2022/09/20ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (ECOMEX). 2022ko uztaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasunen esportazioek % 22,9 egin dute gora 2022ko uztailean

2022ko lehen zazpi hiletan metatutako kanpo-saldoak 2.093,7 milioi euroko superabita izan du

Euskal AEko ondasunen esportazioek (2.687 milioi euro), 2022ko uztailean, aurreko urteko hil beraren aldean, % 22,9ko igoera nominala izan dute, produktu energetikoen % 215,9ko eta ez-energetikoen % 12,2ko igoeraren ondorioz, Eustaten datuen arabera.

Inportazioen kasuan (2.857 milioi), % 70,6ko igoera izan da. Merkataritza-fluxu horretan, uztailak serie historikoaren zifrarik altuena izan du, eta, hala, aurreko hileko marka gainditu du (2.769,6 milioi). Inportazio ez-energetikoek % 15,4 egin dute gora, eta energetikoek, % 334,9.

2022ko uztailean, azken urteotan ezohikoa izan den gertakari bat izan da: merkataritza-saldo negatiboa izan da (–170,2 milioi); izan ere, 2014ko abuztutik, ez da saldo negatiborik izan.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Uztaila 2022

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 UztailaUztaila
 20212022Gehikuntza (%)20212022Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA2.186.2032.687.14222,91.675.3542.857.34670,6
ENERGIAZKO GAIAK113.981360.027215,9289.1981.257.703334,9
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK2.072.2222.327.11512,31.386.1561.599.64215,4
URTEKO METATUA14.652.54919.218.56931,211.376.66817.124.89250,5
ENERGIAZKO GAIAK671.6671.647.459145,32.145.4154.965.673131,5
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK13.980.88217.571.11025,79.231.25412.159.21931,7
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA693.103721.1464,0372.224418.82712,5
URTEKO METATUA4.294.0295.527.77428,72.621.0713.421.36730,5
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA841.7481.128.93434,1942.8381.977.452109,7
URTEKO METATUA5.818.4707.897.83135,76.188.68510.335.95667,0
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA651.352837.06228,5360.293461.06628,0
URTEKO METATUA4.540.0505.792.96427,62.566.9133.367.56931,2

Data 2022ko Irailaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Euskal AEko hiru lurralde historikoek hazkuntza-tasa positiboak izan dituzte, eta igoera-ehunekoa % 34,1ekoa izan da Bizkaian, % 28,5ekoa Gipuzkoan eta % 4,0koa Araban. Bizkaiko esportazio ez-energetikoek % 5,6 egin dute gora; Arabakoek, % 3,9, eta Gipuzkoakoek, % 28,7. Esportazio energetikoak, Bizkaian, hirukoiztu baino gehiago egin dira.

Araban, esportazioak honako hauetan kontzentratu dira: “Garraio-materiala” (guztizkoaren % 54,6), % 4,1eko jaitsierarekin (393,8 milioi esportatu); “Metalak eta haren manufakturak” (urte arteko % 25,7ko igoera), eta “Plastikoak, kautxua eta haien manufakturak” (% 15,5). Hiru “arantzel-sekzio” horiek hil honetako garrantzitsuenak izan dira.

Gipuzkoan, gora egin dute hiru arantzel-partida nagusien salmentek: “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 18,7), “Metalak eta haien manufakturak" (% 21,9) eta “Garraio-materiala” (% 52,9).

Bizkaiaren kasuan, esportazio-igoera izan da honako hauetan: "Metalak eta haien manufakturak" (% 1,9), “Plastikoak, kautxua eta haien manufakturak” (% 1,9), “Garraio-materiala” (% 27,9) eta, batik bat, "Produktu mineral eta energetikoak" (% 214,3). “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” atalak, berriz, % 7,5 egin du atzera.

Jatorri- eta helmuga-herrialdeak, 2022ko uztaila

2022ko uztailean, bost herrialdek (Frantzia, Alemania, Herbehereak, Estatu Batuak eta Belgika) eratu dute Euskal AEren bezero nagusien taldea; esportatutako guztizkoaren % 50,8 hartzen dute (1.364,2 milioi). Haietako lau EB27koak dira; entitate horri % 64,6 dagokio.

Alemaniara eginiko esportazioek % 1,7 egin dute gora; Frantziara eginikoek, % 21,3; Estatu Batuetara eginikoek, % 47,9; Herbeheeretara eginikoek, % 128,7, eta Belgikara eginikoek, % 32,8. Italiara, Portugalera, Brasilera eta Turkiara eginikoak ere areagotu dira (% 24,1, % 24,9, % 32,5 eta % 46,4).

Hil horretan, Txinara eginiko salmentek, berriz, behera egin dute (% 35,4), bai eta Mexikora eginikoek (% 3,1) eta Erresuma Batura (% 3,3) eginikoek ere. Errusiara bideratutakoek % 66,1 egin dute behera.

Gure inportazioen % 33,9 EB27tik etorri dira. Europako herrialde garrantzitsuenen artean Portugal nabarmentzen da gehien, % 47,2ko urte arteko hazkuntza izan baitu, eta, ondoren, Italia (% 33,4), Belgika (% 29,4), Alemania (% 7,1) eta Frantzia (% 5,8). Hazkuntza-tasa positiboa da 27 herrialdetako 19tan. Erresuma Batuaren kasuan, % 17,3ko atzerapena egon da, eta, Herbehereen kasuan, % 18,9koa. Munduko gainerako herrialdeak aztertuta ikusten da Txinan jatorria duten inportazioek ere gora egin dutela (% 21,4), bai eta beste herrialde batzuetan jatorria dutenek ere, besteak beste: Brasil (% 544,9 eta 296,7 milioi inportatu), Mexiko (% 161,4 eta 112,6 milioi), Estatu Batuak (% 353,2 eta 373,7 milioi) eta Angola (150,8 milioi). Horiek guztiak energetikoak dira, funtsean. Errusiaren kasuan, % 33,3ko atzerakada egon da; 2021eko uztailean 116,2 milioi izatetik 2022ko hil berean 77,6 milioi izatera igaro da; haien % 89,3 energetikoak izan dira (69,3 milioi “Petrolioaren olio finduenak”).

Gure inportazio energetikoak, hil honetan, honela banatu dira: 760 milioi Amerikakoak (% 60,4), 268 milioi Afrikakoak (% 21,3), 136 milioi Asiakoak (% 10,9) eta 93 milioi Europakoak (% 7,4).

Merkaturatutako produktuak, 2022ko uztaila

Xehetasunak ikusteko, 2022ko uztailean ikusten da hamar arantzel-partida nagusiek esportazioen % 43 kontzentratu dutela; baterako balioa 1.157,2 milioi eurokoa izan da.

Nabarmentzekoak dira, erabat, honako hauen igoerak: “Petrolioaren olio finduak” (% 243,6 eta aurreko urteko hil berean baino 244,4 milioi gehiago) eta “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” (% 1.046,5 eta aurreko urteko hil berean baino 34,3 milioi gehiago).

Esanguratsuak dira, era berean, honako partida hauen hazkuntza-tasak, besteak beste: “Zura, plastikoa edo antzeko gai gogorrak lantzeko makina-erremintak” (% 1.214,4 eta 20 milioi esportatu); “Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak” (% 370,7 eta 21 milioi); “Bizikletak eta gainerako motorrik gabeko belozipedoak” (% 307,8 eta 19 milioi); “Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak” (% 65,9 eta 46 milioi); “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 58,7 eta 51 milioi), eta “0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak” (% 34,3 eta 44 milioi).

Esportatutako hogeita bost partida nagusietatik, lauk baino ez dituzte izan hazkuntza-tasa negatiboak, baina haietako bi pisu espezifiko nagusietakoak dira. “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (–% 13,6 eta 136,7 milioi esportatu) eta “Automobilentzako zati eta osagarriak” (–% 3,6 eta 137,3 milioi).

