2022/12/15eko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2022ko urria

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasunen esportazioek % 29 egin dute gora 2022ko lehen 10 hiletan, eta, dagoeneko, 2021eko zifra osoak gainditzen dituzte

2022ko lehen hamar hiletan metatutako kanpo-saldoak 2.647 milioi euroko superabita izan du

Euskal AEko ondasunen esportazioek (2.833 milioi euro), 2022ko urrian, aurreko urteko hil beraren aldean, % 23,6ko igoera izan dute, produktu energetikoen % 78,1eko eta ez-energetikoen % 20,2ko igoeraren ondorioz, Eustaten datuen arabera. 2022ko urrira arte, esportazioen metatua 27.000 milioi eurotik gorakoa izan da; % 29ko igoera egon da, eta zifra hori 2021eko esportazio guztiena baino handiagoa izan da, orduan 25.665 milioi eurokoa izan baitzen.

Inportazioen kasuan (2.552 milioi), % 25,6ko igoera izan da. Inportazio ez-energetikoek % 20,6 egin dute gora, eta energetikoek, % 39,7.

2022ko urrian, merkataritza-saldo positiboa izan da (281 milioi) eta estaldura-tasa % 111,0koa.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Urria 2022

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 UrriaUrria
 20212022Gehikuntza (%)20212022Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA2.292.6302.832.73123,62.031.6242.551.70425,6
ENERGIAZKO GAIAK132.878236.71178,1532.122743.29839,7
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK2.159.7512.596.02020,21.499.5021.808.40620,6
URTEKO METATUA20.983.98227.072.08529,016.937.34524.424.59344,2
ENERGIAZKO GAIAK1.114.9322.365.087112,13.581.2257.078.21697,6
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK19.869.05024.706.99724,313.356.12017.346.37729,9
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA687.359875.49127,4421.034470.92411,8
URTEKO METATUA5.994.6427.750.52629,33.649.7534.689.42528,5
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA862.2231.118.31729,71.199.5821.580.97331,8
URTEKO METATUA8.412.64011.139.14832,49.530.03214.934.86356,7
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA743.048838.92312,9411.008499.80621,6
URTEKO METATUA6.576.7008.182.41024,43.757.5594.800.30527,8

Data 2022ko Abenduaren 15a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Euskal AEko hiru lurralde historikoek hazkuntza-tasa positiboak izan dituzte, eta igoera-ehunekoa % 27,4koa izan da Araban, % 29,7koa Bizkaian eta % 12,9koa Gipuzkoan. Arabako esportazio ez-energetikoek % 27,4 egin dute gora; Bizkaikoek, % 21,0, eta Gipuzkoakoek, % 12,7. Esportazio energetikoek, Bizkaiaren kasuan, % 78,1 egin dute gora.

Araban, esportazioak honako hauetan kontzentratu dira hilabete honetan: “Garraio-materiala” (guztizkoaren % 59), % 33,7ko igoerarekin (517,2 milioi esportatu, guztira) eta “Metalak eta haren manufakturak” (urte arteko % 42,0ko igoera).

Gipuzkoan, gora egin dute bi arantzel-partida nagusien salmentek: “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 14,3) eta “Metalak eta haien manufakturak" (% 9,5). Baina rankingeko hirugarrenak, “Garraio-materiala”k, atzera egin du % 12,1.

Bizkaiaren kasuan, berriz, hazi egin dira “Garraio-materiala” partidaren esportazioak (% 40,8), bai eta “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 35,9), “Produktu kimikoak” (% 54,0) eta “Produktu mineralak eta energetikoak” (% 75,5) partidenak ere.

Jatorri-helmugako herrialdeak, 2022ko urria

2022ko urrian, bost herrialdek (Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Estatu Batuak eta Belgika) eratu dute Euskal AEren bezero nagusien taldea; esportatutako guztizkoaren % 49,5 hartzen dute (1.402 milioi). Haietako hiru EB27koak dira; entitate horri % 64,4 dagokio.

Alemaniara eginiko esportazioek % 36,7 egin dute gora; Frantziara eginikoek, % 13,8; Estatu Batuetara eginikoek, % 6,5 eta Belgikara eginikoek, % 38,0. Italiara, Portugalera eta Herbeheretara eginikoak ere areagotu dira (% 32,2, % 28,3 eta % 47,4). Europatik kanpora, Marokokoak, Mexikokoak, Brasilekoak, Txinakoak eta Singapurrekoak handitu dira (% 182,5, % 36,1, % 51,3, % 9,5 eta % 955,3, hurrenez hurren) eta behera egin dute, nabarmen, Errusiakoek (–% 81,1).

