2022/12/12ko prentsa-oharra

UDAL-ADIERAZLEAK. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ba al zenekien Euskal AEko udalerrien % 85ean, 2021ean, jaio zen pertsona kopurua baino handiagoa hil zela?

Eustatek Udal Informazioaren Atala berriztu du web-orrian, eta datuetara sartzeko aukera zabaldu du, espazio berean udalerri bakoitzaren inguruan eskuragarri eta eguneratuta dagoen estatistika-informazio ofizial guztia eskaintzeko

Eustat - Euskal Estatistika Erakundeak, webean, Udal Informazioaren Atal berria jarri du abian, udalerri bakoitzeko udal-eremuko datu ofizial guztien berri emateko. Espazio berritu horretan, udal-eremuko estatistika-datu ofizial guztiak kontsulta, azter eta erka daitezke, arlo tematikoetan antolatuta, besteak beste: zein da udalerri bateko per capita edo biztanleko errenta? Zenbat pertsona jaio edo hil dira? Nola inbertitzen ditu udalak udal-aurrekontuak? Zein da udalerriko langabezia-tasa?

Atal berria zabaltzeko, Eustatek EUDELekin jardungo du elkarlanean; hala, udalek aurrez aurre ezagutu ahalko dute Udal Informazioaren Atalak duen ahalmena. Horretarako, EUDELek atalera sartzeko bidea erraztuko du, eta, 2023. urtean, baterako prestakuntza-ekintzak egitea aurreikusten da.

Zer da Eustaten Udal Informazioaren Atal berria?

Udal Informazioaren Atal berriak Eustaten Euskal AEko 251 udalerrien inguruan eskuragarri dagoen udal-eremuko estatistika-informazio ofiziala jasotzen du. 12 arlotan banatzen da: 11 arlo tematiko –Populazioa, Demografia, Hezkuntza, Lan Merkatua, Euskara, Berdintasuna, Errenta, Etxebizitza-Lurraldea, Aurrekontuak, Ekonomia-Enpresa eta Lehen Sektorea– eta laburpen-arlo bat, udalerri bakoitzeko informazio esanguratsuarekin. Aukeratu zure udalerria, eta haren estatistika-datu guztiak kontsultatu, aztertu eta eskuratu ahalko dituzu.

graf0020442_01_e.png

Zer informazio mota eskaintzen du Udal Informazioaren Atalak?

Arlo tematiko bakoitzean, informazioa 3 mailatan egituratzen da: Adierazleak, grafikoak eta taulak.

Adierazleak: udalerri bakoitzaren ezaugarri nagusien informazio laburtua ematen dute.

graf0020442_02_e.png

Grafiko tematikoak: udalerriaren ezaugarrien ikus-irudia ematen dute.

graf0020442_03_e.png

Taula tematikoak: eskuragarri dauden azken datuen alderdi nagusien hautaketa bat da.

graf0020442_04_e.png

Nahi duzu Udal Informazioaren Atalari buruzko informazio gehiago?

Zure udalerria sakonago ezagutzeko, adierazle, grafiko edo taula bakoitzean Eustaten datu-bankuen taulak ikusteko dauden estekak balia ditzakezu.

Nire udalerrian: hiltzen den pertsona kopurua baino handiagoa jaiotzen da? Zein da gazteen proportzioa?

Euskal AEko 251 udalerrietatik, soilik 31n izan ziren 2021ean heriotza baino jaiotza gehiago; hazkunde begetatiboa nulua izan zen haietako 11tan, eta 209tan heriotza gehiago izan ziren jaiotza baino.

Biztanle gehien izan zuten 10 udalerriek ere saldo begetatibo defizitarioagoak izan zituzten. Balantze begetatibo defizitario handienetik txikienera eta haren balioa parentesi artean: Bilbo (-1.908), Donostia (-893), Barakaldo (-587), Portugalete (-352), Gasteiz (-342), Getxo (-320), Basauri (-281), Irun (-259), Santurtzi (-237) eta Errenteria (-218).

Jaiotza eta heriotzen arteko balantze negatiboa 20.000 biztanle baino gehiagoko udalerri guztietan izan zen. 2021ean, hazkunde begetatibo positiboa izan zuten udalerrien artean, bik baino ez zeuzkaten 10.000 biztanle baino gehiago, Sopelak eta Ordiziak.

0 eta 19 urte bitarteko pertsonak, 2022an (2022/01/01), biztanleria osoaren % 17,9 baino ez ziren. Araba (% 19,0) zen biztanle gazte gehien zuen lurralde historikoa, ondoren Gipuzkoa (% 18,7) eta, azkenik, Bizkaia (% 17,2).