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Uztaila 2022

Excel csv
 202120222022 (%)22/21 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA2.186.2032.687.142100,022,9
Petrolioaren olio finduak100.307344.67512,8243,6
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak188.275199.8597,46,2
Automobilentzako zati eta osagarriak142.463137.2925,1-3,6
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak158.178136.7285,1-13,6
Kautxuzko pneumatiko berriak87.56194.0103,57,4
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak57.37860.0572,24,7
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak32.19251.0931,958,7
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak27.75246.0471,765,9
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak32.91244.2121,634,3
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako48.36043.2131,6-10,6
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak24.37638.0351,456,0
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako3.27737.5761,41.046,5
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.31.27233.0541,25,7
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak22.66327.8181,022,7
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak20.80727.7631,033,4
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak....16.80027.6071,064,3
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko19.93921.2260,86,5
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak4.43120.8590,8370,7
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina26.36520.6630,8-21,6
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak17.15720.4180,819,0
Zura, plastikoa edo antzeko gai gogorrak lantzeko makina-erremintak (iltzatzea, grapatzea, mihiztatzea, zerratzea, arrabotatzea, harriz lantzea, zulatzea...)1.53620.1920,81.214,4
Ardoa, mahats freskoarena19.76620.1710,82,0
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin10.96719.1430,774,5
Bizikletak eta gainerako motorrik gabeko belozipedoa4.68019.0850,7307,8
Kraft papera eta kartoia, iztukatu edo estali gabea, bobina edo orritan15.32518.6500,721,7

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Irailaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Inportazioen kasuan, arantzel-partidetan, garrantzitsuenak, “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” (guztizkoaren % 28,9, aurreko hilean baino ehuneko 10 puntu gehiago), % 386,8ko hazkuntza izan du, 2021eko hil berean baino 656 milioi gehiago, 825,7 milioiko guztizko erosketetan, honela banatuta: 222,5 milioi Brasilekoak, 191,4 milioi Estatu Batuetakoak, 104,5 milioi Mexikokoak, 92,2 milioi Venezuelakoak, 81,2 milioi Libiakoak, 81,2 milioi Kazajstánekoak eta 52,6 milioi Irakekoak.

Joera positibo hori arantzel-partida nagusi gehienek izan dute, eta haien artean nabarmentzen da “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” partidaren hazkuntza (% 1.702,3 eta 334,8 milioi inportatu), ia guztia “gas naturala” (% 99,9), Angolakoa (150,8 milioi), Estatu Batuetakoa (147,6 milioi) eta Ekuatore Gineakoa (36,4 milioi). Nabarmentzekoa da, era berean, honako hauen igoera: “Soja-babak, baita hautsiak ere” (% 57,1 eta 68 milioi); “Aluminio gordina” (% 58,2 eta 27 milioi); “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko produktu plano ijeztuak, txapatuak edo estaliak, > 599 mm” (% 120,0 eta 41 milioi), eta “Zentrifugagailuak eta likidoak edo gasak iragazteko aparatuak eta horien zatiak” (% 171,1 eta 28 milioi).

ARABA. Esportazioak 2022ko uztailean

Araban, esportazioek % 4 egin dute gora, arantzel-partida nagusiek izan duten portaera irregularraren ondorioz. Esate baterako, honako hauek igo dira: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 6,3 eta 197,7 milioi esportatu); “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 17,3 eta 36 milioi); “Tapoi, tapa eta bestelako osagarriak metal arruntezko ontzientzat” (% 84,5 eta 12 milioi), eta “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 136,5 eta 45 milioi esportatu). Hala ere, bestalde, atzera egin dute honako hauen esportazioek: “Ardoa, mahats freskoarena” (–% 7,0), “Salgaiak garraiatzeko automobilak” (–% 13,1) eta “Automobilentzako zati eta osagarriak” (–% 16,3) eta “Hodi eta profil hutsak, burdina edo altzairuzkoak” (–% 59,3).

Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Uztaila 2022

Excel csv
 202120222022 (%)22/21 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA693.103721.146100,04,0
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak185.965197.69727,46,3
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak157.346136.65518,9-13,1
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak19.10845.1936,3136,5
Automobilentzako zati eta osagarriak51.45243.0526,0-16,3
Kautxuzko pneumatiko berriak30.68935.9985,017,3
Ardoa, mahats freskoarena18.44117.1542,4-7,0
Metal arruntezko ontzietarako tapoiak, tapak eta beste osagarri batzuk6.45411.9071,784,5
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak6.0249.0021,249,4
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak08.1551,1-
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak19.4037.8961,1-59,3

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Irailaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

BIZKAIA. Esportazioak 2022ko uztailean

Bizkaiko lurralde historikotik eginiko esportazioek % 34,1 egin dute gora, aurreko urtearekin alderatuta. Hamar partida nagusietatik –guztizkoaren % 54,7–, honako hauek izan dituzte hazkuntza-tasa nagusienak: “Petrolioaren olio finduak” (% 247,6 eta 343 milioi esportatu); “Biodiesela eta bere nahasketak” (% 74,5 ea 19 milioi), eta “Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak” (% 79,6 eta 21,6 milioi). Atzera egin dute, berriz, honako hauek: “Automobilentzako zati eta osagarriak” (–% 7,2) eta “Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina” (–% 31,7).

Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Uztaila 2022

Excel csv
 202120222022 (%)22/21 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA841.7481.128.934100,034,1
Petrolioaren olio finduak98.703343.10430,4247,6
Kautxuzko pneumatiko berriak56.48757.4545,11,7
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak25.28440.6123,660,6
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak25.90137.7973,345,9
Automobilentzako zati eta osagarriak39.93537.0753,3-7,2
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak19.39225.9332,333,7
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak12.03921.6221,979,6
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin10.96719.1431,774,5
Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak16.07117.6621,69,9
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina24.64716.8441,5-31,7

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Irailaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

GIPUZKOA. Esportazioak 2022ko uztailean

Gipuzkoako esportazioek % 28,5 egin dute gora, eta bertako partida nagusien artean, honako hauen igoerak nabarmentzen dira: “Zura, plastikoa edo antzeko gai gogorrak lantzeko makina-erremintak” (9 milioi Erresuma Batua, 5,4 milioi Frantzia, 3,8 milioi Suedia eta 1 milioi Alemania); “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” (24,5 milioi Suedia, 8,2 milioi Norvegia eta 4,9 milioi Israel), eta “Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak” (8,6 milioi Frantzia, 2,7 milioi Italia eta 1,4 milioi Alemania, besteak beste). Partida horietatik (guztizkoaren % 36,1), kasu bakarrean du tasak joera pixka bat negatiboa: “Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak...” (–% 0,4).

Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Uztaila 2022

Excel csv
 202120222022 (%)22/21 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA651.352837.062100,028,5
Automobilentzako zati eta osagarriak51.07657.1646,811,9
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak54.98356.9196,83,5
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako3.27737.5764,51.046,5
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako31.38534.3724,19,5
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.25.71225.5993,1-0,4
Zura, plastikoa edo antzeko gai gogorrak lantzeko makina-erremintak (iltzatzea, grapatzea, mihiztatzea, zerratzea, arrabotatzea, harriz lantzea, zulatzea...)1.46520.1822,41.277,1
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak2.87619.2672,3570,0
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak15.23218.9032,324,1
Iztukatu eta estali gabeko papera eta kartoia, helburu grafikoekin, bobinetan edo zulatzeko orri eta zintetan11.48917.4132,151,6
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak12.73714.6281,714,8

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Irailaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

2022KO METATUA (URTARRILA-UZTAILA): kanpoko saldoak 2.093,7 milioi euroko superabita izan du, eta estaldura-tasa % 112,2koa da

2022ko lehen zazpi hilotan, Euskal AEko esportazioek % 31,2ko igoera izan dute, aurreko urteko aldi beraren aldean; alegia, 4.566 milioi euro gehiago. Aldi horretan, zenbateko esportatzailea 19.218,6 milioikoa izan da, eta kopuru horri Bizkaiak egin dio ekarpenik handiena, 7.897,8 milioikoa (guztizkoaren % 41,1), gero Gipuzkoak (5.793,0 milioi) eta, ondoren, Arabak (5.527,8 milioi).

Bizkaiko esportazioek, gainera, urte arteko hazkuntza handiena izan dute (% 35,7), 2021ean baino 2.079,4 milioi gehiago. Araban, hazkuntza % 28,7koa izan da (1.233,7 milioi gehiago) eta, Gipuzkoan, % 27,6koa (1.252,9 milioi gehiago).

Esportatutako produktu mota kontuan hartuta, egiaztatu da esportazioek hazkuntzak izan dituztela, bai “Produktu energetikoenek” (975,8 milioi gehiago), bai “Produktu ez-energetikoenek” (3.590,2 milioi gehiago 2021eko aldi bereko metatua baino).

Gehien saldu diren hamar produktuek (arantzel-partidak) guztizkoaren % 41,3 kontzentratzen dute, 7.939 milioiko zenbatekoarekin. Horiek guztiek hazkuntza-tasa positiboak izan dituzte, eta esportazioaren rankingeko 26. postuan ikusiko dugu tasa negatiboa (–% 0,9), “Ardoa, mahats freskoarena”ri dagokiona.

Bestalde, “Petrolioaren olio finduak” Euskal AEko esportazio-bolumen handiena duen partida da (1.520,2 milioi esportatu eta % 166,7ko hazkuntza-tasa).

Gehien hazi diren produktuen artean honako hauek nabarmendu behar dira: “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” (% 569,0 eta 2021ean baino 193,4 milioi euro esportatu gehiago) eta “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 119,6 eta 211,4 milioi gehiago). Zerrenda horretako gainerako produktuen kasuan, nabarmentzeko moduko aurrerapenak “10 pertsona baino gutxiagoko turismoei” dagokien % 14aren (182,3 milioi gehiago) eta “0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xafla eta tiren” % 54,4aren (115,4 milioi gehiago) artean daude.

Kontuan hartzeko moduko beste hazkuntza batzuk honako hauek dira: “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak”, “Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak”, “Salgaiak garraiatzeko automobilak”, “Kautxuzko pneumatiko berriak” eta “Ibilgailuen zati eta osagarriak”; % 50,9ko, % 32,6ko, % 22,3ko, % 20,6ko eta % 20,3ko aldakuntza positiboak dituzte, hurrenez hurren.

Frantzia izan da esportazioen helmugako herrialdeen sailkapeneko buru (2.995 milioi), kontuan hartu den aldian, eta, ondoren, oso gertutik, Alemania (2.985 milioi) eta, urrunago, Estatu Batuak (1.252 milioi), Herbehereak (1.210 milioi) eta Erresuma Batua (1.202 milioi); hala, bost herrialdeen artean, esportazioen % 50,2 hartzen da.

Euskal AErako inportazioen metatua 17.125 milioi euro ingurukoa da. Zifra hori urte artean erkatuz gero, 2021eko aldi berean erregistratutakoa baino 5.748,2 milioi handiagoa dela ikusten dugu. % 50,5eko gorakada hori izan da, zati handi batean, Bizkaiko lurraldean (10.336 milioiko balioa duten inportazioak ditu) % 67ko gorakada egon delako, alegia, aurreko urteko aldi berean baino 4.147 milioi gehiago. Araban ere inportazioek aurrera egin dute, % 30,51 termino erlatiboetan, 800,3 milioi euro gehiago, eta, Gipuzkoan, % 31,2ko igoera izan dute eta 800,7 milioi euro gehiago; inportatutakoaren balioa 3.421,4 eta 3.367,6 milioi euro izanda, hurrenez hurren, bi lurralde horietan.

“Produktu energetikoen” inportazioak % 131,5 egin du gora, aurreko urteko aldi beraren aldean, eta “Produktu ez-energetikoenak”, % 31,7.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2022ko lehen zazpi hiletan, 2.093,7 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta aldeko estaldura-tasari eustea dakar, % 112,2koa.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasunen esportazioek % 22,9 egin dute gora 2022ko uztailean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2022/09/20
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020134_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar