2022/11/17ko prentsa-oharra
Euskal AEko ondasunen esportazioek % 21,8 egin dute gora 2022ko irailean
2022ko lehen bederatzi hiletan metatutako kanpo-saldoak 2.366 milioi euroko superabita izan du
Euskal AEko ondasunen esportazioek (2.850 milioi euro), 2022ko irailean, aurreko urteko hil beraren aldean, % 21,8ko igoera izan dute, produktu energetikoen % 49,0ko eta ez-energetikoen % 19,8ko igoeraren ondorioz, Eustaten datuen arabera.
Inportazioen kasuan (2.510 milioi), % 33,2ko igoera izan da. Inportazio ez-energetikoek % 26,2 egin dute gora, eta energetikoek, % 56,8.
2022ko irailean, merkataritza-saldo positiboa izan da (340,4 milioi) eta estaldura-tasa % 113,6koa.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Iraila 2022
| ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| Iraila | Iraila |
| 2021 | 2022 | Gehikuntza (%) | 2021 | 2022 | Gehikuntza (%) |
EUSKAL AE | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 2.341.029 | 2.850.349 | 21,8 | 1.883.994 | 2.509.920 | 33,2 |
ENERGIAZKO GAIAK | 157.398 | 234.549 | 49,0 | 430.394 | 674.842 | 56,8 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 2.183.631 | 2.615.800 | 19,8 | 1.453.600 | 1.835.078 | 26,2 |
URTEKO METATUA | 18.691.352 | 24.239.354 | 29,7 | 14.905.721 | 21.872.890 | 46,7 |
ENERGIAZKO GAIAK | 982.053 | 2.128.376 | 116,7 | 3.049.103 | 6.334.918 | 107,8 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 17.709.299 | 22.110.978 | 24,9 | 11.856.618 | 15.537.972 | 31,0 |
| | | | | | |
ARABA / ÁLAVA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 637.458 | 907.759 | 42,4 | 342.312 | 504.200 | 47,3 |
URTEKO METATUA | 5.307.284 | 6.875.035 | 29,5 | 3.228.719 | 4.218.501 | 30,7 |
| | | | | | |
BIZKAIA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 975.258 | 1.131.697 | 16,0 | 1.095.764 | 1.496.891 | 36,6 |
URTEKO METATUA | 7.550.416 | 10.020.832 | 32,7 | 8.330.450 | 13.353.890 | 60,3 |
| | | | | | |
GIPUZKOA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 728.314 | 810.893 | 11,3 | 445.918 | 508.830 | 14,1 |
URTEKO METATUA | 5.833.652 | 7.343.487 | 25,9 | 3.346.552 | 4.300.498 | 28,5 |
Data 2022ko Azaroaren 17a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Euskal AEko hiru lurralde historikoek hazkuntza-tasa positiboak izan dituzte, eta igoera-ehunekoa % 42,4koa izan da Araban, % 16,0koa Bizkaian eta % 11,3koa Gipuzkoan. Bizkaiko esportazio ez-energetikoek % 10,1 egin dute gora; Arabakoek, % 42,5, eta Gipuzkoakoek, % 10,9. Esportazio energetikoek, Bizkaiaren kasuan, % 47,2 egin dute gora.
Araban, esportazioak honako hauetan kontzentratu dira hilabete honetan: “Garraio-materiala” (guztizkoaren % 62), % 60,5eko igoerarekin (562,9 milioi esportatu, guztira); “Metalak eta haren manufakturak” (urte arteko % 36,5eko igoera), eta “Plastikoak, kautxua eta haien manufakturak” (% 7,8). Hiru “arantzel-sekzio” horiek hil honetan ere pisu espezifiko handienekoak izan dira.
Gipuzkoan, gora egin dute bi arantzel-partida nagusien salmentek: “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 4,1), “Metalak eta haien manufakturak" (% 24,2). Baina rankineko hirugarrenak, “Garraio-materiala”k, atzera egin du % 7,2.
Bizkaiaren kasuan, berriz, hazi egin dira “Garraio-materiala” partidaren esportazioak (% 35,8), bai eta “Produktu mineralak eta energetikoak” (% 46,1) partidenak ere. “Metalak eta haien manufakturak” eta “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” partidek, berriz, behera egin dute (–% 5,4 eta –% 13,3, hurrenez hurren).
Jatorri- eta helmuga-herrialdeak, 2022ko iraila
2022ko irailean, bost herrialdek (Alemania, Frantzia, Estatu Batuak, Herbehereak eta Erresuma Batua) eratu dute Euskal AEren bezero nagusien taldea; esportatutako guztizkoaren % 50,8 hartzen dute (1.448,1 milioi). Haietako hiru EB27koak dira; entitate horri % 64,5 dagokio.