Gure inportazioen % 42,7 EB27tik etorri dira. Europako herrialde garrantzitsuenen artean, Polonia nabarmentzen da gehien, % 46,1eko urte arteko hazkuntza izan baitu, bai eta Herbehereak ere, % 45,9ko hazkuntzarekin; ondoren, Alemania (% 1,5), Frantzia (% 6,2), Italia (% 9,1) eta Portugal (% 10,6) daude. Erresuma Batuan, % 35,9ko atzerapena egon da.

Munduko gainerako herrialdeak aztertuta ikusten da areagotu egin direla honako herrialde hauetan jatorria duten inportazioak: Estatu Batuak (% 125,1 eta 188 milioi inportatu), Brasil (% 112,4 eta 189 milioi inportatu), Txina (% 72,8 eta 213 milioi inportatu) eta Irak (114 milioi). Behera egin dute, berriz, Mexikokoek (–% 62,6 eta 47 milioi) eta Nigeriakoek (–% 97,5 eta 1 milioi). Errusiaren kasuan, % 51,1eko atzerakada egon da; 2021eko urrian 98,4 milioi izatetik 2022ko hil berean 48,1 milioi izatera igaro da; haietatik, 47 milioi “energetikoak” izan dira, zehazki, “Petrolioaren olio finduenak”.

Gure inportazio energetikoak honela banatu dira: 363 milioi Amerikakoak (% 48,8) eta, haietatik, 104 milioi Estatu Batuetakoak eta 177 Brasilekoak; 209 milioi Asiakoak (% 28,2) eta, haietatik, 114 milioi Irakekoak; 111 milioi Afrikakoak (% 15,0), eta 60 milioi Europakoak (% 8,0).

Merkaturatutako produktuak, 2022ko urria

Xehetasunak ikusteko, 2022ko urrian ikusten da hamar arantzel-partida nagusiek esportazioen % 43,3 kontzentratu dutela; baterako balioa 1.225,5 milioi eurokoa izan da.

Nabarmentzekoa da, talde horren barruan, “Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak” partidaren igoera handia: % 182,8 eta 35 milioi gehiago aurreko urteko hilabete berean baino; hil honetan, guztira, 54 milioi eta, haietatik, 42 Belgikara bideratuak. Arantzel-partida horrek, 2022ko urrira arte, 408,6 milioi metatu ditu, eta, hala, aurreko bi urteetako esportazio bateratuak (367,7 milioi) gainditu ditu.

Espektroa 25 partida garrantzitsuenetara zabaltzen badugu, nabarmentzekoa da “Arrain izoztua xerratu gabe” partida (% 243,4), 9 milioi esportatutik 30 milioira egin baitu. Honako produktu hauek ere igoera handia izan dute: “Biodiesela eta bere nahasketak”, 0tik 31 milioira igaro dena; “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako”, 0 milioitik 51 milioira, eta “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 117,6 eta 63 milioi esportatu).

Esanguratsuak dira, era berean, besteak beste, honako partida hauetako hazkuntza-tasak: “Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak” (% 72,4 eta 35,6 milioi esportatu), “Petrolioaren olio finduak” (% 101,1 eta 216,4 milioi; alegia, 108,8 milioi gehiago aurreko urteko hil berean baino), “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 62,1 eta 300,3 milioi esportatu) eta “Automobilentzako zati eta osagarriak” (% 31,4 eta 185,9 milioi esportatu).

Berariaz aipatu behar da, era berean, “Soja-olioa”ren esportazioek izan duten hazkuntza handia; 21,3 milioi eurora iritsi da eta produktu horren hil bereko 23,9 milioi inportatuekin lotuta egon daitezke.

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urria 2022

Excel csv
 202120222022 (%)2022/2021 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA2.292.6302.832.731100,023,6
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak185.228300.27210,662,1
Petrolioaren olio finduak107.631216.4247,6101,1
Automobilentzako zati eta osagarriak141.393185.8526,631,4
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak156.180149.5875,3-4,2
Kautxuzko pneumatiko berriak94.16098.5873,54,7
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak28.95563.0052,2117,6
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak67.98360.2832,1-11,3
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak19.11454.0461,9182,8
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako051.4451,8-
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako46.33945.9511,6-0,8
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak20.65435.6091,372,4
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak29.37531.6541,17,8
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin030.9461,1-
Arrain izoztua xerratu gabe8.86930.4581,1243,4
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina22.88429.6891,029,7
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak27.03029.3761,08,7
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk15.15023.7770,856,9
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak....14.96123.7260,858,6
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko11.72623.7240,8102,3
Ardoa, mahats freskoarena22.12722.2490,80,6
Soja-olioa14521.2870,814.619,8
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak19.58321.0840,77,7
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak16.18220.8880,729,1
Landu gabeko aluminioa22.16520.1170,7-9,2
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne16.42519.9760,721,6

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Abenduaren 15a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Inportazioen kasuan, arantzel-partidetan, garrantzitsuenak, “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” (guztizkoaren % 25,3) partidak, % 47,6ko hazkuntza izan du, 2021eko hil berean baino 208,2 milioi gehiago, 646 milioiko guztizko erosketetan, honela banatuta: 177,0 milioi Brasilekoak, 114,4 milioi Irakekoak, 111,0 milioi Libiakoak, 91,1 milioi Kazajstánekoak, 70,4 milioi Estatu Batuetakoak, 41,9 milioi Mexikokoak eta 40,2 milioi Trinidad y Tobagokoak.

Joera positiboa izan dute, era berean, arantzel-partida nagusi gehienek, eta honako hauen igoera nabarmentzen da: “Biodiesela eta bere nahasketak” (20,4 milioi inportatu eta 30,9 milioi esportatzen dira); “Soja-olioa” (23,9 milioi inportatu eta 21,3 milioi esportatzen dira), eta “Ongarri mineral edo kimiko nitrogenatuak" (18,0 milioi inportatu eta 3,4 milioi esportatzen dira). Nabarmentzekoak dira, era berean, honako hauen hazkuntza: “Soja-babak, baita hautsiak ere” (% 252,1 eta 36,8 milioi), “Metagailu elektrikoak eta haien zatiak” (% 170,3 eta 45,2 milioi) eta “Motozikleta eta bizikleten zati eta osagarriak” (% 89,4 eta 33 milioi), “Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak” (% 31,3 eta 47,6 milioi inportatu) eta “Landu gabeko aluminioa” (% 43,2 eta 26,6 milioi).

Nabarmen egin dute atzera honako hauen inportazioek: “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” (–% 46,6 eta 30,8 milioi gutxiago aurreko urteko hil berean baino) eta “Beroan laminatutako produktu lauak, aleatu gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak, 599 mm-tik gorako zabalerakoak” (–% 55,6 eta 50,1 milioi gutxiago aurreko urtean baino)

ARABA. Esportazioak 2022ko urrian

Araban, esportazioek % 27,4 egin dute gora, neurri handi batean hil honetan honako partida hauek izan duten igoera handiagatik: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 63,9 eta 298,4 milioi esportatu, guztira, aurreko urtean baino 116,4 milioi gehiago) eta “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 264,1 eta 55,9 milioi esportatu, aurreko urteko hil berean baino 40,6 milioi gehiago). Esportatzeko ahalegin horretan, honako hauek ere parte hartu dute: “Ibilgailuen zati eta osagarriak” (% 28,8 eta 50,0 milioi) eta “Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak” (9,2 milioi esportatu).

Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urria 2022

Excel csv
 202120222022 (%)2022/2021 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA687.359875.491100,027,4
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak182.028298.40234,163,9
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak156.067149.58117,1-4,2
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak15.36755.9496,4264,1
Automobilentzako zati eta osagarriak38.86150.0465,728,8
Kautxuzko pneumatiko berriak31.43837.5394,319,4
Ardoa, mahats freskoarena20.07019.8512,3-1,1
Metal arruntezko ontzietarako tapoiak, tapak eta beste osagarri batzuk7.74511.1911,344,5
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak09.1861,0-
Altzairu herdoilgaitza, lingotetan edo bestelako forma primarioekin1958.7871,04.412,1
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak18.2357.7240,9-57,6

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Abenduaren 15a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

BIZKAIA. Esportazioak 2022ko urrian

Bizkaiko lurralde historikotik eginiko esportazioek % 29,7 egin dute gora, aurreko urtearekin alderatuta. Hamar partida nagusietatik, kopuru osoaren % 49 baitira, esportatzeko ahaleginean honako hauek egin dute ekarpenik handiena: “Petrolioaren olio finduak” (% 101,3ko hazkuntza eta 213,8 milioi esportatu), “Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak” (% 188,2 eta 50,8 milioi esportatu), “Biodiesela eta bere nahasketak” (30,9 milioi esportatu), “Soja-olioa” (21,3 milioi) eta “Arrain izoztua xerratu gabe” (29 milioi).

Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urria 2022

Excel csv
 202120222022 (%)2022/2021 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA862.2231.118.317100,029,7
Petrolioaren olio finduak106.183213.77719,1101,3
Automobilentzako zati eta osagarriak52.55367.9566,129,3
Kautxuzko pneumatiko berriak62.26160.5115,4-2,8
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak17.63650.8304,5188,2
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin030.9462,8-
Arrain izoztua xerratu gabe8.02328.9602,6260,9
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina19.59825.4472,329,8
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak23.64224.0682,21,8
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak10.71622.5022,0110,0
Soja-olioa14521.2871,914.619,8

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Abenduaren 15a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

GIPUZKOA. Esportazioak 2022ko urrian

Gipuzkoako esportazioek % 12,9 egin dute gora eta, partida nagusien artean, honako hauen hazkuntzak nabarmentzen dira: “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako”, guztira 51,4 milioi esportaturekin, eta, haietatik, Israeli 14,7 milioi dagozkio, Italiari 8,6 milioi, Norvegiari 8,3 milioi, Finlandiari 7,7 milioi, Suediari 7,7 milioi eta Belgikari 4,4 milioi; “Automobilentzako zati eta osagarriak” (% 35,8 eta 67,9 milioi); “Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak” (% 33,2 eta 19,7 milioi), eta “Papera eta kartoia iztukatu eta estali gabea, helburu grafikoekin, bobinetan edo zulatzeko orri eta zintetan” (% 27,9 eta 16,4 milioi esportatu).

Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urria 2022

Excel csv
 202120222022 (%)2022/2021 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA743.048838.923100,012,9
Automobilentzako zati eta osagarriak49.97967.8508,135,8
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak65.78456.3676,7-14,3
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako051.4456,1-
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako31.90429.6523,5-7,1
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak14.77319.6712,333,2
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak18.52918.3382,2-1,0
Iztukatu eta estali gabeko papera eta kartoia, helburu grafikoekin, bobinetan edo zulatzeko orri eta zintetan12.81816.3932,027,9
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak14.90815.1841,81,8
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak15.60014.7921,8-5,2
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak18.86414.6031,7-22,6

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Abenduaren 15a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

2022KO METATUA (URTARRILA-URRIA): kanpoko saldoak 2.647,5 milioi euroko superabita izan du, eta estaldura-tasa % 110,8koa da

2022ko lehen hamar hilotan, Euskal AEko esportazioek % 29,0ko urte arteko igoera izan dute, aurreko urteko aldi beraren aldean; alegia, 6.088 milioi euro gehiago. Aldi horretan, zenbateko esportatzailea 27.072 milioikoa izan da, eta kopuru horri Bizkaiak egin dio ekarpenik handiena, 11.139 milioikoa (guztizkoaren % 41), gero Gipuzkoak (8.182 milioi) eta, ondoren, Arabak (7.751 milioi).

Bizkaiko esportazioek, gainera, urte arteko hazkuntza handiena izan dute (% 32,4), 2021ean baino 2.727 milioi gehiago. Araban, hazkuntza % 29,3koa izan da (1.756 milioi gehiago) eta, Gipuzkoan, % 24,4koa (1.606 milioi gehiago).

Esportatutako produktu mota kontuan hartuta, egiaztatu da esportazioek hazkuntzak izan dituztela, bai “Produktu energetikoenek” (1.250,2 milioi gehiago), bai “Produktu ez-energetikoenek” (4.837,9 milioi gehiago 2021eko aldi bereko metatua baino).

Gehien saldu diren hamar produktuek (arantzel-partidak) guztizkoaren % 41,3 kontzentratzen dute, 11.175,3 milioiko zenbatekoarekin.

Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Urria 2022

Excel csv
 KodeaIzendapenaMila euro
  ESPORTAZIOAK GUZTIRA27.072.085
12710Petrolioaren olio finduak2.177.284
2870310 pertsona baino gutxiagoko turismoak2.147.246
38708Automobilentzako zati eta osagarriak1.790.255
48704Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak1.466.763
54011Kautxuzko pneumatiko berriak1.037.049
67216Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak716.553
77304Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak538.727
88481Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako486.128
99990Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak408.611
1076060,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak406.667
118603Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako374.894
127326Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak358.402
137228Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak319.152
147222Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak315.584
157306Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak268.781
167308Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko230.830
178483Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak....223.180
188504Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina219.679
191518Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)218.765
207325Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk216.537
217601Landu gabeko aluminioa215.812
228544Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak210.785
238428Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.199.701
248301Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak196.507
254804Kraft papera eta kartoia, iztukatu edo estali gabea, bobina edo orritan190.891

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Abenduaren 15a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

“Petrolioaren olio finduak” Euskal AEko esportazio-bolumen handiena duen partida da (2.177,3 milioi esportatu eta % 130,7ko hazkuntza-tasa).

Gehien hazi diren produktuen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” (% 990,7 eta 374,9 milioi euro esportatu) eta “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 117,2 eta 538,7 milioi). Lehen hamarren rankinga eratzen duten gainerako produktuen kasuan, nabarmentzeko moduko bilakaerak “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” partidaren % 21,9 (2.147 milioi esportatu) eta “Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak” partidaren % 124,8 (408,6 milioi) bitartekoak izan dira.

Kontuan hartzeko moduko beste hazkuntza batzuk honako hauek dira: “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak”, “Salgaiak garraiatzeko automobilak”, “Ibilgailuen zati eta osagarriak” eta “Kautxuzko pneumatiko berriak”; % 39,8ko, % 24,1eko, % 23,2ko eta % 17,7ko aldakuntza positiboak dituzte, hurrenez hurren.

Alemania izan da esportazioen helmugako herrialdeen sailkapeneko buru (4.236 milioi), eta, ondoren, oso gertutik, Frantzia (4.144 milioi) eta, urrunago, Herbehereak (1.806 milioi), Estatu Batuak (1.732 milioi) eta Erresuma Batua (1.671 milioi); hala, bost herrialdeen artean, esportazioen % 50,2 hartzen da. Estaldura-tasa, Alemaniaren kasuan, % 139,3koa izan da. Gainerakoen kasuan, tasa horiek % 200era iristen dira edo gainditu egiten dute kopuru hori, Estatu Batuen kasuan izan ezik (% 94,6), ez baita iristen esportazio eta inportazioen arteko orekaren tartera, eta, hala, herrialde horri dagokionez, merkataritza-balantza defizitarioa izan da.

Euskal AErako inportazioen metatua 24.425 milioi euro ingurukoa da. Zifra hori urte artean erkatuz gero, 2021eko aldi berean erregistratutakoa baino 7.487 milioi handiagoa dela ikusten dugu. % 44,2ko gorakada hori izan da, zati handi batean, Bizkaiko lurraldean (14.934,9 milioiko balioa duten inportazioak ditu) % 56,7ko gorakada egon delako, alegia, aurreko urteko aldi berean baino 5.404,8 milioi gehiago. Araban ere inportazioek gora egin dute, % 28,5, 1.039,7 milioi euro gehiago, eta, Gipuzkoan, % 27,8ko igoera izan dute eta 1.042,7 milioi euro gehiago; inportatutakoaren balioa 4.689,4 eta 4.800,3 milioi euro izan da, hurrenez hurren, bi lurralde horietan.

“Produktu energetikoen” inportazioak % 97,6 egin du gora, aurreko urteko aldi beraren aldean, eta “Produktu ez-energetikoenak”, % 29,9.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2022ko lehen hamar hiletan, 2.647,5 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta aldeko estaldura-tasari eustea dakar, % 110,8koa.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasunen esportazioek % 29 egin dute gora 2022ko lehen 10 hiletan, eta, dagoeneko, 2021eko zifra osoak gainditzen dituzte

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2022/12/15
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020454_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar