2023/01/19ko prentsa-oharra
2022ko azaroa, Euskal AEn, ondasunen esportazioetan % 20tik gorako hazkuntzak izan dituen ondoz ondoko zortzigarren hilabetea da
2022ko lehen hamaika hiletan metatutako kanpo-saldoak 3.252 milioi euroko superabita izan du, eta esportazioak 30.000 milioi eurotik gorakoak izan dira
Euskal AEko ondasunen esportazioek (3.128 milioi euro), 2022ko azaroan, aurreko urteko hil beraren aldean, % 20,3ko igoera izan dute, produktu energetikoen % 85,8ko eta ez-energetikoen % 17,0ko igoeraren ondorioz, Eustaten datuen arabera. Hau ondasunen esportazioetan % 20tik gorako hazkuntzak izan dituen ondoz ondoko zortzigarren hilabetea da, eta % 50 izan da handiena, 2022ko maiatzean.
Inportazioen kasuan (2.524 milioi), % 16,6ko igoera izan da. Inportazio ez-energetikoek % 8,4 egin dute gora, eta energetikoek, % 44,7.
2022ko azaroan, merkataritza-saldo positiboa izan da (604,5 milioi) eta estaldura-tasa % 124,0koa.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Azaroa 2022
| ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| Azaroa | Azaroa |
| 2021 | 2022 | Gehikuntza (%) | 2021 | 2022 | Gehikuntza (%) |
EUSKAL AE | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 2.600.375 | 3.128.372 | 20,3 | 2.163.760 | 2.523.851 | 16,6 |
ENERGIAZKO GAIAK | 125.301 | 232.792 | 85,8 | 490.463 | 709.658 | 44,7 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 2.475.075 | 2.895.580 | 17,0 | 1.673.297 | 1.814.193 | 8,4 |
URTEKO METATUA | 23.584.357 | 30.200.457 | 28,1 | 19.101.104 | 26.948.445 | 41,1 |
ENERGIAZKO GAIAK | 1.240.232 | 2.597.879 | 109,5 | 4.071.688 | 7.787.874 | 91,3 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 22.344.125 | 27.602.577 | 23,5 | 15.029.416 | 19.160.571 | 27,5 |
| | | | | | |
ARABA / ÁLAVA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 817.449 | 1.028.844 | 25,9 | 516.037 | 528.725 | 2,5 |
URTEKO METATUA | 6.812.091 | 8.779.370 | 28,9 | 4.165.790 | 5.218.151 | 25,3 |
| | | | | | |
BIZKAIA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 978.854 | 1.156.935 | 18,2 | 1.189.633 | 1.507.733 | 26,7 |
URTEKO METATUA | 9.391.493 | 12.296.083 | 30,9 | 10.719.665 | 16.442.596 | 53,4 |
| | | | | | |
GIPUZKOA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 804.073 | 942.594 | 17,2 | 458.089 | 487.393 | 6,4 |
URTEKO METATUA | 7.380.773 | 9.125.004 | 23,6 | 4.215.648 | 5.287.698 | 25,4 |
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Data 2023ko Urtarrilaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Euskal AEko hiru lurralde historikoek hazkuntza-tasa positiboak izan dituzte esportazioetan, eta igoera-ehunekoa % 25,9koa izan da Araban, % 18,2koa Bizkaian eta % 17,2koa Gipuzkoan. Bizkaiko esportazio ez-energetikoek % 8,4 egin dute gora; Arabakoek, % 25,7, eta Gipuzkoakoek, % 17,3. Esportazio energetikoek, Bizkaiaren kasuan, % 85,6 egin dute gora.
Araban, esportazioak honako hauetan kontzentratu dira hilabete honetan: “Garraio-materiala” (guztizkoaren % 57), % 18,3ko igoerarekin (587,7 milioi esportatu, guztira), “Metalak eta haren manufakturak” (urte arteko % 54,9ko igoera) eta “Bitxigintza eta bisuteria” (40,5 milioi esportatu).
Gipuzkoan, gora egin dute bi arantzel-partida nagusien salmentek: “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 25,2) eta “Metalak eta haien manufakturak" (% 24,2). Baina rankingeko hirugarrenak, “Garraio-materiala”k, atzera egin du % 18,0.
Bizkaiaren kasuan, berriz, hazi egin dira “Garraio-materiala” partidaren esportazioak (% 26,2), bai eta “Koipe eta oliak” (% 245,4) eta “Produktu mineralak eta energetikoak” (% 83,8) partidenak ere.