Alemaniara eginiko esportazioek % 40,0 egin dute gora; Frantziara eginikoek, % 2,3; Estatu Batuetara eginikoek, % 47,4; Herbeheeretara eginikoek, % 17,7, eta Erresuma Batura eginikoek, % 11,6. Italiara, Portugalera eta Belgikara eginikoak ere areagotu dira (% 13,1, % 20,4 eta % 7,4). Europatik kanpora, Marokokoak, Mexikokoak, Brasilekoak eta Txinakoak handitu dira (% 137,6, % 74,7, % 36,0 eta % 4,7) eta behera egin dute, nabarmen, Errusiakoek (–% 75,4).
Gure inportazioen % 46,0 EB27tik etorri dira. Europako herrialde garrantzitsuenen artean, Polonia nabarmentzen da gehien, % 73,1eko urte arteko hazkuntza izan baitu, eta, ondoren, Alemania (% 31,4), Irlanda (% 26,4), Herbehereak (% 16,7), Portugal (% 16,0) eta Belgika (% 16,0). Erresuma Batuan, % 11,9ko atzerapena egon da. Munduko gainerako herrialdeak aztertuta ikusten da areagotu egin direla honako herrialde hauetan jatorria duten inportazioak: Brasil (% 388,2 eta 244 milioi inportatu), Txina (% 40,4 eta 222,5 milioi inportatu) eta Irak (174,4 milioi). Aldiz, Estatu Batuetakoak eta Mexikokoak jaitsi egin dira (–% 21,7 eta 102,6 milioi eta –% 20,0 eta 51,9 milioi, hurrenez hurren). Errusiaren kasuan, % 96ko atzerakada egon da; 2021eko irailean 121,4 milioi izatetik 2022ko hil berean 4,9 milioi izatera igaro da; hilabete honetan inportatutako salgai guztiak “ez-energetikoak” izan dira.
Gure inportazio energetikoak honela banatu dira: 298 milioi Asiakoak (% 44,1); 248 milioi Amerikakoak (% 36,7) eta, haietatik, 176,5 milioi Brasilekoak; 88 milioi Afrikakoak (% 13,1) eta 41 milioi Europakoak (% 6,1).
Merkaturatutako produktuak, 2022ko iraila
Xehetasunak ikusteko, 2022ko irailean ikusten da hamar arantzel-partida nagusiek esportazioen % 44,7 kontzentratu dutela; baterako balioa 1.274,6 milioi eurokoa izan da.
Nabarmentzekoak dira, talde horren barruan, “Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak” partidaren igoera (% 139,4 eta aurreko urteko hil berean baino 30 milioi gehiago); arantzel-partida horrek, 2022ko irailera arte (354,6 milioi), aurreko bi urteetan esportatutako kopuru bera (367,7 milioi) biltzen du, ia-ia. Espektroa 25 partida nabarmenetara zabaltzen badugu, nabarmentzekoa da “Arrain izoztua xerratu gabe” partida (% 189,6), 9 milioi esportatutik 26 milioira egin baitu. Igoera handia izan dute, era berean, honako produktu hauek, besteak beste: “Salgaiak garraiatzeko ibilgailuak” (% 126,1 eta 178,7 milioi esportatu), “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 124,8 eta 49,4 milioi) eta “Biodiesela eta haren nahasteak” (% 124,5 eta 26,8 milioi esportatu).
Esanguratsuak dira, era berean, besteak beste, honako partida hauetako hazkuntza-tasak: “Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak” (% 61,9 eta 36,9 milioi esportatu), “Petrolioaren olio finduak” (% 58,5 eta 79 milioi gehiago aurreko urteko hil berean baino), “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 39,8 eta 304,2 milioi esportatu) eta “Automobilentzako zati eta osagarriak” (% 34,0 eta 215,5 milioi esportatu).
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Iraila 2022
| 2021 | 2022 | 2022 (%) | 2022/2021 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 2.341.029 | 2.850.349 | 100,0 | 21,8 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 217.669 | 304.218 | 10,7 | 39,8 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 160.884 | 215.534 | 7,6 | 34,0 |
Petrolioaren olio finduak | 135.002 | 213.970 | 7,5 | 58,5 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 79.060 | 178.734 | 6,3 | 126,1 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 94.986 | 110.305 | 3,9 | 16,1 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 59.257 | 73.508 | 2,6 | 24,0 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 21.533 | 51.554 | 1,8 | 139,4 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 21.990 | 49.436 | 1,7 | 124,8 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 50.891 | 40.368 | 1,4 | -20,7 |
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 22.821 | 36.939 | 1,3 | 61,9 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 33.511 | 36.935 | 1,3 | 10,2 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 27.288 | 33.433 | 1,2 | 22,5 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 18.490 | 28.909 | 1,0 | 56,3 |
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko | 16.230 | 27.961 | 1,0 | 72,3 |
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin | 11.960 | 26.847 | 0,9 | 124,5 |
Arrain izoztua xerratu gabe | 9.002 | 26.073 | 0,9 | 189,6 |
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk | 16.617 | 25.268 | 0,9 | 52,1 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 9.560 | 25.075 | 0,9 | 162,3 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 35.416 | 22.367 | 0,8 | -36,8 |
Bizikletak eta gainerako motorrik gabeko belozipedoa | 9.883 | 21.062 | 0,7 | 113,1 |
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak | 23.873 | 20.800 | 0,7 | -12,9 |
Ardoa, mahats freskoarena | 20.090 | 20.518 | 0,7 | 2,1 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 38.736 | 20.461 | 0,7 | -47,2 |
Enbolo-motorra duten motorrak, ziklomotorrak, bizikleta elektrikoak eta sidekarrak | 9.717 | 19.734 | 0,7 | 103,1 |
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak.... | 15.799 | 19.559 | 0,7 | 23,8 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Azaroaren 17a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Inportazioen kasuan, arantzel-partidetan, garrantzitsuenak, “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” (guztizkoaren % 23,7) partidak, % 160,1eko hazkuntza izan du, 2021eko hil berean baino 365,5 milioi gehiago, 593,8 milioiko guztizko erosketetan, honela banatuta: 176,5 milioi Brasilekoak, 174,4 milioi Irakekoak, 117,7 milioi Saudi Arabiakoak, 53,8 milioi Libiakoak, 47,7 milioi Mexikokoak eta 23,6 milioi Estatu Batuetakoak.
Joera positibo hori arantzel-partida nagusi gehienek izan dute, eta, haien artean, honako hauen igoera nabarmentzen da: “Enbolo-, diesel- edo erdi-diesel-motorrak” (% 145,1 eta 44,8 milioi inportatu), “Landu gabeko aluminioa” (% 138,0 eta 40 milioi), “Metagailu elektrikoak eta haien zatiak” (% 127,2 eta 31 milioi) eta “Soja-babak, baita hautsiak ere” (% 110,8 eta 95 milioi).
Atzera egin dute, nabarmen, honako hauen inportazioek: “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” (–% 55,2 eta 42 milioi gutxiago aurreko urteko hil berean baino), “Petrolioaren olio finduak” (–% 71,3 eta 83 milioi gutxiago) eta “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko txatarra” (–% 32,3 eta 17 milioi gutxiago).
ARABA. Esportazioak 2022ko irailean
Araban, esportazioek % 42,4 egin dute gora, neurri handi batean hil honetan honako partida hauek izan duten igoera handiagatik: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 40,7 eta 302,3 milioi esportatu, guztira, aurreko urtean baino 87,5 milioi gehiago), ”Salgaiak garraiatzeko ibilgailuak” (% 129,6 eta 178,5 milioi esportatu) eta “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 524,0 eta 41,5 milioi esportatu, aurreko urteko hil berean baino 34,8 milioi gehiago). Esportatzeko ahalegin horretan, honako hauek ere parte hartu dute: “Ibilgailuen zati eta osagarriak” (% 24,1 eta 58,7 milioi) eta “Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak” (9,5 milioi esportatu).
Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Iraila 2022
| 2021 | 2022 | 2022 (%) | 2022/2021 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 637.458 | 907.759 | 100,0 | 42,4 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 214.814 | 302.342 | 33,3 | 40,7 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 77.736 | 178.499 | 19,7 | 129,6 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 47.295 | 58.691 | 6,5 | 24,1 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 6.644 | 41.461 | 4,6 | 524,0 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 34.303 | 39.209 | 4,3 | 14,3 |
Ardoa, mahats freskoarena | 18.015 | 18.058 | 2,0 | 0,2 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 19.753 | 16.776 | 1,8 | -15,1 |
Metal arruntezko ontzietarako tapoiak, tapak eta beste osagarri batzuk | 7.895 | 11.506 | 1,3 | 45,7 |
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak | 0 | 9.544 | 1,1 | - |
Altzairu herdoilgaitza, lingotetan edo bestelako forma primarioekin | 92 | 8.892 | 1,0 | 9.521,8 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Azaroaren 17a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
BIZKAIA. Esportazioak 2022ko irailean
Bizkaiko lurralde historikotik eginiko esportazioek % 16,0 egin dute gora, aurreko urtearekin alderatuta. Hamar partida nagusietatik, kopuru osoaren % 49 baitira, esportatzeko ahaleginean honako hauek egin dute ekarpenik handiena: “Petrolioaren olio finduak” (% 56,3ko hazkuntza eta 209,9 milioi esportatu), “Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak” (% 149,1 eta 48,5 milioi esportatu), “Ibilgailuen zati eta osagarriak” (% 46,1 eta 86,4 milioi) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 17,1 eta 70,6 milioi).
Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Iraila 2022
| 2021 | 2022 | 2022 (%) | 2022/2021 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 975.258 | 1.131.697 | 100,0 | 16,0 |
Petrolioaren olio finduak | 134.322 | 209.949 | 18,6 | 56,3 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 59.121 | 86.357 | 7,6 | 46,1 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 60.284 | 70.578 | 6,2 | 17,1 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 19.477 | 48.517 | 4,3 | 149,1 |
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin | 11.960 | 26.847 | 2,4 | 124,5 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 16.478 | 25.509 | 2,3 | 54,8 |
Arrain izoztua xerratu gabe | 7.997 | 24.628 | 2,2 | 208,0 |
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 12.627 | 21.683 | 1,9 | 71,7 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 32.432 | 21.050 | 1,9 | -35,1 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 16.788 | 19.079 | 1,7 | 13,6 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Azaroaren 17a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
GIPUZKOA. Esportazioak 2022ko irailean
Gipuzkoako esportazioek % 11,3 egin dute gora, eta, haien partida nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira: “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako”, guztira 17,5 milioi esportatu; kopuru horretatik, 8,2 milioi Norvegiari, 4,9 milioi Israeli eta 4,4 milioi Belgikari. Bestalde, "Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak” (% 21,7 eta 68,4 milioi), “Ibilgailuen zati eta osagarriak” (% 29,4 eta 70,5 milioi) eta “Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiatzaileak, etab.” (% 149,3 eta 19,6 milioi esportatu) ere nabarmentzen dira.
Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Iraila 2022
| 2021 | 2022 | 2022 (%) | 2022/2021 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 728.314 | 810.893 | 100,0 | 11,3 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 54.468 | 70.485 | 8,7 | 29,4 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 56.224 | 68.423 | 8,4 | 21,7 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 33.226 | 28.515 | 3,5 | -14,2 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 7.850 | 19.570 | 2,4 | 149,3 |
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak | 22.315 | 19.338 | 2,4 | -13,3 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 14.341 | 18.390 | 2,3 | 28,2 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 15.748 | 18.006 | 2,2 | 14,3 |
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 387 | 17.532 | 2,2 | 4.427,4 |
Iztukatu eta estali gabeko papera eta kartoia, helburu grafikoekin, bobinetan edo zulatzeko orri eta zintetan | 13.420 | 16.115 | 2,0 | 20,1 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 6.274 | 15.047 | 1,9 | 139,8 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Azaroaren 17a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
2022KO METATUA (URTARRILA-IRAILA): kanpoko saldoak 2.366 milioi euroko superabita izan du, eta estaldura-tasa % 110,8koa da
2022ko lehen bederatzi hilotan, Euskal AEko esportazioek % 29,7ko urte arteko igoera izan dute, aurreko urteko aldi beraren aldean; alegia, 5.548 milioi euro gehiago. Aldi horretan, zenbateko esportatzailea 24.239 milioikoa izan da, eta kopuru horri Bizkaiak egin dio ekarpenik handiena, 10.021 milioikoa (guztizkoaren % 41), gero Gipuzkoak (7.343 milioi) eta, ondoren, Arabak (6.875 milioi).
Bizkaiko esportazioek, gainera, urte arteko hazkuntza handiena izan dute (% 32,7), 2021ean baino 2.470 milioi gehiago. Araban, hazkuntza % 29,5ekoa izan da (1.568 milioi gehiago) eta, Gipuzkoan, % 25,9koa (1.510 milioi gehiago).
Esportatutako produktu mota kontuan hartuta, egiaztatu da esportazioek hazkuntzak izan dituztela, bai “Produktu energetikoenek” (1.146,3 milioi gehiago), bai “Produktu ez-energetikoenek” (4.401,7 milioi gehiago 2021eko aldi bereko metatua baino).
Gehien saldu diren hamar produktuek (arantzel-partidak) guztizkoaren % 41,2 kontzentratzen dute, 9.984,8 milioiko zenbatekoarekin.
Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Iraila 2022
| Kodea | Izendapena | Mila euro |
| | ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 24.239.354 |
1 | 2710 | Petrolioaren olio finduak | 1.960.860 |
2 | 8703 | 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 1.846.974 |
3 | 8708 | Automobilentzako zati eta osagarriak | 1.604.403 |
4 | 8704 | Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 1.317.176 |
5 | 4011 | Kautxuzko pneumatiko berriak | 938.462 |
6 | 7216 | Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 656.270 |
7 | 7304 | Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 475.722 |
8 | 8481 | Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 440.178 |
9 | 7606 | 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 390.151 |
10 | 9990 | Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 354.565 |
11 | 7326 | Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 326.747 |
12 | 8603 | Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 323.449 |
13 | 7222 | Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 286.208 |
14 | 7228 | Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 283.544 |
15 | 7306 | Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 254.135 |
16 | 1518 | Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-) | 218.765 |
17 | 7308 | Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko | 207.107 |
18 | 8483 | Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak.... | 199.454 |
19 | 7601 | Landu gabeko aluminioa | 195.695 |
20 | 7325 | Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk | 192.760 |
21 | 8504 | Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 189.990 |
22 | 8544 | Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak | 189.701 |
23 | 8428 | Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 187.773 |
24 | 8301 | Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 175.619 |
25 | 4804 | Kraft papera eta kartoia, iztukatu edo estali gabea, bobina edo orritan | 172.144 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Azaroaren 17a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
“Petrolioaren olio finduak” Euskal AEko esportazio-bolumen handiena duen partida da (1.960,9 milioi esportatu eta % 134,5eko hazkuntza-tasa).
Gehien hazi diren produktuen artean honako hauek nabarmendu behar dira: “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” (% 841,0 eta 323,4 milioi euro esportatu) eta “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 117,1 eta 475,7 milioi). Lehen hamarren rankina eratzen duten gainerako produktuen kasuan, nabarmentzeko moduko bilakaerak “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” partidaren % 17,1 (1.847 milioi esportatu) eta “Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak” partidaren % 118,0 (354,6 milioi) bitartekoak izan dira.
Kontuan hartzeko moduko beste hazkuntza batzuk honako hauek dira: “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak”, “Salgaiak garraiatzeko automobilak”, “Ibilgailuen zati eta osagarriak” eta “Kautxuzko pneumatiko berriak”; % 47,6ko, % 28,5eko, % 22,3ko eta % 19,2ko aldakuntza positiboak dituzte, hurrenez hurren.
Alemania izan da esportazioen helmugako herrialdeen sailkapeneko buru (3.769 milioi), eta, ondoren, oso gertutik, Frantzia (3.727 milioi) eta, urrunago, Herbehereak (1.647 milioi), Estatu Batuak (1.557 milioi) eta Erresuma Batua (1.496 milioi); hala, bost herrialdeen artean, esportazioen % 50,3 hartzen da. Herrialde horiei dagokienez, estaldura-tasa, Alemaniaren kasuan, % 137,3koa izan da. Gainerakoen kasuan, tasa horiek % 200era iristen dira edo gainditu egiten dute kopuru hori, Estatu Batuen kasuan izan ezik (% 94,8), ez baita iristen esportazio eta inportazioen arteko orekaren tartera, eta, hala, herrialde horri dagokionez, merkataritza-balantza defizitarioa izan da.
Euskal AErako inportazioen metatua 21.873 milioi euro ingurukoa da. Zifra hori urte artean erkatuz gero, 2021eko aldi berean erregistratutakoa baino 6.967 milioi handiagoa dela ikusten dugu. % 46,7ko gorakada hori izan da, zati handi batean, Bizkaiko lurraldean (13.353,9 milioiko balioa duten inportazioak ditu) % 60,3ko gorakada egon delako, alegia, aurreko urteko aldi berean baino 5.023 milioi gehiago. Araban ere inportazioek gora egin dute, % 30,7, 990 milioi euro gehiago, eta, Gipuzkoan, % 28,5eko igoera izan dute eta 954 milioi euro gehiago; inportatutakoaren balioa 4.218,5 eta 4.300,5 milioi euro izan da, hurrenez hurren, bi lurralde horietan.
“Produktu energetikoen” inportazioak % 107,8 egin du gora, aurreko urteko aldi beraren aldean, eta “Produktu ez-energetikoenak”, % 31,0.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2022ko lehen bederatzi hiletan, 2.366,5 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta aldeko estaldura-tasari eustea dakar, % 110,8koa.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62