,6 | 31,9 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 23.285 | 72.610 | 2,3 | 211,8 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 52.579 | 56.044 | 1,7 | 6,6 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 33.777 | 49.378 | 1,5 | 46,2 |
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 0 | 48.737 | 1,5 | - |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 35.363 | 45.988 | 1,4 | 30,0 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 23.042 | 41.805 | 1,3 | 81,4 |
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 25.086 | 37.748 | 1,2 | 50,5 |
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak | 23.760 | 33.616 | 1,0 | 41,5 |
Landu gabeko aluminioa | 35.623 | 32.894 | 1,0 | -7,7 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 26.233 | 30.612 | 1,0 | 16,7 |
Arrain izoztua xerratu gabe | 5.621 | 27.415 | 0,9 | 387,7 |
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak.... | 22.404 | 26.380 | 0,8 | 17,7 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 14.758 | 24.390 | 0,8 | 65,3 |
Material-abio bidez metala zulatu, eskariatu, fresatu edo hariztatzeko makina-erremintak, tornuak izan ezik | 12.924 | 24.128 | 0,8 | 86,7 |
Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdina edo altzairuzkoak > 599 mm | 16.794 | 23.934 | 0,7 | 42,5 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 9.165 | 23.342 | 0,7 | 154,7 |
Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko barrak, forjatuak, okertuak edo ebakidura zirkular edo angeluzuzenekoak | 21.630 | 23.008 | 0,7 | 6,4 |
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak | 17.219 | 22.788 | 0,7 | 32,3 |
Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) | 11.916 | 22.296 | 0,7 | 87,1 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Abuztuaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Inportazioen kasuan, eta muga-zergen partidei dagokienez, pisu espezifikorik handiena izan duenak, hots, “Petrolio edo mineral bituminosozko olio gordinak” partidak (guztizkoaren % 27) % 263,0ko igoera izan du, 2021eko hilabete berean baino 541 milioi gehiagorekin (guztizko erosketek 747,1 milioi euroko zenbatekoa izan dute).
Joera positibo hori muga-zergen partida nagusi gehienek izan dute, eta, haien artean, honako hauek nabarmendu dira: “Landu gabeko aluminioa” (% 146,8 eta 34,2 milioi) eta “Altzairu aleatuak, ez herdoilgaitzak, lingote edo forma primarioetan” (% 584,1 eta 23 milioi). Azpimarragarriak izan dira, halaber, honako hauen igoerak: “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (% 1,7 eta 75 milioi), “Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu, xaflatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm“ (% 4,9 eta 55,3 milioi), “Burdinurtuzko, burdinazko edo altzairuzko txatarra” (% 2,5 eta 46,9 milioi) eta “Industria kimikoko eta lotutako industrietako beste prestakin eta produktu batzuk” (% 15,4 eta 39 milioi).
ARABA. 2022ko ekaineko esportazioak
Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Ekaina 2022
| 2021 | 2022 | 2022 (%) | 2022/2021 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 531.081 | 900.799 | 100,0 | 69,6 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 88.709 | 242.222 | 26,9 | 173,1 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 92.194 | 170.888 | 19,0 | 85,4 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 9.409 | 65.856 | 7,3 | 599,9 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 50.220 | 45.219 | 5,0 | -10,0 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 32.485 | 39.092 | 4,3 | 20,3 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 17.168 | 21.911 | 2,4 | 27,6 |
Ardoa, mahats freskoarena | 16.230 | 16.690 | 1,9 | 2,8 |
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak | 0 | 11.553 | 1,3 | - |
Zur xaflatua, kontratxapatua edo geruzatua | 1.821 | 10.211 | 1,1 | 460,7 |
Metal arruntezko ontzietarako tapoiak, tapak eta beste osagarri batzuk | 5.844 | 9.876 | 1,1 | 69,0 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Abuztuaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
BIZKAIA. 2022ko ekaineko esportazioak
Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Ekaina 2022
| 2021 | 2022 | 2022 (%) | 2022/2021 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 888.097 | 1.334.342 | 100,0 | 50,2 |
Petrolioaren olio finduak | 72.371 | 266.091 | 19,9 | 267,7 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 54.699 | 76.009 | 5,7 | 39,0 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 70.467 | 72.231 | 5,4 | 2,5 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 21.130 | 38.274 | 2,9 | 81,1 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 26.564 | 37.990 | 2,8 | 43,0 |
Landu gabeko aluminioa | 31.091 | 27.676 | 2,1 | -11,0 |
Arrain izoztua xerratu gabe | 4.697 | 26.023 | 2,0 | 454,0 |
Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdina edo altzairuzkoak > 599 mm | 16.769 | 23.812 | 1,8 | 42,0 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 10.543 | 22.918 | 1,7 | 117,4 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 16.893 | 22.434 | 1,7 | 32,8 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Abuztuaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
GIPUZKOA. 2022ko ekaineko esportazioak
Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Ekaina 2022
| 2021 | 2022 | 2022 (%) | 2022/2021 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 765.913 | 976.650 | 100,0 | 27,5 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 61.483 | 118.244 | 12,1 | 92,3 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 62.439 | 61.851 | 6,3 | -0,9 |
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 0 | 48.737 | 5,0 | - |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 35.943 | 41.292 | 4,2 | 14,9 |
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak | 21.400 | 31.707 | 3,2 | 48,2 |
Material-abio bidez metala zulatu, eskariatu, fresatu edo hariztatzeko makina-erremintak, tornuak izan ezik | 12.646 | 23.848 | 2,4 | 88,6 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 17.416 | 21.898 | 2,2 | 25,7 |
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak | 15.956 | 21.298 | 2,2 | 33,5 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 17.598 | 19.164 | 2,0 | 8,9 |
Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) | 7.482 | 18.541 | 1,9 | 147,8 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Abuztuaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
METATUA (URTARRILA-EKAINA) 2022: kanpoko saldoak 2.263,9 milioi euroko superabita izan du, eta estaldura-tasa % 115,9koa izan da
2022ko lehen sei hilabeteetan, Euskal AEko esportazioek % 32,6ko igoera izan dute aurreko urteko aldi beraren aldean, eta, beraz, 4.065,1 milioi euro gehiago lortu dira esportazioetan. Aldi horretarako esportazioen zenbatekoa 16.531,4 milioi eurora iritsi da, eta ekarpenik handiena Bizkaiak egin du, 6.768,9 milioi eurorekin (guztizkoaren % 40,9). Atzetik, Gipuzkoa (4.955,9 milioi) eta Araba (4.806,6 milioi) kokatu dira.
Bizkaiko esportazioek, gainera, urtetik urterako igoerarik handiena izan dute: 2021ean baino 1.792,2 milioi euro gehiago eta % 36,0ko igoera erlatiboa. Araban, berriz, igoera % 33,5ekoa izan da (1.205,7 milioi gehiago) eta, Gipuzkoan, azkenik, % 27,4koa (1.067,2 milioi gehiago).
Esportatutako produktu mota kontuan hartuta egiazta daitekeenez, igoerak izan dira “Produktu energetikoen” esportazioetan (729,7 milioi gehiago) zein “Produktu ez-energetikoen” esportazioetan (2021eko hilabete bereko metatua baino 3.335,3 milioi gehiago).
Hamar produkturik (muga-zergen partidarik) salduenek, 6.800,1 milioi euroko zenbatekoarekin, guztizkoaren % 41 bildu dute. Guztiek hazkunde-tasa positiboak izan dituzte 2021eko aldi berarekin alderatuta. Esportazioen zerrendako 28. posturaino joan behar dugu tasa negatibo bat aurkitzeko (-% 1,4koa, “Mahats freskoen ardoari” dagokiona). Hurrengo tasa negatiboa 32. postuan dago, eta “Trenbideetarako edo antzekoetarako ibilgailuen zatiei” dagokie (-% 57,8 eta aurreko urtean baino 134 milioi gutxiago).
“10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” partida izan da, berriz ere, Euskal AEko esportazio-bolumenik handiena izan duena. Esportazioen zenbatekoa 1.281,9 milioi eurora iritsi da, % 15,4ko igoerarekin.
Igoerarik handienak izan dituzten produktuen artean, “Petrolioaren olio finduak” nabarmendu dira, % 150,3ko igoerarekin eta 2021ean baino 705,9 milioi euro gehiagorekin. Nolanahi ere, ehuneko hori % 45,3ra murrizten da euroen ordez esportatutako tonak kontuan hartzen badira. Zerrendako gainerako produktuen kasuan, igoerak % 22,9tik (120,6 milioi gehiago) % 133,1era (192,5 milioi gehiago) bitartekoak izan dira (“Kautxuzko pneumatiko berriak” eta “Hodiak eta profil hutsak, soldadurarik gabe, burdinazkoak edo altzairuzkoak” produktuen kasuan, hurrenez hurren).
Kontuan hartu beharreko beste igoera batzuk honako produktu hauetan gertatu dira: “0,2 mm-tik gorako lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak”, “Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak”, “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” eta “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak”; % 58,1eko, % 59,9ko, % 24,2ko eta % 30,0eko aldakuntza positiboak izan dituzte, hurrenez hurren.
Aipatu beharra dago, halaber, muga-zergen 25 partida nagusien barruan honako hauek izan duten igoera handia: “Industria-erabilera teknikoetarako koipeak eta olioak, animalia- edo landare-jatorrikoak” (sailkapeneko hamaseigarren postuan, % 93,8ko igoerarekin eta 171,8 milioi euroko esportazioekin) eta “Automotorrak trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” (% 518,0 eta 189,8 milioi).
Gure esportazioen xede-herrialdeen sailkapenean, aztertutako aldian Frantzia izan da herrialde hartzaile nagusia, guztizkoaren % 15,8rekin. Atzetik, honako hauek kokatu dira: Alemania (% 15,7), Ameriketako Estatu Batuak (% 6,5), Erresuma Batua (% 6,3) eta Herbehereak (% 5,8). Bost herrialde horiek esportazioen % 50,1 bildu dituzte.
Euskal AE osoko inportazioen metatua 14.267,5 milioi eurora iritsi da. Zifra hori urtetik urtera alderatuz gero, ikus daiteke metatuak 4.566,2 milioi eurotan gainditu duela 2021eko aldi berean erregistratutakoa. % 47,1eko igoera hori, neurri handi batean, Bizkaiko lurraldean (8.358,5 milioi euroko balioa duten inportazioekin) % 59,3ko igoera izan delako gertatu da (aurreko urteko aldi berean baino 3.112,7 milioi gehiago). Inportazioek gora egin dute, halaber, Araban (% 33,5, 753,7 milioi euro gehiagorekin) eta Gipuzkoan (% 31,7ko igoera eta 699,9 milioi euro gehiago). Bi lurralde horietan, inportatutakoaren balioa 3.002,5 eta 2.906,5 milioi eurora iritsi da, hurrenez hurren.
“Produktu energetikoen” inportazioak aurreko urteko aldi berekoak baino % 99,8 handiagoak izan dira, eta “Produktu ez-energetikoenak”, berriz, % 34,6 handiagoak.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 2.263,9 milioi euroko saldo positiboa izan du 2022ko lehen sei hilabeteetan, eta, horri esker, estaldura-tasa egokia lortu da (% 115,9koa).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62