Jatorri-helmugako herrialdeak, 2022ko azaroa
2022ko azaroan, bost herrialdek (Alemania, Frantzia, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italia) eratu dute Euskal AEko bezero nagusien taldea; esportatutako guztizkoaren % 50,4 hartzen dute (1.576 milioi). Haietako hiru EB27koak dira; entitate horri % 62,4 dagokio.
Alemaniara eginiko esportazioek % 21,3 egin dute gora; Frantziara eginikoek, % 0,8; Estatu Batuetara eginikoek, % 58,8; Erresuma Batuara eginikoek, % 7,5, eta Italiara eginikoek, % 16,8. Belgikara, Portugalera eta Herbeheretara eginikoak ere areagotu dira (% 43,5, % 46,4 eta % 16,2, hurrenez hurren). Europatik kanpora, Marokokoak, Mexikokoak, Iranekoak eta Txinakoak handitu dira (% 129,1, % 135,2 eta % 5,8) eta behera egin dute, nabarmen, Errusiakoek (–% 74,0).
Gure inportazioen % 51 EB27tik etorri dira. Europako herrialde garrantzitsuenen artean, Herbeheretatik inportatutakoa nabarmentzen da (175,9 milioi eta % 144,6ko urte arteko hazkuntza); Frantziakoak (% 7,4) edo Poloniakoak (% 26,4) ere areagotu dira. Erresuma Batuan, % 28,2ko atzerapena egon da.
Munduko gainerako herrialdeak aztertuta ikusten da sendotu egin direla honako herrialde hauetan jatorria duten inportazioak: Estatu Batuak (% 284,4 eta 135 milioi inportatu), Mexiko (% 128,8 eta 220 milioi inportatu) eta Brasil (% 52,7 eta 52 milioi). Atzera egin dute, berriz, Txinakoek (–% 16,3 eta 156 milioi).
Errusiaren kasuan, % 11,9ko atzerakada egon da; 2021eko azaroan, 116,7 milioi izatetik 2022ko hil berean 102,9 milioi izatera igaro da; haietatik, 95,9 milioi “energetikoak” izan dira, zehazki, “Petrolioaren olio finduenak” (sufre gutxiko gasolioak).
Gure inportazio energetikoak honela banatu dira: 411 milioi Amerikakoak (% 58) eta, haietatik, 215 milioi Mexikokoak, 93 milioi Guyanakoak, 58 milioi Estatu Batuetakoak eta 44 Brasilekoak; 177 milioi Europakoak (% 24,9) eta, haietatik, 96 milioi Errusiakoak, 40 Norvegiakoak eta 13 Belgikakoak; 63 milioi Asiakoak (% 8,8) eta, haietatik, 58 Qatarrekoak, eta, azkenik, 59 milioi Afrikakoak (% 8,3), ia erabat Libiakoak.
Merkaturatutako produktuak, 2022ko azaroa
Xehetasunak ikusteko, 2022ko azaroan ikusten da hamar arantzel-partida nagusiek esportazioen % 43,2 kontzentratu dutela; baterako balioa 1.350,8 milioi eurokoa izan da.
Talde horren barruan, esanguratsuak dira, besteak beste, honako partida hauetako hazkuntza-tasak: “Petrolioaren olio finduak” (% 84,6 eta 214 milioi; alegia, 98 milioi gehiago aurreko urteko hil berean baino), “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 55,6 eta 348 milioi esportatu), “Automobilentzako zati eta osagarriak” (% 14,2 eta 186 milioi esportatu), “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 78,7 eta 85 milioi) eta “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” (0tik 51 milioira igaro da).
Espektroa 25 partida garrantzitsuenetara zabaltzen badugu, nabarmentzekoa da “Metal preziatuzko bitxigintzako artikuluak, baita estaliak edo xaflatuak ere” produktuaren igoera handia (% 1.354,5 eta aurreko urteko hilabete berean baino 40,8 milioi gehiago eta, hilabete honetan, guztira, 43,8 milioi). Igoera handia izan dute, era berean, honako produktu hauek: “Biodiesela eta bere nahasketak” (6 milioitik 22ra igaro da) eta “Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiatzaileak, etab.” (% 211,4ko igoera).
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Azaroa 2022
| 2021 | 2022 | 2022 (%) | 2022/2021 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 2.600.375 | 3.128.372 | 100,0 | 20,3 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 223.549 | 347.851 | 11,1 | 55,6 |
Petrolioaren olio finduak | 115.919 | 213.968 | 6,8 | 84,6 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 163.035 | 186.225 | 6,0 | 14,2 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 213.483 | 176.330 | 5,6 | -17,4 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 97.361 | 98.733 | 3,2 | 1,4 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 68.543 | 93.190 | 3,0 | 36,0 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 47.574 | 85.012 | 2,7 | 78,7 |
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 0 | 51.296 | 1,6 | - |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 40.230 | 49.115 | 1,6 | 22,1 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 41.615 | 49.070 | 1,6 | 17,9 |
Metal preziatuzko bitxigintzako gaiak, baita estaliak edo xaflatuak ere | 3.009 | 43.772 | 1,4 | 1.354,5 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 14.025 | 43.677 | 1,4 | 211,4 |
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 26.082 | 38.257 | 1,2 | 46,7 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 26.290 | 37.137 | 1,2 | 41,3 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 44.584 | 34.867 | 1,1 | -21,8 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 30.563 | 31.142 | 1,0 | 1,9 |
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko | 18.746 | 26.687 | 0,9 | 42,4 |
Ardoa, mahats freskoarena | 25.952 | 26.142 | 0,8 | 0,7 |
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak.... | 19.593 | 24.513 | 0,8 | 25,1 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 20.324 | 23.958 | 0,8 | 17,9 |
Arrain izoztua xerratu gabe | 16.705 | 23.062 | 0,7 | 38,1 |
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk | 18.191 | 22.489 | 0,7 | 23,6 |
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin | 6.237 | 22.329 | 0,7 | 258,0 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 22.736 | 21.232 | 0,7 | -6,6 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 17.730 | 20.674 | 0,7 | 16,6 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Urtarrilaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Inportazioen kasuan, arantzel-partidetan, garrantzitsuenak, “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” (guztizkoaren % 17,8) partidak, % 9,5eko hazkuntza izan du, 2021eko hil berean baino 39 milioi gehiago, 449,5 milioiko guztizko erosketetan.
Joera positibo horrekin bat datoz arantzel-partida nagusi gehienak. Haien artean, nabarmentzekoa da honako hauen igoera: “Biodiesela eta bere nahasketak” (30,6 milioi inportatzen dira eta 22,3 milioi esportatu), “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” (% 229,9 eta aurreko urteko hil berean baino 75,2 milioi gehiago inportatuta) eta “Petrolioaren olio finduak” (% 205,8; haietatik, 128,9 milioi inportatu dira).
ARABA. Esportazioak 2022ko azaroan
Araban esportazioak % 25,9 hazi dira, neurri handi batean, honako hauetan izan den igoeraren ondorioz: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 56,6 eta 344,4 milioi esportatuta, guztira), “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 143,3 eta 78,6 milioi esportatuta), “Altzairu herdoilgaitza, lingotetan edo bestelako forma primarioekin” (% 462,7) eta “Metal preziatuzko bitxigintzako artikuluak, baita estaliak edo xaflatuak ere” (40,5 milioi esportatu)
Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Azaroa 2022
| 2021 | 2022 | 2022 (%) | 2022/2021 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 817.449 | 1.028.844 | 100,0 | 25,9 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 219.974 | 344.441 | 33,5 | 56,6 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 213.351 | 176.225 | 17,1 | -17,4 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 32.320 | 78.623 | 7,6 | 143,3 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 45.366 | 47.723 | 4,6 | 5,2 |
Metal preziatuzko bitxigintzako gaiak, baita estaliak edo xaflatuak ere | 156 | 40.476 | 3,9 | - |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 30.528 | 32.820 | 3,2 | 7,5 |
Ardoa, mahats freskoarena | 23.908 | 23.984 | 2,3 | 0,3 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 16.127 | 15.328 | 1,5 | -5,0 |
Metal arruntezko ontzietarako tapoiak, tapak eta beste osagarri batzuk | 9.052 | 14.866 | 1,4 | 64,2 |
Altzairu herdoilgaitza, lingotetan edo bestelako forma primarioekin | 1.875 | 10.553 | 1,0 | 462,7 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Urtarrilaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
BIZKAIA. Esportazioak 2022ko azaroan
Bizkaiko lurralde historikotik eginiko esportazioek % 18,2 egin dute gora, aurreko urtearekin alderatuta. Hamar partida nagusietatik, esportatzeko ahalegin horretan honako hauek parte hartu dute gehien: “Petrolioaren olio finduak” (% 84,1eko igoera eta 211,3 milioi esportatuta), “Biodiesela eta haren nahasketak” (% 258,0 eta 22,3 milioi esportatuta), “Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak” (% 60,4 eta 24,3 milioi) eta “Automobilentzako zati eta osagarriak” (69,7 milioi esportatu).
Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Azaroa 2022
| 2021 | 2022 | 2022 (%) | 2022/2021 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 978.854 | 1.156.935 | 100,0 | 18,2 |
Petrolioaren olio finduak | 114.743 | 211.284 | 18,3 | 84,1 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 57.654 | 69.696 | 6,0 | 20,9 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 66.393 | 65.234 | 5,6 | -1,7 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 39.579 | 47.248 | 4,1 | 19,4 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 21.726 | 30.973 | 2,7 | 42,6 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 35.612 | 29.655 | 2,6 | -16,7 |
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 15.172 | 24.340 | 2,1 | 60,4 |
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin | 6.237 | 22.329 | 1,9 | 258,0 |
Arrain izoztua xerratu gabe | 16.302 | 22.236 | 1,9 | 36,4 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 15.322 | 19.802 | 1,7 | 29,2 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Urtarrilaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
GIPUZKOA. Esportazioak 2022ko azaroan
Gipuzkoako esportazioek % 17,2 egin dute gora, eta, haien partida nagusien artean, honako hauen igoera nabarmentzen da: “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako”, guztira 51,3 milioi esportatu; kopuru horretatik, 27,2 milioi Belgikari, 13,7 milioi Herbeherei, 5,5 milioi Norvegiari eta 4,9 milioi Israeli. Bestalde, “Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiatzaileak, etab.” (urte arteko % 273,2ko hazkuntza eta 35,5 milioi), “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak” (% 31,4 eta 86,9 milioi) eta “Ibilgailuen zati eta osagarriak” (% 14,6 eta 68,8 milioi) ere nabarmentzen dira.
Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Azaroa 2022
| 2021 | 2022 | 2022 (%) | 2022/2021 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 804.073 | 942.594 | 100,0 | 17,2 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 66.143 | 86.893 | 9,2 | 31,4 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 60.015 | 68.805 | 7,3 | 14,6 |
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 0 | 51.296 | 5,4 | - |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 30.053 | 35.545 | 3,8 | 18,3 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 9.507 | 35.486 | 3,8 | 273,2 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 16.203 | 19.345 | 2,1 | 19,4 |
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak | 18.682 | 17.630 | 1,9 | -5,6 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 13.313 | 16.313 | 1,7 | 22,5 |
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak | 50.566 | 15.810 | 1,7 | -68,7 |
Paper eta kartoi mundrunak, gomaztatuak, itsasgarriak, plastifikatuak edo argizariz estaliak edo antzekoak | 9.324 | 15.207 | 1,6 | 63,1 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Urtarrilaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
2022KO METATUA (URTARRILA-AZAROA): kanpoko saldoak 3.252 milioi euroko superabita izan du, eta estaldura-tasa % 112,1ekoa da
2022ko lehen hamaika hilotan, Euskal AEko esportazioek % 28,1eko urte arteko igoera izan dute, aurreko urteko aldi beraren aldean; alegia, 6.616 milioi euro gehiago. Aldi horretan, zenbateko esportatzailea 30.200 milioikoa izan da, eta kopuru horri Bizkaiak egin dio ekarpenik handiena, 12.296 milioikoa (guztizkoaren % 40,7), gero Gipuzkoak (9.125 milioi) eta, ondoren, Arabak (8.779 milioi).
Bizkaiko esportazioek, gainera, urte arteko hazkuntza handiena izan dute (% 30,9), 2021ean baino 2.905 milioi gehiago. Araban, hazkuntza % 28,9koa izan da (1.967 milioi gehiago) eta, Gipuzkoan, % 23,6koa (1.744 milioi gehiago).
Esportatutako produktu mota kontuan hartuta, egiaztatu da esportazioek hazkuntzak izan dituztela, bai “Produktu energetikoenek” (1.357,6 milioi gehiago), bai “Produktu ez-energetikoenek” (5.258,5 milioi gehiago 2021eko aldi bereko metatua baino).
Gehien saldu diren hamar produktuek (arantzel-partidak) guztizkoaren % 41,4 kontzentratzen dute, 12.509,6 milioiko zenbatekoarekin.
Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Azaroa 2022
| Kodea | Izendapena | Mila euro |
| | ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 30.200.457 |
1 | 8703 | 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 2.495.096 |
2 | 2710 | Petrolioaren olio finduak | 2.391.252 |
3 | 8708 | Automobilentzako zati eta osagarriak | 1.976.479 |
4 | 8704 | Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 1.643.093 |
5 | 4011 | Kautxuzko pneumatiko berriak | 1.135.782 |
6 | 7216 | Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 809.744 |
7 | 7304 | Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 623.739 |
8 | 8481 | Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 535.243 |
9 | 9990 | Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 457.681 |
10 | 7606 | 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 441.534 |
11 | 8603 | Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 426.190 |
12 | 7326 | Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 389.544 |
13 | 7228 | Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 357.409 |
14 | 7222 | Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 352.722 |
15 | 7306 | Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 292.739 |
16 | 7308 | Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko | 257.517 |
17 | 8483 | Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak.... | 247.694 |
18 | 8428 | Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 243.378 |
19 | 8504 | Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 240.911 |
20 | 7325 | Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk | 239.026 |
21 | 7601 | Landu gabeko aluminioa | 235.770 |
22 | 1518 | Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-) | 234.566 |
23 | 8544 | Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak | 230.933 |
24 | 8301 | Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 217.181 |
25 | 2204 | Ardoa, mahats freskoarena | 215.808 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Urtarrilaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
“10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” Euskal AEko esportazio-bolumen handiena duen partida da (2.495,1 milioi esportatu eta % 25,7ko hazkuntza-tasa).
Gehien hazi diren produktuen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” (% 1.139,9 eta 426,2 milioi euro esportatu), “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 111,0 eta 623,7 milioi) eta “Petrolioaren olio finduak” (% 125,7 eta 2.391,3 milioi).
Kontuan hartzeko moduko beste hazkuntza batzuk honako hauek dira: “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak”, “Salgaiak garraiatzeko automobilak”, “Ibilgailuen zati eta osagarriak” eta “Kautxuzko pneumatiko berriak”; % 39,3ko, % 17,8ko, % 22,3ko eta % 16,0ko aldakuntza positiboak dituzte, hurrenez hurren.
Alemania izan da esportazioen helmugako herrialdeen sailkapeneko buru (4.731 milioi), eta, ondoren, oso gertutik, Frantzia (4.580 milioi) eta, urrunago, Estatu Batuak (2.017 milioi) Herbehereak (1.921 milioi) eta Erresuma Batua (1.851 milioi); hala, bost herrialdeen artean, esportazioen % 50 hartzen da.
Herrialde horiei dagokienez, estaldura-tasak honako hauek dira: Alemaniaren kasuan, % 138,9koa; Herbeheretan, % 185,2; Frantziaren kasuan, % 201,5, eta Erresuma Batuaren kasuan, % 221,4. Estatu Batuen kasuan, metatu honetan % 102,7ra iristea lortu da, eta, hala, merkataritza-balantza pixka bat positiboa izan da, herrialde horri dagokionez, hilabete defizitarioen ondoren.
Euskal AErako inportazioen metatua 26.948 milioi euro ingurukoa da. Zifra hori urte artean erkatuz gero, 2021eko aldi berean erregistratutakoa baino 7.847 milioi handiagoa dela ikusten dugu. % 41,1eko gorakada hori izan da, zati handi batean, Bizkaiko lurraldean (16.442,6 milioiko balioa duten inportazioak ditu) % 53,4ko gorakada egon delako, alegia, aurreko urteko aldi berean baino 5.722,9 milioi gehiago. Araban ere inportazioek gora egin dute, % 25,3, 1.052,4 milioi euro gehiago, eta, Gipuzkoan, % 25,4eko igoera izan dute eta 1.072,0 milioi euro gehiago; inportatutakoaren balioa 5.218,2 eta 5.287,7 milioi euro izan da, hurrenez hurren, bi lurralde horietan.
“Produktu energetikoen” inportazioak % 91,3 egin du gora, aurreko urteko aldi beraren aldean, eta “Produktu ez-energetikoenak”, % 27,5.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2022ko lehen hamaika hiletan, 3.252 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta aldeko estaldura-tasari eustea dakar, % 112,1ekoa.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62