30 udalerri gazteenen artean (0 eta 19 urte bitarteko biztanleen proportzio handiena), 24 Gipuzkoakoak dira, 3 Arabakoak eta beste 3 Bizkaikoak. Alkiza (% 30,6) eta Baliarrain (% 30,3) izan ziren Euskal AEn biztanle gazte gehien izan zuten udalerriak, biak Gipuzkoakoak; Arabako udalerri gazteena Oion zen (biztanleriaren % 25,3 0 eta 19 urte bitartekoa zen), eta Bizkaiko gazteena, Etxebarri (% 24,2), hura izan zela 30 udalerri gazteenen artean 10.000 biztanle baino gehiago zuen bakarra.

graf0020442_05_e.png

0 eta 19 urte bitarteko biztanleriaren proportzio txikiena zuten 50 udalerrien artean, 26 Bizkaikoak ziren, 22 Arabakoak eta soilik 2 Gipuzkoakoak. Añana (% 6,2) eta Moreda Araba (% 7,3) ziren Euskal AEn biztanleria gaztearen proportzio txikiena zutenak; Bizkaian eta Gipuzkoan biztanleria gaztearen proportzio txikiena zutenak Sukarrieta (% 10,3) eta Leintz-Gatzaga (% 14,5) ziren.

Bilbo izan zen –biztanleriaren % 15,7 0 eta 19 urte bitartekoa zen– biztanleria gaztearen proportzio txikieneko lurralde historikoko hiriburua; ondoren, Donostia (% 16,4) eta, gero, Gasteiz (% 19,0).

Zenbat pertsonak lan egiten dute nire udalerrian? Zenbat establezimendutan?

Eustaten Udal Informazioaren Atalaren Ekonomia eta Enpresaren arloan, esaterako, Eustaten Jarduera ekonomikoen gidazerrendaren (JEGID) datuak kontsultatu ahalko dituzu; haietan, Euskal AEn jarduera-sektore guztietan jarduera ekonomikoak gauzatzen dituzten enpresa eta establezimendu guztien eta establezimendu horietan lanean ari diren biztanleen informazioa jasotzen da.

Euskal AEn, 2021eko urtarrilaren 1ean, zenbait sektoretako 152.554 enpresak ziharduten, eta haiek 169.897 establezimendutan egiten zituzten jarduerak (fabrikak, saltokiak, bulegoak…).

Establezimenduetako enplegatu kopuruak gora egin zuen eta 909.442 pertsona ziren, aurreko urtean baino % 1,3 gutxiago; hala, azken 5 urteotako lehen beherakada izan zen enpleguan.

Biztanle kopuru handieneko 10 udalerriei zegokien –Euskal AEko biztanleria osoaren % 54– bertako establezimenduen % 55.

Establezimendu kopuru handieneko 10 udalerrien artean, biztanle kopuru handieneko 9ak eta Leioa zeuden, Errenteriaren kalterako –Euskal AEn biztanleria kopuru handiena duen 10. udalerria–. Nabarmentzekoa izan zen Donostiak (biztanleria kopuruari dagokionez hirugarren udalerria) Gasteizek baino establezimendu kopuru handiagoa zuela, nahiz eta azken hori biztanle kopuru handieneko bigarren udalerria izan; antzekoa gertatzen zen Getxo eta Barakaldo artean.

graf0020442_06_e.png

Enplegu kopuru handieneko lehen 6 udalerriak biztanle kopuru handieneko 6 udalerrien artean ere bazeuden; Leioa (11) –parentesi artean Euskal AEn biztanleria kopuru handieneko udalerrien rankingeko postua– eta Erandio (16) ere Euskal AEko enplegatu kopuru handieneko udalerrien artean zeuden. Zamudiok 3.223 biztanle zituen eta 91. postuan zegoen biztanleen araberako udalerrien rankingean, baina 8. postuan enplegatu kopuruari dagokionez.

graf0020442_07_e.png

Hala, zure udalerriari edo Euskal AEko beste edozein udalerriri buruzko edozein galderatarako, Udal Informazioaren Atala kontsulta dezakezu, gaurtik aurrera webean eta EUDELen webean kontsultagai.

https://es.eustat.eus/municipal/datos_estadisticos/info_territorial_c.asp

graf0020442_08_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ba al zenekien Euskal AEko udalerrien % 85ean, 2021ean, jaio zen pertsona kopurua baino handiagoa hil zela?

Eragiketa : 
Udal-adierazleak
Eragiketa kodea : 
990104
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2022/12/12
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020442_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali